Posteado por: aberriberri | marzo 29, 2010

Iparraldearen orena? (eta 2)

Bookmark and ShareAdd to FacebookAdd to DiggAdd to Del.icio.usAdd to StumbleuponAdd to RedditAdd to BlinklistAdd to TwitterAdd to TechnoratiAdd to Yahoo BuzzAdd to Newsvine

Ion Gaztañaga

Iparraldean azken urteetako hateskunde bilakaera ezagutzea ez da lan erraza. Gure hegoaldeko egunkari gehienek ez dute ia aipamenik eta iparraldearen berezko instituzio gabeziak gauzak okerragora besterik ez ditu eramaten frantziak eskainitako emaitza ofizialetan. Egin-Gara eta Berria dira iparraldeari garrantzi gehiago ematen dieten medioak (eta gehiegi ere ez) eta ulertzekoa da ezkerrak iparraldeko abertzaletasunean izan duen garrantzia aztertzen badugu.

Zatiketa izan da orain arte iparraldeko abertzaleen ezaugarririk nagusiena. Enbata mugimenduko kideak Euskal Herriko Alderdi Sozialistara (EHAS, HASI-ren aintzindaria hainbat puntutan) eta beste batzuk Mouvement Démocrate Basque/Indar Berrira (zentrista demokristauak) joan ondoren, ETAren eraginez sustatutako iparraldeko ezker abertzalearen baitan ere, hiru alderdi nagusi zeuden 90. hamarkadaren haseran. Lehenengoa EMA (Euskal Mugimendu Abertzalea), Iparretarrak taldetik gertuen zeudenak, baina ETA eta Iparretarretan arteko tirabiren ondorioz HBrekin arazoak izandakoak. Bestalde Euskal Batasuna (EB), Herri Batasunaren eta ETAren gertukoak zirenak eta azkenik gazte mugimendu alternatiboak eraturiko Herriaren Alde! (HA, Patxa eta Oldartzen mugimenduetatik eratua).

Hiru alderdi hauen militanteek (euren alderdiek bultzatuta, noski) osatu zuten Abertzaleen Batasuna (AB) koalizioa 1993. urtean. Izan ere ikuspegi amankomuna zutela argi geratu zen 1994. urtean Herri Batasunarekin batera hiru alderdi hauek kaleratutako Aberri Eguneko manifestuan, Euskal Herriko etorkizuna ezker abertzalearen baitan zegoela esan ondoren. Honela zioen gaztelaniaz Eginek 94. urteko martxoan:

“El acuerdo que Euskal Batasuna (EB), Ezkerreko Mugimendu Abertzalea (EMA), Herriaren Alde -antes, Patxa Oldartzen- (HA) y Herri Batasuna (HB) hemos adoptado para llevar una dinámica coordinada en el futuro es fruto de la relación política permanente mantenida en los últimos años. (…)”

“Nos unen idénticos estratégicos. Nuestra aspiración es el logro de una Euskal Herria independiente y socialista. Teniendo presentes siempre dichos objetivos y considerando las diversas realidades socio-políticas que vivimos en Ipar y Hego Euskal Herria, desde EB, EMA, HA y HB hemos decidido dar un salto político-organizativo que, mediante la coordinación de nuestras cuatro fuerzas políticas, irá consolidándose paulatinamente. En lo sucesivo, la izquierda abertzale de Iparralde y Hegoalde se significará por su acción política común y coordinada.”

Iparraldeko ezker abertzalearen bilakera hau grafikoki honela ikus daiteke Manu Robles-Arangiz institutuak argitaratutako Igor Ahedoren “Pasado y presente del nacionalismo en Iparraldelanaren arabera:

Abertzaleen Batasunak (AB) abertzaleen artean izan duen lidergoa argia izan zen hasieratik. 1994. urteko kantonaletan %10-a atera zuen. Hauteskunde kantonalak hiru urtero izaten dira gutxi-gora-behera eta bakoitzean iparraldeko kantoien erdietan bozkatzen da. Hautekunde hauek izaten dira abertzaleen emaitza onenak lortzeko aukera, hegoaldean EAE eta NFEkoak izaten diren bezala. 1997. hauteskunde legislatiboetan AB+EA+PNB koalizioak %9 inguru atera zuen baina 1998. erregionaletan ABk 8,39% eta PNBk programa zentrista eta departamentalistarekin %3 lortu zuen.

Baina 2001. urteko kantonalak izan ziren ABren gailurra. Hauteskunde hauetan AB-k %11 atera zuen eta iparraldean lehen aldiz abertzale bat, Jean-Michel Galant, Pirineo Atlantikoko Kontseilu Orokorrera eramanez. PNB bakarrik aurkeztu zen nahiko emaitza onak lortuz (3000 boto inguru). Baina hegoaldeko tirabiren ondorioz, hegoaldean Euskal Herritarrok koalizioa Batasuna alderdi bateratura zihoan prozesuan, iparraldean AB koalizioa Batasunarekin bateratzea nahi zuen hegoaldeko MLNVk. Honek haustura sortu zuen ABn, eta gehiengoak (bi herenak edo) ezetzaren alde egin ondoren AB koalizio izatetik alderdi izatera pasa zen. Indarkeria gaitzesten zuten alderdiekin elkarlana bultzatu eta ETAren su-etena eskatu zuen gehiengoak. Honekin ados ez zegoen gutxiengoak Batasunaren ipar erakundean osatuko dute.

Zatiketa honen islada 2002. urteko legislatiboak izango dira. AB-k 5,64% eta PNB-EA koalizioak %1,85 (hazkunde nabaria) lortu zuten. Batasunak bultzatutako Demokrazia Euskal Herriarentzat plataformak baliogabeko 1000 botu izan zituzten (0,9% inguru). 2004. kantonaletan abertzaleek %9tik gora lortu zuten eta PNBk ez zuen hautagai propiorik aurkeztu. 2004. urteko Europako hauteskundeetan Batasunaren “Herritarren Zerrenda”ak 5000 boto edo atera zituen eta alderdi abertzaleek beste zerrenda batzurekin egin zuten bat (adibidez ABk berdeen alde).

Ondorengo urteetan, Loiolako prozesuak izan zuen eragina iparraldean. Euskal Herria Bai koalizioa eratu zen ABren bidez, baina PNBk negoziazioak bertan behera utzi zituen Batasunak Barajasko atentatua gaitetsi ez zuelako. EH Bai-k %8 lortu zuen (lortu nahi zuten %15etik urrun) eta PNBk zentristen alde joko du. 2008ko kantonaletan lehen itzulian EHBaik (AB+EA+Batasuna) %13,75 lortuko dute eta EAJ-PNB bi kantoietan bakarrik aurkeztu zen, %2 inguru lortuz.

2009. urteko Europako hauteskundeetan ABk eta EAk Europe Écologie-ren alde egin zuten, eta Batasunak Euskal Herriaren Alde plataforma bultzatu zuen. Iparraldean ez zuten legez kanpo utzi (hegoaldean bai, eta Iniciativa Internacionalista izan zen ordezkoa) eta %6 inguru lortu zuen. EAJ-PNB barruan hautsak harrotuta zebiltzan, bakarrik aurkeztu ala ezko eztabaidan. Gehiengoak bakarrik aurkeztea erabaki zuen, IBBko lehendakari zen Claire Nobliaren (koalizioaren aldekoa) aginte laburra amaituz baina emaitza positiboa lortuz iparraldean %3tik gora lortuz.

Azkenik 2010. urteko erregionaletan, ABren barnean tirabira ugari izan da, Batasunarekin berriro koalizioa bultzatzeko eztabaidan, honek ABren botu-emaile moderatuak uxatuko direlakoan. Azkenean koalizioa eratu da, baina protesta-botu moduko botu nuluaren estretegiarekin. Honek seguruenik eragin garbia izan du PNBren hazkunde bidean, EAJ-PNB berriro ere bakarrik aurkeztu ondoren, botuen %6tik gora lortu duenean, AB eta Batasunak bultzaturiko EH Bai koalizioa aise gaindituz (%4).

Laburbilduz, bi ondorio atera beharko bagenitu, lehenengoa, abertzaleen botua pixkanaka hazten joan dela da. Eragin soziala eta instituzio propioen beharrak gorantz jo du baina ez dugu ahaztu behar iparraldeko abertzaletasunaren proiektu eragingarriena departamentuaren aldeko borroka dela. Bestalde, azken urteetan abertzaletasun historikoak izandako hazkundea izan da, PNBk azken hauteskundeetan erakutsi bezala. Laster izango dugu hazkunde hau iraunkorra izango den ala ez ikusteko aukera.


Responses

  1. EAJk igoera mantentzeko bere mezua beste abertzaleengandik bereizi beharo du. EA desagertzear dago iparralden, hegoaldean bezalaxe batasunaren klonikoa bihurtu delako. Abertzaleen batasuna eta Batasuna izango da erreferentzia besterik sortzen ez bada, eta ikusi da lekua badagoela. Bide hori mantendu, jorratu eta hainbat sektore euskaltzaleei irekitzea litzateke bidea, benetan abertzaletasunak hazkundea nahi badu. iparraldean ez dago esentzialismorako lekurik, testimonialismoan erori nahi ez badugu behintzat.

  2. EAJ-k iparraldean bere ibilbidea jarraitu behar du, mezu ulerkor, moderatu eta zentrista bat erabiliaz eta euskal departamentu baten sorrera aldarrikatuaz. Erradikalismoaren eskutik lerratzen bada, ez du inolako zereginik izango, iparraldean burutu beharreko politikak pazientzia asko galdetzen baitu eta helburu finkatze argi bezain erreal bat. Momentuz badirudi, bide onetik doala PNB, ea horrela jarraitzen duen, iparraldek ere alderdi abertzaleen beharra baitauka!

  3. Iparraldeko euskaldunak, euren abosts entzuteko al duguen. Orduan, nik ez ezer esango al dut.
    Un poco de respeto, hablar de nuestros hermanos de Iparralde, sin que ellos digan su opinión, me parece una falta de respeto hacia ellos, total.

  4. Amerikanua, tu desde amerika opinas d tus hermanos europeos, asi k si lo d los de+ es falta d respeto lo tuyo no tiene nombre.

  5. No estimado )Igomendi, yo nací en Gipuzkoa, así que en esto te equivocas, lo siento.

  6. Amerikanua, tu mismo nos ha dicho k estabas alejado del dia a dia en tus posts, repasa lo k eskribes, parece k no mantienes la koherencia . K hayas nacido en taiwan no viene al kaso. Tu akusas a alguien de falta d respeto x hablar d iparralde, k esta a la vuelta d la eskina y muchos konocemos bastante bien, mientras tu desde el otro lado del oceano kieres dar klases de politika en Euskadi. No t parece 1 poko raro?

  7. Amerikanua,

    Por favor menos sandeces a estas alturas.

    sociológicamente, además, ha habido en estas últimas décadas mucha interrelación entre gente supuestamente de origen de Iparralde y aquellos de origen de Egoalde.

    No voy a hablar de épocas anterior en las cuales por razones de vecindad, de relaciones mercantiles, etc. quien era de Iparralde o de Hegoalde, se “confundía”.

    Son miles las familes que tienen parientes a los dos lados de la “muga”. Tengo tantos amigas o mas en Iparralde que en Hegoalde. ¿Ségun tu puedo o no comentar asuntos pertinentes a Iparralde? Además, debo reocrdarte que estamos hablando de una nación y que si analizas el escudo se compone a su vez de seis herrialdes.

    Erase una vez unos Cesaristas, Militaristas, Jacobinos que con una espada trocearon nuestra nación en dos pedazos. De donde surgió la quinta merindad de Navarra (Benafarroa). No estamos hablando de países distintos, con cultura e idiomas distintos, ¿o si?

    va bene cuesta cosa !


Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios .

Categorías

A %d blogueros les gusta esto: