Azala / Portada » Spanish movie

Ion Gaztañaga

Espainia salgai dago. Krugmanek, Espainia euroguneko arriskurik larriena dela dio Greziaren zor kontuen iruzurraren gainetik, eta bere ekonomia erremediorik gabe kolapso ekonomikora doala iragarri du. Bestalde BBVAren zuloak «lehen mailako» finantza-sistemaren ahulezia adierazi digu eta burtsan espainiaren usaina duen oro salgai dago. Beherapenak zezen-azalean jaun andreok, aprobetxatu eskaintza paregabe hauek! Zapateroren otoitz amerikarrek gauzak konpondu baino okerragora eraman dutelaren susmoa ere badaukat, zaila badirudi ere zeruko pazientzia ere xahutzeko gai baita bekainaren sindikatu burua.

Pajin «ekonomilari adituaren» jakinduriaz jantzitako azalpenek ere ez dituzte merkatuak lasaitu. Diruzale amorratu horiek antza, ez dute sinesten Obamaren antzera Zapateroren onarpen mailaren jaitsiera «krisi egoeran agintariei gehiago eskatzen zaielako» dela. Noiz hartuko dute aintzakotzat gutiziatsu horiek Obama-ZP parea ez dela leopardoa eta barearen arteko dantza, gertaera planetario bat baizik?

Espainiako zorrarengan dagoen konfidantza zulotik behera doan honetan, ZPren zorteak ihes egin du saguek urpera doazen ontzietan egiten duten bezala. Europara begira efektu-kolpe bezala planteatu berri duen pentsio-erreformaren aurka sindikatuek mobilizazioak planteatu dituzte, Wall Street Journal-ek barre egin dio europako presidente berriari, krisia legez kanpo uzteko errezeta bururatuko zaiolakoan, eta PPk jada zentsura mozioa aipatu du. Landismoaren garai barregarrietako marka apurtu eta Cine de Barrio-n homenai bat egiteko merituak.

Adreilu-ekonomiaren buztinezko zangoek aski dela diote. Begira dezagun inpartzialki: Sacyr adreiluzko globo puztuak bere zorrak kitatzeko Iberdrolaren kontrola hartu eta honen amonaren bitxiak saltzeko azken saiakerak, Madoff-en errezeta baino Los Morancos zaporea dakarkigu mingainera, gure buruak mekanismo defentsibo bezala egoera tragikoetan barregura sortzeko abilezia duela erakutsiz. Don’t worry, be happy, Obama is my friend. Eta Obama Madrilera etorri gabe.

«Spain is different» dela ondotxo daki Patxi Lopezek. Hain da argia egoera larrietan umorea errezetarik onena dela dabakiela. Horregatik dabil festatik festara, «saborealo» brindisean, jaurlaritzako azken txanponen bila. Agian ZPren lekua hartzeko momentua kalkulatzen, «Spanish movie»-ren bigarren zatia noiz grabatuko zain. Edo egokiago ote Torrente 4?

Partekatu sare sozalietan / Comparte en redes sociales

Gai honetako beste sarrerak / Otras entradas relacionadas

7 comentarios en «Spanish movie»

  1. Sozialistek euskal gizarteari «benetako arazoetan» zentratuko zirela hitz eman zioten …
    Zer ez litzateke gertatuko «gezurrezko arazoetan» zentratuko balira!!!
    Flipa.

  2. Benetan barregarria, gainera Lopezek atzo enplegu transferentziaren inguruan esandakoak (aurrekontuak baina lehen transferituko zela) laster polemika datorrela esan nahi du, Chavez-ek kontrakoa esan zuelako eta ez dutelako nahi EAJk transferentzia hori 450M€tan lortzea. Mesedez, ez kanparatu Lopez eta Alfredo Landa, azken honek pelikula onak egin dituelako. Patxi Lopezek ezin dezake horrelakorik esan.

  3. Gobernu batek hartu beharreko neurriak hartu behar ditu, serio eta tinko. Neurriak sakon aztertu eta neurtu behar dira, baina pentsioen kontura adibidez adibide bat emango dut:
    – Gizarte segurantza jarri zenean, jubilazioa adina 65 urte zen eta bizitza esperantza 63.
    – Orain, jubilazioa adina 65 da eta bizitza esperantza 75.

    Hau jasangarria da? Onartu daiteke pertsona batzuek 52 urtereko prejubilatzea?

    Nola eustiko diogu jubilazio sistemari, gero eta langile gutxiago eta pentsiodun gehiago izanik?

    Zer dugu nahiago Estatu Batuek duten kapitazazio Sistema bat, nire nire etorkizunarentzako? edo gar eguneko sistema solidarioagoa, gaur lan egiten dutenak gaurko jubilatuena ordaindu eta biharkoek biharkoena?

    Neurriak ez badira hartzen 30 urte barru, 65 urte ditugunean beharbada jubilatuko gara baina inork ezin izango ditu gure pentsioak ordaindu.

    Demagoia gutxiago eta neurriak hartu ditzatela, benetako neurriak.

  4. ?para cuando un estudio sobre el coste- social,político, económico – que tiene para los vascos seguir siendo parte del Estado Español? Pero que no lo haga Mikel Buesa, please.

  5. Oso ondo Davos, baina ez ZP ez Patxi Lopez ez dira serioak. Jubilazioarena zergatik planteatu dute orain orain dela hilabete gutxi kontrakoa esaten zuten bitartean? Internazionaliki bere itxura txukuntzeko, hau da, Europara begira propaganda bezala.

    Horrelako seriotasun gutxirekin, ez da harritzekoa Espainia nazioartean hain barregarria izatea, Wall Street Journalek dioen bezala, sozialisten soluzio majikoa «krisia debekatzea» da. Torrentek niri barregura sortarazi zidan, baina ZPk gure diruaren zati batekin egiten duenak berriz batere.

  6. Espainiar pelikula beti izan ohi da trakakoa eta kasu hontan are gehio ze gure Zapatero bezalako lotsagabe, arin, ezdeus eta arduragaberik ezinezkoa baita topatzea inon.

    Herrialde bat egon beharra presidente ergel baten karakoleoen menpe benetan negargarria suertatzen da. Hori da Espainiar pelikula: halako presidenteak eta halako oposizioa sortzen dituela. Ze noski gure Rajoy saboteadore bat den maila guztietan.

    Okerrena gure junturagatik gu euskaldunok jasan behar dugula espainortasunaren kontaminazio kinetiko-sikikoa. Orain gainera Zapateroren doble prailasotsu batekin, gure Pakorro Lopes, gure instituzioen garbitasuna likisten.

    Gure ekonomia eta ongizatea halako mamu zar eta errekurtsu-jale den estatu-gizartera lotuak egon beharra benetan penagarria da.

  7. Wow Ion,

    Pensatzen nuen margolari honenetarikoa zinela.

    Aintza erratuta nago, begira lehenengo S.

    SPANISH hitzan, lehenengo S nahiko eskegita dago eta edozein momentuan jausi daiteke, jeje.

    Ziurtu mesedez, momentu horretan, ez dela nehor azpetik pasatzen.

    Ez dut besterik esan nahi, dagoeneko. Nahiko tristea da gertatzen dena munduan zehar, España izan ezik.

    Zendako? Espainak irten biderik ez dulakotz.

    Agian, ba du irten bide bat.

    Hau da etxenplus, Katalan eta Euskotarren (EAJ eta Hamaika1) eskuetatik, español gobernua gidatu.

    Gero eta gehiago daukat argi, apal apal ikuspegitik gainera.

    Arazo nagusia izanen litzateke, P.E. eta P.P. harrotasuna katik, horrelako planteamendua kontuan hartzeko, zaila, dirudi.

    agur eta ohore lagun guztiak !

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *