Azala / Portada » Zatitu eta irabazi

Imanol Lizarralde

Mikel Etxeberria “Makauen” ETAko preso ohiak artikulu bat dakarkigu GARAn kolonizazioaren teoriaz (Kolonizazioa-erresistentzia, 1-2). Lantxo interesgarria da, ETAren kondairaren bertsio klasikoa adierazi eta eguneratu egiten duelako, momentuko egoera politikoaren berri emanez.

Niretzat interesgarria da, batez ere, ETAren paperaz egiten duen aldi historiko bakoitzeko irakurketa. Adibidez, Etxeberriak dio ETA PNVren barrutik sortu zela. ETA sigla PNVren barrutik sortu zen 1959an, baina ETA benetan Vgarren batzarra eta gero erdituko da 1968an. Urte horretan ETA abandonatuko dute siglaren fundatzaile gehienek (Julen Madariaga kenduta), beren hitzeta erakunde “huts hutsik marxista-leninista” bihurtu omen zelako. Erakunde armatua berehala jendea hiltzen hasiko da eta, orduan, abertzaletasun iraultzailearen teoria eta praktika baturik, hor izango du benetako sorrera: erakunde armatu iraultzaile gisa definitzen denean eta asmo hori praktikan jartzen hasten denean hain zuzen, asmoaren gauzapena gizakiaren odolaren isurketa delarik, oraindik bizi dugun ekintza-errepresio espirala jarri zuen martxan.

Etxeberriak bere artikuluan ENAMen betiko ideiak errepikatzen ditu abertzaletasun historikoaren aurka: “Orduan ere kopuru txiki batek hartu zuen parte erresistentzia borroka horretan, EAJren buruzagitzak kolonizatzaile papera ondo betez beti kondenatu izan zuena”. Etxeberriak, ETAren ikuspegiaren betiko ildoari jarraituz, PNV “kolonizatzaile” en atakan jartzen du, baina bitan banatzen du  hau ere zioelako: “Alabaina, beraien oinarri sozialetatik laguntza eta azpiegiturak lortzen ziren”. Eta transizioren gainean hau dio:

“Franco ohean hilko zela oharturik nolabaiteko trantsizio edo demokrazia egoera batera hurbiltzen ginela-eta (…) zera erabaki zen: Euskal Herriko askapen mugimendu bilakatzea eta ez inongo alderdi edo erakundek kontrolatua izatea”.

Parrafo trinko honek gauza asko pilatu egiten ditu eta sinplifikatu. Ez naiz oraingoan bere ingurumarietan murgilduko. Bakarrik adierazi Otegi eta beste hainbatek saldu diguten Txibertako eskaintzaren teoria horrela larrubixi ageri dela, ETAkoek aldez aurre ikusita baizuten “demokrazia burgesa” ezarriko zela eta egoera horretarako aurre pentsatua zutela partida nola jokatu: alegia, ETA ez zela inolako alderdiaren menpean jarriko, baizik eta “askapen mugimendu nazionala”ren baitan txertatuko zela, hots, kontrol formalik gabe, nahiz eta KAS koordinadorak zuzendaritza politiko/politiko-militarraren ordezkapena gertatu. Testu honek ezin nabarmenago uzten du ETAren tutoretzaren ideia:

“Herri honetako gehiengoaren eskaera, erabakitzeko eskubidea, alegia, kontuan edukiko balitz, eta hori modu baketsuan lortzeko gai bagina (eta horretan saiatuko gara behin eta berriz), pentsatzekoa da ETA, bere logikan, pozik egongo litzatekeela eta txalotu egingo lukeela ekinbide hori. Horrelako prozesu bati ez lizkioke ateak itxiko, baizik eta lagundu, aurrera atera dadin. Nola ez dira pozik egongo eurak izanda errepresioa bortizkien pairatzen dutenak? Nola ez dute txalotuko eurak”.

Mikel Etxeberriak itxoinera etengabearen ideia dakarkigu honera. Ez du hemen gehiengo erabakitzeko-eskubidea eskale baten osaketan ipintzen ETAren begirunea. Aldiz, “estatuak” noizpehin eskubide hori ametitu hala kontu hartze horretan dago ETAren ontasunaren kilikatzearen aukera. Engainu ustelaren eztena ikusi daiteke adierazpen hontan. “Erabakitzeko eskubide” delako hori aldatu egiten baita interlokutorearen arabera: hau sozialista bada esango zaio adierazpen xamur-formal baten bidez gauzak bideratu daitezkeela, Eguigureni esan zitzaion bezala; nazionalista bada esango zaio autodeterminazio eskubidearen onarpenean dagoela “erabakitzeko eskubidea”.

Horrela badakusagu “polo soberanista”ren abokatuek oso konpromezu indar gutxi daukatela ETArekiko. ETAk onartu dezake “polo” delakoa, begi onez ikusi indar politiko berrien etorrera. Baina onarpen nagusia estatuaren aldetik letorke, ez gehiengo euskaldun baten aldetik. Azken hau horretarako bide edo bitarteko huts izango litzateke, estatuaren aurrean presio arma huts-soila, beste fronte baten irekiera, izan ere. Puntu honi indar aski ematearren gauzak argitu eta azpimarratu nahi ditu Mikel Etxeberria ETAko preso ohiak:

“Baina zer espero daiteke ETArengandik erresistentziako erakunde armatu baten logikaren arabera? Pentsatzekoa da prozesua laguntzeaz gain, nola bukatuko den ez denez jakina, bera den botere faktiko hori mantenduko lukeela, eta modu baketsu batean ez balira gutxiengo eskaerak onartuko bere indarra eta eraginkortasuna azkartzeko prestatuko litzatekeela”.

Oraingoan ez dago iruzurrik: ETAk hor iraungo luke “botere faktiko hori mantenduko” luke bere eraginkortasuna “azkartzeko” asmoz, baldin eta politikoki maneiatutako “gehiengo” delako horren eskaerak gauzatuko ez balira. Mezua argi dago: hemen ez dago edukin politikoen beherapenik; bakea garaipen politikoaren bitartez bakarrik lortu daiteke. MLNVk eratutako “gehiengo” faltsu formalduaren eskaerak beteko ezbalira, ETA berriz ere hasiko litzateke jendearen odola isurtzen. Eta bukaerarako Mikel Etxeberriak PNV bitan zatituko du berriz ere:

“Prozesu honetan Ibarretxe lehendakari ohia datorkit burura, bera eta EAJren barnean berak bezala pentsatzen zutenak izan baitziren herri honen erabakitzeko eskubidea zabaltzen lagundu zutenak, Imaz, Urkullu eta enparauek besterik nahi bazuten ere”.

Mikel Etxeberriak ez du hemen gezurra esateko beldurrik, gezur erretrospektiboa. Jakina baita Ibarretxe Lehendakariak alderdiaren aldekotasun osoa izan zuela bere lehen estatutoaren egitasmoa plazaratu eta dantzan jartzeko, 2005 urte arte. Ordutik gerozkoak ekarri zituen barne hika-mikaren komeriak, arrazoi eta aukera guztien kontra, Ibarretxek bigarrenekoz bere egitasmoa gauzatu nahi izan zuenean kontsultaren arazoarekin. Baina, noski, argi dago (GARA irakurtzea besterik ez dago) Ibarretxeren irudia arma-tresna egokia dela MLNVrentzat, PNVk jasaten duen zatiketan ezten pozointsua sartzen saiatzeko. Mikel Etxeberriak PNVren zatiketaren apostu garbia erakusten digu bere lantxoaren bukaeran:

“Imazek-eta, noski, estatu zapaltzailearen politika egingo dute, PPk bezala, baina EAJ baliatuz. Beraz, Ibarretxe jaunak erronka galanta dauka bere alderdiko militantziaren baitako %60 abertzale hori prozesu honetara bideratzen. Ilusio handia, bestela, zapuztuko litzatekeena”.

Etxeberriak bitan zatitu nahi du Eusko Alderdi Jeltzalea, eta batzuk etsai eta beste batzuk lagun dauzka helburu horretan. Abertzaletasuna, noski, hemen ere aitzakia da, balizko “eusko gudari”ek abertzaletasunaren aita den alderdia xehetzeko asmoz, batzuk besteen kontra jarririk. Abertzaletasuna txontxongilo taktikoa da gaurko ETAko euskal komunistentzat, baita Mikel Etxeberriarentzat ere, beti izan den bezala. Orain badakigu, hogeitamar urte pasata, ETAk ez diola ezer ekarri gure herriaren ontasunari eta askatasunari, alderantzizkoa baizik, oinazea eta zapalkuntza. Ez gaitezela engainatu beren aldarrikapen faltsuengatik, eta begiratu dezagula benetako askapen nazionala, ezinbesteko baldintza duena, ETAren tutoretza odoltsua erabatez ukatzea. Horretarako neurriak hartu behar ditugu, behin eta berriz abertzaletasun demokratikoaren aurka darabailten «zatitu eta irabazi» ekimen desegilearen aurka.

Partekatu sare sozalietan / Comparte en redes sociales

Gai honetako beste sarrerak / Otras entradas relacionadas

56 comentarios en «Zatitu eta irabazi»

  1. Zatitu nahi gaituzte, baina inork ez du ikusi nahi. Segidezagun aurrera, gora euzkadi askatuta!

  2. Ezker radikalekoen gehiengo politiko nahia PNVren zapuzketaren eskutik dator. PNV zapuztu behar da, batzuk peperoen sailetan jarri, besteak lagun min gisa tratatu. Munduan ez da gauza ia zaharragorik, polizi ona eta txarrarena egitearena baino.

    Egia da Lizarraldek esan bezala Ibarretxe dela oraingo ezker radikalekoen ikurra zatiketa nahi hori gertatu dadin.

  3. Zatiketa guztiek bi erabile izan ohi dituzte, kanpokoak eta barnekoak. EA beregana eramatea lortu dute iada, polo soberanistaren leloarekin eta batasunaren ideien kutsaketa medio. Gertatzen dena da Hamaikabat sortu dela eta horrek ez dakarrela zatiketa abertzaletasun historikora, koalizioan joango direlako. Beraz, oraingo leloa, iraganean saiatu ziren bezala EAJ zaittzea da, zati bat polora erakarriz. Horrela lortu nahi dute poloak EAJ gainditzea, hori delako poloaren helburua.

  4. Por supuesto que se quiere superar al PNV, entra dentro de la logica politica que maneja toda organizacion con ambiciones. ¿O es que no se puede?
    ¿O es que eso es un planteamiento criminal?

    Por otra parte, en el texto de Imanol, mas de lo mismo: El comunismo ataca, Ibarretxe se ha convertido en un instrumento del mismo, y el mal acecha en todo lo que no sea el nacionalismo constitucional.

    Que el PNV esta dividido entre constitucionales, y soberanistas, no es ninguna novedad.
    Pero lo que los primeros no dicen es que van a hacer y a proponer para convencer a los que no estamos por la labor de estirar el autonomismo, cuando ya se ha demostrado que es una via muerta.
    ¿ O es que el plan es demonizar a quienes no esten con las tesis de Josu Jon, con la esperanza de que esa accion aglutine bajo su mando a TODO el nacionalismo, y transitar asi por los caminos de la integracion en España?

    Pues lo tienen claro.

    El polo se hara, porque hay espacio politico para el independentismo en Euskadi.
    Esa es la division y no otra.
    Quienes quieran aglutinarse en una opcion que deje claro que el objetivo y la accion politica es la independencia, lo haran.

    Y quienes apuesten por seguir el camino de la integracion, de la autonomia no cumplida, del pacto nulo y vacio, y del engaño o autoengaño que supone el esperar que los españoles van a respetar sus pactos y los compromisos que adquieran en ellos, que sigan las propuestas del nacionalismo constitucional.

    Hay espacio para los dos, ¿no?.

  5. «Y quienes apuesten por seguir el camino de la integracion, de la autonomia no cumplida, del pacto nulo y vacio, y del engaño o autoengaño que supone el esperar que los españoles van a respetar sus pactos y los compromisos que adquieran en ellos, que sigan las propuestas del nacionalismo constitucional.»
    Y crees que que la apuesta soberanista la van a respetar los españoles.Quien y como se va a defender esa propuesta soberanista ante la negativa de españa?
    La respuesta a esa pregunta puede ser un planteamiento criminal.

  6. EAKIDE, no si a mi el polo ni me parece bien ni mal, pero cuando le preguntaros a OTEGI si condenaba la violencia, porque se callo.

    Y si por desgracia hay otro atentado y matan a un DEMOCRATA, que pasa entonces,

  7. EAKIDE 666,

    Ene bada ez ikusten, betilez, pertsona honek astokeriak esaten.

    Ezker Erradikalaren gudaria dela, ez dago inundik, salantzarik.

    Benetan EAKIDE, zoaz pikutara, behin tetiko.

    Zatitu zaitez zu zeu !

  8. EAkide666 iruditzen zait benetan txundigarria euskaraz ez erantzunik ematea. Zu bezalako independentista eta espainol petoen jokabide linguistikoaren artean ez dago diferentziarik.

  9. Arraroa, betiko moduan, Eakide bat dagoen momentu beretik, euskaraz jarduten zuen eztabaidak gaztelerarako norabidea hartu du. Horretan gutxienez, Galdosen zaleek euskaltzaletasun nabarmenagoa erakusten dute. Eta ez naiz ni izango euskaltzaletasuna abertzaletasunaren parekotzat joko duena, baina kuriosoa iruitzen zait…

  10. Nik uste dut abertzaleak banatzea ez dela batere beharrezkoa. Aldiz, lar banatuta gaudelakoan nago. Hortaz ohartzeko Blog hau edo beste batzuk gainbegiratzea nahikoa da. Egunero elkarri mokoka gaude. Egunero bestearekiko mesfidantza agerian uzten. Egunero besteari errua botatzen. Besteari traidorea esaten….
    Ni nazkatuta nago. Abertzalea naizen aldetik gure herriari hitza lapurtzen diotenak nortzuk diren argi daukat (PSE-PP-UPD eta ETA). Ezbairik gabe, alderdien gainetik, beste abertzale baten abertzale ez den baten baino hurbilago sentitzen naiz.
    Horregatik ezin dut ulertzen zergatik kostatzen zaigun hainbeste ahalegin elkarrekin lan egitea. Zergatik ez dugu lotzen gaituena azpimarratzen, hurbiltzen gaituena baino. Ezberdintasunak errespetatuz, abertzaletasunaren barruan dauden pentsamendu esberdinak elkarrekin lan egin beharko dute. Agian koalizio elektoral erraldoiak (guztiok batera) ez da modurik egokiena. Nire ustez, komenigarriena bi bloke sendotzea da: alde batetik: EAJ-H1! eta bestetik Aralar-EA-Batasuna-¿Alternatiba?
    Gero, ados beharko dute, derrogorrez. Bestela, Ibarretxek esaten duen bezalaze, «negua egingo zaigu»

  11. Arabarra:

    ETA eta Batasuna mugimendu eta estrategia berdinean sarturik daude beraz PP ala PSOE bezain euskal borondatearen aurkako partidoa da. Ez dakit zerren kontura ematen diozun Batasunari PP eta PSOEk ez duten label demokratikorik. Zergaitik? Zure partidoarekin, EArekin, bategin behar duelako?

    Gero benetan deigarria iruditzen zait ikustea ez duzula ikutzen Etxeberria ETAko preso izandakoaren ausnarketa. Honek oso garbi egiten du zatiketa EAJren baitan. Urkullu eta Imaz peperoen parean jartzen ditu -beraz (mezu subliminala) ETAren objetibo militarrak izan daitezke. Zer iruditzen zaizu hori? Konpatiblea al da EAkoak Batasunarekin montatu nahi duten txiringitoa? Eta txiringitoa montatua daukazutenean, orduan heriotzek ez dute eraginik izango?

    Etxeberria honek argi esaten du ETA izango dela polo soberanistaren obserbatzailea eta zelataria. Zer iruditzen zaizu hori? Poloa montatu eta ETA hor egotea, ikusteko ea EA ondo portatzen den?

    Ni independentista naiz eta benetan iraingarria iruditzen zait zuk eta beste batzuk esaten duzutena: gu, PNV-Hamaikabatekoak garela autonomistak eta zuek independentista sutsuak. Hori gezur ergel bat besterik ez da.

    Abertzaletasuna praktikan demostratzen da, lorpenak lortuaz gure herriarentzat eta gure herri eraikuntzarentzat. Dakidana da Batasunak ez diola ezer onik ekarri herri honi. EAk, dagoen desagertze eta ahultze egoera hontan, ez du hori aldatuko.

  12. Panpox ez duzu ttintik ere ulertu nire mesua irakurtzean (benetan irakurri duzu??)
    Hasteko:
    Non esan dut nik EAJ autonomista hutsa dela? Ez dut horrelakorik esan. Nola esaten da hori…excusatio non petita…..Irakurri nire mesua eta, mesedez, esan non esan dudan EAJ autonomisa hutsa dela.
    Jarraitzeko:
    Niretzat PSE eta PP ez daukate label demokratikorik inondik inora gure herriari erabakitzeko eskubidea ukatzen diotelako. Kontsulta ziztrin baten kontra agertu zirelako.
    Bukatzeko:
    Niretzat Batasuna eta ETA ez dira gauza bera. Bata alderdi politiko bat izan da eta bestea talde terrorista bat. Nik behintzar ezberdintzen dut. Izan ere Batasuna legetik at uzteko lege ezohiko bat beharrezkoa izan da eta ETA, ordez, bazegoen legetik kanpo. Batasuna herri zati baten ordezkaria izan da beti hauteskundeen bitartez eta ETA ez du inoiz hauteskundeetara bere burua aurkeztu.
    Hortaz, bost axola niri ETAkide batek diona eta ulergarria denez ez nago prest onartzeko ETAk poloaren inguruan inolako partehartzerik izatea. Hala bada, ni ez naiz egongo.
    Orain ulertzen duzu nire mezua edo ez?

  13. Por zierto, Panpox, niri galdetzea ea zer iruditzen zait edozein lagun (berdin zait jelkidea edo PPkoa den) ETAren objetiboa ahal izatea gehigikeria hutsa da….baino beno, manipulatu nahi baduzu gainontzekoen planteamenduak ETArekin nahastuz, hor konpon, baina badakizu zein den gezurririk arriskutsuarena….geure buruari nahasteko erabiltzen duguna hain zuzen ere
    Ondo izan

  14. Zuk seinalatzen dituzun bi bloke horiek logika hori daukate. Batetik EAJ-Hamaikabat, bestetik Aralar-Batasuna-EA. Eta noski (orain Etxeberria ETAko preso izandakoaren logika jarraitzen duzu), PNV ez da «guztiz» autonomista Egibar dagoelako.

    Ni ez naiz egibarista eta independentista naiz, beste jende askoren moduan. Eztabaida abertzaletasun gradoetan jartzea, beste batzuk zure partidoan jartzen duten bezala, kakanaste hutsa da.

    Batasuna legala izateko eskubide osoa du. Baina Batasunak ez du odol isurketa kondenatu nahi. Zuretzat PP eta PSOE ez dira demokratikoak baina Batasuna bai. Batasuna ETAren kide da mugimendu bereko partaide delako (MLNVkoa, zuk hori ez duzu azaltzen) eta estrategia berdina konpartitzen duelako.

    ETA izango da poloaren aitajauna hori halaxe erabaki dutelako MLNVko politiko nahiz militarrek.

    Niretzat benetan negargarria iruditzen zait EAk gizaeskubideen defentsa hori abandonatzea, bere ipurdi politikoa salbatu nahi duelako batasunakoek esandako lau gezurren truke.

  15. Nazkatuta nago eta ez naiz eztabaida antzuetan sartuko.
    Berriro esango dizut ea garbi geratzen zaizun:

    nik ez dut ezer esan EAJri buruz. Nik ez diot inolako etiketarik jarri (ez indepentziarena ezta autonomismoarena ere) Zu zara behin eta berriz autonomismoaren teoria aipatzen ari zara. Bi mezu idatzi ditut eta ez batean ez bestean ez dut piperrik esan EAJri buruz. Argi gera dadila behingoz.

    Kondenari buruz. Argi dago Batasunak ez du gaitzetsi ETAren bortizkeria. Baina hau bezain garbi daukat bortizkeriaren kontua ez dela kontu politiko bat, etikoa baizik.
    Nik bortizkeria gaitzesten dut, baina ez ETAk praktikatzen duena soilik, baizik eta guztiak.

    PSEk ETAren bortizkeria gaitzesten du. Bai, eta Galek egin zuena? Publikoki gaitzetsi du? Eta zein izan da PSOEK izandako jarrera Gal antolatzaileekiko? Alderditik bota ditu sikiera? EZ Orduan….zertarako balio du bere gaitzespena, bere kondena?

    PPk bai ETAren biolentzia gaitzesten du, baina oraindik ez du onartzen Galen biktimak biktima gisa. Haientzako maila ezberdinak daude biktimen artean. Bai ETAren biolentzia gaitzesten dute eta Espainar Estatuak Iraken egindakoa? Biolentzia hori merezi zuten irakiarrek akaso?

    Eta zuk uste duzu EAk giza eskubidearen defentsa abandonatu duela. Nik ez. Baina egon lasai, horrela izan bada, ez du nire botoa izango.

  16. Zergaitik banatu dituzu EAJ eta polo soberanistako akolitoak? Batzuk guapoagoak eta besteak itsusiagoak iruditzen zaizkizulako? Ez adarrik jo, mesedez, ez lagun urkoa tontotzat hartu.

    Batasunak ez du ETAren gogorkeria gaitzesten eta, beraz, ez da alderdi demokratikoa, zuk esandakoaren kontra.

    Egun GAL desagertua dago eta ETAk hortxe dirau, pasatako urak ez du errotik mugitzen. ETAren gogorkeria da gure artean daukaguna.

    Argi dago EAk bere garai bateko ideologia abandonatu duela eta txoratzen ari dela BAtasunakoekin edonora joateko. Tristea da baina egi berdaderoa.

  17. Zergatik banatzen ditut alderdi abertzaleak? Oso garbi dago. Adibidez, azken greba orokorrean batzuk grebaren alde agertu ziren eta beste batzuk kontra.
    Pentsatzen nuen nahiko garbi zegoen eta edonork uler zitekeela. Batzuk bezteak baino ezkertiarrak direlako (hobeak? txarragoak? segun eta. Bakoitzak bere ideologia dauka. Eskerrak!!!!)
    EAJkoek harritzen nauzue. Alde batetik Batasunaren kontra agertzen zarete egunero, (ez da alderdi demokratikoa, gustoko nuke jakitea
    orduan zergatik agertu zarete behin ta berriz ilegalizazioaren kontra? Baina, aldi berean, nahiago duzue Batasunak esaten duenari sinetzi EAk esaten duenari baino…..Ikusten da zer nolako konfiantza duzue EAn, nahiz eta elkarrekin hauteskundeetara joan izana nahiago.
    Baina esan dut lehenago, nazkatuta nago gure artean elkar mokoka aritzeaz.

  18. Azken greba orokorrean, polo soberanistaren ekintza bat ikusi genduen, poloaren hastapena, Batasunak eta ETAk esan zuten bezala. Edonork ulertu dezake batetik benetako abertzaleak daudela (EAJ-Hamaikabat) eta bestetik ezker radikala eta batasunaren gonetatik tiraka ari den EA.

    Demokraziak balio du bere kontra daudenak ere beren ahotsa eta ordezkaritza izateko. Batasuna ez dela demokratikoa begibistakoa da, eta zuk alderantziz esateak demostratzen du EAkoak oso itsu ibili nahi duzutela.

    Gogorkeria kondenatzen ez duen alderdi batek ez du euskal demokraziaz hitzegiteko dretxorik. Eta zuek EAkoak joku zikin horretan erotzen zarete.

    Gure artean elkar mokoka jarraituko dugu gauzak garbi esan eta egiten ez diren bitartean.

  19. Berriro esango dizut ni ez naiz «EAkoa». Botoa eman diezaioket, bai, eta beste alderdi batzuei ere bai. Segun eta. Hortaz, ez hitz egin niri hitz horiekin mesedez. Nik bakarrik neure burua errepresentatzen dut. (Zenbat aldiz esan behar dizut???)

    Eta ez daukat gogorik, baina behin hasita….sartuko gara:

    1) Batasuna demokratikoa ez bada. Zergatik parte hartu zuen EAJk Batasunarekin Lizarra akordioan.

    2) Batasuna demokratikoa ez bada, zergatik onartu dira haien botoak legebiltzarrean propiektu batzuek aurrera ateratzea. Proiektu horiek ez dira kutsatzen? Edo bakarrik kutsatuko da EA baina EAJ (beti bezala) garbi garbi aterako da edonondik??
    3) Beste mezu batean lehenago hau idatzi duzu:

    «Ni ez naiz egibarista eta independentista naiz, beste jende askoren moduan. Eztabaida abertzaletasun gradoetan jartzea, beste batzuk zure partidoan jartzen duten bezala, kakanaste hutsa da».

    Ondo. nik ez dut inoiz gradu horiek erabili.
    Baina gero, azken mezua esan duzu:

    » Edonork ulertu dezake batetik benetako abertzaleak daudela (EAJ-Hamaikabat) eta bestetik ezker radikala eta batasunaren gonetatik tiraka ari den EA».

    baina abertzaletasuna neurtzea gradutan ez zen kakanaste hutsa?
    Enfin…..»Gure artean elkar mokoka jarraituko dugu». Ez kontatu nirekin
    Ale, agur

  20. EAJk Lizarrako akordioan parte hartu zuen akordio horren bidez pakea etorriko zela uste zuelako. Pentsatzen zuelako Batasuna eta MLNVri sisteman integratzeko bide bat ematen zitzaiola. Huts egin genuen.

    Gogorkeria kondenatzen ez duen alderdi politiko bat ezin daiteke demokratikoa, logika hutsez. Printzipioei begira, PP eta PSOEk baino begiramen gutxiago erakusten du horrela. ETArekin konexio estrategikoan dagoen bitartean.

    Hor nik esandakoan ez dago graduaziorik: Batasuna eta MLNV mugimendu iraultzaileak dira eta euskal arazoa banpirizatzen dute. MLNVk ez du ezer lortu euskal askatasunaren arloan, praktikak ematen dio bakoitzari abertzaletasun izaera.

    Bai, elkar mokoka jarraituko dugu, gauzak behar bezala argitu arte. Esaldiaren azken partea jan duzu eta orduan itxuragabetu duzu nik esandakoa.

    Segi horrela.

  21. Urkulluk dio beharrezkoa dela «imprescindible modificacion del actual marco político». Hortan ados daude EAJ, EA, Aralar eta Batasuna. Hel diezaiogun guztiok horri, zintzo, alkar errespetatuz.

  22. Iñakitxo, beti lez konfunditzen dituzu gauzak. Urkulluk marko aldaketaz diharduenean beste gauza batetaz ari da, estatuto berri batetaz. Batasunak haustura nahi du, horretarako nahi du marko aldaketa. Batasunako nazkagarriekin ez dago joaterik inora.

  23. Estatutu berri hori, Gasteizko legebiltzarrean onartua izan zena, abiapuntu amankomuna izan daiteke, erabakitzeko eskubidea…
    EAJ eta ezker abertzalea ados jarri behar lirateke minimo batzuetan, hegemonismorik gabe eta denok alkar errespetatuz. Tamalez, egun, mesfidantza bistakoa da.

  24. Aitortzen det ez naizela oso fiña ibili, gazteleleraz idatzita, euskeraz baino, batez ere besteak euskeraz idatzi dutenean.
    Berdin egin behar nuen, eta ez gazteleraz idatzi.

    Ala ere, erderaz edo euskeraz, nere ideiak berdinak dira, eta idatzitakoa, berriro errepikatzen det .
    Hori bai, Sorkunde gizajoari goraintziak emanez, bere putzu ilun eta beltzean bizi denez, eskertuko dituela pentsatzen det.

  25. Iñaki, orain ematen didazu ahora ba MLNVkoen amoa, programa minimo bat eskaintzen didazu. Eta gizakien eskubideak? Eskubide politikoen aurretik dagoz.

    Ezker radikalak gogorkerizko bideak eta usteak eta ekintzak ez utzita eske nire oso zaila iruditzen zait hori adostea jende horrekin. Gainera jende hori ez da batere sinpatikoa, oso amenazanteak dira.

    Mesfidantza esatea oso gutxi da, gorrotoa eta mina gehiago, horrelakoa izan da ezker radikalekoen harremana nazionalistekin.

    Ez gaituzte maite, alderantziz, gorroto gaituzte gorroto ideologikoarekin. Beti dute halaere gauzatxo bat saltzeko, txintxo aurpegiakin. Niri nazka ematen dit horrelako hipokresiak.

    Ni ez naute berriz e engañatuko, ziur zaude.

  26. Egun on Panpox!!!
    Ez daukat zalantza izpirik ere egia dela esan duzuna. Hauxe da: EAJk Lizarra akordioan parte hartu zuen horrela pakea iritxiko zelakoan. Ziur nago. Benetan diotzut.
    Baina ez dakit zergatik gero, gainontzekoek bere mugimenduak dituztenean uste duzu ez dela guztion hobebeharrez, baizik eta bizirik irauteko edo eserlekuren bat ziurtatzeko. Nik nahiago dut guztiok Euska Herriarren hobebeharrez ari garela, agian inoxo hutsa naiz.
    Ziur nago EAJk txintxo jokatu zuela Lizarran eta orain, uste dut EA txintxo jokatzen ari dela. Uste dut saiatuko dela Batasuna bortizkeria betiko gaitzestea eta espero dut horrela ez bada elkarrekin ez joatea inora

  27. Egun on zuri ere Arabarra.

    Hobebeharra eta inozotasuna ez dira berez txarrak. Baina esperientzi bat badugu, Lizarra pasa zan eta Loiola ere eta hobebeharra eta inozotasuna ez dira orain posible. Zergaitik? MLNVk ez duelako inolako ekintzetan bere pake borondatea erakutsi.

    Askok diote saiatu behar dela, jo ta ke aritu behar dela MLNVkoen oinazpiak mihazkatzen ea pakezko bidetara ekartzen ditugun. Hoiek xinplekeri hoietan murgildurik dauden bitartean, MLNVk beste imajin operazioa egingo du EAren kontura, ETAk bere hortan jarraitzen duelarik. Hori da bi azken prozesu hauek erakusten digutena.

    EA ez da ari zintzo jokatzen batzutan bai eta bestetan ez diolako gai beraren inguruan, kontaktuak jarraitzen dituen bitartean. Pentsatzea EAk Batasuna komentzituko duela ezer onerako inozoa izatea baino gehiago da, eta okerrago.

    Hemen gainera arazoa ez da Batasuna, ETA da, eta ETA dagoen bitartean beti egongo da Batasuna eta bere arteko konexio estrategikoa, nun eta borroka armatua eta bide politiko hutsak batean joango diren, eta EA laguntzaile.

  28. Orduan non dago arazoa?? Nik zuri ez dizut
    polo horren aldekoa izatea eskatuko. Zuk mugimendu hori guztiak horrela ikusten dituzu. Ondo. Zure iritzia da.
    Nik uste dut zeozer egin beharko dugula. Beste saiakera bat egitea merezi delakoan nago. Agian Ezker Abertzaleak ergeltzat hartuko gaitu, baina horrek ez nau kezkatzen. Bat ere ez.

    Errespetu osoz ikusten dut zuk erakusten duzun portaera mugimendu horien aurrean. Bakarrik eskatuko nizuke horrenbesteko begirunea zure iritzi berbera ez ditugunontzat

  29. Arazoa dago saiakera horretan eta inozotasun horrekin MLNVren gogorkeri bideei laguntza ematen zaiela.

    Alderdi politikoek ardura piska bat demostratu behar dute errealitatearekin. EAkoek pentsatzea Rafa Larreinaren bizarren distirak Batasunakoak itsutuko dituela eta konbertsoen moduan belauniko jarriko direla, hori ez da inozotasuna bakarrik, hori da mundu hontan ez egotea.

    Nik errespeto osoz planteatzen ditut nire kritikak. Polo soberanista EAJren kontrako saiakera bat da, eta polokoekin batera joatea suposatzen du EArentzat bere printzipio politikoak eta etikoak albora uzta.

  30. Satsa, Markel Olanok abertzaleen arteko «programa minimo» edo antzeko zerbait proposatu du. Baita Aintzane Ezenarrok.
    Ados zurekin, giza eskubideak lehentasuna dute.
    Minimo horietan alderdi etikoa adostu behar da.

    Bestalde, ezker abertzalearen gorrotoaz EAJrekiko, egia da, baina ezin da generalizatu.
    Azken batean, herri bezala, zatiturik jai daukagu. Erakunde armatua desagertu, eta horren ondorioz EAJ eta Ezker abertzalearen arteko elkarlana sustatu behar litzateke.

    Ongi izan.

  31. Iñaki, ez dut uste Markel Olanok hori proposatzean BAtasunan pentsatzen ari zenik. Alderdi etikoa ezin daiteke adostu, da ala ez da. Iñaki, zer negoziatuko dugu, gizakiaren bizia?

    Oso generalizatua izanda ere, eske gainera Batasunakoek ereiten dute gorroto hori borondatez, nik neronek ikusi dudan bezala eta bere ordainak pairatu ere.

    Abertzaleen arteko batasuna tranpa hutsa izan da beti, iñaki, hori da egia. Erakunde armatua desagertzen ez den bitartean, zuk esan bezala ez dago ezer egiterik. Erakunde armatua ez da desagertuko, hortaz ezerre.

  32. EAKIDE 666

    Miresgarria, egitan.
    Jarraitzen duzu artikuluren izen burua, hain zuzen. Bainan aldierantziz, hau da Zatitu eta Galdu.
    Hau da zatitu duzu partaideen euskeraz idatitzako iritziak, española sartzeko..
    Zure Español hizkuntzarekin, apurtu duzu katea.
    Atzetik, sartu da Laura…
    Beste guztiak: Imanol, Txomin, Satsa, ahopean, sorkunde, Juanito bananas, Arabarra, Panpox, Iñaki, jarraitu bai dute euskeraz..

    Azken finean bost asola, ez duzu uste?
    Hemen funtsezkoa da zer eta nola esaten diren gauzak.

    Enegatik, zu, joan zaitezke pikutara.

  33. Ba neregatik, joan zu itsauz.

    Edo han zaude?

    Ala ere, zure ildo zikina bost axola, Itsauz, jakin zazu.

  34. Ba neregatik Itsauz, ez dut zure ildo zikina jarraituko.

    Zu, pikutan zaude, eta.

    kakalerdoaren hitzak, zure hitzak, denak zuretzako.

  35. Kaixo Panpox!!

    Gure eztabaida bukatutzat eman nuen arren, gaur egunkari batean harritu nauen berri bat agertu da. Hauxe da:
    http://deia.com/2010/02/09/politica/euskadi/la-fundacion-para-la-libertad-defiende-que-el-gal-no-fue-terrorismo-de-estado

    (berria ilustratzeko kide batzuk agertzen dira Bruselasen Espainako parlamentario batzuekin lagunduta, haien artean Sosa Wagner (UPDko ordezkaria) edo Ramón Jauregi (PSEko kide esanguratsua)

    Irakurri ondoren, saiatu naiz bilatzen bere web orrian jakiten Fundazio hori nortzuk osatzen diren.
    Bere web orrian bi sorpresa topatu ditu:

    1) Alde batetik aipatzen da hau literalki: «La Fundación Para la Libertad ostenta el Estatus Consultivo Especial en el Consejo Económico y Social de Naciones Unidas.

    2) Eta ondoan agertzen da: «Con la ayuda del Ministerio de Cultura»

    3) Baina gehien arritu nauena izan da Fundazioa sortu zuten kideen zerrenda:

    Iñaki Arteta – Guillermo Barredo – Andrés de Blas -Augusto Borderas – Mikel Buesa – Jose Mª Calleja – Inma Castilla de Cortázar – Rosa Díez – Javier Elorrieta – Fernando García de Cortazar – Xabier Garmendia – Santiago González – Emilio Guevara – Agustín Ibarrola – Juan Infante – Mikel Iriondo – Ignacio Latierro – Roberto Lersundi – José Ignacio Martínez Churiaque – José Antonio Maturana – Fernando Maura – Jaime Mayor – José Mª Muguruza – Ignacio Olaso – Mario Onaindía – Loyola de Palacio del Valle (Fallecida el 13/12/2006) – Nicolás Redondo – Juantxu Rivas – Cristina Ruiz – Fernando Savater – José Mª Segura – Carlos Totorica – Edurne Uriarte -Federico Verástegui – Iñaki Viar – Germán Yanke – Javier Rupérez – Ana de Palacio del Valle Lersundi.

    Ikus dezakezunez han agertzen direnak, besteak beste, Federico Verástegui, Carlos Totorika, Ana de Palacio, Loyola de Palacio, Fernando Savater, Mario Onaindia, Fernando Maura edo Jaime Mayor Oreja, alderdi politiko zehatz batzuen kideak dira.

    Benetan uste duzu GALen bortizkeriaren gaitzestea benetan dela??
    Benetan uste duzu jende horrek label demokratikoa lor dezekeela?
    Benetan uste duzu, nahiz eta kontrakoa esaten duten, bortizkerien guztien kontra daudela?
    Nik ez. Ezin dut

  36. Ene Arabarra:

    Ez dakit nondik ateratzen duzun nik esan dudala «GALen bortizkeriaren gaitzestea benetan dela». Gaizki hasi zara nik ez dudana esan nik esan dudala esaten.

    Jende horrek gauza bat dio, GAL ez dela estatu terrorismoa, eta horretarako arrazoi kasuistiko batzuk erabiltzen dute, onartzen baitute GAL-en ekintza estatuak bultzatutakoa dela. Niretzat estatu terrorismoa da. Hori da nire iritzia.

    Nik ez dut esan konkretuki jende horrek label demokratikoa duen ala ez. Nik esan dudana, eta beresten dut, zera da, Batasunak gogorkeria, eta ETAren gogorkeria bereziki, kondenatu ezbadu, alderdi demokratikoa dela esatea, zuk esan duzun bezala, kontraesan biribila dela.

    Dena dela, ahoz gutxienez GALen krimenak kondenatzen dute eta estatuaren inplikazioa adierazi ere. Oraindik ez dugu sekula ikusi ezker radikaleko lider edo militanterik, PSOEra saltatu ez bada, esaten ETAren krimenak txarrak direla eta konexio politikoa duela MLNVren estrategiarekin. Beraz, horiek Batasuna baino aurreratuagoak daude giza eskubideen begirunean, nahiz faltsua eta inperfektoa izan nire ikuspegitik.

  37. Bai, ahoz gaitzesten dute, baina, zer nolako espetxe zigorrak bete dituzte kondenatuek?
    Eta zergatik?
    Zertara joaten ziren Guadalajarako espetxera kondenatuei txaloak eta babesa eskaintzera?

    Ni ez nago Batasunaren alde, behin ta berriz esaten dut bortizkeriaren kontra agertu behar duela nabarmen haiekin harremanetan jartzeko.

    Baina uste dut planteamendu etikoari berberari jarraituz PSErekin, PPrekin eta UPDrekin ere ezin direla harremanak eduki. Eta berri hori soilik adibide bat da.

    Hau da nire iritzia

    PD. Por zierto, zure azken mezuan esaten duzu: «Nik ez dut esan konkretuki jende horrek label demokratikoa duen ala ez»
    Ba…gustoko nuke jakieta ea zuretzat label hori daukaten ala ez

  38. Demokrazia eta justizia espainolak oso inperfektoak dira. Baina GALengatik ministrariak eta goi karguak erori egin dira. ETAk ez zuen inor dimititu arazi Hipercor-eko sarraskia eginda gero. Desberdintasun piska bat bada.

    Batasunaren planteamentu etikoa defendaezina da. PSOE, PP eta UPD ez dute alboan estrategia konpartitzen erakunde armatu batekin, beren etsai politikoak dituen erakundeak. Hortxe, bai, beste diferentzi agian txiki bat.

    Niretzat diferentzi puska dago. PP eta PSOEko jendearekin eztabaidatzen baduzu ez zaizu, gehienetan, ezer gertatzen. Batasunakoekin eztabaidatzean mehatxua eta insultoa jasateaz gainera agresioaren ordaina eduki dezake, hainbatek gure herrietan konprobatu duten bezala.

    EAkoek gure herrietan bizi diren matoi nazkagariekin egin nahi dute aliantza. Bejondeizuela!

  39. Y dale con la matraca!!!

    Bakarrik galdetu dizut ea zuretzat PSE eta PP eta UPD label demokratikoa daukaten eta ez didazu erantzun

    Esan duzunarekin ados nado. Erabat. Baina ez didazu erantzun galdetutakoari

  40. Kaixo Panpox, PSOE eta PP estrategia konpartitzen dute ejerzitoa eta FSErekin.
    Ados zurekin esaten duzunean, Batasunak argi «moztu» behar duela euskal erakunde armatuarekin.

  41. Erantzun eman dizut. Label demokratikoa eta gizaeskubideen begiramena praktika dira, ez teoria. GAL aspaldian bukatu zela. Baina ETAk irauten du. Hor dago koxka.

    Ene Iñaki: Espainiako ejerzitoak ez du borroka armaturik egiten ETAk egiten duen bezala. ETA aktiboan dago. Hor ere koxka.

  42. Beno panpox, galdetu Martxelo Otamendiri edo beste hainbateri. Ez dakit jakingo duzun, Orduñatar batek GALen heriotz mehatxuak jaso dituela azken boladan.

    Bestalde, Usurbilen «mirari» pozgarri bat gertatu da: ezker abertzalea, EAJ eta Aralar ados jarri dira «atez ateko» bilketarekin. Hori da bidea, abertzaleen arteko adostasunak.
    Denok dakigu, euskal erakunde armatuaren desagerketarekin abertzaleen batasuna posible eta zilegi dela. Barkatu gaiak nahasteagatik.

    Ongi izan.

  43. Baina Iñaki estatuak legez kanpoko ekintzak egiten jarraituko du eta torturak ere badira. Baina ETA erakunde armatuak heriotz zigorra ezartzen dio euskal herriko populakuntzaren zati bati.

    Atez atekoarena piska bat ezagutzen dut eta Usurbilgo EAJk hori egin badu bere Aldundiko posturaren kontra jarri da. Hor ez da sortu «abertzaleen arteko batasuna» baizik eta EAJren zatiketa. Akaso zuretzat gauza positiboa dena.

    Atez atekoa iruditzen zait iniziatiba nahiko fatxista dela, benetan, ezker radikalak udaletxea erabiltzen baitu hiritarra koakzionatzeko, Hernanin eta Usurbilen ikusi dugun bezala. Hori ez da eredua, Iñaki, benetan.

  44. Panpox, egia esan, ez nago oso jantzita atez ateko bilketarekin. Baina deigarria iruditu zait alderdi horiek ados jartzea gai horretan.
    Bestalde, nik ez dut EAJn zatiketarik egoterik nahi. Gustatuko litzaidake EAJ eta ezker abertzalea, alkar errespetatzea eta eraikuntza nazionalean elkarrekin aritzea. Badakit mesfidantza handia dagoela, baina beharrezkoa iruditzen zait.

  45. Usurbilgo elkarlan horrek EAJren zatiketa ekarri du, EAJk postura bat defendatzen baitu diputazioan eta beste bat herrian. Eta atez atekoa benetan kanpaina demagogikoa dela. Beraz ez goaz horrela bide onetik.

    Ezker radikalarekin ez dago ezer egiterik, Iñaki. Oso jende antipatikoa da.

  46. Panpox, ezker abertzalearen baitan denetik egongo da, ezin daiteke orokortu.
    EAJ bertan, batzuk «kimika» badute ezker abertzaleko buruzagiekin.

    Txaskarrillo gisa, nik EAJ bozkatu nuen 2.009ko hauteskunde autonomikoetan, lehen aldiz. Beste batzutan, Batasuna edo Aralar.

  47. Ni bozeramaile eta buruzagi politiko lokaletaz ari naiz, herritik ikusten ditudanak, oso jende antipatikoa, bullaka etorriko zaizuna eta lotsarik gabe mehatxatuko zaituena.

    Egibarrek badu kimika eta kotxea erre zioten Andoainen. Kimikak balio du astapitoarena egiteko.

    Ikusten da Iñaki Batasunari botoa emateak ez dizula nazkarik ematen. Nik halako jendeari botoa eman baino lehenago eskuta moztuko nuke.

  48. Ezker abertzaleak akats asko egin ditu eta zorretan dago herriarekin. Dena den, erakunde armatuak dauka erantzunkizun nagusia, bera baita ezker abertzalea hondoratu duena. Gogoratu Lizarra garaian Euskal Herritarrok EAJ eta EArekin akordiora iritsi zela. Nunbait ezker abertzalea istituzioetan lur harturik, erakunde armatuak bere tregua apurtu zuen.

    Bestalde, bistan da minduta zaudela ezker abertzalearekin. Baina, zure ustez, ilegalizazioa onuragarria al da? Zure esku balego Batasuna debekatuko zenuke?

  49. Iñaki, Lizarrakoa engañu ergel hutsa izan zen abertzaletasuna izorratzeko eta hor MLNVko politikoek izan zuten erantzunkizun nagusia, Loiolan bezala. Azken finean erakunde armatua tresna bat da MLNVko politikoentzat.

    Mindua ez, ezker radikaleko jende anitz baitut lagun gisa eta aideko ere, baina bai eskamatua, MLNVko politikoen jokoa ez delako garbia eta ez duelako anaitasunik ereiten, alderantziz baizik.

    Nire ustez ilegalizazioa espainolen tresna bat izan da azkenean gehiengo faltsu bat lortzeko. Ilegalizazioa aberrazio bat da tontakeria baita itsuarena egitea eta pentsatzea dekretuz gauzak konponduko direla. Eta injustizia bat da. Nire esku balitz Batasuna legala izaten jarraituko luke.

  50. Ados nago Panpox.
    Giza eskubideen defentsa praktikan demostratu behar da.
    Alderdi batek GALen aurka agertzea ahoz eta gero kondenatuei zigorrak kentzea kontraesana da eta niretzat balio duena egiten dena da. ¿Eta zer esanik ez torturari buruz duten jarrerarekin?

    Nik esaten dudana Bastasunarekin ezin bada harremanetan jarri PSErekin ezta PPrekin ere ez. Horixe da nire pentsamendua

  51. Niretzat diferentzia praktikoa badago eta lehen Iñakiri esan diotena da: batasunako batekin eztabaidatuez gero gerta zakizuke Egibar gaxoari gertatu zitzaiona; zure kotxea erre dezaketela.

    Estatuaren erantzuna eta ez bidezko bideak tortura eta ilegalizazioak ekintza-errepresio espiraletik datoz, beraz ETAk jarritako mekanismuaren azpian daude. Iniziatiba beti MLNVkoa da, eta estatutarena erantzuna, erantzun zekena, baina erantzuna.

    Zuek EAkoak egin nahi duzutena baina beti egia izango da Batasuna eta ETA loturik daudela. Eta noski, zuk nahi ala ez, hauek dira gure herriaren egoera txarraren erantzule nagusiak.

  52. Zuk esaten baduzu…..
    Ez dut ulertzen zergatik mezu gehienetan «zuek EAkoak» idatzi bahar duzun.
    Zenbat aldiz esan behar dizut ni ez nagoela alderdi batean eta nire botoa nirea dela ez alderdi batena???
    Ni ni naiz eta bakarrik nire izenean idazten dut, nire iritzia komentatzen dut, zuk, ordea, arrazoi osoa daukazulakoan zaude.
    On egin eta kontuz digestioarekin

  53. Eszeptizismo hori iraingarri xamarra iruditzen zait. Gogoan dut Bilbo baten, adibidez, EAko zinegotziak jaso izan zuen persekuzio eta akosoa MLNVko jendearen aldetik. Eta hori ez da salbuespena, araua baizik.

    Zu EAren postura defendatzen duzu. Beraz bost axola dio afilaitu ala ez egotea, benetan. Ez hartu irain bezala EArekin identifikatzen bazaitut.

    Nik nire arrazoia dut eta zuk zurea. Proba idazu non esaten dudan nik arrazoi guztia daukadala.

  54. BI PANPOX, eskuak moztu diozu, bainan ze ondo etorri ziran IBARRTEXErentzat, HB abstenzioa, osea que «ESKUAK MOZTU», gezurra aundiya, konparaziyo batea.

    Lixta que eres una lixta, guapa.

  55. PANPOX, lixta max ke lixta, eta zein da psoe eta ZAPATEROREN sostengua Espaini guztian, zeinek bozkatu dizkio prespuestoak ?, ze alderdiak?.

    Guapa salerosa, maritxu nora zoaz eder galanta hori…… .

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *