Jon Inchaurraga (bere Delirios Nui blogean)
Imaz-ek EBB-ko lehendakaritza utzi zuenetik zenbait ekitalditan agertu da. Petronor-eko presidenteak bere betebeharrak dauzka ta halaxe bete ditu Imaz-ek. Hitzik esan barik ta politikaz jardun barik. Ekonomiak ta bere enpresako problemak besterik ez ditu aipatu hedabideetan. Jarrera ixil horrek zenbait problema ekarri dio. Alde batetik, Arzallus-en hitzak. Bere aurrekoak Imaz “gazteentzako ez zela erakusgarria” adierazi zuen behin baino gehiagotan zenbait hedabideetan.
Hitz horrek, Otegik esandakoak bailiran, ez zuten aje handiarik ekarri. Zorionez, ta zoriontsu ez den arren, geure istorioako atal berri batean gaude. Bestalde, bere adierazpen eskaxak oso komentatuak izan dira. Imaz, Petronor alde batetik uzten zuen bakoitzean, bere mintzaren ta argazkieen azterketa zorrotzak jaso ditu. Bere hitzak klaru izan badira ere, bakoitzak bere aldera hurbildu ditu, ezta bere agerraldiak ere. Kuriosoa da, biak alde berara joatea: Alderdi sozialistara.
EAE-ko azken hauteskundeetako kanpaian, estrategia tranpatia aniztu zen, EAJ-ren barneko arazoak astindu nahian. Ez zuten lortu, denok Ibarretxeren alde agertu baikinen. Hala ere, gogor saiatu zuten hedabide sozialista. Komunikabideek Imaz-en estanpa hartu zuten beretzat. Harrigarria ez zen Imaz PSOE-ko ordezkariaz inguraturik egotea izan. Ez zuen axolarik ze klase ekitalde zen. Ez zuen axola nor joan zen ere. Helburua garbi zen: Imaz-en estanpa PSOErekin batu botu asko erakartzeko. Hauteskundeak galtziak ez zituen gelditu eta kanpaina zikin hori hauteskundeak pasa ta gero areagotu zen. Patxi López-ek gobernuan nor-den-nor jakin ez zuenean Imaz aipatu zuen. TVE-1an “Imaz-ekin gustura kontatuko lukeela” gobernua osatzeko argitu zuen Lehendakariak. Hori esan bezain laster, Petronor-eko presidentea ezetz errateko atera zen. Hala ere, sasibidea bazegoen!
Izan ere, alderdi españolistentzat morbo fin dauka Imaz-ek. Badakite, politikatik at egon arren, azken urteetako ikurra dela. Bai onerako, bai txarrerako. Horrexegatik, PSOE-k antolatzen duen ekitaldi batera hurbiltzen den bakoitzean kamerak prest dituzte kazetariek. Itxuraren pisua astuna da. Eta halaxe jokatu dute El País-ekoek joan den igandean. Estatutu egunaren ospakizunaren kronikan Zumarragako erretrato batekin apainduta dago. Ematen du Mario Ferández, Joseba Jauregizar edota Kutxako agintaria ez direla abertzale edo inportante. Dena den, inork ez daki ze daukan buruan Imaz-ek. Familia edo hurbilekoek jakingo dute, apika. Baina herritar xumeak ez. Ta gaiari bueltak eman ta eman arren, ez gara inora joango. Gorde dezagun berak lagatako ondarea eta utz dezagun bakean.
Iragana pasa da, begira dezagun etorkizunera!
Josu Jon EAJk eta Abertzaletasunak euki duen aktiborik nagusiena izan da.
Hori jakinik Soziatak eta Baturroak bere irudia enmerdatzen saiatu izan dira behin eta berriz.Tristeena, jeltzale batzuk tipejo hauei jokua jarraitzea da.
Azkenengoa : Estatutuaren omenaldikoa.
Oraingo honetan, badirudi Elpais, Elcorreo eta horrelako prentsa irakurtzen ez duten jeltzale pata negra batzuk, medio horretan atera den manipulazio zikina irakurri egin dutela. Ta orduan bai, medio horiek baliagarriak dira beraien asmoetara egokitzen direlako.
Eskerrik asko Josu Jon, eta ez utzi zure irudia manipulatzen!Behin eta gehiagotan aipatu zenuen David eta Goliaten parabola Euskadi vs España egoera azaltzeko. Beno, ba orain zuri dagokizu parabola hori aplikatzea: David, Brunete mediatica socialista+jeltzale desbiatu batzuen aurrean azkarra izatea.Animo!
Nola aktiborik nagusiena?? Gezurra,
Unai Ziarreta (bere etxean) Begoña Errazti (Saharan duen etxean) eta Rafa LArreina (opusek daukan etxean) ahazt zaizkizu. Horiek bai lider zintzoak. jajajajaja
Ziarreta El Correon F1buruz idazten.
Benetan patetikoa eta gogaikarria Josu Jon-en argazkiaz atereaz nola dabiltzan kazetari sozialistak nolabait beren imajina hobesteko asmoz.
Oso egiazkoa da Jonek dioena eta El Pais eta DV irakurtzea besterik ez dago horretaz jabetzeko. Era berean, espainolek JJ darabilten bezala, beren buruak ederresteko, bai MLNVkoak eta bai abertzaletasunean dauzkagun akonplejatu eta sasi-zonzo andanak JJ darabilte bere kontra karkaxa botatzeko.
JJ-ak politika utzi nahi du baina politikak ez du JJ utzi nahi eta horretaz ohartu behar da bera. Zergaitik gertatzen da hori? JJ-ak abertzaletasunak derriorrez eman behar duen eboluzioaren irudia delako, benetako zentralitatearena eta era berean JJ-ak ez du amorerik ematen abertzale printzipio nagusietan.
Esan dezagun ere komentzituta nagoela Petronorren Euskadiren alde jokatzen jarraituko duela. Horrelako pertsonak behar ditugu: abertzale petoak eta gainera jende konpetente eta inteligentzi politiko duena.
Arrazoia baduzu, Jon, baina, joan ez bazen askoz hobeto. Ez morborik ez zer esani eta kitto. Berak, badakilako bere presentzia zer ondorioak ekartzen ditu. JJrekin bat egin dugunari, bere ideiekin eta bere portaerarekin, holakoak, benetan, ez dugu oso atsegin.
Jaun zure iritzia errespetatzen dut baina ez nago ados. J.Jonek Espainia «kautibatu» behar genuela esan zuen, zer esan nahi zuen ?
Nere ustez, EAJ eta abertzaletasunaren aktibo nagusienak Arzallus eta Egibar dira beste batzuren artean. Ongi izan.
Orain dela urte asko gertatua:Txomin iturbe ETAko buruzagia zen.ETAk EAJko zinegotzieri idazki bat bidali zien meatxu antzera.Arzallus aktiboaren erantzuna gertaera horrren aurrean.»LASAI NI TXOMINEKIN EGON NAHIZ eta beroriek ez direla izan esan dit».Arzallusen aktiboak,zoritxarrez horrelako anekdotez beterik daude.UTIKAN.»jesuitak irabazi zutena bere sotana uztearekin…..
Josu Jonen argazkia baino kezka haundiagoa sortzen dit neri Egibarrena Rufi Etxeberriari bostekoa ematen.
http://www.gara.net/paperezkoa/20091028/163720/es/Arnaldo-demas-detenidos-son-buenos-patriotas-dignos-respeto
Ai ama
Arzalluz d nuevo ayudando al PNV. Suma y sigue.