Posteado por: aberriberri | junio 18, 2009

Ezker abertzalearen definizioa

Imanol Lizarralde

Itxuraz ireki eta zabal ageri da Tasio Erkizia Herri Batasunako Mahaikide ohia “ezker abertzalea”ri buruzko definizioaz idaztean (“Ezker Abertzalea”, Gara Ekainak 17). Baina zera dio ere iragarpen moduan “Edonork nahi duena pentsa dezake, baina maizegi praktikak begi-bistan uzten du izenetik izanera bide luzea dagoela”. Beste batzuetaz ari dela argi dago. Eta beste delako horiei lezio bat eman nahi diela ere.

Hiru dira Tasio Erkiziaren ustez “ezker abertzale” horrek lituzkeen ezaugarri nagusiak: “burujabetzaren defentsa tinkoa; “demokraziaren kontzeptu sakon eta herritarra eta, azkenik, inperialismoaren eta kapitalismoaren aurkako jokabide errebeldea”. Goazen, bada, hiru berezitasun horiek nola gauzatzen dituen ikustera.

Zerri deritzo Tasio Erkiziak “burujabetzaren defentsa tinkoa”?

“Teorian, alderdi abertzale guztiak egon daitezke ados definizio horretan, baina ezker abertzalearen ekarpen handiena eguneroko praktikan izan duen koherentzian datza. Horrela, frankismoren erreforma planteatu zenean, zeinean Konstituzioa eta autonomia estatutuen bidez gure herriaren zatiketa eta menpekotasuna legeztatzen zuten, abertzale deitzen ziren batzuek bide errazena hartu zuten, hots , Espainiako Estatuak proposatzen zien Euskal Herriaren asimilazio prozesua onartzea. Aldiz, lehen eta orain,ezker abertzalearen bereizgarritasunik nabarmenena burujabetzaren defentsa sutsua egitea eta morrontza bideei uko egitea izan da. Hain zuzen ere, Konstituzioa eta beraren oinarritik sorturiko Autonomia Estatutua eta Amejoramendua errotik arbuiatzea”.

Ikusten da ari garela “ezker abertzalea”ren definizioan sartzen. Eta lehen bereizgarri honetan Tasioren esanean aipatzen ez den gauza bat nabari da. “Ezker Abertzale” delako horrek “burujabetzaren defentsa tinko”tzat duena gauza huts hutsik negatiboa dela: “Konstituzioa eta beraren oinarritik sorturiko Autonomia Estatutua eta Amejoramendua errotik arbuiatzea”.

Jakin badakigu Gernikako Estatutua, Nafar Amejoramendua eta Espainiar Konstituzioa eraikuntza politiko zehatzei lotutako ideiak direla eta horren ondorioz Eusko Jaurlaritza, Nafar Gobernua eta Espainiar Gobernua ditugula. Praktikak erakusten diguna, eta Tasioren hitzek ere, “ezker abertzale” hori egitura horien kontrako gerra duela helburu nagusia. Hori egunero dakusagu eta halaxe da. Beste gauza da horri “burujabetzaren defentsa tinkoa” deitzea.

Hurrengo lerroan Tasiok aipatzen baitu “ezker” delako horrek, “horien ordez Euskal Herriaren eskubideak errespetatuko lituzkeen eszenatoki demokratikoa” defendatzen duela “Autodeterminazioa eta lurraldetasuna demokraziaren ezinbesteko oinarritzat bihurtuz”. Non ditugu gako horiek? Non kontrastatzen dira “eskenatoki demokratikoa” eta “autodeterminazioa eta lurraldetasuna?”. Horiek gauza hutsak dira, eta ez ditu ezerk sostengatzen. Tasiok aipaturiko Burujabetzaren aldeko borroka, benetan egitura politikoen kontrako borroka soila da. Bai halaxe berresten digu gure egileak. “Ezker abertzale”aren bigarren bereizitasuna aipatzean hauxe diolako:

“Bestetik, ezker abertzalea, herritarren protagonismoaren bultzatzaile izan da. Egungo sistema parlamentarioa burgeseriaren iraultzan oinarritzen da, eta bistakoa denez, ez du helburutzat langileriaren aitzindaritza bermatzea. (…) Ezker abertzalea sisteman integratzen behin eta berriro saiatu izan dira, baina tinko dirau «sasidemokraziari» uko eginaz, eta herritarren antolamendu soziala eta kulturala bultzatuz”.

Bigarren idei hau ere negatiboa da, ukapen bat, ordezkaritza politikoaren sistemaren ukapena. Azken batean, lehen ukapenari jarraitzen dion ukapena da, eta ildo beretik dabil. Hemen, ordea, lehen ez bezala, alternatiba bat ikusgarri eta ikutugarria erakusten digu Tasio Erkiziak. “Sistema parlamentarioa”ri “herritarren antolamendu soziala eta kulturala” kontrajartzen baitio. Denok dugu gutxi gora behera MLNVkoen “herritar antolamendu”aren berri. Botere nagusiari kontrajartzen zaizkion botereak, ahulagoak izan arren, ez dute izan behar derriorrean askatzaileak.

Askatasuna eta demokrazia, hein horretan, MLNVkoei dagokionez, erreklamo hutsa baitira. Leninek munduko diktadura politikorik odoltsuena eratu zuen oinarriko erakundeei, sobiet delakoei, boterea emanez. Hemen gauza berdina gertatzen da.

Azkenik, Tasio Erkiziak hirugarren bereizgarria aurkezten du:

“Hirugarren berezitasuna, sistema kapitalistaren eta inperioen aurrean errebeldeak izatea da. (…) Eta, dudarik gabe, hainbeste urte borrokan daroan mugimendu batentzat oso adierazgarria eta esanguratsua da berezitasun hau bizi-bizirik mantentzea gaur ere”.

Hirugarren adierazpen hau ere ukazio bat da. Eta egia da, Tasiok esan bezala, sistemaren kontrako “errebeldia” hori mantentzea urtetan zehar, sorkuntza beretik, esanguratsua eta adierazgarria dela. Hein horretan, Arnaldo Otegik azken denboretan esan bezala, boltxebikeak dira eta Urriko Iraultzaren pausoak jarraitzen dituzte “ezker abertzale” definizio horretan sartzen direnak. Era berean: “Horren guztiaren ondorioa da, besteak beste, borroka armatua publikoki ez salatzeko joera ere”. Nola salatuko dituzte, bada, ETAkoen ekintzak? ETAk sortu baitu Tasiok hain xeheki definitzen saiatu den “ezker abertzale” delako hori. Eta, noski, eskema horretan, odol isurketarik gabe ez dago iraultzarik.

Bukatzeko: Tasio Erkizia luze aritu de “ezker abertzale” delako hori definitzen. Eta definizio horrek zaputz handi batetara, errefusapen batetara, garamatza. Non da bertan burujabetzaren bidea? Noizko ote da bere gauzatzea? Kapitalismoa eta inperioa akabatzen direnean? Ez al da adar jotze itzela idei hau saltzea? Lehen lehenik sistema politiko lokala, estatala eta mundiala ankaz gora jarri behar dugula burujabetza lortzeko? Tasiok esfortzu handia egin arren izena eta izana lotzen, hori bada “ezker abertzalea” abertzaletik ez du ezer, praktikak demostratu duen bezala.


Responses

  1. Suntziketaren bidez gauzatuko dute iraultza, betikolez.

  2. Tasio Erkizia da orain ezker abertzaleko mamu-bozeramaile berria ala? Ez al dute inor bere gazte mugimendua aurpegirik berritzeko? Otegi guztiz erreta dago eta zer esanik ez Erkizia.

    Nor jarriko dute berriro pil-pilean, Floren Aoiz edo Txomin Ziluaga?

  3. bainan inork ez du kartzelara joan nahi eta Tasio amortizatuta dagoenez…..eta Otegirekin berdin gertzen da.

  4. Putxereitor eta RuGALcaba

    Hauteskunde europarren biharamona. Goizero bezala actimel botilatxo bat eta lirainja zuku bat ditut gosaltzeko lagun, ondotik kafea, eskuan zigarreta eta begiaurrean egunkaria. Datu eta emaitzez josiak ageri dira egunkariko orriak, politikarien adierazpenak nonahi eta gainontzeko berriak zaharrak balira bezala igarotzen zaizkit irakurtzeko gogotik.

    Halakoetan nire sorterriari behatzen diot lehenik eta behin, ea hauteskundetako emaitzek haren gaur eguneko irudi eta errealitatea islatzen didan, hurbileko herriak behatzen ditut gero eta arrazoi honengatik edo bestearengatik maiteago ditudan herri eta hiriak aztertzen ditut azkenik.

    Gipuzkoako Amezketa da horietako bat. Badut biziki estimatzen dudan lagun amezketar bat, eta harekin tertulian aritzeko parada izaten dut usu, huntaz eta horretaz, inguratzen gaituen guziaz, biziaz. Ez dakit edaten duten urak bilkatzen ote duen manera horretako, edo Txindokiko haizea ote den, baina bere herria New York balitz bezala aurkezten du, harro da bere sustraietaz eta baita bizikide duen jendarteaz ere; maiz Euskal Herriak Amezketaren oinarriak txertatu behar lituzkeela aipatu izan dit, han bai baitakite euskaldun izatearen balioaz ohartzen, ezkertiar izan eta bizitzen, baita elkarbizitzaren baloreak egunerokoan partekatzen ere, Amezketako auzolanaz, elkartasunaz eta abertzaletasunaz hitz egiten du lagunak arrapaladan, euskaraz beti. Eta buruan beti irudikatu dut Amezketa, Euskal Herriko basamortuan oasi bat balitz bezala.

    Gaur baina irudiak desagertu ote zaizkidan irudikapena daukat, hortxe nago Amezketako bozken emaitzei beha eta II-SP 0 bozka, 0 points!! ba ote? nire lagun honek bat-batean iritziz aldatu ote du ba? eta haren neskalagunak ere? eta herriko beste abertzale eta ezkertiarrek ere bai? Lope de Vegaren Fuenteovejuna dirudi honek…horixe pentsatu dut, non herri oso batek gauza bat erran eta beste bat egiten duen gero, non desagertu denari buruz nehork iritzirik eman ez eta isiltasunezko paktu sekretu bat egiten duten…eta ordenagailua piztu eta e-posta bat bidali diot lagunari, nola engainatu nauen erraiteko eta niri ezkertiar eta abertzaleek hartu beharreko bide eta estrategiaren txaparekin berriro ez etortzeko eskatuz…je,je.

    Irratian aldiz Iniziatiba Internazionalistako eledun bat entzun dut dutxatik irten eta, bozen ematerako tenorean, kontaketan eta plazaratzerakoan irregulartasun anitz izan dela salatzen du gizonezko ahots sarkorrak, eta espainiako barne ministeritzak datuak ezkutatu eta desagerrarazi dituela segurtatzen du. To! ea ba Amezketako ehunka bozka batzuk ezkutatu eta desagerrarazi dituzten gisa berean? baina ez, ez dira soilik Amezketan desagerrarazi, Soraluzen, Villabonan, Zumarragan, Usurbilen, Legazpin, Mañerun…antzeko kasuak gertatu omen dira, eta…hau Euskal Herrian gertatu bada, zer ez ote da gertatu Espainian?

    Ai, ai, ai…putxereitor hemen da, horixe pentsatu dut. Pinochetek hala egiten zuen Txilen, putxerazo elektorala, eta Pinotxo RuGALcabak hala egiten du Espainian. Berak maneiatzen ditu barne ministeritzaren hariak, eskolak eta estoldak, eta denei kiratsa darie. Bera da Gal, AAA, BVE soldatapeko ultraeskuindar mertzenarioak ekinean zebiltzanetik politikaren lehen lerroetan dabilen agintari eta jauntxoa. Gezurra, faltsukeria, hipokrisia, beno! kontua ta zikina ahoan dilin-dalan darabilen elementua.
    Milaka boz ezkutatuak, milaka bozka txuri susmagarri, milaka baliogabetu gehiago…eta artean, bihotzen taupa betean maite dugun lagun bat desagerturik. RuGALcaba: Parnaso eta Olimpoaren bidean non desagerrarazi dituzue bozkak? NON DESAGERRARAZI DUZUE JON?

  5. Ezker radikaleko tipo hauek beldurra diote kritika politikoari, batez ere beren abertzale izaera zalantzan jartzen denean. Eta ez da alperrik zalantzan jartzen, begibistakoa baita MLNVek abertzaletasunari eta aberri eraikuntzari ez diola ezer erantsi, aldiz, desprestigioa eta espainiarren herra areagotzea izan du bere ekintzak ondorio.

    Niretzat gauzarik aipagarriena da Tasio Erkizia burkideak bere geroko ala oraingo aliatuei saldu nahi dien ideia. Ezker Abertzale-ko izateko ez da aski independentista izatea, baizik eta eredu politiko oso bat suposatzen du, eta munduko politikan marrazten diren gatazka ildoekin identifikatu behar den, non eta Lenin eta bestelako sarraskigile komunistak diren saindu, heroe eta exenplu.

    Ezker radikalekoak, noski, ez dira sekula eztabaida hontan sartuko, errotik deusestuko lukeelako beren boto-emaileetan eta beste jendearengan hedatu duten engainua. Eta engainatzen dutelako datoz honera beren kakatxoak uztea, inongo komunikazio borondaterik gabe.

  6. Karkarkar. Zuen Aberriberri paradisu digitalean bizi zarete. Ondo bizi ere. Baina lau katu baino ez zarete. Ezker Abertzalearen abertzaletasuna eta eskuzabaltsuna inork gutxik jartzen du zalantzan ez EAko eta ez PNVko oinarrietan. Baina gero eta bakartuago zaudete. Sorginak eta mamuak non-nahi ikusten dituzue eta hori ona da. Tasio Erkizia baten abertzaletasuna eta ondradutasuna dudan jartzea ere, gero! Amaitu da zuen denbora eta zenbat eta lehenago ikusi, orduan eta hobeto zuentzat.

  7. Zuk ez dituzu ezagutzen EA eta PNVko oinarriak eta asko eta askok zalantzen jarzen dute zuen “abertzale” izatea, batez ere aberri ikuspegitik ezker radikalak ez diolako inongo onurik ekarri herri honi, aldiz, kaltea, odola eta zoriontasun eza.

    Niri bost bakarra banaiz, arrazoia nire alde badago. Eta nik uste Lizarraldek errefusatzen ez dituzun arrazoi biribilak jartzen dituela bere argudioak oinarritzeko. Ez da hori zure kasua, blog hontako jendea harropuzkiro insultatzea baizatoz.

    Tasio ez da ondradua abertzalea dela diolako eta ezker abertzalea definitzen duelako mugimendu iraultzaile soil gisa. Hau da, iraultza gorria bultzatu behar dela, eta ez bakarrik Euskadin baizik eta mundu guztian, burujabetza lortzeko. Hori gezurti baten engainu ustela besterik ez da.

    Amaitu da zuen denbora, zuen gezurraren denbora, laguna.

  8. Joe “Entzun ta ixil baiezko biribil”, nolakoak zarete… Kaben la puta, orain putxerazoak salatzen dituzue. Non egon zineten orain dela 5 urte, BNG-ri europarlamentario bat lapurtu ziotenean?

  9. Amorrua, itxaropenik eza, bekaizkeria… ufa… ez zarete abertzaleak (PNV eta EAko oinarriak ez daude saku horretan sartuta, jakina)…, antiabertzaleak eta Eskuin erradikalekoak baino.

  10. Entzun, tipo estereotipatu bat zara, zeren eta zure kirakoak aspaldi diote “buruak” ez direla abertzaleak baina “oinarriak” bai PNV eta EAn. Eta ze adierazi nahi duzu? Hemen gaudenak goi-exekutiboak garela?

    PNV eta EAko jende askok eta askok badaki zuen berri eta badaki ez zaretela inondik abertzale.

    Eskuin radikalak dio zuek sabindarrak eta abertzale petoak zaretela. Honera zatoz gezurra loditzera eta kaka uztera.

  11. Aupa Plorentzio.

  12. Azeriak buztana luze, besteek ere horrela dutela uste. Eskuin erradikala hori besterik ez da. Entxufismoari esker bizi izan direnak eta euren amarru erresuma zalantzan jar dezaketenen beldur. Amaitu da eskuin erradikalaren garaia, Euskal Herria egituratzeko eta independizatzeko ez gai izan zarete eta orain, benetako abertzaleei dagokie.

  13. Eskuin erradikala aspalditik bultzatzen ari da kanpaina bat esanez PNV eta ETA gauza bera eta berdina direla. Beraiek, Pperoak diote zuek sabindar filonaziak zaretela. Hemen ez duzu halakorik irakurriko. Beraz gezurtero hutsa zara.

    Normala da zu bezalako intoxikadore profesionalak hemengo jendeaz insultatzeaz gainera faltsukeri horiekin ibiltzea.

    Euskalerria egituratua dago. Zuek apurtu nahi duzute. Ez zarete abertzaleak, herri honi gatazka eta odola besterik ez diozute ekarri.

  14. Eskuin erradikala zareten heinean, langileon eskubideen defentsan aritzeak min egiten dizue. Eta II-HEren lehentasunetako bat «espainolismoaren kontra» egitea izango dela jakinarazi du koalizioak, bere webgunean jarri duen agirian: «Gaur inoiz baino gehiago, espainolismoa neofaxismoaren edo neoliberalismoaren berdina da». Horri egotzi dio «frankismo soziologikoa berreskuratu nahi izatea». Eskuin erradikalekook Espainian daukazue ispilua, hantxe sentitu nahi duzue eroso, hondarrak zuen probetxurako ekartzeko. Baina Espainiar interesen kudeaketatik bizi izateko garaiak amaitu dira. Ezker Abertzaleak bultzaturiko mugimendua geldiezina da eta asko eta asko dira bultzatzera etorriko direnak eta gainera besoak zabalik hartuko ditugu, neba-arreben modura eta aberkideen gisara.

  15. Zu ez inor ez da inor esateko zu eta zure kirako laguntxoak langileen aldekoak direla eta gu ordea ez. Neoliberalislmo eta PP-PSOE arteko ituna berdintzea, hori, Entzun maitea, gezur ustela da. Zuk sinistutakoa akaso, baina gezur ustela.

    Eta noski baino noskiago ez ni eta ez hemen dagoen inor ez gara PP-PSOEkoak, beraz “eskuin radikalean” sartzea arrazoipide horren bidez ba gezurra esatea da behin eta berriz.

    Eskuin radikalak, eta hortan PP eta PSOEk bat egiten dute, esaten dute zuek zaretela sabiniano radikal filonaziak. Eta guk ez dugu halakorik esaten. Ze gezur pila, Entzun, entzun behar dugu zure aldetik!

  16. Eskuin erradikalekook uste dozue gezur bat esategatik egia bihurtzen dela. Bost axola. Ezker Abertzalea ezkerra eta abertzalea da. Eta ona da aitortzea bakoitza den modukoa dela. Hortaz, Eskuin erradikalekook aintzatetsi mesedez eskuinekoak eta erradikalak zaretela.

  17. Ezker radikalekoek uste duzute abertzale hitza gainean jartzeagatik monopolizatu dezakezutela. Baina ekintzak probatzen du hitzaren esanahia eta zuek ez diozute inongo mesederik ekarri ez ekarriko Euskadiri. Zuek ez duzute probatu abertzale zaretenik, aitzitik, probatu duzute Euskalerriaren etsai nagusiak zaretela.

    Hemen Sabino Aranaren arbolaren ondorengoaren adarrak gara gu. Zuek ordea sagastian txertatutako mihura txarra zarete.

  18. Karkarkar. Egia entzutean, minduta? Ba ez dut sentitzen. Euskal Herriaren desastrea ekarri dozue, baina Euskariak dioen moduan: Polo soberanista edota bilgune soberanistaren aldeko aldarriak zaharkituta eta agortuta zeuden kokapen politiko batzuk aldatzeko beharra islatu du. Ez da harritzekoa erosotasunean geldirik zeunden hainbat politiko profesionalen jarduna eta mintzoaren arteko ezbateragarritasuna agerian geratu izana.

  19. Euskalerrira desastrea ETAk eta zure antzeko jendilaiak ekarri dio. Hori edozeinek daki, kaletik pasa eta edozeini galdetzea besterik ez dago. Ikutzen duzute gauza guztiak kaka bihurtzen duzute.

    Zuek ari zarete hogeitamar urtez independentzia gora eta behera eta ez duzute ezer lortu. Ke saltzaile ustelak zarete. Eta hiltzaileen lagun-minak.

  20. Ez naiz sartuko irain joko horretan. Zure burua baino ez duzu deskalifikatzen. Zure neurriaren tamaina baino ez duzu adierazten. Eskuin erredikalekook oso joera espainolista duzue eta testosterona da arazoak konpontzeko baliabide bakarra. Gu, ordea, eraikitzen. Herria egiten: Usurbilen, Ondarroan -lapurrak agertzen ez direnean-, Pasaian. Etxalarren zein Bankan. Eraikitzen.

  21. Zure hitzak iraina besterik ez dira izan beraz ez zarela sartuko esatea zinismo hutsa da. Zure neurriaren tamaina da hemengo jendea “eskuin radikalekoak” garela esatea, eskuin radikalak esaten duenean zu abertzalea zarela. Nik ez nuke sekula halakorik esango.

    Testosteronaz arazoak konpontzeko modua ETAko kideak eta beren apaburuak dauzkate, zu, Entzun eta Ixil, horren eredu ezin garbiagoa zarela.

    Zuek herria eraiki? Ze eraiki duzute? Zuek suntsitu, hil, mehatxatu, gezurrak esan. Horretan txapeldun zarete.

  22. Nik bakoitzari nahi duen moduan ditzen diot, eta PNVri PNV deitzen diot eta EAri EA deitzen diot eta abar. Baina deskalifikazio moduan, Ezker Abertzaleari ezker erradikala deitzen diozu eta hortik aurrera hasi naz ni erabiltzen nire iritzirako izendapena: Eskuin Erradikala. Ezker Abertzaleari Ezker Abertzalea deitzen hasten zarenean, berriz ekingo diot betiko izendapenari. Bitartean, Eskuin Erradikalaren izena ahaleginduko naiz barreiatzen ahalik eta gehien. Ezker Abertzaleak makina bat izen izan du eta espainolek indarren kendu diote eta zuek horretaz aprobetxatu zarete izenaz ere desjabetzeko. Beraz, zure jarrera aldatzen ez den bitartean, niretzat, ESKUIN ERRADIKALEKOA zara eta halaxe jakinaraziko dut non-nahi ea izendapen hori albait luzeen eta zabalen hedatzen den.

  23. Gauzak ez dira horrela, ezker abertzalea deitura ez baita partido baten izena. Zuek monopolizatu nahi duzuten marka bat da. Nik zu bezalako jendeari ez diot sekula “abertzale” deituko.

    Zuk deituguzu nahi bezala eta diozunaren arabera irainean ibiliko zara, orain bezala. Gu aprobetxatu ze? Sabino Aranak sortu zuen abertzale deitura eta ez litzateke zuekin ondoko tabernara joango.

    Niri bost zuk deitzen didazun modua. Baina Eskuin radikalak esaten du zu abertzalea zarela. Eta nik alderantziz: zu eta zure kirakoak ez zaretela abertzale, baizik eta herri honen etsai nagusiak.

  24. Abertzalea naiz, zuk nahi edo nahi ez. Errealitatea errealitatea da Done Jakuek edo Mayor Orejak esanda. Eskuin Erradikalekook jarrera bortitza duzue oso, eta itzala egin ahal dizuenak izenaz eta izanaz desagerrarazi nahi dituzue. Eskuin Erradikalekook ez zarete abertzaleak, dirua eta boterea delako zuen aberri bakarra. Bide batez, politoago iruditzen zait Amerria Aberria baino. Baina Sabinok euskarari egindako ekarpenak oso baliotsuak izan direnez, bertan lagako dut. Ezker Abertzaleak bizia eta bihotza jarri du borroka honetan eta horrela jarraituko du, tinko eta temati. Euskara gure amerria da eta Euskal Herria gure, Aberria.

  25. Bai, ta nola explikatzen dituzu ETA-ren korronteko zeroak? Herrientzako dirua? Nik ez dut eurorik ikusi…

  26. Ondarroan ere ez (gobernu ilegitimoa, Espainaren babespean, herriaren gehiengoaren kontra). Eta kuriosoa da zuk jakitea ETAren kontu korronteen kopuruak, nik ez baitakizkit.

  27. Zu ideia horiekin ez zara abertzalea, engainazalea ala engainatua zara. Mayor Orejak dio zu zarela sabiniano bat eta ez nik, nik diot ez zarela abertzalea baizik eta internazionalista, guztiz kontrakoa. Zuen kandidaturaren deituran ageri da hori.

    Dirua eta poterea ETAk eta zure kirakoak erruz daukazute. Ze potere haundiagoa jendeari bizia kentzen diona baino? Hori argi dago eta edozeinek dakusa eta zuk ez dakusazu.

    Eta gainera demagogiarako duzun joera ukaezina da. Ezker radikalak bizia eta bihotza jarri du herri hau izorratzen, jendea hiltzen, gauzak txikitzen, rollo txarrak sortzen.. Baina erori zen berlineko murua eta zuek ere eroriko zarete.

  28. Garan ez dira agertu? Ez zenuen Suitzako korrontearen berririk? Komunikazo eza ala?

  29. Bai, Ondarroan ere diruz larri dabiltza, hain ezkertiarrak diren horiek, ezker erradikalaren eskuetan zegoen bitartean, ez zuten udal zergarik ordaintzen. Udaletxe faxista omen zen ezker erradikalak zuzendutakoa antza. Gora Fidel eta Che, eta poltsikoa bero.

  30. Ulertu nahi ez duenak ez du ulertzen.

    Ezker Radikalak abertzaletasunarekin ez du lotura ideolojikorik, duen lotuta bakarra estetikoa da, dialektikoa. Itxura bai baina edukina ez. Abertzale asko, burizagi batzuek barne, itxura ta edukina bereisten ez dakite. Irautzaile bat txapelarekin ez da abertzale bat, soilik txapeladun irautzale bat da.

    Ze lotura ideolojokoa dugu Otegirekin? Ez al dute Otegi, Erkizia ta cia esate zer dira ta zer ez? Zergaitik diogu beldurra egiari?

    ¿Zergaitik diogu beldur abertzaleok egiari?

  31. Zergaitik gobernatzen du Eskuin Mutur Vascoespainolak Ondarroan? Herriak bestelakoa esan du. Herriaren borondatea bortxatzen du Eskuin Muturreko Vascoespañolak bai Ondarroan eta bai Mendexan. Faxistak Ondarroatik kanpora atoan!

  32. Ez dira ondarrutarrak, Ondarroak ez ditu aukeratu. eta Ondrroan ari dira gobernatzen. Eskuin Muturreko Vascoespainola Ondarroatik kanpora!

  33. Entzun eta ixil, zu eta yatedun komunista txandaka ari al zarete kakatxoa botaz? Hain tristea al da zuen bizitza?

    Baina ondarrutar horiek zergatik ez digute azaltzen zer dela eta ez dituzten ordaintzen bere udal zergak, espainiako zergak ordaintzen dituzten bitartean? Espainolistak ote bihotzean?

  34. Zergatik gobernatzen du Eskuin Muturreko Vascoespainolak Ondarroan, herriak aukeratu ez baditu?

  35. Zergaitik gobernatzen du ezker radikala Hernaniko udala? Pernando Barrenak eta Rubalcabak ituna egin zutelako ANVko lista zenbait herritan legalitzatzeko.

  36. Gatazka orokorki ikusi behar da. Ondarroakoa gatazkaren dato bat da. Ezin dezakegu aislatuki juzkatu. Beste datuak badira: ETAren hilketak, batzoki eta casadel puebloen kontrako erasoak, mehatxatu pilo bat kalean bizkarzainekin… Horietaz ahaztu egin zara, nahita.

  37. Ondo iruditu zaizu gaur goizeko hilketa ezta?Denbora asko zeramatzaten hil gabe ta…hil beharko “hemen gaudela” esateko.

    Pertsona baten hilketa eta gero, ez bazara damutzen, ta ez baduzu akto hori kondenatzen ez duzu inolako sinesgarritasunik hona etortzeko eta Ondarroari buruz hitz egiten hasteko.

    Itxi ezazu zure aho zikina eta hasi zaitez barkamena eskatzen Euskadin egon diren 1000 hildakoengandik.

    Zer egin duzue Euskadiren alde 50 urte hauetan?

    Euskadi eta Abertzaletasuna suntsitzen ari zarete. Faxistak!

  38. Tipejo horrek ez du gaur muturra hemendik pasiatuko.

  39. Beste “moderatu” bat etorriko da bera ordezkatzera ta kaka botatzera.


Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios .

Categorías

A %d blogueros les gusta esto: