Aberriberri bloga

Ekosozialismoa martxan, ekoabertzaletasuna noiz?

Read Time:3 Minute, 52 Second

Ion Gaztañaga

Jakin badakigu euskal sozialismo iraultzaile “ofizial” edo “ez ofizialak” harreman estua duela mundu mailan pentsalari marxista eta iraultzaileek egiten dituzten gogoetekin. Gure Euskadi Foucault, Negri eta Badiouren tesien zorigaitzeko laborategi izan denez euskal sozialismo iraultzailearen ideia “berriak” nondik datozen jakitea ez da ahuntzaren gauerdiko eztula. Eta agian erlazio horiekin batera hobetu ulertu ahal izango dugu atzo Aralarkide diren Dani Maeztu, Jon Abril eta Patxi Zabaletak El Correo-n argitaratutako “Crisis y ecosocialismo” izenburupeko artikulua.

Artikuluaren sarrera, zerumugan dakusagun krisiari buruzko zenbait hausnarketa tipiko dira: “El desencadenante por antonomasia de la crisis ha sido el desequilibrio financiero de trascendentales organismos norteamericanos de carácter especulativo. (…) En el ámbito estatal español, se añade además el estallido de la burbuja inmobiliaria, fenómeno también de base especulativa.”

Artikuluak aurrera jarraitzen duen heinean, eta Aralarren ideologia sozialista kontuan izanik kapitalismoa dugu erasoen zentroa:

“El análisis conservador de la crisis tiende a equiparar y confundir los síntomas con las causas; es decir, el diagnostico con la enfermedad. Pretende curar los síntomas para que todo siga igual, (…), reinventando el capitalismo. (…) La crisis ante la que nos encontramos no es coyuntural  (…). Es estructural, diferente de todas las anteriores y que hay que presumir duradera. Es de modelo o de sistema. Después de esta crisis todo no podrá seguir siendo igual.”

Beraz, Aralarkideek krisia eredu kapitalistaren ustelkeriaren sintoma nabarmena dela adierazten digute, eta aurrerantzean “egia” hau ukaezina izango dela. EAk aldarrikatzen duen sozialdemokrazia edo keynesianismoa ote konponbidea? Badirudi Aralarkideek ere ez dutela hori gustoko:

“La socialdemocracia se pretende erigir en triunfadora ideológica de la situación. (…), la crisis no es (…) sino sobre todo de la financiación del consumo, del despilfarro energético. (…) el marxismo hacía pivotar en la producción y la plusvalía quedó superada ante el mayor empuje de la financiación consumista; (…). Tampoco el keynesianismo tiene respuestas estructurales más allá del auxilio puntual (…) de algunos Estados a algunas empresas.

(…)La socialdemocracia (…) ha urdido una suerte de magnificación del intervencionismo estatalista. A ello habría que añadir la deslegitimación acumulada por las socialdemocracias por su gestión acrítica del neocapitalismo.”

Sozialdemokrazia ere zaborrontzira bota behar badugu, zer egin beharko dugu, Aralarko buruzagien ustez, arazo hau konpontzeko? Ekosozialismoa, jaunok:

“No van a bastar fórmulas y remedios de otras crisis. Por ello pueden conformar una aportación novedosa (…) las propuestas del ecosocialismo. (…) Marx (…), en un pasaje de ‘El capital’, establecía que la producción capitalista sólo desarrolla la técnica y la combinación del proceso de producción social a costa del agotamiento simultaneo de las dos fuentes de que emana toda riqueza: la tierra y el trabajador. Es por ello que, (…), hay que unir en las causas la crisis económica, la ecológica y la social, y también en la búsqueda de soluciones.

Ekosozialismoari buruz informazio gehiago bilatuz, Rebelion.org-eko “Ecosocialismo o neobarbarie” artikulua oso esanguratsua da, eta marxismoan oinarritutako ekologiaren tantekin bustitzen gaitu:

“La mayoría de ecosocialistas asume la crítica de Marx al capitalismo, la actualiza y la desarrolla, pero también pretende renovar la perspectiva de una sociedad que supere al capitalismo, ligando los problemas sociales con los ecológicos.” (…)

“Los ecosocialistas cuestionan la “lógica” explotadora y depredadora del Capital, concebido éste como una fuerza social anónima y enajenada que, mercantilizando todo y privatizando las riquezas, promueve el consumisno y el productivismo en su impulso de dominar y someter a la naturaleza y al propio ser humano para producir más e incrementar sus ganancias”

Ekologia, beraz, marxismoaren birusaren ostalari berria ote, azken urteetan abertzaletasuna izan den moduan. Klaseen arteko borroka berriak askapen ekologikoaren itxura hartuko duelaren susmoa airean dago eta Ekosozialismoa da honen aurepegi berria. Ikusi dugu Aralar laister jarri dela ideiaren alde bere buruzagi nagusiek erakutsi diguten bezala.

“Askapen nazionalaren” engainuarekin bezala “Askapen Ekologikoak” egungo munduaren arazo ekologikoa mugimendu iraultzaileen indar bezala erabili nahi du. Sozialismoa praktikan “ekologikoa” den jakiteko hor daukagu Txina, munduko hiri kutsatuenak dituen herria eta hor ditugu Soviet Batasunean izandako hondamendi ekologiko guztiak.

Baina kontuan izan behar dugu iraultzaileek askotan benetan existitzen diren arazoak (diskriminazioak, gutxiengo taldeak, etb.) hartzen dituztela bere birusaren ostalaritzat. Eta honi aurre egiteko bidea, ez da arazoari ez ikusiarena egitea, baizik eta lehen baina arrazoi gehiagorekin, arazoa konpontzen saiatzea, bidegabekeria konponduz gain, bidegabekeria beste bidegabekeriatarako erabili nahi dutenei bidea mozteko.

Abertzaletasunaren muinean dagoen naturarekiko maitasuna, gure mendi, ibai eta inguruneekiko miresmena berreskuratzeko esfortzua beharrezkoa da beraz, eta gure eredu ekonomikoa eredu jasangarrian bihurtu behar dugu nahitanahiez. Hor ditugu abertzaletasunaren bi desafio handi burujabetzan oinarritutako sistema politikoa  beste eremuetara bultzatzeko: a) lana eta esfortzua saritzearekin batera marjinalitate eta pobreziaren aurka lan egingo duen sistema ekonomikoa eta b) hazkunde ekonomikoa eta aurrerapen teknologikoak jasangarritasunarekin uztartuko dituen garapen sistemak uztartzea.

Ekosozialismoaren atzean dagoen batiko otsoa ikusirik, hobe ekoabertzaletasunean saiatzea, “ekosozialismo errealaren” esperientzia bizi nahi ez badugu.

Salir de la versión móvil