Posteado por: aberriberri | agosto 12, 2008

Bekatariak nonahi

Ion Gaztañaga

Blog honen artikulu eta komentarioek hika-mikarik sortu ez dutela esatea ez litzateke egia esatea izango. Hain dira estuak alderdiek ezarri nahi dituzten mugak, hain da erraza eta erakargarria umore beltzez jositako komentariotxo bat egitea… Nork egin diezaioke muzin hain bozgorailu handietan garrasi egiteko tentazioari? Dirudienez, blogari bekatariotatik aparte, tentazioak badu jarraitzailerik politikan.

Kezkagarriena, disidentziaren birusa aske dabilela da: azken asteetan hilkor xumeok idazten ditugun saiakerez gain, hainbat adierazpen publiko azaltzen ari dira prentsan, hainbat alderdietako barne edo hautetsien perlak errepikatuz, bere barietate guztiekin. Gazteentzako “eredugarri” ez diren jokaerak salatuz, kontsultaren inguruan taktika aldatu edo bukaerara eramateko iradokizunekin, hautagai berak “prozesua gailendu” beharko lukeela iradokiz edota hirukoaren azken osasun txostena zabalduz, adibidez. Prozesu horrek, gainera, laugarren botereko interesen arabera, areagotu, azpimarratu edo kritikatu egiten dira, egunkarietako zuzendariei zuzendutako gutun jarioak aparte.

Hobeto pentsatuta, barne-eztabaida bare eta aberasgarrien egoera emankorra ikusirik, ez dakit bekatari-epidemia honek ematen digun erregairik gabe zer egingo genukeen. Zer egingo genuke politikan saltsarik izango ez bagenu? Horretaz aise konturatu ziren erromatarrak eta harez geroztik, hemen gabiltza bakoitza bere tokitik “ogia eta zirkoa” lemari gogor eutsiz.

Askotan ordea, errazago barkatzen diete mikrofono zaleei (beno, batzuei besteei baina gehiago, irri-mirri hau baimentzen badidazue), “zalapartari birtualei” baino. Hainbesteko aldea al dago idazlan birtual ironiatsuon eta han edo hemen beren perla eta gogoeta “pertsonalak” zabaltzen dituzten politikarien artean? Seguruenik mugatua izango da gure ikuspegia, lausoturik izango ditugu begiak eta zikinak belarriak. Edota Roucok espainiaren batasunarekin egin zuen bezala, agian alderdiek alderdikideen isiltasuna ongi moral bezala aitortuko zuten nonbait. Damutu bekatariok!


Responses

  1. Amplio acuerdo a la mayor parte del artículo…

    ahora bien, si en los partidos se articularan espacios de debate no ocurririan molestas apariciones de militantes con voz propia

    Por otro lado, aquel partido político que no sepa administrar los nuevos métodos participativos que puedan minorar la distancia entre el actual joven electorado y los organos de direccion de dicho partido habrá entendido una evolución social que no tiene marcha atrás, claro que la vieja guardia no esta por la labor de permitir FOROS PARTICIPATIVOS….

  2. Por cierto, Juan de Etxambo no le resulta familiar a nadie????

  3. Talibanismo asko dago abertzaletasunean. Ez da harritzekoa gure egungo egoera.

  4. Desde la absoluta minoría de este foro, que no en mi pais, por favor poneros de acuerdo, para saber como os tenemos que revatir, si a la autonomia o a la independencia, o a que.

  5. Hor daukagu Juanito Etxano bere hautagaien kanpaina prestatzen, hau edo bestea izengo den esaten. Baina seguru ez dela ezertaz damutuko, horretako kontzientzia behar da eta.

  6. Ozenago eta atari zabelean ez eragitea tamalgarria zait. Baina birtualen azpian hezurmamiko izaki adimenduak egon badaude, blog honek, ereintza antza delarik, nolabait eman ta zabalduko du

  7. Pena ikaragarria da ikustea zenbaitzuk ze gaizki daramaten zahartzaroa eta gainera, bidetik datorkien ostiatxarra eta lerdejarioa, potoldu egin zaie beren adierazpenetan eta horren eredu, dudarik gabe, zuek lagunok hain sotilki aipatutako Etxanoko Juan delako hori, herri zoragarri baten goitizena jarririk bere gainean bazterrak nahasi, gizakiak iraindu, abertzaletasuna izorratu, alderdia erasotu, izan ere, pekaturik ez du egin gabe utziko aukera ematen bazaio. Etxeko mandioan izan ditugu halako azienda purtzilak eta atarramentu txarra zen beraiekikoa. Eta baserritarren izen ona itsusitzen du halakoak eta badakit gutxi dela egunotan baina gure Etxanokoa Joanes artzaiarekin konparatuko bagenu ba bi alimali espeziekin topatuko ginateke, eta agian ez euskal baserrian halakoak izan ez direlako, badirelako eta hor Etxano txapelduna, baina ez dira noski gure arbaso maiteek eredugarri luketenaren parekoak. Gauza itsusia da ere lagunak abertzaleen arteko tonudura zeken hori, Etxanotarraren arrantzari dariona. Izpiritu txar batek ez dezake gauza onik, hori gizalege huts hutsa da.


Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Categorías

A %d blogueros les gusta esto: