Aberriberri bloga

ETB-3 noiz? Il est plus que temps

Read Time:1 Minute, 56 Second

Iñigo Lizari

ETB-2 gazteleraz sortzeko erabakia hartu zuten garai berdinean sortu behar genuen ETB-3 frantsesez. Ez zuten egin. Batzuk argudiatuko zuten frantsesa ez dela Euskadi Erkidego Autonomoko hizkuntza. Ordea, ETB ez zen Eusko telebista bat bezala sortu, hots, Euskadi erkidegioaren errealitate politikoa zenari mugatzeko, baizik zatiketa juridiko administratiboen gainetik Euskal Herri osoari zerbitzu bat emateko ,  ahal den neurrian euskaldun orok gure ispilua izan dezagun herri bat bezala elkar ikusteko.

Nik hala ikusi nahi dut, eta hala ikusten dut eguraldia ematen duten bakoitzean bertan ez baitira, Arabara, Gipuzkoa eta Bizkaiara mugatzen. Baina Euskal Herri horretan euria aritzeaz gain, gazteleraz nahiz frantsesez mintzatzen duten euskaldun asko ari dira bizitzen. Ezin dugu gure euskal bizimodua Espainiara mugatu, Frantzia ere existitzen da bere arazoekin, eta horretaz mintzatu nahi nuke.

Euskal Herriko lurraldeak juridikoki ez daude Espainian soilik, Frantzian ere badaude. Kultura euskalduna ez dago isolatua, espainiar nahiz frantses kulturarekin bizi da. Bestalde, gaurko euskaldunon bizitza estatu hauek sortu dituzten erakundeen inguruan diren gorabeherengatik erabat baldintzatuta dago, eta balditza hauen berri ez edukitzeak ez digu inongo mesederik egiten. Errealitate guzti hau da gaurko Euskal Herria, errealitate nahasi bat alegia, eta nik Euskal Herriko errealitatea bere osotasunean bizi nahi nuke eta ez soilik partzialki. Ikastolan Euskaraz eta Espainieraz ikasteaz gain Frantsesez ikastera behartu ez izana faltan nabaritzen dut orain. Ez dezatela ondorengo euskal belaunaldiek horrelakorik jasan.

Gure gaur egungo euskaltasuna benetan sakondu nahi badu espainiarra denari uko eginez ez dugu ezer irabaziko, galdu bai ordea, beraz gure euskaltasuna sakontzeko dugunari eutsiz frantses kultura nahiz frantses erakunde politiko eta ekonomikoen ezagutza erantsiz. ¿Zergatik diodan gure euskaltasuna horrela sakonduako litzatekeela? Ba hain zuzen bizitza komun honetan bizitza alor guztiotan elkar indartuko ginelako  eta ez soilik euskaldun gisa, espainiar nahiz frantses izaera erabat aitortzen dutenek ere irabaziko luketelako.

Eta bizitza komun honetan gure komunitateren funtsa agerian azalduko delako, gure desberdintasunen gainetik Europarrak eta Euskaldunak garela, gure azken modernitatetik, gure lehenengo antzinatasunetik. Europak, hau da Frantziako eta Espainiako bizitza era berdinean partekatzeak, euskal kontzientzia sakondu dezake, eta euskaldunok indartu. Euskaldunok Europako kontzientzia sakondu dezakegu eta Europa indartu.

Euroa dugu euskaldun guztiontzat txanpona, egin dezagun euskaldun guztiontzat euskal herri anitzen aniztasuna biltzen dituena telebista, euskadunok ez baitugu Euskal Herrian euskaraz soilik hitz egiten. Espainiera nahiz Frantsesez ere, euskara ez delako gure euskal kulturaren ikur bakarra, nahiz garrantzitsuena bada ere. Bada garaia gure iparraldea gure hegoaldearen parean jartzeko.

Salir de la versión móvil