Iñigo Lizari
ETB-2 gazteleraz sortzeko erabakia hartu zuten garai berdinean sortu behar genuen ETB-3 frantsesez. Ez zuten egin. Batzuk argudiatuko zuten frantsesa ez dela Euskadi Erkidego Autonomoko hizkuntza. Ordea, ETB ez zen Eusko telebista bat bezala sortu, hots, Euskadi erkidegioaren errealitate politikoa zenari mugatzeko, baizik zatiketa juridiko administratiboen gainetik Euskal Herri osoari zerbitzu bat emateko , ahal den neurrian euskaldun orok gure ispilua izan dezagun herri bat bezala elkar ikusteko.
Nik hala ikusi nahi dut, eta hala ikusten dut eguraldia ematen duten bakoitzean bertan ez baitira, Arabara, Gipuzkoa eta Bizkaiara mugatzen. Baina Euskal Herri horretan euria aritzeaz gain, gazteleraz nahiz frantsesez mintzatzen duten euskaldun asko ari dira bizitzen. Ezin dugu gure euskal bizimodua Espainiara mugatu, Frantzia ere existitzen da bere arazoekin, eta horretaz mintzatu nahi nuke.
Euskal Herriko lurraldeak juridikoki ez daude Espainian soilik, Frantzian ere badaude. Kultura euskalduna ez dago isolatua, espainiar nahiz frantses kulturarekin bizi da. Bestalde, gaurko euskaldunon bizitza estatu hauek sortu dituzten erakundeen inguruan diren gorabeherengatik erabat baldintzatuta dago, eta balditza hauen berri ez edukitzeak ez digu inongo mesederik egiten. Errealitate guzti hau da gaurko Euskal Herria, errealitate nahasi bat alegia, eta nik Euskal Herriko errealitatea bere osotasunean bizi nahi nuke eta ez soilik partzialki. Ikastolan Euskaraz eta Espainieraz ikasteaz gain Frantsesez ikastera behartu ez izana faltan nabaritzen dut orain. Ez dezatela ondorengo euskal belaunaldiek horrelakorik jasan.
Gure gaur egungo euskaltasuna benetan sakondu nahi badu espainiarra denari uko eginez ez dugu ezer irabaziko, galdu bai ordea, beraz gure euskaltasuna sakontzeko dugunari eutsiz frantses kultura nahiz frantses erakunde politiko eta ekonomikoen ezagutza erantsiz. ¿Zergatik diodan gure euskaltasuna horrela sakonduako litzatekeela? Ba hain zuzen bizitza komun honetan bizitza alor guztiotan elkar indartuko ginelako eta ez soilik euskaldun gisa, espainiar nahiz frantses izaera erabat aitortzen dutenek ere irabaziko luketelako.
Eta bizitza komun honetan gure komunitateren funtsa agerian azalduko delako, gure desberdintasunen gainetik Europarrak eta Euskaldunak garela, gure azken modernitatetik, gure lehenengo antzinatasunetik. Europak, hau da Frantziako eta Espainiako bizitza era berdinean partekatzeak, euskal kontzientzia sakondu dezake, eta euskaldunok indartu. Euskaldunok Europako kontzientzia sakondu dezakegu eta Europa indartu.
Euroa dugu euskaldun guztiontzat txanpona, egin dezagun euskaldun guztiontzat euskal herri anitzen aniztasuna biltzen dituena telebista, euskadunok ez baitugu Euskal Herrian euskaraz soilik hitz egiten. Espainiera nahiz Frantsesez ere, euskara ez delako gure euskal kulturaren ikur bakarra, nahiz garrantzitsuena bada ere. Bada garaia gure iparraldea gure hegoaldearen parean jartzeko.
Je suis d’accord avec ce que vous dites! Je suis basque, je suis européen. ETB-Trois oui!
ETB-1 eta ETB-2 ezker abertzalearen infekziotik sendatzeko nahikoa lan daukagu. Ez dut uste Ortuzarren lana oso efektiboa izan denik gai honetan. Mundu osoan bere eskuduntzako telebista publikoan protagonismorik ez duen munduko alderdi bakarra gara. ETB-3 ere jende honen mepean utziko al dugu?
Kaixo:
Akaso gehiegi aurreratzea litzateke, baino nire ustez telebista eredu Eurorregional batetara bidaratu beharko ginateke, CAV, CFN eta Pirineo Atlantikotako administraziek partaidetua, gehi Eurorregio Euskaldun honetan diren beste zenbait erakunde sozial presentziarekin.
Telebista bat, Euskal Herri errealitatearen mesederako eta ez ordea amets ezinezkoen mesederako, telebista bat Euskal gizarte integratu baten mesederako herrialde bakoitzaren desberdintasunak azalduz eta ez izkutatuz, telebista bat Europaren benetezko batasunaren mesederako eta ez gobernuen eta erradikalismoen mesederako. Il est plus que temps.
Kontuz! Goenkale frantzesez ere errepikatxeko arriskua: quelle horreur!
Ez Goenkale bakarrik hartueman. Imagina ezazu eguberri guztietan bost urtez Indiana Jones-en pelikula ematen badute.
Eta egunero, bost urtetan jarraian, Mr Bean Teleberriaren ondoren. Hau marka!
ETB 3 de acuerdo, pero añado, tambien ETB 4 canal infantil, facil y barato de hacer. cada vez los canales exclusivamente infantiles tienen mas exito ( ej. TVE con VEO TV ), y la programacion infantil es fundamental en la normalizacion lingüistica.
Orain ETB Frantsesez? Ez nago batere ados, Iñigo. Hasteko eta behin, aurrekoren batek edo bestek ziostagun moduan, nahikoa lan daukagulako egungo ETB MLNVren kutsadura iguingarritik ikuzten. Leun-leunkiro bada ere, baina egun ETB MLNVren zuzendaritza-eraginpean ez dabilenik defenda dezkeenik ez dago. Lortuko al dugu inoiz demokratikoki apenas %10era ailegatzen diren MLNVkoek teorian beste indar demokratikoen ekimenez sortuak izan diren erakunde, istituzio eta, honako honetan, ETB beraren ideologia eta pentsamendu-idoa bere eraginpeko izan ez dezaten. Ez dakit, nik, edozeinetara ere, denbora lekuko, eta urteak aurrera egin ahala auzi okerrera doa; aspaldi jada neure ez deritzodan ETBri berari begiratu besterik ez dugu behar. Beno, uztagun baina hori hurrerrengo baterako, ekiteko Frantsez kizkuntzaren auzigaiari.
Iñigo ETB kate bat frantseseraz sortzerena ez deritzot batere egoki. Zergatik?? Lehenengo eta behin, zerbait komun baldin badugu beraiekin Euskara delako. Eta egoera horregatik hain justu, hemen egoaldean zabaltzen ez zaigun aukera batez baliatu gaitezkeelako: euskaraz soilean egin ahal izatea eurekin. Bestela, ikusi hemen gertatzen zaiguna: “que como todos ya sabemos cervantino…..” ba EGA eskuan, tarteka marteka lau sarrera hitz jator eta erderara que aunque en teoría no es lo nuestro de facto sí lo es. Ba horrexegatik irizten diot interesgarri. Azken batean norberaren errealitate kulturala errealitate ezberdin ez-eskluditzaile eta partekatuen konposaketa bat da eta edozeinetara ere, guk errealitatea bere osoan hartuta, honuntzaldekoekin eta hemendik beheruntzaldekoekin izango dugu gutxi-asko zer edo zer amankomunean; Pirinioez iparraldekoek haruntzaldekoekin eta handik iparraldeagokoekin beste zer edo zer; eta pirinoez alde biotakook elkarren artean komunean hirugarren beste zer edo zer. Baina ez ditzagun gauzak nahastu, geure burua euskal nazioduntzat izateak gure errealitate kulturalak “euskal” soilik izatea ez dakarren modu berberean, gure izaera kulturalaren euskal dimentsio horri euste aldera ez dugu zertan geure egin behar euskal horrekin zer ikusirik ez duen ezer – euskal horri ari bagatzaizkio bederen. Bestela gure unibertso sinboliko kulturalari beste dimentsio kultural bat ariko gintzaizkikeelako zabatzen eta hau, gaizki egon ez, (ni gure hiritarkidetasuna gero eta zabalago izatearen alde nago, bai eta gure hiriarkideen arteko dimentsio- lotura kultural-sozialak gero eta gehiago izatearen alde nago eta ni nire hiritarkide jo dezakedan hori gero eta zentzu zabalagoan ulertzearen aldekoa) baina horrek ez dauka euskal naziogintza egitearekin zerikus apurrik txikienik ere.Nola guk gure euskal izatea bizitzeko ez dugun gure izate globala zertan afrantsesatu behar hala besteek ere euren euskal izatea bizitzeko ez dute zertan espainiolizatu behar, beste zergaiti eta bultzagarri tarteko ez badituzte bederen.
Kaixo Igor:
Frantsesa eta MLNV nahasteak ez dut inolaz ere egokitzat jotzen.
ETB berri bat eriakitzea, ordea, MLNVren munduak orain arte izan duen eragina izugarria kanpoan uzteko aukera ezin hobea izan daiteke.
Hori da, akaso, zu eta ni arteko aldea, zuk arazoak ikusten dituzun horretan, nik aukerak ikusten ditudala. Eta arazo asko dauzkagu Euskal Herrian. Eta gizarte hau behar bezala eraikiko da dauzkagun arazoak sor ditzazketen aukerei probetxua ateratzeko kapazak bagara.
Euskal kultura euskara baino gehiago da, nahiz euskara gure altxorrik nagusiena izan. Eta kultura hau gure hizkuntzaren gainetik dagoen gauza bat dela jabetzen garenean, garena baino indartsuagoak bilakatuko gara. Halare ere beti euskera defendatuko dut.
ETB telebista Eurorregional batetan bihurtzeak proiektu erakargarri bat dela defendatzen dut, niz bait errealitatea egin daitekena.
Dena den esker mila egin duzun iruzkin luzearengaitk, ez bait dira egunero horrelakorik egiten eta.
Agur bero bat
Kaixo berriz ere Iñigo,
Lehenik eta behin, esan, nik nire iruzkinean ez dut Frantsesera eta MLNVren artean inongo nahasketarik egin. Hasieran egin dudana zera izan da: salatu gaur egun ETBren egoera, eta nolabait ulertarazi alper-alperrikako deritzodala, telebista kate hau MLNVren eraginpetik askatu eta garbitu, edota akaso are zerotik hasita berregin beharrean, hauen berdina litzatekeen Frantseserazko hirugarren bat sortzeari.
Euskal kulturari dagokionean, Euskararen gainetik edo harago badagoela euskal kultura? Erabat ados, ez nuke kontrakorik inoiz esango. Euskal kultura euskaraz harago doa, noski, eta pentsamendu, familia- eta mundu- ulermen, lan harreman-moldeak eta askoz ere gauza gehigago barnebiltzen ditu. Dena den, eta argigarri moduan, egun euskararekin batean, harago eta alboan ematen bada ere eukal kulturakotzat jo dezakegun unibertso hori, euskaran izan zuen sorburu (aspaldi izanik ere) eta hortaz, baita buru ere. Hau da, euskal kultura historiari dagokionean euskaran du buru eta sorbu.
Edozein kasutan, ni ez nintzen hor geratzen. Nire errealitate kulturalaren dimentsio sozialari dagokionez, “euskal den hori” alde bat baino ez da. Eta beste euskotarrekin hori gutxinez konpartitzen dut, agian unibertso kultural ezberdin gehiago ere bai. Dimentsio frantsesari dagokionez, nik, eta nik bezalako euskaldun askok horrelakorik ez daukagu. Edozeinetara, “euskal” den horretaz ari garelarik, amankomunean dugun “euskal” horren inguruan bildu beharko gara eta betiere oso gogoan izan euskal-dunak izateak ez dakarrela berekin inolaz kultur-sozialki soilik-euskal-dunak garenik bazik eta gure euskal-duntasunak beste zenbait “duntasun” ezberdin gehiagorekin egiten duela bat.
Bukatzeko esan, nik, errealitaeri bere-berean eta ez, aitzitik, gizarte injenitza proietuei atxikitzea gustatzen zaidan aldetik, zentzu batean ulertzen dut zure egitasmoa. Kontua zera da…Nola iparraldekoek hegoaldekook normal-normalean gaztelera utsean ari garela ikusten duten, orduan maiz askotan ez dute beren burua gurekin ordezkatu ikusten. Problema biona da, eurek frantsesera utsean aritzen direlako eta gurk Gaztelera utsean; kasu honetan elkarbildu gaitzakeen euskal dimentsio amankomun horri hesi jarriaz eta lotegune bakarra desagertaraziz. Eurorregioei buruz, aipatu, alperrikakoa dela lurraldetasun zein populazio-kopuru aldetikako handinahikerietan denbora galtzen ibiltzea. Egun lurralde baten jabetasun zilegia nazio bat, bi edo gehiagoren artekoa izan daitekeela (gurea kasu) eta askotan gure gizartekideen artean gure nazioaren proselitismoa (gurean, gure bizilagun espainiar naziodunei gure euskal nazioaz) egin nahi badugu, giza-sareei erreparatu behar diegu , eta ez denbora-galketan inbili geografian barrena aurrera eginten dugula handituz eta solapatuz doazen beste osagai kulturalei erreparatuz eta geure egin nahirik. GUREAN (EUSKAL-DUNTASUNean) SAKONDUZ ERAKARRIKO DITUGU. ORAIN ARTE LORTU EZ BADUGU JUSTU KONTRAKOARENGATIK IZAN DA, DUDARIK EZ IZAN.
Agur bero bat eta zorionak hain ondo dagoen blog honegatik