Azala / Portada » Euskal Selekzioa eta euskal selekzioak

Euskal Selekzioa eta euskal selekzioak

Jon Inchaurraga

Munduko Futbol txapelketa kirol honetako ekitaldi garrantzitsuenetakoa da, bertara ia munduko begi guztiek adi.  Zer esanik ez, futbola munduko kirol nagusia dela eta geure planetaren kamara guztiak hara begira daudela. Kirola ikuskizun bilakatu den heinean jendearen obsesioa areagotu egin da eta gaur egungo globalizazioan, futbolak ere ez du mugarik ezagutzen zentzun guztietan. Telebistari esker euskaldun batek Premier liga jarrai lezake, baita italiar batek espainiako “Liga” ere. Globalizazio honen aurrean gure aukerak aprobetxatu beharrean gaude geure nortasuna munduan zehar zabaltzeko. Futbola eta politika nahasten ditugula salatuko dute batzuk, baina haiek Real Madrid eta Espainia nahastu edo Sevillaren kamisetak “rojigualda”-z betetzen dituzte. “Nazio bakarra”-ren zaleentzat España besterik ez dago eta hori kolokoan jartzen duen orori egin behar diote aurrea, geure selekzioak mundialetan parte hartzea debekatuz.

Talde mailan egoera guztiz ezberdina da. “Nazio bakarra”-ren zaleek ezin dute euskaldun izatea ekidin. Athletic, adibidez, horren adibide da, orokorrean ezaguna delako Athletic talde euskalduna, baita Españatik kanpo ere. Bere filosofi bitxiak halaxe epaitzen du (kosta ala kosta) eta nire uste apalean hori oso positiboa da abertzaleontzat, zerbait ezberdina dagoela sumatzen baitute. Euskal zaleok Europa ikurriñaz bete dugu aurten eta TAU edo Bilbao Basket-ekoek ere berdin-berdin jokatzen dute, nahiz eta Patxi López-ek Espainiako marka ororen kamisetan inprimatzea nahi, mehatxu ekonomiko eta politikoak ere erabiliz. Ia guztiek lortu dute tranpa hori ekiditea, Euskaltel-Euskadiren kasuan ezik, dependentzia ekonomiko izugarria medio, beste erremediorik ez zutelako. Gobernu honen obsesio identitarioak Pirineoko maldetan euskal nortasuna sentitzen zuten milioka begiei aukera hori kendu nahi die, ez dezaten pentsa euskaldunok folkloretik at zerbait eskaintzerik dugunik.

Lehiaketa bakoitzak aukera paregabea eskeintzen digu euskaldun garela sentiarazteko. Zelaiak, pabeiloiak edota errepideak euskal senaz betetzeko eskubidea erabiltzea ezin baitute galerazi, munduak garen bezala, euskaldun eta euskotar bezala, har gaitzan. Atera ditzagun ikurriñak eta erakus dezagun “selekzio ofizialik gabeko herria” garela gaur baina hori aldatzeko prest gaudela bihar bertan.

Partekatu sare sozalietan / Comparte en redes sociales

Gai honetako beste sarrerak / Otras entradas relacionadas

6 comentarios en «Euskal Selekzioa eta euskal selekzioak»

  1. Orduan zergaitikan gure fubolixta honenak, Españako ekipoan jokatzwen dute, eta txirrindulariak berdin, eta pelotariak ere bai.

  2. SALUDOS, MERRY, IGOMENDI, y alguno más, ya me entendeis, me habeis llamadp españolazo a mi persona, y a la ministra del psoe Aguirre, PREGUNTA, XABI ALONSO, es tambien ESPAÑOLAZO?, y un ser repuganante para vosotros, respode Merry, y tu amigo muy cercano e intimo IGOMENDI, es cierto?. es XABI A
    LONSO españolazo?, gracias,

  3. Pero Arranotxu no se por que me tratas tan mal, de una forma tan violenta, aunque también me has tratau bien y te lo agradezco. Pero yo nunca pensaría que tu con esa solera y garbo eres o serías jamas españolazo. Si alguna vez se me escapa es que me habré pillado la mano haciendo ganchillo.
    Xabi Alonso hace bien sangrando el erario de los españoles, hace muy bien, otra cosa es que claro si yo fuera furborista lo último para mí sería tener que jugar en la Coja.
    Por otro orden de cosas Arranotxu a mi es que me importa cuatro pepinos que Alonso ese sea españolazo o no, no ha inventado todavía la penicilina.
    Ay, Arranotxu, un abrazo de reconocimiento.

  4. Lo mejor de Suiza el abuelo de Heidi que inventó el bollo suizo.

    Suiza, esa potencia mundial. Esa potencia revelación en estos mundiales.

    Los aficionados de futbol están de enhorabuena. Una estrella se pone y otra se retira en el firmamento.

  5. Aupaaaaaaaa Suizaaaaaa!!!!

    Que hoy les ha dado por el orto a todos los españolazos, incluido Xabi Alonso, ese jugador del madriddddd….

    Ahora nos quedan Honduras y Chile…a ver si tenemos suerte y mandan a España donde se merece….

    Aupa Hondurassss!!!

    Aupa Chileee!!!

    jajajajaja……….

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *