Bizitza erdigunean duen ekonomiaren alde. Hinkelammert eta Arizmendiarrietan elkarren aurrez aurre (2)

Igor Goitia

Arizmendiarrietak jada abian den enpresa barrualdeari begiratzen dio batik bat, gerora, gizartearen esanetara jarri asmoz. Arizmendiarrietaren ikusian, gizartearen eta norberaren garapena ahalbidetu behar du lanak:

“Lanak giza aspirazioak asetzeko patuaren alde egin behar du, komunitate kideen elkarlanaz, iritsitako “guztien onaren” (“bien común”) erakusgarri (AZURMENDI, J., El  hombre cooperativo, 269. or).

Arizmendiarrietaren ikusian, lana ez da egintza ekonomiko huts, baizik-eta giza dimentsio bat eta dimentsio transzendental bat duen egintza ere bada:

“Horregatik, aipatu ikuspegi hau oinarritze aldera, hemendik eta handik  harturiko denetariko ideiak sintetizatzeko lan eskerga egingo du: euskal tradizio soziala, kristau doktrina soziala, marxismoa, filosofia pertsonalista…, baliaturik bere hausnarbidean, probetxagarri-edo iritzi zien ideia guztiak aintzat harturik, beti proposamen berriei zabal-zabalik egonik, beti giza garapenerako probetxagarri izan litekeen edozeri zabal-zabalik egonik” (AZURMENDI, J., El  hombre cooperativo, 209. or).

Hinklammert, aldiz, bizitza bera, bere zabalean, du jopuntua; “lan formaldutik” kanpo gelditzen den lana (“lan errepoduzktipoa”) du hausnargai eta kezkagai. Bizitzaren erreprodukziora begira, elkarrekiko harremanei eta elkarlaguntzari ezinbesteko iritziko die Hinkelamertek:

“…esate baterako, ayni bezalako elkarrekiko ekintza bat festatzat bizi izaten da; bizitza bultzatu ahala, beraren komunioan jartzen gara eta komunio hau festa giroan sentitzen da” (HINKELAMMERT, F., Descolonización de la política, 255. or.).

“…komunioan sartzea bera komunitatea erreproduzitzea da, komunioaren sentimenduarekin sinkronizatzea…geure burua errealigatzea, transzendente den zerumugarantz abiatzea…” (HINKELAMMERT, F., Racionalidad reproductiva, 245. or.).

Lanera, enpresara ekarrita bada ere, Arizmendiarretak ere oso aintzat du elkarrikotasuna eta gizakiaren dimentsio soziala:

“Gizakia, gizaki den aldetik, hasteko eta behin izaki komunitarioa da, eta horren araberakoa izango da bere patua. Hortaz, norbanako mailakoa eta komunitarioa ondo kordinatu beharko dira, bi-biak batera garatu beharko dira” (AZURMENDI, J., El  hombre cooperativo, 363. or).

 “..gizakia, bere garabidean, bere lagun hurkoak ezinbesteko ditu, eta are faktikoki besterik ez balitz ere, besteen beharra du…baina behar ezinbesteko hau pozbide bilakatu daiteke, hareago joanez gero, eta elkarlanarekin eta elkartasunarekin bat eginez gero”  (AZURMENDI, J., El  hombre cooperativo, 737. or)

Hinkelammertek, ostera bizitzatik beretik begiztatzen du kritikoki lana, berorren betebeharreko kooperatibo eta etikoak ere ondo azpimarratuaz:

“Lanaren banaketa soziala bultzatu  da eta, horrela, tamalez eta ezinbestez, harreman sozialak objbjektibatu dira. Horrekin batera, bizitza soilik materialaren erreprodukzioa baino ez da bilatu. Horregatik hain justu ere, zenbat eta lanaren dibisioa handiagoa izan, hainbat eta beharrezkoagoa da lanaren etika bat garatzea” (HINKELAMMERT, F., Economía de la vida, 181. or.).

Esanda moduan, lanean ikusten du Arizmendiarrietak elkartasunerako betegunerik aproposena. Baina aipatu elkartasun hau ez da enpresa giroan berez sortzen, berau sustatu eta bultzatu behar egin da, elkartasuna eta “guztion  ona”  horretarako bideratutako enpresa eredu baten alde eginez:

“…Horretarako birtuteak inbertsiorik onena da kooperatibak ondo joan ahal izateko. Kooperatibista bakoitzak birtute hauek zenbat eta  bultzatuago arituta, orduan eta bermatuagoa izango da kooperatibismoa. Egitekoen antolaketa soilak, inbertsioek, ez dute bere bakarrean, ezer bermatzen…” (AZURMENDI, J., El  hombre cooperativo, 264. or)

 “…enpresa kideen arteko elkartasuna bermatuko duen lanaren antolaketa  egokia aurkitu behar da…”(AZURMENDI, J., El  hombre cooperativo, 289. or)

Bi autoreek hezkuntzari eta kontzientzia kritikoa garatzeari garrantzi handia ematen diete. Honen harian, kooperatibistak bere bete beharreko rolean eta transformazioan hartu beharreko enngaiamenduan formatu beharraz aritu ziren oso maiz:

Ez zuen sekulan teoria pedagogiko orokorrik garatu. Kooperazioa sustatze aldera bestera ez deritzo intereseko pedagogiari, eta, batik bat, kooperazio  horrek lanarekin izan dezakeen loturari dagokionean…”(AZURMENDI, J., El  hombre cooperativo, 227. or)

 “”Formakuntza Kooperatiborako Egitasmo” bat hartu zuen burutan Arizmendiarrietak…eta bere helburuak testuaren hasierako lerroetan labur-lalbur honetara ekartzen ditu: kooperatzailerik gabe ez dago kolaboraziorik lortzerik eta, formakuntzarik ezean, ez da horrelakorik egongo..Nobera hezkuntzaz eta birtutearen praktikaz egingo da kooperatibista” (AZURMENDI, J., El  hombre cooperativo, 245. or)

 Hinkelammertekin honaino ikusten ari garen moduan, gizartearen paradima zabaloago batetik ikusiko zuen eman beharreko aldaketa ideologikoa:

“Teoriak eta ideologiak baliaturik emante diete zentzua gizakiek bere ekintzei, berek bizi direneko estrukturetan murgilduak…irentsitako orain arteko ereduek eta balioek bilakarazten digute ikusezin eta pentsaezin garatugabea garatugarri bihurtzeko aukera bera ere…” (HINKELAMMERT, F., Razón reduproductiva, 175. or.).

  Arizmendiarrieta, bere ohiko praxi  zentzuari helduta, askoz harago joango da, eta formakuntzari kooperaziorako ezinbesteko baderitzo ere, baita alde erantzira ere, baita jardun kooparatiboari ere hezkuntzarako. Esperientzia kooperabiboak jada badira gizarte eraldatzaileak:

“…hezkuntzaren  eta kooperazioaren arteko lotura bi norantzakoa da: hezkuntza espiritu kooperatiboaren oinarria da, bateko, baina, besteko kooperazioa eta haren gauzatzea den kooperatiba gizarterako eskolatzat ere jo daiteke” (AZURMENDI, J., El  hombre cooperativo, 244. or).

 Autogestioari eta parte hartzeari dagokienean: bi-biek sustatzen dituzte langileen erabakitze prozesuak. Arizmendiarrietaren pentsamenduan ezin argiagoa da konbikzio hau:

“”Beretutako lanaz” aritzen da askotan Arizmendiarrieta, norbere propietatea den lanaz eta lanean norberak sorturikoaz. Izanez ere, honek bilakarazten du langilea enpresaren erantzule, bere gobernantzan esku hartzaile eta horregatik titularra izan dadin ezinbestekoa da…alabaina, eskuarki, asmo hau ez da behar bezala betetzen, desberdintasun pertsonalak tarteko. Hein horretan, sistema kooperatibista harago doa, eta langile guzti-guztien erabakitzeko benetako eskubidea aitortuaz, langileen  hasierako ekarpen kooperatiboez  harago, berauei enpresaren gobernantzan murgilarazten zaie, pentsaturik horretan hain justu dagoela bermatua beren lanaren jabetza…Halarik  ere, Arizmendiarrietak ondo ere ondo daki asmo hau zinez betea izan dadin zailtasunak daudela, postuei askotan aitortu zaien duintasun moral-edo tarteko, eta horregatik eginkizun hau betea  izan dadin bene-benetan erronkatzat hartuko du” (AZURMENDI, J., El  hombre cooperativo, 284. or)

Hinkelammertek autogestioan eta parte hartzean bestelako ekonomia eredu baterako bidea ikusiko du, merkatuaren logikak baldintzatua ez, eta bizitzaren erreprodukzioaren zerbitzura egongo den ekonomiarako aukera. “Bizi-bizirik  dauden subjektuek bestek ezin dute lana euren artean banatu eta horretara elkarri bizitza erreprodukzioa bermatu”, diosku Hinkelammertek.

Azken kontu honen harira dator era argi batean Hinkelammerten pentsamendua Arizmendiarrietarenaren aldea. Arizmendiarrieta, kapitalismoak eta merkantilismoak sorturiko sistema bidegabearen oso jakitun izanik ere, dagoen horretatik abiatuta, gertuko komunitatetik eta bere orain arteko praktika moldeetatik abiatuta, kooperatibismoak ekaintzen duen enpresa ereduan jarriko du gizarte eredua aldatu ahal izateko oinarria. Hortik hara,  inguruko lan-antolakuntza berritik hasita, ibili-ibilian, mailaz maila, gertuko enpresaz besteko gizartea bere zabalean, zein are mundua ere, aldatzeko aukeran ere itxaropena ere eduki, bazuen izan. Hinkelammert, aldiz, praxi arizmediarrietar arrakastatsua nolabit arrotza zaiolarik, maila askoz poltiko eta ideologikoago batean aritu zen. Goitik  begiztatu zituen kapitalismoaren ezin moralak, teoria politikotik eginiko irakurketa teologiko eta moraletik hain justu ere. Esandako hau horrela, molde kapitalistako lanaren gainean Hinkelammertek eginiko hausnarketa kritikoan lan banaketaren gaineko kritikak hartzen du garrantzi handia.

“Uko egin behar zaio lan banaketaren erduari bi arrazio tarteko: a) lan banaketaren teoriak azken finean soberakin ekonomikoaren teoriari bide ematen dionez, berant baino lehen ez lioke “giza bizitzaren erreprodukzioaren” teoria bat garatzeari uko egin beharko. Izanez ere, soilik honela egin dakioke aurre lanaren banaketa etiko bati: soilik bizi-bizirik dauden subjektuek banatu dezakete lana euren artean eta, horrela, elkarri bizitza erreproduzitzeko aukera bermatuko diote; b) lanaren banaketa soziala osatzen duten prozesuak koordinatzeak sortzen dituen arazoak aztertzen ditu lan banaketaren teoriak…eta honek  guztionek boterearen, gizarte klaseen, Estatuaren eta sistema instituzionalaren teoria bat dakar berekin. Horregatik hain justu ere, analisi ekonomiak baino egiten ez dituen teoria neoklasikoak ez bezala, aztertzen diren gertakariez harago  ikusteko teoria osatuago bat behar-beharrezkoa da” (HINKELAMMERT, F., Razón reduproductiva, 232. or.).

Biek ala biek nahi dute egungo ordena soziala transformatu, ikuspegi desberdinetatik baina, jada esanda moduan. Hinkelammertek kapitalismoa sutsu gaitzesten du eta gizarte harremanak eraldatzearen alde egiten du maila teorikoegian bada ere. Arizmendiarrietak, aldiz, gertukotik abiatuta, inguruko praxi eraldatzaile baten alde egin zuen. Kooperatibismoak eskaintzen duen horretan gizakiarentzako bestelako aukera interesgarria ikusi zuen, non lana eta pertsona lehenetsiko diren beti kapitalaren interesen kaltetan, baina, horrez gain, gizarte solidarioago baterako itxaropena sekulan galdu gabe.

Bi pentsamenduak elkarren ondoan behin jarri ditudalarik, bukatze aldera zera esango nuke; Hinkelammerten bizitzarako lan erreproduktiboa Arizmendiarrietaren espiritu kooperatibo gauzatuan ikus daiteke  nolabait-edo, eta, alde horretatik, hausnarketa biak elkarren osagarritzat jo litezke. Arizmendiarrietaren eredu kooperatiboa bizitza erdigunean duen ekonomia ereduetako bat-edo izan liteke. Kooperatiba, lan komunitate erreal bat den aldetik, “lan erreproduktiboa” balioesteko gune ezin aproposagotzat jo genezake, eta balioespen horrek eredu kooperatiboa, zein gizartea bere orokorrean, hobetze aldera bultza dezake.

Gai honetako beste sarrerak / Otras entradas relacionadas

Un comentario en «Bizitza erdigunean duen ekonomiaren alde. Hinkelammert eta Arizmendiarrietan elkarren aurrez aurre (2)»

  1. “bizitza erdigunean duen ekonomia ereduetako bat-edo izan liteke”
    Ongi, horren inguruan, albotik behar bada, beste ohar hau egin nahi nuke: Gizakia (pertsona) , giza-kidea (komunitateko kide bat) da, ez giza banako bat. Beraz, «pertsona erdigunean» esaten dugunean, kontuan izan behar dugu ez garela gizabanakoaz ari, giza kideaz baizik, kide (komunitario) izateko balio guztiak barneratuz.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *