Alarde Tradizionalaren inpunitatea salatzen. Noren inpunitateaz ari gara?

Josu Markuleta

Asko idatzi da inpunitateaz. Agian gehiegi, bide onera ez iristeko. Hala ere, unean uneko inpunitatearen, eta etengabeko inpunitatearen artean, diferentziak zehaztu beharko genituzke.

Inpunitatea mantentzea, historiaren zabalkunde faltsu edo distortsionatuaren ondorio bat da, eta ezjakintasunean oinarritutako ordena sozial baten eraikuntzaren parte ere bada. Kasu gehienetan, arerioaren inpunitatearen agerpena salatzen dutenek aldarrikatzen eta zabaltzen duten ezjakintasuna, benetan haiek direnean inpunitate honen jabe. Horrela, egia edukitzeko eta aurkaria aldi berean difamatzeko gai egiten ditu. Erabateko ezjakintasunean oinarritutako egia da hau. Hori da Alarde Fundazioa etengabe iraintzen dutenen kasua, elkarte horri gezur bat egotziz, inpunitatea beraiek edukitzea. Bitxia bada ere, kontrako kasua da gertatzen dena, akusatzaileak eta difamatzaileak inpunitate osoa dutenak dira, komunikabideen barruan politikoki zuzena denaren testuinguruan.

Horrela, egia aitortzea eta inpunitatearen aurkako borroka jatorrizko paradigman desitxuratuta eta alderantzikatuta daudela onartzen ez badugu, nekez lortuko dugu konponbide bat. Hori egin ezean,  ez dugu beteko gizarte-harremanak oinarri osasuntsuen gainean berreraikitzea, eta, bide horretan, nekez berreraikiko dugu zatitutako gizartea. Ez badugu konponketa zintzoa eta gorrotorik gabea sustatzen duten irtenbideekin bultzatzen, ez da helburu iraunkorra lortuko, eta, horrela, ezingo da benetako gizarte-kohesioa gauzatu.

Baina adibide zehatzetara joan gaitezen errazago ikusteko eta ulertzeko inpunitatearen okertzea eta desitxuratzea zertan datzan.

Berriki artikulu bat irakurri genuen Zuzeu web gunean. Inpunitateaz aritu zen. Bereziki Alarde Tradizionalaren balizko inpunitateaz.

https://zuzeu.eus/euskal-herria/inpunitatea-amaitu-da/

Eta beste artikulu batek erantzun zion:

https://zuzeu.eus/euskal-herria/alardearen-inpunitatea-dela-eta/

Argi ikusten da datu okerrak erabilita (nahita edo nahi gabe) gezurrezko salaketa bat egiten dela, zalantzarik gabe. Eta alde baten inpunitatea salatzen da, hots, datu faltsuekin inpunitatea salatuz. Eta ez da ezer gertatu. Argi guztien arabera, nor dauka ba benetako inpunitatea?

Agian, arazo honen sustraietan inpunitate-karneta nor daukan galdetzean datza.

Baina benetan, nor dauka inpunitatearen txartela edo karneta?

Zenbat medioetan Alarde Tradizionalaren kontra hitz egiten da inongo filtrorik gabe? Zenbat berri ematen dituzte Alarde Tradizionalen aurka medio guztien aldetik? Eta gehienak faltsuak.

Irrati, telebista, web gune eta sareetan, zenbatek eta zenbatek Alarde Tradizionalaren kontra hitz egiten du gezurrak, erdizkako egiak, eta hitz desegokiak boteprontoan jaurtikiz inolako ziurtasunik gabe? Eta ez da ezertxo ere gertatzen!

Noren inpunitateaz hitz egin beharko genuke? Nork dauka benetako inpunitatea? Izan ere, Ibarretxeren Berdintasunerako Legea ad hoc sortu baitzen Alarde Tradizionala zapuzteko eta gaitzesteko. Bestela, nola uler daiteke lege horretan zehazten dituzten hainbat berezitasun?

Eta Ibarretxetik ezkerretara begira partidu guztiak datu eta frogarik gabe Alarde Tradizionalaren kontra jotzen dute. Nork dauka benetako inpunitatea? Mesedez, neurritsuak eta zuhurrak izan gaitezen!

Zergatik inpunitateaz hain xelebreki hitz egiten dugu, horrenbesteko arintasunez?

Administrazioan, eta botere publikoetan, kontutan hartzen al dira bestelako autoritate intelektual batzuen hitzak? Zergatik bestelako iritzi eta tesiak ez dira kontutan hartzen? Iritzi bakarra al dago? Zein da orduan?  Mainstream iritzia soilik al dago? Politikoki zuzena den iritzia?  Benetan, ze inpunitateaz ari gara?

Norbaitek kontutan hartu al du Mikel Arriagaren liburuan azaltzen diren argudioak eta arrazoiak?

https://www.todostuslibros.com/libros/reflexiones-sobre-los-alardes-de-irun-y-hondarribia_978-84-09-50649-1

Liburu honek ere, inpunitatea al dauka? Ala zentsura? Web honetan izan ezik, ez da beste inon ere aipatzen.

Arazo bati, egiazko irtenbideak emateko iritzi eta ikuspegi guztiak kontutan hartu beharko lirateke. Edo nahikoa al da inpunitatea aipatzea, eta alde bati  soilik inpunitatea egoztea inongo frogarik gabe? Hau guztiau, ez al da gezurra eta tranpa hutsa?

Beste adibide bat jartzearren, beste liburu honek ere zentsura jasan zuen, hain zuzen ere inpunitatea salatzen duen jendearen zentsura.

https://www.todostuslibros.com/libros/nuestro-relato_978-84-09-32179-7

https://aberriberri.com/2022/08/23/ya-no-se-queman-libros-pero-si-se-censuran-1/

https://aberriberri.com/2022/08/24/ya-no-se-queman-libros-pero-si-se-censuran-y-ii2/

Liburu honi errefentzia batzuk:

https://www.diariovasco.com/bidasoa/irun/javier-iriarte-presento-20211009213319-ntvo.html

https://www.diariovasco.com/bidasoa/irun/relato-javier-benardo-20211015213856-ntvo.html

Beste ekintza batzuk ere gertatu dira, esaterako Alarde Fundazioaren egoitza Hondarribian eraso bat jasan zuena. Honen berri ez zen inongo medioetan azaldu, web gune honetan izan ezik:

https://aberriberri.com/2019/11/27/la-injusticia-disfrazada-de-planteamiento-progre/

Berriro diot, nork dauka benetako inpunitatea? Nork probesten du politikoki zuzena denaren olatua erabilita inpunitateaz nahi duena egin eta esateko? Zenbatek aprobetxatzen du mainstream iritzia, gezurra baldin bada ere, edozer gauza esateko, egiteko eta aldarrikatzeko? Ez al da ba, Alarde Mistoa eta bere inguru osoa inpunitateaz baliatzen egiten duena egiteko? Baita inpunitate falta duela salatzeko ere? Hori aurpegi gogorra! Beti egiaren itxuragabetzea lortzen.

Zergatik inpunitatea aipatzen da eta alde bateko inpunitatea soilik aipatzen da?

Egun hauetan medioak aztertu besterik ez dugu egin behar, eta berehala konturatuko gara zein aldek du benetako inpunitatea.

Beraz, kontuak atera eta inpunitatea aipatzen dugunean geure xilborra ere begira dezagun, geure burua hain gora igo gabe. Izan ere, zenbat eta gorago orduan eta ipurdia ageriago utziko baitugu.






Gai honetako beste sarrerak / Otras entradas relacionadas

6 comentarios en «Alarde Tradizionalaren inpunitatea salatzen. Noren inpunitateaz ari gara?»

  1. Eskerrik asko aurpegia emateagatik. Ez da erraza testuinguru honetan, genero-teologiaren mende ditugun medio eta erakundeekin.

  2. Después de entrar en vigor la ley paridad o inclusive antes,los contrarios al tradicional,y favorables al alarde mixto,JURIDICAMENTE van a tener razón,pues se puede concluir que es una discriminación,el no permitir desfilar a una mujer de sexo,sin entrar en ideologia de genero.

  3. Todos sabemos menos BIldu el pucherazo venezolano madurista,terror,tortura,detenciones ,no cumplimiento de los derechos humanos,militares y comisarios cubanos en caracas,barco dictadura y más.
    Pues bien el EAJPNV,con su voto,hace posible que el Presidente del Gobierno,NO COMPAREZCA,en el CONGRESO,para dar explicaciones sobre la a postura del ejecutivo español.
    Que gane que sepamos por lo menos 130.000 €,es lo de menos,creo que también BIldu ha votado igual que el PNV.
    Osea que el PNV es democristiano

  4. Inaxio,
    La sentencia del Tribunal Supremo de 2007 prevalece sobre la ley de paridad que comentas.
    Agur bero bat.

  5. No conozco esa st.pero también tedigo que con estos jueces cualquier cosa,y encima cambian de criterio según a que señor sirvan y cuanto les pagene. Dinero o en especie
    Creo estarás de acuerdo

  6. Inaxio,
    La Sentencia ya tiene años, pero nadie la tiene en cuenta, ni habla de ella, o por lo menos muy pocos.

    Resulta que es la clave de bóveda de este tema. Curioso, muy curioso, y nadie sigue sin decir nada. Incluso la ley de igualdad que pario Ibarretxe, que es posterior si no me equivoco, y todo lo que ha venido después, se supeditan a lo que dice esta sentencia.
    Incluso ya hay casos en los que se han basado en esta sentencia para dictar justicia, o sea, que ya hay jurisprudencia:

    https://vlex.es/vid/881210477

    En el artículo de Roman Laspiur, el último en esta web, tienes el link de la sentencia del Tribunal Superior de 2007 Inaxio.
    Ahí va por si acaso:

    https://vlex.es/vid/derechos-fundamentales-discriminacion-26667196

    También aparece citada en el libro de Mikel Arriaga “Reflexiones sobre los Alardes de Irun y Hondarribia -Una mirada crítica-“

    Va para todo el mundo: A VER SI NOS INFORMAMOS ANTES DE OPINAR.

    Agur bero bat,
    Rober

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *