Azala / Portada » EBko hizkuntzei buruz

Borja Irizar Ancillona

Utzidazue etorkizunaz zuei berba egiten, behintzat etorkizun posible bati buruz. Disruptibo puntu batetik. Hamar-hogei urtetan EBko hizkuntza ofizial bakarra ingelesa izango da. Jada “De facto” da, eta laster “De Iure” izango da ere. Munduan ez dago 30 hizkuntzatan funtzionatzen duen beste erakunderik. Ez dauka zentzurik. Lau, bost hizkuntzatan, agian, EB kudeatu ahal da. Jada hamabi, aldiz, gehiegi dira.

Nola ez, EBko hiritar bakoitzaren eskubidea mantendu eta babestu behar da, baina hiritar horren berezko erakundeek aitortu behar diote eskubide sakratu hori. Noiz idatzi zenuen azken aldiz EBri?

Oraingo mundua ingelesez eraiki da, aukera posibleen artean ez da txarrena izan. Ez dago modurik profesional arrakastatsua izateko ingelesa barik. Lehenago edo geroago hizkuntza “madarikatu” horrekin topo egingo duzu. Eta bai, profesional arrakastatsua izan zaitezke, baina zirkulu profesional horietan elkarrizketa, hitzaldi eta dokumentu bakoitza ingelesez dago. Egia esan, gaur 2024an, zientzia eta IT arloan ez da sortuko ezta eskuliburu txiki bat ere gaztelaniaz. Espainiako IT enpresa batek dokumentazioa ingelesez sortzen du. Europan ia inork ez du gaztelania berba egiten. Ministerioan agertzen diren datuak faltsuak dira. 4 urte bizi izan naiz Irlandan, lau urte horietan ez dut gaztelania menperatzen duen pertsona bakar bat aurkitu. 

Bilaketa sinple bat egiten badugu academia.edu webgunean, zientifiko guztiek beraien “paper”rak argitaratzen dituzten lekuan, munduko benetako errealitatea ikusten dugu. Adibidez, zerbait neutro, “Nuclear” adibidez, bilatzen badugu, 95.000 artikulu inguru aurkitzen ditugu, horietako 90.000 ingelesez daude. “Human” bilatzen badugu 764.000 artikulu daude, 735.000 ingelesez, baina “Humano” bilatzen badugu 20.000 artikulu daude, eta bakarrik 13.000 gaztelaniaz. Sare sozialetan errealitatea oso antzekoa da. X sare sozialean, lehenago Twitter, egunero ingelesez  450.000 txio egiten dira , bigarren postuan, 130.000 inguru japoniarra dago, eta gaztelaniaz pixkatxo bat gutxiago 125.000 inguru. Lehiaketa horretan euskara hogeita bigarren posizioan dago, ¡Hogeita bigarrena planeta osoan!. Ez dago hain gaizki, ezta?

Europan, edozein lekutan, dena ingelesez kudeatzen duzu, baita munduan ere, baita, nahiz eta Espainar batek ez duen onartu nahi, Hego Amerikan ere. Errealitate horretan zein motatako abantailiak dauzka gaztelania ikasteak/jakiteak/menperatzeak?. Benetan, Mexikoko enpresa batean zer garrantzi dauka berba egiten duzun hizkuntzak? Ez dizkizute zure produktoak erosiko ez duzulako beraien hizkuntzatan berba egiten?

Zintzo izanik, ume euskaldun batentzat, gaur, gaztelania menperatzea ez da abantaila,  oztopo bat baizik, ingelesa menperatzeko. Aztertu dezagun esan dudana. Euskarak ez du bete nahi ingelesak bete behar duen lekua. Herri txiki baten nahiak ditugu, herri independiente bat izango bagina ez genituzke Hollywood filma guztiak euskaratuko. Gure hizkuntza-politika, Europako iparraldean egiten dutenaren, oso antzekoa izango litzateke. Eta hain zuzen ere hor dago gakoa, zergatik ume finlandiar baten ingelesa maila gure umeen maila baino bi aldiz altuagoa da 15 urterekin? Badirudi finlandiar hizkuntza ez dela arazorik, ezta euskara ere, gaztelania da.

Gaur, Lehen Hezkuntzan gaztelania gutxienez astero bost ordu ikasten dira . Zenbatzen baditugu gaztelania ikasiko dituzten orduak, ez dira 2.000 baino gutxiago izango. Helburua zein da? Autore guztiak, testu guztiak mendeetan zehar, Garcilaso-tik Gongora-ra, mozarabeen jarchaetatik Bequerren kondairetara birpasatzea, ingeles akademia pribatu batean bukatzeko. Errealitate horretan ez duzu sekula komunikazio gaitasun nahikorik lortuko bilera batean ingelesez parte hartzeko. Ez dut esan nahi ume batek gaztelania jakin behar ez duenik, baizik eta gure etorkizunean ez dira sartzen hiru hizkunza gure hezkuntzan. Eta, momentu batean edo bestean Europan bagaude eta europako hiritarrak bagara zerbait aldatu beharko da.

Gure kasuan, euskaldunok behar duguna ez da euskararen ofizialtasuna EBean, ezta katalanera ere, baizik eta aske izatea bi hizkuntza, euskara eta ingelesa ikasteko. Zergatik ez? Europari begirada bat ematen badiogu, Madrilgo ume batek bi hizkuntza menperatu behar ditu eta guk hiru? Gaztelaniaz gure seme-alabek egiten dituzten orduak, Madrilgo ume horren gurasoek onartuko al lukete beraien seme-alabek euskaraz egitea? Erantzuna badakigu zein den. Beraz, desabantaila sakon batean gaude. Modu batean edo bestean ume euskaldun batek, Europako hizkuntza ofizialaz aparte, beste europako ume baten hizkuntza ikastea behartuta dago. Europan, ez dira jaiotzen ume guztiak aske eta berdin? Geureak ez.

Euskaldun bat euskalduna izateko aske izan behar da. Ez dago munduan hizkuntza bakar bat lehiatu ahal duenik hirugarrena izan behar bada. Horrek ez dauka zentzurik ezta etorkizunik ere. Europako edozein lekutan bi hizkuntza eskatu ahal dira. Hiru eskatzen diren lekuetan, bat desagertuko da. Gure mugimenduak hurrengo urteetan norabide horretan joan behar dira. Europan ia 200 hizkuntza berba egiten dira, 24 ofizialak dira. Minorizatuta dauden beste hizkuntzekin landu behar dugu ideia hau EBko parlamentuan.

Aldaketa horren ostean euskara ez da sekula arriskuan berriro izango. Zin egiten dizuet

Partekatu sare sozalietan / Comparte en redes sociales

Gai honetako beste sarrerak / Otras entradas relacionadas

Un comentario en «EBko hizkuntzei buruz»

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *