Hezkuntzan ere auzolana

Jos茅 Manuel Bujanda Arizmendi

EUSKADI_BIENCOMUN_AUZOLANA_ColaBoraBoraIrakasle erretiratua naiz bai, baina hezkuntza nire baitan txertatua daukat oso aspalditik, eta betirako, egunoroko gaia daukat, bai alajaina. Horretan darrait. Eta positiboa izan nahi dut, baikorra naiz, horrela izan nahiko nuke. Eta baditut, nik uste nahiko zio. Zeren esan dezadan euskal hezkuntzak egindako bidea goraipatzeko modukoa dela, bai alderdi kuantitatiboei eta baita alderdi kualitatiboei dagokienez ere.

Demokrazian bizi garen lau hamarkada luzeotan barrena euskal hezkuntza elebiduna, eta baita eleanitza ere, lortu da, ezagutza euskarri, giza baliabide eta baliabide material onargarriekin. Eta bide horretan, eta inolako zalantzarik gabe, euskal hezkuntza sistema osoak, osoak bai, izan du, eta du, zeregin eta ardura itzela. Ezin ulertu bide hori auzolana aipatu gabe, askoren artean noski, zeren gure hezkuntza sisteman badago non aukeratu, Publikoa, Ikastola, Kristau Eskolak e.a. Hala ere, eta ados egon gaitezke, gaur egun ere eta etorkizunera begira asko dagoela egiteko eta hobetzeko. Ezin konformatu dugunarekin. Hobera jo behar. Horretan ekin behar. Etorkizuna dugu jokoan, geure esku dugu.

Hezkuntzaren arloko inbertsioa, egin beharreko inbertsiorik onena da Aberri gisa izango ditugun erronkei erantzun ahal izateko. Herri lehiakorra sortzeko gai den euskal gizartearen eraikuntzan lan egin behar da, eta asko; gizarte euskaldun eta eleanitza den gizartea; bizikidetza antolatzeko gai den gizartea; izateko, egiteko eta sortzeko gai den gizartea; komunikatzeko gai den gizartea; bai eskolan bai eskolatik kanpo ikasteko prest dagoen gizartea. Sinesten dut beraz herritarren zerbitzura egongo den hezkuntza sisteman, gero eta bidezkoagoa eta solidarioagoa den eta kohesio handiagoa duen gizarte lortze aldera. Sinesten dut balioetan oinarritzen den hezkuntza sisteman. Bizikidetza, bakea, adiskidetzea, elkartasuna, geure ume, neska eta mutilen arteko inklusibitatea, enpatia, berdintasuna eta herritarren ongizate kritikoa bultzatzen dituen hezkuntza politikan sinesten dut. Beharrezkoa zaigu, ezinbestekoa bai, baina ez nahikoa.

Adostasunean, adostasun zabal eta iraunkorretan hain zuzen, sinesten dut, hezkuntzan bereziki. Elkar lanean eta auzolanean sinesten dut. Denok gara beharrezkoak, ezin inor baztertu, bakoitzak dagokion esparruan bere ahalegin eta esfortzu onena ematen duen lan taldean sinesten dut. Eta horretan saiatu behar gara etengabe, atsedenik gabe. Gure aurrekoek ez zituzten, garai hobeak bizitu, ez, baina hortzak estutu zituzten, aurrera begiratu zuten, eskua elkarri eman zioten eta aurrera egin zuten. Lekukoa gure eskutan utzi ziguten. Ardura, historiaren aurrean, geurea da. Aitzakiarik ez. Zintzotasunari bai.

Katea ez da, ez, eten. Katea ez da, ez, etengo. Horixe da gure ardura, denon ardura. Guztiona. Lortuko dugu. Gure ondorengoei lekuko hobea uzteko gai gara. Elkarrekin. Elkar lanerako gonbitea egitea ezinbestekoa da. Garai zailak bizi ditugula gauza nabaria da zoritxarrez, sasoi oso korapilatsutan gabiltzala murgilduta begi bistan dago, gupidarik gabe eta krudelki astintzen gaituen krisia gogorra gure egunerokotasuneko lekuko iluna dela garbi dago. Beharrezkoa izango zaigu, bai, lankidetza eta talde lana. Denona. Beharrezkoa eta derrigorrezkoa izango zaigu bakoitzak bere ikuspuntutik, bakoitzak bere esparrutik, bere arduratik eta bere alorretik emandako iritzi, iradokizun, aholku, lan eta esfortzuak. Garai oso trumoitsuak jasaten ari gara, bai. Baina ez gara jaio berriak. Ez gara jaio ilunpean eta etsipenean bizitzeko. Itxaropenez betetako eta etorkizunera begira dagoen Herri bat osatzen dugu. Badakigu arraunean egiten. Ezagutzen ditugu oztopoak. Badakigu garaipena zer den. Herri gisa, auzolanean eta lankidetzan, ekin diezaiogun auzolanari. Geure erronka eta gu guztion ezinbesteko ahalegina da. Bedi beraz. Aurrera.

Deja una respuesta

Tu direcci贸n de correo electr贸nico no ser谩 publicada.

Previous post Proyecto que algo queda o Bildu en el div谩n del psic贸logo
Next post Juaristi y Unamuno

Harpidetu blogera / Suscr铆bete al blog

Azken iruzkinak / Comentarios recientes

  1. https://www.berria.eus/paperekoa/1876/018/001/2022-09-13/historia-zintzo-eta-kontrastatu-baten-alde.htm Gremioko profesionalek erakundeei eskatzen diete zerbitzuko lanerako enplegatu ditzatela.

  2. Como en muchas facetas los vascos, en las fiestas, tenemos mejor gesti贸n que discurso. Hay que trabajar los relatos, no…

  3. Ez ez da egia, hemen batzuek, zu ere tarteko noski, ez diogu, lagunen arteko gorabehera eta liskarrekin, auzolanean Euskadi eraikitzeari…

  4. Borroka egitea errentagarria gertatzen da,batibat,bat bakarrik danean borrokalaria,Hori da gure herrian gertatzen dana.Argi ta garbi esan dezagun.Urteak daramatzagu,"ezker abertzaleak","euskal komunistak"…

  5. Egoera gatazkatsuak sortzeko, batzuek, etengabe, jai-ekitaldi desberdinei aurre egiten diete. Konfrontazio estrategia bat da, eraso egiten den ekintza aitzakia bat…

  6. Ederra gero egindako zehaztapena. Historiagileak askotan, postibismoak itsututa, positibismotik kanpo ere geratzen dira euren historia-zientifismoaren osinean itololarrian. Ezinago ados artikulugileak…

  7. https://www.eitb.eus/es/noticias/sociedad/detalle/8949215/la-brecha-entre-dos-desfiles-de-nuevo-protagonista-del-alarde-de-hondarribia-tras-paron-por-pandemia/ Incre铆ble forma que tiene EITB colonizada de batasunos de dar la noticia acerca del alarde de Hondarribia. Los niveles…

Harremanetan jarri / Contactar

Laguntzaileen artikuluak / Art铆culos por colaborador

StatCounter

wordpress visitor counter

Contact us

Total
0
Share