Posteado por: aberriberri | marzo 15, 2021

Lehenak irakatsiak kontuan

Jexux Artetxe

Hitz bihurtu ezin daitekeen ideia ez dela ideia ona, eta ekintza bihurtzen ez den hitza baliogabea dela esan ohi zuen Arizmendiarrietak. Euskotarron sen praktikoa aipatzen bazuen ere, horrekin ez zion garrantzirik ukatu nahi gogoeta egiteari. Bizipenak, saihetsezineko premia bezala gehienetan, ideien aurretik zetozela aitortzen zuen. Beraz, ez zen beharrizan errealetatik aparteko ideia abstrakturen zalea, baino berak ez omen zuen ezta ere iparrik gabeko ekintzailetzarik sustatu nahi.

Errealitatearen azterketa eta jokabidearen aurreko oldozketa egitea aholkatzen zuen erdizkako euskotar eta herrizale ez izateko. Gure herriaren etorkizungintzari eustekotan, ez letorkiguke batere gaizki pentsamolde hori gaur bizi dugun errealitate kritikoari aplikatzea. Baina, pentsa dezagun elkarrekin.

Jakina, gizartearen arlo ezberdinetan aldakuntza sakonaren beharra ikusten duenak ezin du lasai egon berrikuntzaren inguruko inolako hausnarketarik egin gabe. Aztoramena nagusitzen ari den mundu pandemikoan, dena apurtzeko joera duen jendea agertzen ari bada ere, pentsatu egin behar dugu halaber nola eutsi behar diogun funts zaharretik kontserbatzea merezi duten balio eta eraketa modu ugariei. Sortu behar den berria ezin baita aurrekoaren errautsetatik sortu. Ez al dugu gure artean azken gertatuetatik nahikoa eskarmentatu?

Gure historiaren garabidean, kalte haundietatik babestearen beharretik sendotu da auzokideen elkartasuna. Auzoaren heldutasun-neurririk zehatzena bizilagunek auzolanerako azaldu duten borondatea dela esan daiteke.  Hori da iraganak gure geroa eraikitzeko utzi digun irakaspenik hilezkorrena. Arrazoi du lehendakariak auzolanerako deia egiten duenean. Orain, aspaldi ez bezala, guztion ongia dagoelako kolokan. Pentsa dezagun orainaldian nagusitu daitekeen joerak marka dezakeela gure etorkizuna. Ez gaitezen bakoizkerietan erori, ez ditzagun taldekeriak edo alderdikeriak piztu. Elkarri ez kaltetzeko, bil gaitezen auzolanaren inguruan.


Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios .

Categorías

A %d blogueros les gusta esto: