Joxan Rekondo
Ezin uka birusaren oldarraldiak baraurik harrapatu gaituela. Eta gure mundu modernoaren babesgarri eta segurantzia ia guztiak zalantzan jarri dituela. Mendeetan, aurreak eman ohi dio ziurtasun hori atzeari, nola dantzatu behar duen erakutsiz. Iraganean bizitako esperientziarekin hautsi izan ezkero, aterperik gabe ibiliko gara mundu arriskugarri honetan.
Oroimena, “arriskuaz ohartarazteko sortua zena, garaiko xedeak bereganatzen” abailduta ikusten zuen Lertxundi kantariak bere abesti ezagun batean. Orainaldiko premia horiekin gainezka, eraginkortasunik gabeko memoria bilakatu zaigu eta ez digu arriskuez ohartarazi “labirintoaren atarian” aurkitu garenean. Jenderik gehienari atsegintasun erosoenean murgilduta atzeman digu krisialdiak. Dena gure eskura balego bezala jokatu dugu, ez zorrik iraganarekin ezta ardurarik ere etorkizunarekin. Eta ‘autokonplazentzia’ horren baitan, behar diren jakintza denen jabe omen ginelakoan, arriskurik gabe bizitzea bazegoela sinistuta ginenen okertasuna agerian geratu da.
Historia ez da gure belaunaldiarekin hasi, ezta bukatuko ere. Berreskura dezagun gure historiografia luzearen haria. Askok goraipatu izan dute euskal barne-historia, euskal herriek geren ahalmen mugatuaz jabetuta ere, gure sendotasuna kontaeretan baino gehiago etengabeko ekitean azaldu dugulako. Eta berebat, euskal herrigintza horren ekinkide nagusienak herritar arruntak izan garelako. Gizakiarekiko begiramena eta libertatearen aldekotasun erabatekoa funtsezko balore gisa mantentzeaz aparte, sen komunitario tinkoa, lurraldeari josia, agertu dugu. Iraganeko esperientzia arrasto hauetan aurki daitezke, beharbada, datorren aldirako ere beharko ditugun irakaspen osasungarrienak.
Jakina da gure historian ere baditugula ondo merezitako ospea irabazi duten pertsonaiak, bide batez ekinbide kolektiboa erarik jatorrenean adierazi izan dutenak. Aro berriak eskatuko duen ekintza zabaldu ezin izango denez orientabide moralik gabe, pertsonaia horien arteko aipatu ditzakegu orientatzaile gisa. Hartu ditzagun bada, Joxemiel Barandiaran, Jose Antonio Agirre eta Jose Maria Arizmendiarrieta. Hiruak aro modernoaren kontraesanen bortitzenen erdian jardun izan ziren, baina era berean ezagunak izan ziren gure herriaren genioa adierazten maisuak izan zirelako, eta horren arabera herri-ekimen indartsuak girotzen edo sustatzen lagundu izan zutelako. Hara hemen beraien esaldi hautatuak, bizi dugun garaiko iluntasunean, gure jarduera argitzen lagun diezaguten:
1. Joxemiel Barandiaran: “Ez gara gure baitan edozein gauzetarako”. Birusak argi utzi du hori bera, giza-bizitzaren gakoak ez daudela guztiz gure eskutan. Barandiaranentzat, hortxe dago gizabidearen funtsa. Hori esaten duenean, bera Jainkoarenganako transzendentziaz ari da. Eta, bere bitartez, hurkoarekiko izan beharreko obligazioez. Badago hau dena esateko modu laikoagorik. Alde batetik, giza-taldekoitasuna eta generazio-artekotasuna azpimarratu beharko litzateke. Bakoizka, indibidualki jardutean, zaurgarriak gara. Garaikideen interes hutsari erreparatu ezkero, jaio gabe direnen aukera guztiak xahutzeko arriskua daukagu. Daniel Innerarityk bere azken liburuan dio ezin zaiela gure ‘konplexutasun modernoei’ behar bezala aurre egin adimen kolektiboa erabili gabe eta belaunen arteko ikuspegia erakundetu gabe. Bestetik eta haratago, gure baitan ez izateak gogoratu nahi duena da giza generoak ez dituela ahalmen guztiak, horietako asko eskuraezinak dituelako. Izaki humanoaren adimenari probetxurik haundiena (bakarka edo kolektiboki) aterata ere, ezagutza eta ahalmen humanoa finitua bai
2. Jose Antonio Agirre: “Eraikuntzaren garaia da, ez dadila euskotar bat bera ere ezer egin gabe geratu, askoz gutxiago kanpokoen balizko laguntzaren zai… denak gara beharrezkoak, bakoitzak eman dezala bere gaitasunen arabera, lanean ari den lekutik. Jakin dezagun gure historiaren garabidean izandako garaipenik haundienak ahalegin ttikien koordinatzetik lortu direla”. Hemen, bizitzen ari garen denbora berriaren zeinua. Berreraikuntzarena. Birusaren aurreko eszenarioa politiko-soziala zeharo aldatzen duena. Euskal gizartearen aniztasun politikoaren erroak sakonak dira, eta ez dira desagertuko. Iraganeko zauriak ere hortxe daude oraindik itxi gabe. Baino, garai berrietan ubide zentralaren eta bere bi ertzen arteko harremana porotsuagoa izan beharko du, berreraikuntza horri atarramendurik haundiena atera nahi bazaio, behinik behin. Ideologien arteko kontentzio-hormak desegitera joko dute, denak prest agertuko balira berreraikuntzaren eginahal horretan parte hartzeko. Lehenengo premia: gizartea eta ekonomia. Seguruenik, eskakizun berriak kontrako pausoan harrapatzen duena, zentralitate berritik aparte geratuko da.
3. Joxemaria Arizmendiarrieta: Bizi eta Iraun egin behar zela zioen Arizmendiarrietak. Iraute hutsa pobrea litzateke. “Bizitasunaren ezaugarria ez baita iraute hutsa, gure burua birsortzeko eta egokitzeko ahalmena baizik”. Eta hori lortzeko, kexak ez duela gehiegi balio. Horregatik, “lanturik ez, ekintza baizik”, errepikatzen zuen apaiz markinarrak. Kanpoko laguntzarik gabe eta “inoren baimenik gabe egin genezakeguzan egingoak ez dira gitxi”. Eskukotasun ekintzaile hori, premia orokorrei erantzuteko zenean oso ekintza bateratzailea zela frogatu zuen ederki asko. Horrexegatik, ‘ideologien laino’ banatzaileak alde batera utzi, eta behar eta egarrien inguruan biltzera deitu zuen.
Hiru pertsonaia horiek aholkatutakoarekin garai hauetarako behar dugun diskurtsoa eta bide-orririk emankorrena osa genezake. Potentzialitate guztiak mugiarazteko garaia da, sektore publikoari so ari bagara ere, guztiok daukagu zeregina. Gure ohiko estilora, etxeetako bizigarritasunetik hasita, auzo sareen indarberritzeekin jarraituz, eta lanaren finkotasuna desafio bezala hartuz. Atzo gaur bezalaxe, horiek baitira giza-bizitza eta elkar-bizitza duinaren adierazgarririk behinenak. Birus-aldi honetatik gu guztiok etxerako, auzorako, elkar-lanerako prestatuago atera gaitezen.
La verdad, difícil discrepar de un artículo bastante sensato. Lo que más me ha llamado la atención es lo necesaria que es una buena exégesis para descifrar a Barandiarán y ver que Innerarity hace progresos en su incorporación a la hegemonía cultural imperante. Buenos reflejos no le faltan.
Araba supera el listón de un fallecido por mil habitantes, como Lombardía o Madrid
Los datos han mejorado sensiblemente en Araba, pero el goteo acumulado hace que este fin de semana ha pasado a engrosar la escasa lista de zonas que han perdido a uno de cada mil habitantes por el coronavirus: 336 víctimas computadas sobre 330.000 habitantes.
Vamos a esperar que Erkoreka nos valore esta noticia…
Ah no, que nos habla de (posibles ) elecciones sí, elecciones no, todo el mundo es bueno y los pajaritos cantan
Seguimos para record negativo en Europa
A la cola del pelotón
» Exige que, antes de retomar las intervenciones ordinarias, se realicen, con carácter inmediato, test a todos los y las trabajadoras, tanto propias como subcontratadas; test que, subraya el sindicato, ofrezcan fiabilidad en relación con el resultado. Cuando se ha cumplido más de un mes desde que ELA solicitara test para toda la plantilla y toda la ciudadanía con síntomas, y tras más de 20 días desde que el TSJPV atendiera su petición y requiriera a Osakidetza que, con carácter urgente e inmediato, provea a su plantilla de material de protección suficiente y adecuado, Osakidetza sigue poniendo en riesgo la seguridad y la salud de los y las trabajadoras y pacientes «
J. Rekondok dio …
«Birus-aldi honetatik gu guztiok etxerako, auzorako, elkar-lanerako prestatuago atera gaitezen.»
Krisi hau gizakiak bere bizimodua modu zuzenean zuzentzeko azken aukera izan daiteke, banaka zein kolektiboki.
Gai izango al gara?
Ni itxaropentsu nago. Herri honetan sinisten dut eta gaur egun duen gidaritzaz ere bai. Urkulluren abertzaletasuna ingurukoekin solidarioa dela eta emateko gai dela erakutsiko duen politikaria da. Ideologia eta alderdikerien gainetik, zintzotasunez eta eskuzabaltasunez akordioetara heltzeko gai dela erakutsi du.
Bai noski, oraingoan ere aurrera egingo dugu.