Posteado por: aberriberri | noviembre 28, 2019

Katalunia bero-bero

Jexux Artetxe

Generalitateko agintari ohiei ezarritako zigor neurrigabeen ondoren, Katalunian sortu den asaldatze-tsunamia ez da harritzekoa izan. Protesta gisa egin diren elkartze eta manifestaldiak, jende oldeka, gehienak baketsuak eta eredugarriak izan dira. Larritzekoa, hala ere, zenbait arrats-gau aldera ikusi ahal izan dugun estanpa; hiriburuetan piztu diren istilu eta liskar deitoragarriekin.  Aurrerantzean, tentuz ibili beharko dira hango indar politiko eta sozialak, indarrezko gertaera bakan hauek kutsatuta kiribil ezkor batean sar ez daitezen.

Tsunamia, kontuz metaforak adierazten duenarekin! Tsunamia itsas-fenomeno ezohikoa da, dagoen guztiaren gainetik pasa eta suntsitzen duena. Egunerokoa bilakatuko balitz, esan beharrik ez dago giza-bizikidetzaren arrasto ñimiñoenarekin ere amaituko lukeela.

Katalanismoaren sortzaile nagusietako bat izan zen Almirall. Bere esanetan, Españak Frantziaren eredu nazionala kopiatu nahi zuen, penintsulako aniztasunaren gainetik, herri-nazio bakarra eta uniformea sortarazi nahian. Gauzak ez dira gehiegi aldatu. Madrilek Paris bihurtu nahi du oraindik, inguruan dituen herrialdeak xurgagarriak direlakoan. Baina, Katalunian gertatzen ari denak adierazten duen bezalaxe asmo horrek porrot egin du. Eta, Estatuko nazio-aniztasunari bide egiten ez bazaio, Katalunian sortu auzia konponbideratzen ez bada,78ko erregimena ere zartatuta gera daiteke.

Kataluniakoa bero-bero agertzen zaigu. Hantxe dago krisiaren epizentroa, baina krisiak Estatuaren lurralde osoa harrapatua dauka. Katalanen artekoa dela ezin uka, baina Españaren eredu politikoa jokoan dagoela ere bai. Ba al dago denon gustuko irteerarik? Bai, adostasunaren bilaketatik abiatzen bada. Zeren itundua ez bada, bortxazkoa izango baita.


Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios .

Categorías

A %d blogueros les gusta esto: