Posteado por: aberriberri | septiembre 16, 2019

Ikasturte berri bat, 2019-2020

José Manuel Bujanda Arizmendi

Ikasturte berri baten atarian gaude hezkuntzan, hasi berri da ikasturte berria. Itzuli dira ikasleak geletara, ume, neska mutil eta nerabeak geletara bueltatu dira, baita irakasleak ere. Euskal Hezkuntza Sistemaren ardatz irmo eta zutabe garrantzitsuak hortxe dabiltza ikasturte osoaren zirriborroa marrazten. Ilusio partekatua edonon, ikasle, irakasle eta guraso etorkizunari begira. Urteoro bezala gogo gozoz ekiten ardurari profesionaltasun paregabeaz. Kurtso politiko berriak ere hasiera eman dio bere ibilbideari, Legebiltzarrak ere aurre egingo dio bere eginbeharrari. Aukera paregabea elkarrizketaren eta adostasunaren bidetik, borondate onaren eskutik eta erantzukizun konpartituaren jarreragatik lan egitea arduraz adostasunaren eremua aberasteko eta bermatzeko Hezkuntzaren inguruan. Eta honen behar berrien inguruan.

Hezkuntzaz ari naiz. Badakit, jakin ere, hiritar edonoren bizi esparruan alor oso garrantzitsuak daudela, jakin badakit, nola ez ba, norberak bere lehentasunak eta grina bereziak izango dituela. Baina, eta errespetu osoz diot, Hezkuntza oraina eta etorkizuna da, oraina zeren gaur egun hezten ditugun neska mutilak gure etorkizunaren lekukoak izango dira, eta etorkizuna zeren gaurko nerabeek etorkizunaren Euskadiko argazkia zirriborratuko dute. Jakin badakit lehia politikoa demokrazia batean, geure euskal esparruko demokrazian  zilegi eta guztiz beharrezkoa dela. Baina era berean jakin badakit Hezkuntza gai serioegia dela tirabirako sokatira batean erabiltzeko. Hezkuntzaz ari garenean, berriro diot, biharko egunaz ari gara, ondorengo belaunaldiaz ari gara, geure Herriaren biharko egunaz hausnartzen eta erabakitzen ari gara. Herri egitasmo batez ari gara, Herri proiektu batez ari gara, euskal gizarteaz ari gara.

Gai guztiz serio batez ari gara, ez da ez txantxetakoa eskuartean duguna. Pentsatzen dut lehia politikoak baduela bere joko eremua, ba dituela ñabardurak eta zirrikitu ezkutuak jorratzeko aukerak. Baina berriro diot, Hezkuntza serioegia da lehia arrunt politikoan jarduteko. Etorkizunean eta demokrazian, etorkizun demokratikoan hain zuzen, badaude egon ere, adostasuna eta paktua eskatzen duten gaiak, hezkuntza da horien artean, agian, garrantzitsuenetako bat, garrantzitsuena ez bada. Hezkuntzak nire iritzi apalean, adostasuna eta paktuan ditu bere balore bizkorrenak. Adostasuna eta paktua, adostasun eta paktu kulturak eta jarrerak ditu hezkuntzak bere balio esanguratsuenak. Horrela izan da beti euskal hezkuntzaren istorioan. Elkarrizketaren bidez lortutako adostasuna erein dute gaur egun gure Euskal Hezkuntza Sistema, aurrekoek ere arduraz jokatuz horrela jokatu zuten garai zailagoetan. Etorkizun konpartitu bat izan zuten ipar orratza eta erreferentzia argi eta garbia.

Eta erronka honi aurre egiteko herri bezala bide bakarra dago, bide bakarra dugu eskuartean, norabidea auzolana da, sinergiak eta ahalegin desberdinak bideratzen eta batzen dituen bide emankorra eta aberatsa, eraginkorra, ona izango dena euskal gizartearen osotasunerako. Paktua, Legea, Adostasuna, Elkarrizketa arduratsua, guztion artean eraikia eta indartua, konbentzimenduz eta inteligentziaz. Herri ikuspegia landuz. Eskuak elkarri luzatuz. Euskal hiritarren eta hainbeste poz eta nahigabe ematen dizkigun gure bihotzeko Herri honen etorkizunak merezi du ahalegina. Desafioa orain bide on horretan aurrera jarraitzea da, eta bidean aurrerago irakaskuntzaren eta hezkuntzaren inguruan izango diren arazo eta zailtasunen aurrean etsi ez eta konponbideak aurkitzea euskal hiritarrak garen aldetik.

Paktua eta Legea beraz adostasuna eta elkarrizketaren eskutik, leialtasun eta zintzotasunaren iturritik. Eta guztion ardura denez inor ez dago soberan, ezin kale egin beraz etorkizuna baitugu jokoan 2019.go Euskadin. Datozen urteetarako, geure hezkuntzaren etorkizuna adosteko aukera begi bistan dugu tresna eta zutabe egokiak erabiliz auzolanean, hala nola, akordioa, begirunea, begirada luzea, herri ikuspegia, ilusioa, esfortzua eta partaidetza. Hori da bidea, bakarra hain zuzen, Euskal Hezkuntza Sistema etengabeko hobekuntzarantz abiatu araziko duena guztion artean, sistema propioa, berritzailea eta bikaintasunerantz abiatua. Euskal gizartean oreka soziala bermatuko duen Sistema hain zuzen. Gizarte justuagoa jokoan.

Guztiok gara beharrezkoak pausu eta urrats hauek emateko orduan. Aprobetxatu ditzagun batzen gaituzten puntuak, eta ahalegindu gaitezen bereziki banatzen gaituztenak denon artean, guztion artean lantzen eta adosten… duela mende laurden bat pasiak beste batzuek egin zuten bezala. Geure ordua da. Asko dago, dugu jokoan, etorkizuna hain zuzen. Euskaldunon etorkizuna. Euskadiren biharko argazkia. Konpromisoa, guztion konpromisoa ezinbestekoa da. Lan partekatuak gure eredu pedagogikoa diseinatzen funtsezko giltza suposatuko du. Badago bai hobetzeko, beti dago zer hobeturik, ekitatea dugu gizarte osoari ikasteko hezkuntza aukera berdinak eskaintzeko giltza. Eta gure Hezkuntza Sisteman hau horrelakoa izango den neurrian, lankidetza honetan ahalik eta indar eta kemen handienak jarri beharreko neurrian, auzolan ekimenean, etorkizuneko euskal gizarte osatuagoa baten alde jardunean arituko gara. Lortuko dugulakoan nago. Paktua eta Akordioa orain eta ondoren, ahalik eta lasterren, dagokion Legea. Jakina da ez dela erronka erraza, baina bai behar beharrezkoa horretan buru belarri aritzea eta gogotsu saiatzea. Zorte on eta hala bedi.


Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios .

Categorías

A %d blogueros les gusta esto: