José Manuel Bujanda Arizmendi
Euskal Herria hizkuntza berezi baten jabe da. Mirakuiluzki, edo ez dakigu nola, baina gaur artio bizirik iraun duen hizkuntza propio baten jabe. Inguruko hizkuntzekin ahaidetasunik nabari ez zaiona, gainera. Itxuren arabera, mendez mende lurralde honetan beti kokatua egon dena. Bada hemen, alajaina nor bere plazerera ametsetan egoteko moduko gaia. Baina agian amets egiteko grinari ateak zabal-zabalik uztea ez da on, eta arriskugarri ere gerta daiteke. Hobe dugu, beraz, buru hotzez eta zentzuz gaiari heldu. Dena den, eta gertatua gertatu hor dugu guztiona den euskara. Egia da, beronen iragana iluna eta gaizki ezaguna zaigula eta bestalde, aje askorekin iritsi dela gure egunotara nahiz eta azken hamarkadetan sekula giharra eta kemena bereganatu alor askotan, landuago eta trebatuagoa dugu/dago hain zuzen, erabiliagoa esparru askotan, euskaldun kopuru aldetik ere igoera boteretsura iritsi arte gazte eta nerabeengan bereziki. Baina baditu oraindik ere, izan ere, erronka berri, zail eta korapilatsuak, zeren bide bat egiteak bide berriei ekin beharra dakar. Ibili izateak ibiltzeari jarraitzeak eskatzen dio halabeharrez. Handik eta hemendik, hauekin eta haiekin, zubiak eraikiz.
Erronka eta xede berriak bai. Euskal gizarte euskalduna, edo euskaldunagoaz ari naiz, eta hau herri honetako gehiengo nabarmen batek onartzen duena da. Arazoa agian beste honetan datza Euskal gizarte euskalduna esaten dudanean gauza beraz arituko al gara guzti guztiok? Ni neu behintzat ez naiz ari gizarte elebakarraz ari, ez, inolaz ere. Elebakartasunak, ez du zentzurik, ez etorkizunik, ez du gure gaurko gizarte proiektu pluralean leku izpirik, ez dator bat euskal herritarron nahiarekin, ez da egokia norbanakoaren eta gizartearen ikuspegitik, alderantziz, etorkizun globalaren asetu beharreko baldintza eta beharrekin ez luke zerikusirik, anakronismo hutsa litzateke, amets antzua, zentzugabekeria arrazoi asko eta ugariengatik. Euskararen normalkuntzaren bidea jorratzea, horra hor asmatu beharreko jarduna eta eginbeharra, demokratikoki eta era eraginkorrean, herritarron onarpenean oinarrituta eta herritarren (gazteen eta nerabeen bereziki) kontzientziak era erakargarri batean astintzeko eta hiritarren parte hartze eta inplikazioa lortuko duena era ahalik eta naturalean. Eta zentzu honetan esan beharra dago, zintzoki aitortu beharra dago, hizkuntza politikaren nondik norako alor honetan esan nahi dut, ongi bezain ongi aritu dela aspaldi oso luze honetan Eusko Jaurlaritzaren esfortzu jarraitua eta ahalegin guztiz tematia aurrera begira betiere, hala nola eta adibide soil gisa, 2020 urterako 25 urte baino gutxiagoko %75 gazteek euskaldun edo elebidun izatera iristera, edota B eta D ereduak sustatu eta bultzatzea LH eta Batxilergoan, euskararen presentzia sustatu eta bermatu hedabide eta sare sozialetan, edota gazte eta nerabeen aisialdian, kirolean e.a. erakargarri bilakatu, eta horrela erabilia izan dadin euskara. Horra kakoa, erabilera, tresna erabili, edukitzetik erabilerara igaro.
Han urruti, beste muturrean, zaharkitua, atzean oso geratzen dira Unamunoren uste ustelak, euskara ezgai zela, eta beraz, tresna ezgauza, ezertara ez dena, intrintsekoki desegokia, hiltzea besterik ez zuela etorkizuna, alfer lana litzatekeela horretan indarrak higatzea, egin bekio ehorzketa ohoragarri bat. Zer eta nola galderetan dago koska. Alderantziz, zorionez, hiritarren gehiengo zabal batek adierazi izan du euskara geure arteko komunikaziorako tresna erabilgarria eta izan dadin nahi duela arnasa eta lekua hartuz beste hizkuntzen artean, inolako ghettotan erori gabe, noski, alderantziz, oraindik korapilatsuak zaizkion sailetara iritziz indarberrituta, hala nola, lan eta merkatuetara, lantegi eta administraziora, erietxe, Ertzaintza, epaitegietara e.a. Erresuminik gabe, urratsez urrats, etapak erre gabe, pausoka, erabiliz, bihotz bero, buru hotz eta begi erneak edukiz. Axularrek esan zigunez aspalditxo “tresnak erabiltzeaz fintzen dira eta orobat hizkuntzak “. Axular gaur egun bizitu balitz pentsatu zukeen etengabeko aldaketetan murgilduta dagoen euskal gizarte konplexu honetan herritarrok ditugun komunikazio premiak betetzeko tresna egoki izatera bilakatuko beharko zuela euskarak, horixe litzateke eta XXI. mendeko “Euskara jaldi hadi kalera” gaurkotua.
Elebitasun sozial integratzailearen ikuspegitik gaurko elebitasun desorekatua gainditzeak eskatzen du gizarte bizitzan pixkana murriztea bi hizkuntza ofizialen artean ematen den desoreka. Gure Erkidegoko Autonomi Estatutuak eta Euskararen legeak euskarari eta gaztelaniari aitortzen dieten berdintasun formal edo legala gizartean ere berdintasun izatean legoke kakoa, eta hori lortuko bada ezinbestekoa da, oraindik, euskarari lehentasunezko tratamendu positiboa ematea. Euskararen normaltasun soziala ez da euskara hizkuntzaren behar abstraktu bat, baizik eta euskal gizartea demokratikoki egituratzeko baldintza onuragarria. Eta hau guztiona den zerbait da, guztiona, abertzaleena eta ez abertzaleena, guztiona, euskaltzaleena eta ez euskaltzaleena, euskaraz dakigunon auzia eta ez dakitenena. Ororena da. Nazionala. Behar sozial kolektiboa da, zaigu, eta guztiok honela ulertzen eta onartzen ez badugu ukaezina litzateke nekez urratu ahal izango dugula aurrerantzerako geratzen den bide luzea. Akordioa beraz, kontsentsua ezinbestez, adostasun zabala gihartsuaz zubiak eraikiz.
Hizkuntza gatazka uxatuz euskarak bere lekua egin, irabazi egin behar ditu lekuak, eremuak, alorrak, esparruak, hainbat funtzio sozialak, bere tartea bereganatu, kultur komunikaziorako eta garapen politiko eta sozialerako ohizkotasunez erabilia den hizkuntza da funtzio nagusienak dituena. Eta irabazita dituen funtzioak galdu eta utzi gabe. Hori da bidea, normalkuntzaren bidea, urratu beharrekoa, gaur eta hemen inork ezin dezake jarri duda mudatan euskararen normalkuntzaren izaeraren legitimitate demokratikoa. Euskal gizartea eraikitzeak, Euskadi bera eraikitzeak, sozial, ekonomikoki eta politikoki ez-ezik, linguistikoki ere eraikitzea suposatzen du. Sentidu horretan esan daiteke, euskal gizartearen eraikuntza euskararen normalkuntzara mugatzerik ez dagoen bezala, Euskadiren nazio eraikuntza demokratikorako, gizarte integratu bakarra eraikitzeko baldintza bakarra eta nahikoa ez baina, aldi beran, beharrezkoa zaigu euskararen normalkuntza soziala. Euskararen normalkuntza soziala gizartearen normalkuntzaren mesedetarako bakarrik izan daiteke, gizarte-harremana hobetu besterik ez baitezake egin. Euskararen normalkuntza sozialean aurrera egiten dugun heinean gizarte demokratikoagoa hezurmamitzen arituko gara zubiak eraikiz beti.
Herri eta gizarte baten ondarea den euskara ez dadila ideologia politiko bati edo batzuei lotua ager, bestela zatiketa gertatuko da eta euskara bera suertatu kaltetua. Tresnakeri antzua. Eta tamalgarria litzateke behin eta berriz behaztopa-harri berean jotzea. Ez dezagun lotu euskararen auzia eztabaidagarri diren ikusmoldeekin, hilgarria bihurtu daiteke euskararentzat eta. Alderantziz zuhurtziaz, buru argiz eta jakitatez jardun. Euskararen bizi iraupena, horra hor obra bat berez ona, justua eta beronen alde lan egitea merezi duena. Ba dira, bai, arrazoi errutsuak helburu horren alde lan egiteko. Absolutua ez dena, absolutu bihurtu gabe, besteen eskubideak eta irizpideak errespetatuz. Obra zaila eta egitekorik aski emango duena. Eta esan beharra baldin bada, esan dezagun ozen eta argi: esandako guztiak ez du zer ikusirik hizkuntza gatazkarekin, ez beste hizkuntzen aurkako edozerekin, ezta ere, noski, erdaren aurka, gaztelania, frantsesa edota ingelesa izan. Ez dago lerrorik ezeren aurka idatzia. Alderantziz, errespetu eta adostasun, akordio zabal eta bizikidetzaren aldekoak dira, hiritarren eta hizkuntzen arteko harremanetan aldeko diren asmo justu eta onenaz hain zuzen. Azken finean eta Ibon Sarasolak esaten duen bezala “Hizkuntzen funtsa jendea elkar ulertzea da eta”.
Euskal Herria hizkuntza berezi baten jabe da.Mirakuiluzki edo ez dakigu nola,baina gaur artio bizirik iraun duen hizkuntza propio baten jabe.
Ene ustez,miraririk ez da gertatu hori ziur egon.Euskal abertzaleak,batibat,herriko kaletan,eta gizarte zereginetan,euskara erabiltzen zuelako,naiz hable en cristiano ta antzeko meatxuak jaso ahal izan.
Euskal aldizkarietan lan egin dugunak,Gaurko euskal administrazioan lan egiten duten funtzionarioen soldataren erdia jaso gabe,dena esan behar baita,gainera.Hiru alditan,gutxienez aldizkari euskalduna,baitu zuten eta zigorra jaso ere. Gora Euskadi Askatuta idazteagaitik.
Zer esan,Barandiaran,Lekuona eta ainbat ta ainbatek euskararen alde egindako lanagaitik?.Euskarak ez du magia bidez zutik iraun,Diktadurapean ere euskaldunak,hitz egiten zutelako,bere alde lan egiten zutelako.
l