Posteado por: aberriberri | octubre 21, 2016

Bakearen urtebetetzea

Jexux Artetxe

i_love_bakeaAtzo izan zen ETAk terrorismoa utzi zueneko bosgarren urtebetetzea. Ez dakit egun hartakoa gertaera historikoa bailitzan hartu beharko genukeen.  Historian letra larriz sartu behar dena, dudarik gabe, gure herriak ETAren doilorkeriagatik jasandakoa dela iruditzen zait. “Ni hiltzera noa… Eta ez noa pozik, bizitza ozpindu didazue, bizitza erremindu didazue”, esan zien Xabier Letek hil bezperan . Guztiz bat nator gure olerkari handienarekin.  Terrorismoak historian sartu behar badu, euskal kondairaren orrialde beltzenetan egon beharko luke.

Indarkeria, inolako zilegitasunik izan ez duen biolentziari deitu ohi zaio. Ba, indarkeria ezberdinen pean bizi izan gara hamarka urteetan. Denen artean, ETA izan da amore ematen azkena. Ekintza guztiak amaitzen zituela adierazten zuen agiriaren urteurrena dela eta, jende askoren iritzia irakurri ahal izan dugu, azken egun hauetako egunkarietan. Gehienak pozarren agertu dira erabaki hark ekarri dituen ondorioekin. Bakezale guztiok hartu genuen lasaitu ederra azpimarratu dute. Ezin ukatu hori dela taxuzko edonork atera genezakeen atarramendurik argiena. Egoerak atzera bueltarik ez duela esaten denean, sinets egiteraino.

Hala eta guztiz, kontrakoak ere entzun izan ditugu azken astean. Hau adibidez: “Nork esan dezake hurrengo bost edo hamar urteetan jendearen bihotzetan egon daitekeen indarkeriaren sugarrak berpiztuko ez direnik, eta belaunaldi berriek indarkeriara berriro joko ez dutenik?. Oso grabea litzateke nazioarteko aditu bezala ari den Currin jaunak BERRIA egunkariari esan dizkionak egia bihurtuko balira. Halare, oraindik indarkeria zale diren horiek ez dutela haizea bizkarretik edukiko deritzot. Ikusitakoak ikusi, bizitakoak bizi, herritar gehiengoa ez dut uste bakea azpi-jaten ari direnei begira ezer egin gabe geldirik egongo litzatekeenik.

Anuncios

Responses

  1. Artikulu polita.

    Egia da, ETAren indarkeria eten da baina bere iturri ideologikoak bizirik irauten dute.

    Ezker abertzaleak argi dio ez duela bere ibilbidea gaitzetsiko. Normala da baina era berean ardura pizten du horrek; bere ibilbidea gaitzestea bere izatea dudan jartzea litzateke; baina horrek esan nahi du ezin direla gaitzetsi ia mila hildako eta ondorioz etorritako mina.

    Horregatik kontuan hartu behar da Brian Currin jaunak esaten duena: etorkizunean indarkeria berpiztu ahal daiteke? Hori horrela izan daiteke soilik baldin eta indarkeria ontzat eman dutenek berriz ere ereiten badute.

  2. ETA ren indarkeria eten da, bainan ETAk irauntzen du.
    Zergaitik ez da behin betikotz desagertzen?
    Or ziok ba koxka!

  3. ETAren indarkeria eten da, bainan hark irauntzen du.
    Zergaitik ez da dezagertzen behin betkotz?

  4. ETA Espainiako faxismoa baino askoz gehiago gorrotatzen duzuela ikusten dut. Logikoa da , faxisten artean adiskidetasuna beti dago.
    klase-pribilegioen defentsak asko elkartzen du.

  5. faxismoa dakarren indarra zapalketa, … , ETA, besteak beste.

  6. ETA ez da faxista ideologiaz baina bai joakeraz mugimendu totalitario baten erakunde armatuari dagokion bezala. Espainiako faxismoa okerragoa dela esatea ez du esan nahi ETA Espainiako faxismoa bezain gaitzesgarria ez denik.

  7. Situación preocupante, la baturrada plenamente instalada en Deia

    http://www.deia.com/2016/10/21/opinion/tribuna-abierta/rosa-parks-en-badalona

    La tontada de la semana;

    ” la republica vasca (y catalana) debería servir para promover la autodeterminación saharaui o la democracia y la feminización en el mundo árabe”

    Y le habrán pagado por el artículo!!!

  8. Tamala izango da, baina ataka gaiztoan egonik jada Etaren jardun armatua, bakerako arrazoiak ez ziren ez etikoak, ez moralak, ez konbikziozkoak. izan..bakearen alde egin zuen Ezker Abertzaleak, “euskal gatazka areagotzeko” asmotan. Hala zioen ezin argi eta irmoago Arnaldok EHUko Udal Ikastaroetan.
    Ea gaizki ateratzen zaien!

  9. Oso artikulu txukuna Artetxe jaunak idatzi diguna. Ez lehen eta ez orain ETArengandik ez dut ezer onik espero. Beraiengandik ez zait askatasuna helduko, ez pertsonala ezta ere soziala. Letek ere etzun estimu handiz ikusten “ morroi” hauen ekinbidea:

    “Zuen taldea sortu zenean nik 15 urte nituen. 65 urte kunplitzera noa. Beti istorio berdina ikusten dut: beti aldarrikapen berberak, beti ustezko estrategia izugarria, beti ekintza gogorrak. Eta… zertarako? Ni hiltzera noa. Zer nahi duzue esatea? Pozik noala mundu honetatik zuek egin dituzuenak ikusi ondoren, eta zer lortu duzuen, alegia ezer ez? Ez, ez noa pozik. Bizitza ozpindu didazue, bizitza erremindu didazue. Ezin dizuet esan oso pozik noala. Esan behar dizuet egia. Eta azken batean, zer esan dezake hilotzak?”

  10. “Zuen taldea sortu zenean nik 15 urte nituen. 65 urte kunplitzera noa. Beti istorio berdina ikusten dut: beti aldarrikapen berberak, beti ustezko estrategia izugarria, beti ekintza gogorrak. Eta… zertarako? Ni hiltzera noa. Zer nahi duzue esatea? Pozik noala mundu honetatik zuek egin dituzuenak ikusi ondoren, eta zer lortu duzuen, alegia ezer ez? Ez, ez noa pozik. Bizitza ozpindu didazue, bizitza erremindu didazue. Ezin dizuet esan oso pozik noala. Esan behar dizuet egia. Eta azken batean, zer esan dezake hilotzak?”

    Politikokiago independentea izan balitz sinesgarritasun gehiago izango zuen

    Xabier Lete Diputaziora itzultzen da

    http://www.elmundo.es/pais-vasco/2016/06/14/5760308fe5fdea18348b4579.html

    Oso atsotitz gaztelau elokuentea dago Letek hitz horiekin egiten duena deskribatzeko

    Para lo que me queda en el convento me cago dentro.

  11. erderaz….La paz es producto de la justicia …juan xxiii….

  12. Justizia, kasu honetan, hiltzaileak hiltzaile bezala deitzea da.

  13. “Garai baten iraultza unibertsalaren ametsa zegoen, ideologiaren bitartez. Izugarrizko garaipenak lortu behar genituen […] Gero porrota nabarmendu zen, eta  guztiaren ustelkeria eta gezurrez ohartu ginen. Utopia, definizioz, inon ez dagoen lurraldea da, eta askotan, gehiegikerien koartada. Ez, nik ez dut amets handirik behar; ez dut gezurretan bizi nahi.” (Lete, 2006: 181)

  14. Ez , nik ez dut amets handirik behar; ez dut gezurretan bizi nahi.” (Lete, 2006: 181)

    Baina kapitalismoko basamortu kirasdunean ito gabe bizi zitekeen
    eta bere prebendez gozatzea.

    Nabaria da bakea zuentzat justiziako fruitua ez izatea. Justiziak arraio bat inportatzen dizue. Zuen bakea elite dirudunaren domeinua da eta zuek bere mirabe zuriak zarete.

  15. Ikusten dugu bada, Leteren esanak zirela medio , zein kirats ezin n ardagarriagoa darien askapena, zoriontasuna eta euskal arkadiaren promespean herri hau odoleztatu eta gorriaren gorriak pasarazi dizkioten urdangaren kume hauei.

  16. txapas eta beste kasuetan…? neoliberalismo buruz hitz egitean..?

  17. XL berak adierazten digu zer motatako “kapitalista” zen. (Parisen ez dute bere memoriaz hitz egingo baina Aberri berrin bai )

    Langile baten semea naiz ni,
    aita bezela langile,
    eguneroko ahaleginetan
    soldata baten egile;
    esku hutsik jaio eta
    esku hutsikan nabile,i
    puntakoetan inor etzaigu
    gertatu ongile.

    Aita ta amak nahiko ninduten
    fabrika batian,
    bizitzarekin burrukatzeko
    altzairu tartian;
    bidetxiurretik noa,
    agian nere kaltian,
    baina ez det uste nabilenikan
    horren apartian.

    Izerdi asko ez det ixurtzen
    larreko pendizan,
    paper tartean murgildutako
    zomorroa izan,
    limosnatik bizi diren
    umezurtz batzuen gisan
    periodikuak ez dire gutaz
    mintzatzen Parisan.

    Horretan badet bizi geraden
    herriaren antza,
    ezintasuna gailendu eta
    bakardade latza;
    hezurreraino sartua
    galtzailearen arantza,
    eromen kolpez berpiztu nahirik
    gure esperantza.

    Gitarra txar bat hartu nuen ta
    hemen nabil deman
    euskaldun zaharrak aspalditikan
    beti dugun teman;
    ardo mindua edanaz
    historiaren tabernan,
    nahiz muturreko galanki jaso
    bueltan ezin eman.

    Hamaika orru ta bertso arrunt
    nauzue botia,
    ez da erreza trebe xehetzen
    euskaldun otia;
    norbaitek esango balu
    hobe nukela joatia,
    niri berdin zait zuek hemen ta
    ni hor egotia.

  18. Claro, claro, menos mal que ahora hay cientos de presos de ETA chupando trena para nada.

  19. Gainera ezertxoerengatik ez dauden presoak, ez?

  20. ????

  21. Haciendo memoria

    PRIMER INTENTO DE GUERRILLA VASCA

    En el presente caso se trata de un corrigendum , puesto que vemos escrito más de una vez que fue ETA el primer intento de organizar una guerrilla vasca en este siglo XX. Esto es en más de un punto falso , puesto que hacia el año 1964 quien intentaba organizar tal guerrilla no fue ETA , sino el conocido jefe de EGI , para quien emplearemos el seudónimo de Gatarrieta.

    Gatarrieta había nacido en Laburdi , de padres vizcaínos , y se había educado en Irlanda , razón por la que llegó a conocer gente del IRA. Aunque la última parte de sus actuación fue lamentable , quisiera ante todo poner bien en claro que , según cuanto yo había oído sobre él , había sido un hombre valiente , emprendedor y un patriota vasco de primera categoría. Y a pesar de su fracaso en la última actuación , creo que seríamos muy injustos con él si no considerásemos esta previa actuación patriótica y valiente durante varios años , en que había sido el alma de la resistencia de EGI.
    Como tal , y especialmente como persona educada en Irlanda , no sentía ninguna inquietud de orden social. Para él , bastaba la idea nacional para poner en marcha una guerra de liberación en Euskalherria contra el colonialismo español que oprime a nuestra patria. No era un intelectual , pero tenía de bueno que tampoco presumía de serlo , aunque tenía en muchos puntos ideas más justas y más correctas que la mayor parte de cuantos guatan de darse aire de intelectuales.
    Como ya he dicho , Gatarrieta había vivido varios años con su familia en Irlanda , donde sus hermanos se habían irlandizado más que los propios irlandeses , puesto que habían llegado a hablar el gaélico mejor que la mayor parte de los irlandeses , aunque siendo hijos de un patriota vasco no hubiesen llegado a dominar el Euskera.
    Gatarrieta estaba inflamado de espíritu patriótico vasco , y estuvo , como decimos , actuando bastantes años en la resistencia vasca. Tuvo empero pronto que darse cuenta de que el PNV juzgaba la resistencia un tanto contemplativa a través de gafas frailunas .
    Esto creo que le saltó especialmente a la vista cuando en el interior entró en relación con los jóvenes de EKIN , quienes , aun siendo de otras opiniones , tenían espíritu un tanto de Acción Católica , más moderna que la filosofía del PNV.
    Ante tales circunstancias , un buen día Gatarrieta les propuso a los dirigentes de la resistencia vasca que se personalizaba más bien en Rezola , de Villafranca , quien durante la guerra de 1936 había sido adjunto a la Defensa con Aguirre , que organizasen la resistencia vasca de una forma más seria , en vez de estar repartiendo papelitos o estar escuchando una vez al año los mensajes de Gabon de Aguirre. Rezola ya estaba cascado por los años , y a pesar de todo continuaba al mando de la llamada resistencia vasca , la cual había tenido una actuación gloriosa durante unas huelgas efectuadas en todo el País Vasco a los pocos años del triunfo del franquismo. Como siempre , pensaban que tales actos debían llamar la atención del extranjero , desde donde con buenas palabras iban a lograr hacer desaparecer al sistema fascista , pero pronto se dieron cuenta de que el extranjero no se preocupaba en nada por el País Vasco y de que , al contrario , las llamadas “ democracias “ continuaban apoyando descaradamente la tiranía fascista.
    En aquella época , este desengaño ante la conducta poco amistosa de quienes ellos pensaban que eran , o habían sido , sus amigos , dejó tan desarmados moralmente a los dirigentes del PNV y al gobierno vasco , que en adelante ya no supieron ni qué significaba resistencia , ni cómo actuar.
    Gatarrieta les propuso pues cambair de rumbo. Dio en la sede del gobierno vasco en París una conferencia en la que explicaba su punto de vista irlandés sobre la resistencia , y en efecto afirmaba con toda lógica que el diálogo solo era posible con quienes admitían el diálogo , pero que los fascistas , al igual que cualquier otra fuerza colonialista en Euskalherria , a las buenas razones vascas oponían siempre sus metralletas , y que contra esta razón de la fuerza de nada servían las buenas palabras.
    Así pues , decía que “ dialogaremos con quien quiera dialogar , pero con quien no admite otra razón que el fuego de las metralletas , tenemos que hablarle en su idioma “
    Según me explicó posteriormente el propio Gatarrieta , por aquella época un patriota vasco de venezuela , quien poseía una gran confianza en Rezola , le propuso a éste cosa parecida. Es decir , dar nueva vida a la resistencia , puesto que , de la forma que se desarrollaba la causa vasca , pronto se iba a agotar el País Vasco por inoperancia de sus dirigentes. Rezola ,en quien confiaba completamente aquel patriota vasco , quien hubo hecho una fortuna en Venezuela , le expuso las dificultades económicas con las que tenía que contar la resistencia vasca. Pero como a su vez dicho patriota conocía de sobra la forma en que el Gobierno Vasco en el exilio solía sacar dinero en América para poder vivir la gente situada en torno al mismo , exponiendo grandes planes que luego nunca se llevaban a cabo , le preguntó claramente cuánto dinero necesitarían para poner en marcha una auténtica resistencia vasca , pero únicamente para dicho fin.
    Al parecer , Rezola le indicó la cifra de 10.000 a 15.000 dólares . Pues bien , sin dejarle restirarse del compromiso , el patriota vasco le dijo: “ Yo te firmo ahora mismo un cheque por esa suma . Pero me tienes que dar tu palabra de honor de que este dinero será empleado única y exclusivamente en dicha actividad.
    Además , estate seguro de que si lográis poner una auténtica resistencia en marcha , pronto os vendrá mucho más dinerodesde América “
    Según parece , Rezola juró y prometió con su fe de buen católico que las cosas se efectuarían según sus deseos, Y el patriota vasco firmó un cheque por 13.000 o 15.000 dólares. Rezola exigió en cambio que se le diese confianza y que no tendría que rendir cuentas. Dado el buen nombre que Rezola le merecía al patriota vasco , éste aceptó.

    El que quiera saber más que lea el libro de Federico Krutwig , Años de peregrinación y lucha.

  22. http://www.txalaparta.eus/documentos/libros/doc/604/a%C3%B1os%20de%20peregrinaci%C3%B3n%20y%20lucha%20katalogoa%202014%20negua.pdf

  23. Hau da Federico Krutwig, independentzia “bertikala” defendatzekoaren arrazoia:

    “ El lector habrá descubierto sin duda las contradicciones que en si encierra la realidad vasca; y es que todo ente vivo, en sus contradicciones, vive y progresa. Por ello es el vasquismo algo dinámico. Hemos descubierto las contradicciones que encierra la realidad vasca, sus, elementos opuestos, pero no hemos querido nunca olvidar el lazo de unión que los acerca y funde en una síntesis superior.”
    ´
    “No hemos hecho este estudio del pueblo de Vasconia, sólo porque esté oprimido, ni hemos clamado contra los intentos de genocidio y la injusticia que se comete actualmente con Euskaria por parte de España y Francia por ningún sentimiento romántico de querer conservar alguna supervivencia histórica condenada a muerte; nos ha guiado en nuestro trabajo la firme convicción de que el vasquismo y el pueblo vascón representan en la ideología y economía europeas una fuerza real, con sentido progresista y afirmativo”

    Unai Apaolazak hau dio:

    “Vasconia liburua abertzaletasuna eta komunismoa batzen saiatzen delako ere bada mugarri.”

  24. ETAk ez du erahilketarik burutu,ez du lapurketarik egin,zerga iraultzailea
    eskatu du,xuabe,xuabe,hori bai,lortutako diruarekin langilearentzat sekulako lanpostuak sorturik.Abertzale peto petoak dira,Burgosko prozesoan banan bana marxista-leninistak zirela aitortu zuten,bainan brometan e?.Españiari sekulako borroka egin dio horretxegaitik gaude aske.Azken batean kaka zaharra! bat besterik elitzake izango,ainbeste odol ixuri ez balute.


Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

Categorías

A %d blogueros les gusta esto: