1839/8/31-ko Bergarako Itunaren biktima Muñagorri: Bakea eta Foruak

Jose Manual Bujanda Arizmendi

pakea_eta_foruak“Euskalduna den” gisa ezagutzen duguna, politikoki ari naiz zehazki noski, ez da egokitzen edo doitzen Espainia Konstituzionalean, eta hori aspalditik dator, egungo marko juridiko-politikoaren haraindian dago. Bake-irrikak, euskaldunon eta Espainiaren arteko gatazka politikoa gainditu nahiak, eta negoziazioak horretarako tresna gisa,  gainditu egiten dituzte gaur arte argirik ezagutzen ez zuten sigla politikoak. Euskal gizartearen eta Espainiaren doikuntza atseginaren eta onartuaren aldarrikapenak, doikuntza libre eta adostuaren aldarrikapenak, bi mende luze baino gehiago ditu. Unitatearen nahiz aniztasunaren aldekoak eta etsaiak duela hiru mende baino gehiago sortu ziren. Muñagorrik, adibidez, bere bizitza eta heriotzak, bere definizio politikoak eta bere herrialde-proiektuek hala berresten dute.

Duela berrehun eta hamabi urte jaio zen Muñagorri, 1794ko apirilaren 2an, Berastegin. Mugimendu handia zegoen Gipuzkoan 1794. urte hartan. Frantzian 1789. urtean gertatutakoek eragin handia izan zuten gure Herrialdean. Espainiako monarkia, Frantziako monarkiarekiko elkartasuna azalduz, eta Godoyek zirikatuta, gerra aitortu zion botere berriari. Errepublikako soldaduek berehala gurutzatu zuten Bidasoa eta hartu zuten Gipuzkoa. Gerra oso motza izan zen; izan ere Godoyek 1775eko uztailaren 22an Basileako bake-ituna sinatzera bultzatu zuen gobernua. Ondoren, bi Frantsesadak, Napoleonena, 1808. urtean, eta San Luisen Semeena, 1823. urtean.

Giro horretan hazi zen Muñagorri. Euskal lurretan zeuden zatiketak sakondu egin ziren Cadizko Konstituzioarekin, Foruak urratzen baitzituen. Herrietan bando “zuriak” eta bando “beltzak” eratu ziren; bando horien artean antagonismo handiak jorratu ziren, ondorengo gerra karlisten hazi. Behin soldadu frantziarrak 1813. urtean kanporatu ondoren, urteetan zehar herrietan metatutako liskarrak suspertzen hasi ziren. Angulemako Dukearen soldaduak, Frantziako erregeak Fernando VII.aren eskariz bidalitakoak, Bidasoako mugatik sartu ziren eta Cadizeraino iritsi ziren, Konstituzioa ezeztatu eta absolutismoa irmotzeko.

Baina Fernando VII.aren heriotzak, 1833ko irailaren 26an, trumoien kaxa zabaldu zuen. Izan ere, bera hiltzean gerra zibila piztu zen. Lege Salikoak Euskal Herrian bere ñabardurak izan zituen: euskal foroen defentsa karlistek zuzendu zuten. Bitartean, Muñagorri berehala konturatu zen alderdi karlistan nagusi ziren liskarrez eta inbidiez, eta oso zaila izango zela Erreginaren armada garaitzea; beraz, itzal handiko euskaldun liberalen artean mamitzen joan zen bakea lortzeko negoziazio politikoa bultzatu behar zela zioen ideia. Ideia horrekin bat zetorren Muñagorri, eta jada zenbait hilabete lehenago, karlisten aldean zegoela, zentzu horretan ahalegindu zen Batzar Karlistako buruzagiekin, adiskide liberalekin harremanetan zegoen bitartean. Muñagorrik ezezkoa jaso zuen karlistengandik, baina egoitza Baionan zuen euskal foruzaleen Foru Batzarrak ondo hartu zuen; horrela, Espainiako Gobernuak Foruak kontserbatzea eskaini zuen. 1837. urteko azaroan Muñagorrik berriro bisitatu zuen Bardaji presidentea Madrilen, bere planarekin setatuta; onetsi egin zen eta diru-laguntza eman zitzaion.

Bi aldeetan kostatako gestioak egin ondoren, eta bere plana gisatuko zuen buruzagi militar karlisten baten laguntza izatea oso zaila izango zela jakinik, pertsonalki egin zion aurre, horrek berekin ekartzen zituen arrisku guztiekin, eta 1838. urteko apirilaren 18an bere aldarrikapena egin zuen: BAKEA eta FORUAK.

Muñagorrik, bere helburua lortzeko, inguru menditsu hartako burdinoletako langile, ikazkin, egurgile eta mandazain gutxi batzuen laguntza besterik ez zuen, guztiok hainbeste desio zuten bakearen aldeko mugimendua sortzeko elkartuta. Helburu nagusia bi armada etsaietan borroka egiten zuten ahalik eta soldadu gehienak erakartzea zen. Agintaritza karlistak berehala erantzun zuen eta Muñagorrik ihes egin behar izan zuen Bidasoa ibaiaren arroraino. Handik Lapurdin bilatu zuen babesa, eta jarraitzaile berriak biltzeko Muñagorriren Kantak izenekoak erabili zituen; kopla horietan bere programa azaltzen zuen, eta bake-irrikari buruz abesten zuen.

Baina gauzak oso azkar gertatu ziren, Maroto eta Esparteroren arteko negoziazioengatik Bergarako Ituna sinatu zuten 1839ko abuztuaren 31n. Orain dela 177 urte gertatutako Ituna hain zuzen. Euskal Lurretako Foru eta Eskubide Historikoen auzia-mauzia aspalditik dator beraz. Eta horretan gaude oraindik ere ibilbide malkartsu eta saiatuan aurrera eginaz, temati, amor eman gabe, euskal nazioa eraikiz urratsez urrats.

Foruak berrestearen aitzakiaz, erabat desagerraraztea bultzatu zen, hauek unitate konstituzionalaren mende jarriz. Traizioa agerian geratu zen Esparterok bere agindua aditzera eman zuenean: Foruak desagerrarazi egin dira. Esparterok Foruei dagokienez egindako traizioaren aurka zegoen O´Donell altxatzea eragin zuen. Ez da ezagutzen Muñagorrik O´Donellen altxamenduaren aurrean izan zuen jarrera, baina biktima izan zela bai: Ramon Elorrio izeneko txapel-gorria bost soldadurekin agertu zen BAKEA eta FORUAK lau haizetara aldarri ozena barreiatu zuen Muñagorriren lantoki zen Zumarrista burdinolan eta hantxe bertan, seko, tiro egin eta erail zuen.

Beraz, “euskalduna den” eta Espainiaren arteko doikuntzari eza aspaldikoa da, (baita ere borondate oso oneko saiakera ezberdinak ere) egungo Konstituzioa baino lehenagokoa. Euskal arazo politikoa ez da ez mende honetakoa, ezta honen aurrekoa ere, aurrekoen aurreko luzekoa baizik. Askok nahi dutena esanda ere. Egun, euskal gizartearen erabakiak, tematia den gizarte baten borondateak, bere orainaren eta etorkizunaren subjektu aktibo izaten jarraitzeko asmoa idazten jarraitzen du historian. Etorkizun propioa, baketsu eta konpartitua bai, baina baita ere libreki erabakia, adostua eta itundua. Horra bidea. Ezinak ekinez eginak.

Eta laster, Irailaren 25ean bertan, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak Eusko Jaurlaritza berria izango denaren osaketaren aurrekari bezala. Karta, zailtasun eta itxaropen guzti guztiak, berriro, mahai gainean, euskal gizartearen borondate zuhurraren eskutan. Beti aurrera beraz bakearen, euskaldunon autogobernuaren eta burujabetzaren bide luze honetan zehar, ez baikara lehenengoak, batzuen batzuk izan zirelako gaur egun gara eta. Kate-begi zintzo eta sendoak izan gaitezen.

Gai honetako beste sarrerak / Otras entradas relacionadas

12 comentarios en «1839/8/31-ko Bergarako Itunaren biktima Muñagorri: Bakea eta Foruak»

  1. Muchas gracias señor Bujanda por su paseo por la historia del nefasto siglo XIX , que fue testigo del inmenso error de los vascos de involucrarse en la guerra dinástica española. El error volvería a repetirse de nuevo en el siglo XX y su terrible guerra del 36. El costo en vidas humanas y pérdida de soberanía fueron exorbitantes.
    Las desavenencias entre españoles y vascos vienen de muy antiguo , es un matrimonio muy mal avenido , eso es verdad , nadie lo niega.
    Pero para los matrimonios mal avenidos hay una magnífica solución , el divorcio. Solución que ustedes eluden sistemáticamente debido probablemente a su profundo catolicismo.
    Si el día 25 los vascos les vuelven a premiar a ustedes con el voto mayoritario , volverán a equivocarse de plano y Euskadi seguirá muy mal casada con España otro montón de años.

  2. JELen agur

    Quizá sea mejor el matrimonio múltiple de clase internacionalista. El matrimonio obligatorio internacional, para la revolución tiránica de la republica social.

    Disponemos de la oportunidad de recuperar nuestras libertades forales y evitar la tiranía necesaria que unos y otros nos obligan a aceptar, bajo cualquier pretexto: la constitución, la unidad, la lucha social, el anti capitalismo…. Todas excusas falsarias para tiranizar os una vez más.

    Pues lo tienen crudo.

  3. Beti bezala Bujandak oraingoan ere artikulu interesgarria , ados datorren irailaren 25ean beste urrats bat emango dugu gure burujabetzaren bidean .

  4. » Disponemos de la oportunidad de recuperar nuestras libertades forales y evitar la tiranía necesaria que unos y otros nos obligan a aceptar, bajo cualquier pretexto: la constitución, la unidad, la lucha social, el anti capitalismo…. Todas excusas falsarias para tiranizar os una vez más »

    Pues venga , Joseba , remángate y , junto al resto de jelkides, empieza a recuperar nuestras libertades ( déjate de forales ni gaitas , libertades plenas sin latiguillos y adjetivos banalizantes ) que lleváis mucho retraso acumulado . El movimiento se demuestra andando.

    El próximo día 25 el que vuelva a votar a los DEPENDENTISTAS vascos , dejará atada y bien atada la suerte de Euskal-Herria a una España miserable y sin ningún futuro. Tenedlo en cuenta.

    Zuen nahia Espainiarekin elkartuta egotea bada, bozka ezazue EAJ
    100 urte baino gehiagotan foruekin zorabiatuz eta independentzia saihestuz
    Oihuka ezazue oso sendo zuen botoaz :Estatutua ez , Independentzia bai.

    ______________________________________

    Glosas emilianenses

    «Gaudeamus frates karissimi et Deo gratias agimus, quia uos, secundum desideria nostra, jncolomes [ sanos et salbos ] jnueniri meruimu [ jzioki dugu ] (…) Si uero, quod Deus non patiatur [non quieti] et mala opera exercimus [nos sificieremus] et plus pro carnis luxuria quam pro salute anime laboramus, timeo ne quando boni christiani cum angelis acceperint uitam eternam nos, quod absit, precipitemur [ guec ajutuezdugu ]* [ nos non kaigamus ] jngeenna (…)»

    Las glosas vascas jzioki dugu y guec ajutuezdugu aparecidas en las glosas se traducen respectivamente como: «hemos encendido» y «nosotros no nos arrojamos».

    Si quieres saber más visita KONDAIRA.

    http://www.kondaira.net/esp/Euskara0016.html

  5. JELen agur

    Haremos lo que tengamos que hacer.
    Solo falta que vengas tú a decir lo que deberíamos hacer y no, habiendo cómo habéis hecho todo mal desde hace 50 años.
    Y encima vitoreando al españolismo cutre.

  6. Hauen jarrera baino kutreagorik ezer ez,

    «Orain, koalizio batean gaude helburu komun batzuk partekatzen ditugulako, eta EAkook rol zehatz bat jokatzen dugu.» (Rafa Larreina)

    Sortuk erabakitzen du zein den EAren rola, ez zuk; Leninek denok dakigun izen berezi batekin bataiatzen ditu, iraultzaileentzat zure lana betetzen duten morroiak

  7. Rafa Larreina geurea, besteak beste, kriston zulo batean sartuta dago gero.
    Nahiz eta Lenin, Marx, Mao, … , Irala eta beste aunitz abisatu,…,ba hori, okerreko lekutik doa geure «txontxongiloa».

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *