Joxan Rekondo Pyrenaeus-eko Talaian
1. Gutxik ukatzen dute autokritika beharrezkoa dela elkarbizitza berregiteko, euskal jendearen gogoan ondo barneratuta dagoen ideia baita hori. Badago esaterik autokritikaren aipamen honek zentzu etiko zehatza duela. Gizarteari kalte bidegabea egin dionari berriz gizarteratzeko aukera ekarriko dio autokritika egiteak. Iraganean gizakion aurka egindako bortxa eta gizatxarkerien erantzukizunak argitzea ezinbestekoa baita, izugarrikeria horien egileekiko gizartearen konfiantza bere onera ekartzeko.
Orobatez, Gasteizen izandako azken eztabaida nagusian, Urkullu lehendakariak ‘autokritikaren pedagogia’ erabiltzea aholkatu digu. Hortxetik doa Jaurlaritzaren ‘Zuzendu’ programa. Autokritikaren goresmena egitera dator, bizikidetzarako eragin erabakigarria duelako. Etikaren alorretik aparteko esparruetan ere praktikatzea behar-beharrezkoa dela esan daiteke, era berean.
Lehenik, aitor diezaiogun gure buruari elkarren kontra bizitzeraino iritsi garela. Eta ezin zaizkiola elkarbizitzari ateak zabal-zabal ireki, bidegabekeriak egin dituztenen damutasunik gabe. Baina, horrek bakarrik ez digula geroaldi paketsuagoa biziko dugunik bermatzen. Elkarrekin bizi dugun historiaren beste zenbait arlo autokritikoki aztertu gabe uzten badugu, behintzat. Horrek esan nahi du iraganaren berrikuspen historiko-politikoa ere nahitaezkoa zaigula. Ondoko belaunaldiek guk bizitakotik ikasi dezaten, berriro gerta ez dakien guri gertatutakoa.
2. “Diktadura gehiegi ezagutu ditugu” esan zuen Xabier Letek orain hamar urteko elkarrizketa batean. Lehengo mendeko 60ko hamarkadan, zenbait jenderen artean bizitako irakite egoeraz ari zen hori esan zuenean. Gerra galdu zutenenganako destaina nagusitu egin omen zen orduko gazte sail batzuen artean. Helduen munduarekin apurtu beharra zegoela aldarrikatu zuten. Jarrera horren jarraitzaile izan ziren haiei ulergaitza gertatzen zitzaien, iraultza nonahi borborrean ari zela ikusita, guraso ‘galtzaileek’nola bizi zitezkeen gerra garaitu zutenekiko inolako arrangurarik gabe, erreakzio gogorretatik urruti. Gure bide galduetatik ateratzeko nahia azaltzen zuten, ”argirik gabeko bideak etorkizunik ez” omen zuelako (‘Gure bide galduak’, Benito Lertxundi).
Orduan, argirik gabeko ekintza-zaletasun batek edo Marx eta Leninen fede ikasi berriak bultzatuta, askok gurasoekiko lotura guztiak apurtu egin zituzten. Belaunaldien arteko transmisio-katea eten egin zuten. Honela, helduen bizipen politikoa aberatsarekin ikasi ordez, zaborrontzira bota nahi izan zuten. “ETA horrela sortu zen, iraultzarako amets eta egitasmo handiekin”, dio Lete zenak.
Bideak banandu egin ziren hasiera berorretatik. Geroztik, bide bakoitzetik lortu dena aski ezaguna bada ere, ez da alferrikakoa aipamentxo bat egitea. ‘Galtzaile’ haien gizabidetik aurrera eginik, apurka eraikitako oinarrietatik, orain indarrean ditugun herri-erakundeen zutabeak altxa genituen. ‘Iraultza ala hil’ leloaren atzetik joan zirenen bidetik, berriz, “oinazea, sufrimendua eta miseria morala besterik ez dira sortu”, Lete olerkariak ederki asko azaldu bezala.
Ez dira asko autokritika egiterakoan honaino iritsi direnak. Ez da erraza etapa hura juzkatzea. Dena den, ondo letorkiguke gertakari haiek irakasgai izatea gure belaunaldi gazteentzat.
3. “Helduen boterea apurtu behar dela” diote orain ere Ernaikoek, taldearen Formakuntza Koadernoetan. Ezker Abertzaleko gazteentzat helduen boterea apurtu behar da botere honen funtzioa “subjektu alienatu eta erabilgarriak sortzea” omen delako, “kontrol eta manipulazio bidez” garatzen dena.
Delako Formakuntza koaderno hori ‘Pentsamendu Kritikoa’ erakusteko dela adierazten bada ere, ezin daiteke bere luze-zabalean dogmakeria ez den besterik topa. Zer autokritika eta zer arraio… Burua lehengo lepotik duenari, ezinezkoa zaio autokritika.
Eta badirudi 60ko kiribil berean sartu nahi gaituztela gazte hauek. Patu desgraziatua litzateke guretzat. Historiaren jirabirek ez gaitzatela berriro azken hamarkada hauetan bizi izan duguna errepikatzera eraman. Baina, ibil gaitezen argi. Denboraren igarotze hutsak ez baitigu hori bermatuko. Klabea autokritika izanik, eta egin behar dutenek egiten ez badute, gainontzeko guztiok egin beharko diegu ezinbestez dagokien (auto)kritika hori.
Hona ekarriko ditut Pruden Gartziaren hitzak, baimena eskatu gabe, baina azken finean hitz hauek argitaratu ditu ( ikusi http://www.unibertsitatea.net/blogak/txoroen-untzia/2015/08/30/joseba-gabilondok-belaunaldi-bati-buruzko-liburua-idatzi-du/ )
Iraultzaz, 68az, euskadunez:
Iraultza bat, denok dakigunez, oso fenomeno zabala da (globala, nahiago bada) eta, beraz, badu alderdi politikoa, badu alderdi soziala, badu alderdi militarra, eta badu alderdi intelektuala ere. Konbentzionalki 68ko iraultza deitzen den hori munduko eskualde askotan garatu zen prozesu bat da (Frantzia, ororen buru, baina baita ere Italia, Alemania, Txekia, Irlanda, Espainia, Estatu Batuak, Txile, Argentina…) eta, behar bada, Euskal Herrian inon baino eragin luzeagoa izan zuen, arazo nazionalarekin izan zuen estekatze bereziari esker. Euskal Herrian 68ko iraultza ia-ia atzora arte luzatu da, hortik dator ondoko faseari Gabilondok postnazionalismo deitzea, baina munduko beste leku batzuetan (Frantzian edo Estatu Batuetan, adibidez), fenomenoa ez da hain luzea izan eta haren ondoko egoera historikoak ez du izen berezirik hartu; izatekotan, Berlingo harresiaren erorketak (1989) sortu zuen egoerarekin nahastu da. Beste hitz batzuekin esanda, neure ustez hemen Berlingo harresiaren erorketa 2011n gertatu da
Ene Jainkoa , Rekondo jauna , zer nekagarri eta obsesibo zara zure monotema errepikariarekin.
Monotema errepikariarekin dabiltzanak ezker «abertzale»koak dira, euren gaztetxoak materialismo dialektikoaren pozoinaz kutsatzeko obsesioarekin.
Otro en la misma línea de Lete, Ibarzabal:
«Se podían haber elegido en aquel tiempo unos modelos u otros para seguir, pero se eligieron, a mi juicio, los peores. Se podía haber elegido la India de Gandhi, pero se eligió Argelia, Cuba o la izquierda internacional más violenta. Se podía haber elegido la social democracia, pero se eligió el marxismo leninismo. Podríamos habernos fijado en modelos económicos como los nórdicos, pero no, se prefirió mirar a Latinoamérica. Salvo excepciones que no tuvieron impacto alguno, cada escisión era más izquierdista que la anterior, y los culpables eran poco menos que los compañeros con los que se había trabajado un poco de tiempo atrás. ¿Pero qué nos pasó, qué venada nos entró?»
Materialismo dialektikoa euskal ezkerreko gazteen burua kamusten duen erreminta zaharkitua , izan daiteke , konpainiako animalia bezala hipopotamoa onartzen dugu , baina zer diozun » humanismoa » mozorrotutako dialektika kapitalista neoliberal faxistari buruz ?
Hori ez du kamustu zuen pentsamendua eta usteldu arima foroko macartista maiteak ?
Armatutako zementu aurpegi bat duzue. Gazteriak aurpegia apurtu behar izango lizueke egiten ari diozuen eta motz geratzen naiz.
Nik ez dut faxismo izpirik topatu artikulu horretan. Non dago, galztaundi? Normala izaten da erantzunik eman ezin denean irain potoloa botatzea.
Eta azken lerroan mehatxua, gazteriak aurpegia apurtu, gazteri horrek aurpegi asko apurtu ditu eta bizitza asko galarazi eta zu bezalako astakirtenen irain gaiztoei kobertua ematen die.
Todos los pacifistas trabajan sin saberlo ( o sí ? ) para el poder establecido , extienden el veneno de la NO REBELDIA contra el despotismo.
Tanto Lete (GB) como Ibarzabal ( Este más que pacifista es , como Jonan Fernández , uno que sabe nadar y guardar la ropa ) disfrazan su cobardía personal con un falso pacifismo. A la bestia no se la vence con poemas , versos y plegarias.
Tibios difusores del miedo , siempre en los aledaños del poder establecido , aduladores pelotilleros del mismo.
Nik galtzagorriari erantzuten nion , Ponpox , baina zuk ezin izan duzu lohiztatzeko gogoa jasan. Ay! nahazlea.
Otro hideputa obseso, Don Fétido de España.
Ongi erantzun dizu panpoxek, galtzaundi. Irain potoloak erabiltzen dituzu baina ez dakit zer demontretaz ari zaren, nik ez dut Rekondoren aritkuluan faxismorik ikusi.
Esango didazu non ikusten duzun zuk.
Zuk dikotomia TONTO bat planteatzen duzu, materialismo dialektikoa eta ezker abezalearekin ez dagoena kapitalista neoliberal heteromonstruosopatriarkal eta ez dakit zer gehiago da.
Nerabe inozo baten moduan hitzegiten duzu.
Eta bide batez Rekondori neoliberal deitu diozu baina bere artikuluari ez diozu erantzun.
Utzi itzazu irainak alde batera eta erabili argudioak eta Jainkoak eman zizun burmuin hori.
Baduzu garaia.
Pertsona heldu baten moduan argudiatzen hasten ez baldin bazara, galtzaundi, materialismo dialektikoak usteldutako beste gizagaixo bat zarela pentsatuko dut. Momentuz horren itxura guztia daukazu, tamalez.
Espainiako txakurra aske dabil blogean , kontu ezazue amorruarekin eta zorroekin , izen asko ditu baina kiratsagatik bereizten da.
Jende burutsuak irizpide sendo eta oinarritutakoa du , ez du bere burua hiltzen inorengatik.
Betiko aurrezkiak lapurtu dizkiezuen espainiarrak ikaratzera joan zaitez.
Rekondo jaunak apaiz bat dirudi baina politikari bat, damuarekin egun santu guztian bizkarrean , Galtzagorri.
Ez du inoiz protagonista izan antzeko kanpaina Espainiako faxismoaren hilketen kontra , horregatik uste dut faxista bat dela, barruan eta etxetik kanpo faxismoaren kontra borrokatu zirenak bakarrik kondenatzen dituelako.
Ur bedeinkatuarekin bustitako ardiez mozorrotutako otsoak zarete.
Eta honekin amaitzen dut ardiak eta guzti aspertzen dituzuela , erredundantzia balio dezan.Garraztasunik gabe esanda.
Faxista bat dela, faxismoaren hilketak ez dituelako aipatzen Ernaiko izkribu baten azterketan? Hori bai argudioei ematen diezun buelta gaiztoa, Galtzaundi, ez baituzu ezer esaten, iraina bota baizik. Ikusten da zure antzekoek besterik ez dakitela.
Faxismoaren kontra borrokatu zirenak kondenatzen zituela? ETAk faxista ez zen jende mordoa hil egin zuen. Horretaz ari zara? Ze aurpegi galanta!
Garraztasunik gabe esanda, faxismoak zurekin zer ikusi handia du, indarra eta gezurra dituelako oinarri.
Arrazoi, Panpox.
Nere ustez, leku guztietan faxistak ikustea jarrera faxista da. Faxismoa eta sozial-faxismoaren azpian pasa ditugun egoerak, pentsamentu bakarraren zale asko laga ditu gure inguruan.
Urte asko pasako dira diktaduraren hondar hauek geuretik desagertzeko. Bitartean, beti izango ditugu gure artean pentsamentu librearekiko etsai intoleranteak, Macarty edo Stalinen paranoia berarekin gaixotuta bizi diranak.
Galtzagorri , Markel eta konpainia , dudarik gabe argi dago zuek macartismoko hegal ultragoako zaretela. Hor uzten zaituztet egosiz zuen behazun beltzean .On egin.
Baina, galtzaundi, nik galdetu dizut ea artikuluan non ikusten duzun faxismoa.
Iraina al da zure dohain espiritualen gailurra? Hala dirudi, eztabaida arrazoituaren eremuan galduta ikusten bait zaitut.
Eskerrik asko, Galtzaundi hemen utzi duzun zabor mezu horrengatik. Zure izatearen eta ideologiaren eredua da hori.
Pas de liberté pour les ennemis de la liberté . . .
Itxura hartzen dizue , Panpox ? Ziurtatzen dizuet hitz horiek ahoskatu zituenik ez zela sozialista edo komunista ( zuen obsesioen arrazoia )
Eta, zuek, sistemaren jarraitzaileek, jotzen direnek , oraindik ez badute jo , egun bat joko dutela pentsatu behar izango zenukete.
Amorruko mahatsek heltzen duten eta bere fruitua eman dezaten denboraren kontua da , zuek lantzen jarrai ezazue.
Abuztua jendea esplotatuz egiten duten jainkojale humanista beatifiko guztiak , bere bizitzak doilortuz , bizitzako proiektu zintzoa haiei ebatsiz
gogoan izan behar duzue.
Abisatzen diona ez da traidorea . Beste egunean unibertsitarioek Felipe Gonzálezi liskar egin zioten oso sendoki , behin eta berriz entzun zen hiltzaile hitza. Gaur oihuak dira , bihar harriak , gero balak eta Mussolini bezala amaitzen da txerri bat bezala ahuspez esekita.
Galtzaundi, ikusten da zuk ikasten duzun kobazuloetan ez dela argudiatzeko irakaspenik ematen. Iraina besterik ez duzu ematen. Horren tamainakoa izango da, noski, zure eta zuretarren alternatiba.
Jendea esplotatzen dugula? Alajainkoa, entzun behar zena. Gu ala ni ezagutu ez eta berehala lelo hori leporatu. Euskaldun zaharren zintzotasun apurrik ez duzu, Galtzaundi, eta hori nabari da zure euskara traketsean.
Gaur ohiuak, bihar harriak, gero balak. Hori da zure programa politikoa. Ikusten da zure kide armatuek ez bezala ez duzula gartzelarik jasan. Zeinek botako ditu harriak eta balak, Galtzaundi? Zuk zerorrek ez, oilobusti tripapotoloa.
Guztiak ez dugu izan ama-titiaren euskara edoskitzeko zoria , Panpox , oso zoriuntsoa zara.
Nire aurreko idazkiaren lehen hitzak Saint Justen dira , iraultzaile frantziarra
Soka gehiegi luzatzen denean , hau azkenean apurtzen da.
Eztanda soziala gertatuko balitz, beharbada kaltetuen taldearengan egon nendin.
Eta bestalde jaki onekoak eta diruak metatzea zuek zarete , heziketa oneko mutilak eta eltzekoa eta guzti egiteko beti ur bedeinkatua.
Barkatu nire Euskera txarra baina gutxienez saiatzen naiz.
Ondo ibilo ondo hezitako mutila.
Berriz ere ezer jakin gabe hitzegiten ari zara. Nire amatxok euskara eman zidan Francok euskara persegitzen zuen bitartean. Zure familikoek ez zizuten eman. Zergatik, Galtzaundi? Beldur zirelako?
Euskara, ez dakit jakingo duzun, jende xeheak mantendu du, eta esatea euskaldun jatorrak heziketa onekoak garela aberatsen kasta batekoak bagina hori beste irain bat besterik ez da. Nire ama baserriko alaba zen eta lana besterik ez zuen egin bere bizian. Hori bai, inposatzaileen borondatearen gainean euskara eman zien bere seme alabei.
Ikusten dut harria bota eta eskua ezkutatzen maisua zarela. Eta euskaldun jatorrak, egoera guztien gainetik euskarari eutsi dietenak, iraina besterik emateko ez duzula balio.
Irainka hasi, ta mehatxuka amaitu.
Bai lagun tristea galtzaundi hau.
«ETA erakundea arrazoi politikoengatik sortu zuten eta bertan aritu direnak arrazoi politikoengatik aritu dira eta erabaki politiko baten ondorioz utzi zuen borroka armatua.»( Patxi Zabaleta)
Ba horixe da onartzen ez duguna, aurre -politikan errotutako erabakia behar dugu. Aurreko estrategira bueltatu ez daitezen