Jexux Artetxe

ElkarbiziLogoaLasarte-oriatarrok ia 30 urte daramatzagu udalerri bezala antolatuta. Gure historia luzearen aurrean, tarte laburra bada ere, hiriaren morfologiari dagokionean gure herriaren sasoi bikainena izan dugula esan daiteke. Udala lortu eta gero, gure agintariek hirigintza ona egin dutela iruditzen zait. Ekonomiaren urte onenak baliatu ditugu gure bizilekua konpondu eta txukunago uzteko. Hiri antolamendua eta zerbitzu publikoen eskaintza inoizko hoberena izan da. Hiru hamarka hauen ondoren, kale egiteak ere nabarmendu diren arren, hiri azpiegituren alorrean gauzak ondo egin direla agerikoa da.

Hirigintza ikuspegiek, hiri eraketa eta udal zerbitzuen jarraibideek, ondo erroturik egon behar dute nonbait, gertatu aldaketa politikoak gutxi eragin diela bistan delako. Denok dakigu, ordea, herria egitea egitura urbanoak sortzea baino askoz gehiago eta zailagoa dela, ez dela bakarrik hirigintza. Eta badakigu halaber, herrigintzaren ardura ez dagoela erakundeen esku soiletan. Herrigintzaren muina den elkarbizitza, batik bat. Nagusiki, herritar garen guztion erantzukizuna dena. Eta hortxe izan dugu hutsik haundiena.

Jon Sarasuaren metafora erabiltzeagatik, Etxea (hiria) berritzen ari ginen bitartean, Sua (auzokidetasuna) itzaltzen ari zela ikusita ez ginen gauza izan ezer egiteko. Gure artean, indarkeria, mehatxua eta beldurraren leizeak irekitzen eta zabaltzen ari zirela konturatu baginen ere. Horren itxura ederreko bizilekua, herritar batzuentzat kaiola bihurtzen ari zela ikusteraino.

Horregatik, bertan bizi garenon arteko harremanak normaltzeko ahaleginetan ari gara biltzen udalak bultzatutako foroetan. Bizikidetzaren gaineko ikuskera ezberdinak azaltzen ari dira. Ez da harritzekoa. Lasarte-Oriakoa ez baita ‘pentsamendu bakarreko’ gizartea. Hala ere, elkarbizitza normaltzeko, guztion ongiari begira ari bagara, gizaki guztiekiko errespetua ardatz duen oinarri etikoa behar dela ados jarriko gara zalantzarik gabe. Bestela, alferrik ariko gara eta ez dugu herrigintzan ezer ere aurreratuko.

Gai honetako beste sarrerak / Otras entradas relacionadas

2 comentarios en «Hiria eta Herria»

  1. Zorionak Jexux ekimenagatik.
    Ez dakit Jonena baliagarria den, herria eta sua, baina bai oso egokia da, aukeratu duzun Herria eta Hiria:

    1.- Gure Euskal Herriko barne konfigurazioari begira (aspaldi proposatutako faltan delako: http://www.euskalhiria.org edo http://www.basquecity.org gisa zabaldua nazioartean).

    2.- Bizikidetza ez delako soilik erakunde formaletan aldarrikatu behar den hori.

    3.- Ikuspegi hibrido horiek egokiak direlako eta beharrezkoak, gure lurraldegintzaren tamaina, eskala eta kudeaketa fintzen joateko. (ps: brotxagordakin gaude, pintzela behar dugunean).

    Poztu naiz tituluarekin eta edukian badugu zer gehiago garatu.

    Izan ondo, Ingalaterratik,
    Dr Igor Calzada

  2. Si es sincero el ánimo de entendimiento de las partes , sea bienvenido.
    Debemos despojarnos de una visión maniquea y acudir a los encuentros con intención de hacer autocrítica sincera.
    Si se elude un relato histórico sesgado y falto de rigor , se podrá avanzar en el entendimiento y restaurar las heridas de nuestra convulsa reciente historia.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *