Aberriberri bloga

ELKARBIZI ekimenaren sortze-agiria / Carta fundacional de la iniciativa ELKARBIZI

elkarbizi-logo-webJoxemari Aldanondo/Mikel Arregi/Rikardo Arrizabalaga/Jexux Artetxe/Luismari Ormaetxea/Joxan Rekondo

1. ETAk indarkeriaren amaiera iragarri bazuen ere, oraindik baketzea lortzeko landu behar dugun adiskidetzearen bidean badago zereginik. Lan franko egin beharko dugu urteetako eraso bortitzek elkarbizitzan utzitako zauriak sendatzeko. Hori lortzeko, funtsezkoa litzateke indarkeriaren egileek onartzea gure artean eragin duten kaltearen zuzengabekeria eta kausatutako minagatik dagokien erantzukizuna bereganatzea ere bai.

2. Halaber, lana egin beharko dugu aurrerantzean, gure ondoko gizakide orok, legozkiokeen segurtasuna eta askatasuna bermatuta ikus ditzan. Alor horietan hondatuta geratu den elkarbizitzaren konponbideaz arduratzea litzateke gure beharkizun nagusiena. Bada garaia bizikidetza modu jatorrean garatzeko; eta horretarako behar ditugun gutxieneko baldintzak arduraz finkatzeko.

3. Elkarbizitzaren alorrean ezer aurreratu nahi izanez gero, abiaburu sendoetatik hastea erabakigarria da. Bistakoa da gizakideen parte-hartzea piztu behar dela. Elkarbizitza behetik gora garatu eta eraldatzen baita, jende arruntaren jarrera eta jokabideak aldatzearekin batera.

4. Eta bizikideen arteko harremana agerikoa denez, ezin gaitezke talde itxien baitan konpondutakoaren emaitzen itxarote geldoan egon. Hortaz, garrantzizkoa da bizikidetzaren alde egiten diren eginahal eta kudeaketa guztiak gardentasunez

5. Hau horrela, tokiko erakundeen ekintza eta erabakiek ere badute zer esanik herrikideen esku hartzea suspertzeko garaian. Horregatik hasi dira bailarako udal agintariek eta herritarren hainbat taldeek elkarbizitzaren aldeko ekimen baikorrak abian jartzen.

6. Gure ustez, ekimen horiek giza legearen bidea hartu beharko lukete. Parlamentuan adostu den abiapuntu etikoaren bidea, hain zuzen ere.

7. Legebiltzarreko adostasun honi ‘zorua’ deitu izan zaio. Ezinbestekoa zaigu hitz horren bi esanahiez ohartzea. Aurrenekoa, elkarbizitzak minimo partekatua behar duela adierazten duena. Bigarrena,herritarrek eguneroko harremanak garatzen dituzten lurzoruan errotu behar den kode etikoaere badela azaltzen duena. Herriko kale-auzoetako lurzoruan, alegia. Baita denda eta tabernetan, lan edo txolarte aldietan ere,…

8. Urteetan izua edo mendekua zabaldu eta erein den toki berberetan, beraz, sustraitu behar da zoru etikoa, jarrera hondagarri haiek erabat ezabatu arte.

9. Desadostasuna ezinbestekoa da elkarbizitzan, baina ezin da erabili bortxaz baliatu direnek iraganean erabili ohi duten bezalaxe, haiekin bat ez zetozenak suntsitzeko edo baztertzeko. Giza legezko elkarbizitza sendotzen ari den neurrian, gero eta hutsalagoa egingo zaie horiei bortxa edo mehatxua goraipatu edo erabiltzea.

10. Azkenik, elkarbizitza ez da araurik gabeko egoera bat. Elkarrekin egin nahi dugun bizitza eratzeaz gain, herritar banakoaren bizia, askatasuna eta ondasunak babesteko arauak finkatu eta betearaziko direla segurtatzea beharrezkoa da. Helburu hori burutzeko herriak berak ezarri dituen erakundeekin auzo-lankidetza esparruak irekitzea espero daiteke normaldu egin den elkarbizitzaz.

Aurreko dekalogoan mamitutako eginkizun honek jendartearentzat duen berebiziko garrantziaz jabetuta, esperantzagarria den unea alferrik galtzen utzi gabe, agiri honekin bat egiten dugunok gure eskura dagoena egiteko gertu gaudela adierazi nahi dugu.

1. Aunque ETA haya declarado el cese de la violencia, hay todavía mucho trabajo que hacer en el proceso de una reconciliación que nos lleve hacia la pacificación. Para sanar las heridas que años de violentas agresiones han ocasionado a la convivencia. A tal fin, es necesario que todos los autores de la violencia reconozcan la injusticia del daño causado y asuman la responsabilidad que les corresponde.

2. Asimismo, debemos trabajar para que, en adelante, todas las personas de nuestro entorno tengan garantizadas la libertad y la seguridad que les corresponde. Lo que exige centrarse en la reparación de la convivencia dañada, al no poder mantener aquellas debidamente salvaguardadas. Ya es hora de construir una convivencia normalizada, y de fijar responsablemente las condiciones mínimas que ella necesita.

3. Si queremos avanzar en materia de convivencia, es imprescindible comenzar desde un punto de partida sólido. Queda claro que hay que estimular la participación ciudadana. La convivencia se despliega y transforma desde abajo hacia arriba, a medida en que van evolucionando la conducta y las relaciones entre la gente corriente.

4. Las relaciones entre los convecinos se viven de manera abierta. Por eso, es exigible que el trabajo por una convivencia sana se haga con transparencia. No podemos permanecer pasivos, a la espera de los resultados que se obtengan de arreglos cocinados en el seno de foros cerrados.

5. En este sentido, las acciones y decisiones de las instituciones locales influyen en el momento de animar la participación de los vecinos. De ahí que las autoridades municipales y algunos colectivos sociales de la comarca hayan puesto en marcha iniciativas reconstructivas de la convivencia.

6. Para nosotros, es indispensable que estas iniciativas se desenvuelvan en un marco humano y cívico. Un marco como el que ha sido determinado por los principios éticos acordados por el parlamento vasco.

7. Como ya se sabe, a este acuerdo parlamentario se le ha denominado ‘suelo ético’. Es necesario que nos fijemos en el doble significado de ese concepto. Indica, en primer lugar, que la convivencia precisa de un mínimo compartido. Y advierte, en segundo lugar, que dicho código ético debe establecerse en el mismo suelo donde se desenvuelven las relaciones cívicas cotidianas. Sobre el pavimento de nuestras calles y barrios. En los ámbitos de ocio y trabajo, a la vez que en las tiendas y tabernas,…

8. El ‘suelo ético’, por lo tanto, debería extenderse en los mismos lugares en los que durante años se ha sembrado y propagado el odio y la venganza, de tal manera que estos detestables comportamientos desaparezcan definitivamente.

9. Es inconcebible la convivencia sin el respeto al desacuerdo. Es inaceptable que se quiera utilizar este desacuerdo para agudizar una confrontación que busca excluir o destruir a los discrepantes, tal y como los violentos han intentado hacer en el pasado. Pensamos que, en la medida en que se estabiliza una convivencia sana y cívica, el uso o la exaltación de la amenaza o la violencia será cada vez más inútil y marginal.

10. Por último, la convivencia no es una situación de ausencia de normas. Es importante organizar las relaciones entre vecinos, y para ello se deben fijar normas para proteger la vida, libertad y patrimonio de las personas, asegurando que dichas normas se van a cumplir. De una convivencia normalizada se espera que abra espacios en los que la vecindad y las instituciones públicas cooperen a la hora de aplicar las normas que garantizan la protección de las personas y sus bienes.

Visto que vivimos una época de expectativas que no queremos dejar pasar, y siendo conocedores de la importancia que para nuestra sociedad tienen los retos explicados, los que nos identificamos con este documento manifestamos nuestra disposición a defender, en nuestros pueblos, la normalización de la convivencia sobre las bases que hemos expuesto en el decálogo precedente.

Salir de la versión móvil