Jexux Artetxe
Azken garaiotan, eskukotasunaren aldeko joera bat hedatu da gure artean. Batik bat, gure eskuko bagarela aldarrika nahirik, Durangotik Iruñera bitarte eskuz eskuko giza-katea egin nahi dutenen ekimena iragarri denez gero. Ekinbideak ireki duen abaguneaz baliatuta, hara eztabaidari lagungarriak izan dakizkion zenbait gogoeta.
Gure esku dagoena egiteak ez digu besterik gabe bidezkoena hautatu dugunik egiaztatzen. Berdin balia daiteke etxea ondu edo hondatzeko. Hona Latxagak ikusi zuena: “bi eskukoak izaki,… batetik etekina eta atsedena dator, bestetik mina eta grina ilunak”. Esaterako, euskal herriaren iraungarritasuna (naziotasuna) jarri al daiteke borondate hutsean oinarritzen den ekinaldi baten menpe?
Eskuko izatea baino funts handiagoko esamolderik aukeratu beharrean, burujabe izatea hobetsi beharko genuke. Herri bezalako herentzia arduraz zaindu eta ontzea behartzen gaitu, aurrenik. Baina, bere buruaren jabe denak badaki, bere eskutik egindakoen ondorioez ohartuta baitago, bere buruaz ez ezik bere ingurukoenaz ere baduela erantzukizunik.
Burujabetzaren ariketa, ordea, behetik gora trinkotzen den horietakoa da. Aurrena zorua finkatu, azkenik teilatua eman. Hurkoa (lehen auzoa, etxekona,…) lehenetsiz. Gure eskutik, baina behar den arduraz egiteko badugu lan nahikoa etxean, auzoan eta herrian.
Bizi dugun garaiaren larrian, hainbeste jenderen estualdiaren aurrean, gure esku bailegoke auzolanean erantzunak prestatzea. Orobat, bizikidetzarentzat aukera ireki denean, orube etikoa gure herri osora zabaltzeko elkarlanean aritzea. Horregatik, zail da ulertzea bertan lehen auzoari laguntzeko, dituen beharrizan gorrienetan, elkarrekin aritzeko gauza ez garenok nola eskutik hartuko dugun Durangon, Iruñean edo bien bitarteko edozein tokitan.
Oskarby, “Gernikako Estatutua” gainditua dagoenarekin bat etorri naiteke eta bat nator bi mailatan. Lehena, Estatututik beteta dagoena aldarrikatzea ez duela zentzurik esaten denean. Eta, bigarren, Estatuaren ekimenez murriztutako eskumenak desitxuratuta geratu direna esaten denean. Estatutuaren superazioa ez da gertatu, ordea, Gizarte Segurantza bezalako ahalmen potenteak oraindik gureganatu gabe direnean. Adibidez, fiskalitatearen gainean aipatu dituzun bi konpetentzia hoiek (BEZari buruzko botere araugilea eta Gizarte Segurantzaren kontzierto bidezko ejekuzioa) estatus berririk gabe ere gureak izan beharko lukete. Nafarroarekiko dugun harreman politikoa hobetzeko nafarren iritzian oinarritutako irteera ematen digu bi erkidegoei. Iparraldeari begira, gustatuko litzaidake horrelakorik izango bagenu. Ba al dago erantzun hobeagorik?
Hala ere, nik daukagunaren azterketa proposatzen dudanean, Urkullu lehendakariak berak esandakoa berresten ari naiz. Daukagunaren ebaluzioa partekatzeko gauza izan ezkero, lehenengo pausoa zoru seguruan jartzen ari geranaren froga delako. Lehendakariak esan duenez, adostasunean (hemen aurrena eta Madrileko gero) oinarritu nahi du estatus berriaren bidea. EAJren bide-orriaren izenburua ADOS izatea esanahigarria dela iruditzen zait.
Hala ere, askok uste badute ere herri edo nazio bezala jarraitzeko estatus baten premi larria dugula, ni ez nago ados. Premia beste plano batean dugu. Gure guraso eta aiton-amonek, gerok ere, estatusik gabe ere herria egin daitekeela azaldu dugu, herrigintzan, auzolanean, lantegietan, kirolean, hezkuntza eta hizkuntza sostengatzen ahalegindu garenean,… Herri dinamika hori urteetan galdu egin dugu. Baina, berriro ere suspertzeko oraindik ere gai garela diot nik. Hori bai gure esku dagoela.
Beraz bi plano daude eztabaida honetan bata “estatu” planoa eta bestea “sozial planoa” ni bigarren hori indartzeko nahiko konpetentzia ikusten ditut. Nire iritziz gure arteko akatsik nagusia, herriarekiko ditugun erantzukizunekin ahaztu eta jostatzeko joera ezin dugula geldiarazi. Jostatu, gainera, besteek markatutako arauen legera egiteko prest egoten gara.
Estatus ederrenarekin ere, nola izan gaitezke libre gure lantegiak kanpotarren eskutan badaude, Kataluñan bezala? Gure lurraldean kokatutako enpresek zuzendaritza batzordeek kanpoan badaude, ze neurritako erabakimena dugun jakin nahiko nuke. Kontuan hartu hori gertatzen ari dela, gure enpresetan kanpoko kapitala ari dela nagusitzen. Bitartean, gure sindikatu eta enpresariek elkarri izorratzen ikusten ditut, irteera partekatuak adosteko gauza ez direla. LOMCEarekin sekulako dardara sortu zaigu. Baina, ikastetxeetako komunitateek nahi izan ezkero, ikastoletako sortzaileek jokatu zuten bezala jardun ezkero, LOMCEa ez litzateke sekula euskal zentroetara iritsiko, gure esku baitago gure eskolek bestelako dinamika bat garatzea. Alda dezagun egoera hau errotik. Estatus berria seguru iritsiko dela herri bezala egin behar ditugun etxeko lanak eginak baditugu.
Nik uste gaizki egiten dugula gora begiratzearekin gure parera eta behera begiratu behar dugu. Hau da, gure lehen obsesioa ez du izan behar Madril konbentzitzea ezta Madrilkoei irabaztea ere. Gure obsesioa bertakoak konbentzitzea izan behar du, politikoki adostasun zabala lortzea, baina batik bat herritarren babesa zabala lortzea, inoiz izan den handiena. Hori lortzen badugu nik ez dut ikusten geldituko gaitun “estaturik” ez Madrilen, ez Parisen, ez inon. Konfrontazioa galbidea da elkarlana etorkizun oparoa.
Artikulu ederra Artetxe. Zorionak
Gai honetaz ezaguera gehiago dudan neurrian orduan eta kezkatuago nago. Horren arrazoibide ondorengo deklarazioak.
-Gure esku dago-ko bozeramaileak gomendatutako textoa :
«Katalunia posizioen gerratik konfrontazio demokratikora pasatzeko zorian dago. Bertatik azpimarratzen duten moduan, azaroaren 9ko galdeketari Espainiak eman diezaiokeen balizko debeku batek, independentzia demokraziaren sinonimo bilakatuko bailuke.»
eta Sortzaileko ponentzietan Irakurria:
«Konfrontazio demokratikoan oinarritutako fasean gaude eta Iraultza Demokratiko Nazionalaren fasea izena eman diogu.
Iraultza Demokratiko Nazionala, iraultzailea izango da, egungo klase eta herri gisara ditugun menpekotasunezko harremanak errotik iraultzea helburu duelako; demokratikoa da, bide soilik politiko eta demokratikoetatik egingo dugulako; eta, nazionala da, Euskal Herri osoan garatuko dugulako.»
Beldur naiz , «Gure esku dago» ekimenarekin, «Euskadiko askatasunaren ibilaldia» 77ko udarakoekin gertatutakoa errepikatzea. Milaka nafarrek beste euskaldunekiko jarrera aldatu egin zuten. Euskaltasuna, martxa arekin lotu egin zutelako. Nafarrekin ditudan harremanengatik, aldaketa hori eginiko jendea, adinez aurrera doana noski, ezagutzen dut. . Beraz nire iritziz ekintza hauek, horrela eginaz eta gehienontzat hain helburu ezezagunekin, kaltegarriak dira edo mesederik ez dute ekartzen behintzat. Ekartzaileagoek, diren ekintzat behar ditugu, egungo krisia egoera kritikotik ateratzen lagunduko digutenak. Gure familia, lagun, aberkideentzat onuragarriak izango diren ekintzak. Eusko Jaurlaritzaren planekin, horretan buru belarri dabil, elkarlanean lortu ditzakegunak.
Gure Esku Dago ekitaldiaren inguruko gogoetekin jarraitzen dut :
Konfrontazio demokratikoari buruzko azaldu duten helburuaren aurka banengoen, gauza bera diot, GED-ko bozeramileak gomendatutako lagunari , beste gogoeta hauek irakurri ondoren :
“Independentismo plurinazional bat eraikitzen asmatu behar dugu Estatua lortu nahi badugu”. “Hasera batean , estatu plurinazional bat izango da EH.”
Bi aukera daukagu.
Naziotasuna alde batera utzi eta nazioa eraikitzen ez den independentismo batera jo, Gure esku dagoen bozeramaileen gomendioa jarraituz .
Edota Naziotasuna zabaltzea lehenetsi , burujabetasun maila areagotu eta elkarbizitzako estatusaren alde ekin, Urkullu lehendakariaren gidaritzapean jarriz .
Bigarrengoa da nire aukera .