Batasun nahiaren lilura oker eta maltzurra

Bookmark and ShareAdd to FacebookAdd to DiggAdd to Del.icio.usAdd to StumbleuponAdd to RedditAdd to BlinklistAdd to TwitterAdd to TechnoratiAdd to Yahoo BuzzAdd to Newsvine
Mikel Aizpuru (*)

Ez da gaurkoa abertzaleen batasuna eskatzen duen aldarria, baina ikuspegi historiko batetik ez da hain zaharra ere. EAJ sortu zenean, bera zen indar abertzale bakarra eta bere mezu nagusiak dei egiten zien euskaldunei abertzaletasunaren multzora biltzera.

Alta, EAJk ez zituen ondo hartu, erakunde gehienetan gertatu ohi den moduan, bere artetik alde egin eta beste alderdi bat sortu zituztenak. Epelak entzun behar izan zituzten Jel Batza utzi eta Aberri aldizkariaren inguruan bildu zirenek. 1930ean EAEren banaketaren unean alderdiaren ondasunen banaketak pistolak ere azaleratu zituen. ETA sortu zenean ere jeltzaleek gogor egin zuten hasi berrien aurka. Ez da, irakurleek ondo dakitenez, jeltzaleei bakarrik leporatu dakiekeen ezaugarria. Entzun, bestela, EAk Hamaika Bati buruz esandakoak edo Batasunak Aralarri buruz botatakoak. Munduko edozein tokitan aurki daitezke antzeko fenomenoak

Zatitu edo aldendu direnek, maiz, jatorriari zor zaion fideltasuna aldarrikatzen dute eta, salbuespenak salbuespen, sortu berri diren taldeen inguruan egin beharreko batasunari dei egiten diote. 1960ko hamarkadaren amaieran azaldu zen, oker ez banago, abertzaletasunaren batasunaren aldeko lehen kanpaina sistematikoa. BAI (Batasuna, Askatasuna, Indarra) izan zen EAJtik urruntzen ari zen EGI-Batasunak bultzatu zuen ahalegina. Talde horretako asko ETAko kide bilakatu ziren handik gutxira. Beste kontu bi nabarmendu nahi ditut, ordea; begibistakoa bata, baina oharkabean pasatzen dena: batasunak, lehenago, zatiketa eskatzen du. Bigarrena, gehienetan, batasuna apurtu dutenak izaten dira batasuna ozenkien aldarrikatzen dutenak.

Euskal abertzaletasunaren zatiketak ez dio erantzuten inongo teoria konspiratibori. Bere historiaren ezagutzak erakusten dizkigun irakaspenen artean dago honako hau: abertzaletasuna gizarte-sektore berrietara heldu den neurrian, zaila izan zaio mezu bakarra mantentzea eta ugaritu egin dira tentsioak eta zatiketak. Gutxi aipatzen den adibidea jarriko dut. Jeltzaleen mezua euskal langileen artean zabaldu zenean, eta batzuek uste eta nahi duten baino oihartzun handiagoa izan zuen, abertzaletasunak eta bere izaera sozialak beste formulazio batzuk hartu zituen. 1936ko Gerra Zibila gertatu ez balitz, ziur aski, hirugarren alderdi abertzale bat agertuko zen, EAJ eta EAEren ondoan. Euskal gizartearen bilakaerari eta EAJren bidearekin zeuden diferentziei erantzun zien ETAren sorrerak eta antzeko zerbait esan daiteke azken berrogei urte hauetan azaldu diren taldeei buruz.

Beraz sakoneko arrazoiak ditu abertzaletasunaren zatiketak. Are gehiago, on egin dio abertzaletasunari. EAEko datuetara mugatuz, indar abertzaleen emaitzarik onena 1986an gertatu zen lau alderdi abertzale aurkeztu zirenean: EAJ, EA, HB eta EE. Lauren artean botoen %67,6 lortu zuten; 2001ean bi zerrenda abertzale baino ez ziren aurkeztu (EAJ-EA koalizioa eta EH), %52,5 baino ez zuten lortu. Nafarroari dagokionez, 1987an HB, EA, EE, EAJ eta Batzarreren artean abertzaleek botoen %27 eskuratu zuten eta 2007an Nafarroa Bairen botoen eta Batasuneko nuloen artean %28ra ez ziren heldu. Arazoa, begibistan dagoenez, ez da abertzaleen zatiketa. Beste gauza bat da, nagusi den hauteskunde-sistemak talde-handiei eta koalizioei mesede egitea. Eta abertzale guztiek helburu berdinak edukiko balituzte elkar-lana beraien jardunaren ezaugarria izan beharko lukeela. Ez da, ordea, horrela gertatzen.

Bost dira, nire ustez, lankidetza eragozten duten faktoreak. Lehenik eta behin, ETAren presentzia, eta ondo esan dut, presentzia bera oztopo larria baita. Erakunde armatua hor dagoen bitartean, gure erabakiak gainbegiratzen eta baldintzatu nahian, nahiz eta ekintzarik ez gauzatu, ezinezkoa da abertzaletasunaren elkar-lanak unean uneko urratsak gainditzea. Maltzurkeria da esatea desadostasunak paktatu daitezkeela edo estatuaren gehiegikerien aurrean elkarrekin aritu behar dela, batzuk ETAren bortxakeriaren aurrean mutu geratzen diren bitartean. Indarkeria politikoak bere inguruan dagoen guztia kutsatzen du eta abertzaletasunak bizi duen krisiaren arrazoietako bat ETAren indarkeriaren aurrean zenbait unetan erakutsi duen epelkeria da.

Bigarren arrazoiak lotura estua dauka aurrenekoarekin. Mila kritika egin dakizkioke egun dugun autonomia-sistemari, eta asko arrazoizkoak dira, baina euskaldunen gehiengoak ontzat ematen du. Ez dirudi zuzena denik, hari horretan, Nafarroako eta EAEko Legebiltzarretako erabakiak inposatu egiten direla esatea, Batasuna bertan zegoenean Hego Euskal Herriko gizarte osoaren ordezkaritza bertan zegoenean. Bestalde, egin nahi diren aldaketak araututako bide eta prozeduren bitartez gauzatu nahi ditu euskal hiritarren gehiengoak, tranpaz jositako bidea dela jakin arren, Kataluniako estatutuarekin gertatutakoa lekuko. Ez da erraza baldintza  hori onartzen ez dutenekin lan egitea.

Bi faktore horiek aldatuko balira, hala nahi omen dugu abertzale guztiok, eredu sozialei buruzko diferentziek ere ez dute aukera handirik ematen lankidetzarako. Ibarretxeren gobernua neoliberalismoaren ikurra eta gailurra baldin bazen, EAJk (“Partido del Negocio Vasco”) dirua baino ez badu ikur, AHTk eusko lurra suntsitzea baldin badu helburu, Hamaika Bat-ek karguei baino ez baldin badie erreparatzen, langileriaren prekaritatea areagotu baino ez baldin badute egiten erakunde publikoen neurriek,… Zertarako eta nola nahi dute haiekin batera aritu ezkerrekoak eta abertzaleak diren horiek?

Laugarren faktoreak abertzaletasunaren barruan hegemonia lortzeko dagoen lehiari erreparatzen dio. Bitxia, deigarria eta adierazgarria izan da jakitea balizko polo subiranistaren helburu nagusia, epe motzera behintzat, ez dela PSE-PP Jaurlaritzatik kentzea edo aldundietara heltzea eragoztea, EAJren erreferentzialtasuna kolokan jartzea baino. Aipatu dut arestian EAJk ez duela bere ibilbidean malgutasun handirik erakutsi beste alderdi abertzaleekin lankidetzan aritzeko, baina ez dirudi besteek ere gauza handirik ikasi dutenik. Talde horientzat abertzaleen batasuna aldarrikatzea borroka-tresna baino ez da eta ez benetako helburua.

Edozein modutan, azken oztopoa da garrantzitsuena: abertzaleen batasunak konponduko lituzkeenak baino arazo gehiago sortuko lituzke. Alde batetik, eta kontuak egitea erraza da, ez luke euskal gizartearen gehiengoa biltzeko gaitasunik izango, Euskal Herriak zazpi lurralde biltzen duela sinesten badugu behintzat. Ipar Euskal Herriko politikan, abertzaleen fronte batek ez du gaitasunik esku hartze eraginkorra bultzatzeko; antzeko zerbait gertatzen da Nafarroan. EAEn, egoera hobea izan arren, ezagunak dira sortuko liratekeen arazoak: Araban ia ezinezkoa litzateke indar españolistei aurre egitea, Bizkaian nekez lortuko litzateke eta Ezkerraldea haien esku geratuko litzateke. Gauza bera gertatuko litzateke, Donostian, Eibarren, Irunen edo Lasarten esate baterako. Euskal Herria Atturritik Ebrora heltzen zela erakutsi ziguten. Batzuentzat, antza, nahikoa da Leatik Urumeara heltzen baldin bada.

Batasuna gauzatuko balitz areagotu egingo lituzke euskal gizartearen barne-tentsioak eta bizi dugun egoera ekonomiko eta politikoan enfrentamenduak ez lioke mesederik egingo, ez euskal abertzaletasunari, ezta Euskal Herriari ere. Paradoxikoa iruditu arren, krisi ekonomikoarekin batera ez baldin bada batera gertatzen botere politikoarekin zatiketarik, eta Espainian ez da horrelakorik gertatuko, aldaketa erradikalek ez dute aukera handirik izaten. Are gehiago, egoera horrek sortuko lukeen frustrazioak ez luke, batzuek uste dutenaren aurka, ezker abertzalea elikatuko, nazionalismo espainiarra baino, Lizarra-Garaziren garaian gertatu zen moduan.

Gure ibilbide historikoa eta azken urteetako bilakaera ikusita, Estatuen oposizioa eta egungo euskal gizartearen errealitatea bera (aniztasuna du ezaugarri nagusi) dira abertzaleen asmoak gauzatzeko galga nagusiak. Hori onartzen eta geureganatzen ez dugun bitartean nekez lortuko da errealite hori aldatzeko indarrak biltzea.

(*) EHUko irakaslea

Gai honetako beste sarrerak / Otras entradas relacionadas

16 comentarios en «Batasun nahiaren lilura oker eta maltzurra»

  1. Batasunak barne tentsioak areagotzen baditu, orduan zer egun beharko litzateke zatiketak dakarren hauteskunde sistemaren bidezko ahultzea?

    Egia da bai bananduta joanda, botu gehiago lor litezkeela, baina eserleku gutxiago lortzen dira. Pluraltasunak eta efizientziak oreka bat badute, eta egun Batasuna, Aralar, Hamaikabat, EA eta EAJ alderdientzako leku nahiko egotea ezin pentsa liteke, behintzat, udal hauteskundeetatik aparte.

    Bestalde, EAEn Batasunak eta EAk koaliziora joko dute ahal badute, badirudi H1! eta EAJk bestetik. Nafarroan EA eta Aralarrek (ikusiko dugu besteek zer egiten duten han) egin dute bat eta Batasunak elkarlanera deitu du. Beraz praktikan batasuna ez baina elkarlana proposatzen da.

    Gogora dezagun ere, EAJ eta EA koalizioan aurkezten zirenean bazegoela jende multzo bat (asko eta urri, nork daki) ez EAJ ez EAri botoa ematen ez ziotenak, baina bai koalizioari. Koalizioek efektu murriztailea sor dezaketelako hainbat kasutan baina, biderkatzailea besteetan.

    Argi dago, edo hori uste dut behintzat, bi gune argi daudela elkarlanerako. Lehenengoa, abertzaletasun instituzionala, eta bestetik «ezker abertzale» berria. Nola eratu beharko lirateke bi elkarlan hauek? Nola kudetu pluraltasuna elkarlan horretan? Hortxe gakoa.

  2. Artikulu politia, nahiz eta berarekin zenbait gauzetan ez egon ados.

    Lehenik eta behin, «abertzale» hitzak gauza desberdin eta kontrajarriak barneratzen ditu. Hitzaren erabilpen konbentzionala ezer gutxi du ikustekorik ideologia edota programa politikoekin.

    Aizpuruk argi erakusten du, bere arrazoien bitartez, aukera desberdinen artean gertatzen den amildegia. Eta aipatzen du ere «helburuak» ez direla berdinak.

    Niretzat argi dago «ezker abertzale» deitzen den magma horixe Espainia zein Europako mugimendu alternatibo-iraultzailean duela bere erreferenzia ideologiko nagusia. Eta Ortzi-Letamendiak esaten zuen bezala, euskaldunak gurdi-aurrerakoi horretara igotzeko bidea dela «ezker abertzale» delako hori.

    Abertzale al da PNVren hegemonia puskatzea helburu taktiko gertua daukan mugimendua? Inolaz ere. PP eta PSOEk demostratu dute abertzaletasun espainiarrak ba duela batzeko aukera etsaia argi dagoenean. Eta gure Egibar eta Olloratarrek erakutsi dute zenbateraino dauden prest PNVko zenbait jendek «batasun abertzalea»ren lami-kantuei jarraitzeko.

    Interes amankomunik gabeko talde politikoek deitura berdina edukitzea nahasmena besterik ez da. Eta abertzale hitza Sabino Aranak inbentatu zuen, ez Argalak.

  3. Bidezoi, Akaso zuri komenizaizu, hbat eta pnv batetik, eta bestetik eahbekin, joatea.

    Bianan hori ez dago argi ta garbi, ea pnvekin dijoa Nafarroan, eta Euskalherria ala izan da, orain arte.

    Gainera ez da ikusten austura bat, hbat eta earen artean, jokabidean, edo eta ideolgian.Ea eta hbat, ia berdinak dira, ez dira konpontzen bainan berdinak dira.Problema beti bezela dago zeinek aintzen dun alegia.

    Eta bi hauek, ez dute desberdintasun nabarmenik pnv edo aralarekin, zeren eta, adibidez Gipuzkoako kutxan ados jarri dira, inongo zailtasunik gabe, eta segituan, azkar.

    Hemen arza bat dago, perritxikuk bezela, eta inongo justifikaziorekin alderdiak jaiotzen ari dirala, eta askotan da ez laguntzeko, baizi eta trabak eta enbazua egiteko, gurdia ondo ez ibiltzeko, bat gainean jarri arte.

    Segittuko deu, alperrik ez ibili aitzekiekin, eta prEokupatu geiago herriak ze pentsatzen duen esukal politikagintzari buruz, KAKA, SAKAMANTEKAS, geihegi dago politikan.

  4. Egun on denoi.

    Mikel Aizpururen lehenagoko analisiak, azterketak, iritzi-artikuluak zein 11-1en jardunaldi batzuetako hitzaldia (youtuben dago, baina txarto entzuten da) irakurri edo entzun dut arreta handiz.

    Oraindik dut gogoan Goiz-Argin argitaratutako «Abertzaletasuna Gaurko Euskal Gizartean» (46 – 2008ko Abendua) izeneko iritzi-artikulu benetan gogoangarria, zein buruargia den gizon hau.

    Oraingo honetan, berriz ere, argi eta garbi utzi du paperean gaurko abertzaletasun zertan den.

    Argi dago Mikel Aizpuru irakaslearen artikuluak irakurrita abertzaletasunak baduela oso jende baliotsua; hala ere, zein pisu gutxi duten hauek erabakiak hartzeko orduan.

    Bestela irakurri nik esandako artikulua, zelan hauteskundeen aurretik bete-betean asmatu zuen zer gertatuko zen, zer asmatu baino aurretik esan zuen arrazoituta zer gertatuko zen. Ikusi, honen parez pare jarrita, EAk zein jarrera hartu zuen.

    Nire ustez, abertzaletasunak duen bururik hoberenetakoa da Aizpuru jauna.

    Eta berriz ere, atrebentzia handiegia ez bada, eta bat nator bere analisiarekin eta abertzaleen batasuna mitoa baino ez dela berak esandakoarekin. Hala ere, atrebentzia handiegia bada, gustatuko litzaidake / litzaiguke jakitea zelan ikusten dituen udal eta foru-hauteskundeak Aizpuru jaunak.

    Nik neuk oso kontuan hartzen ditut bere iritziak.

    P.D.: abertzaleen batasunari mito deritzodan modu berean deritzot mito ezkertiarren batasunari ere; alegia (PSE-EE + Aralar + HB + EB + Alternatiba + EA??? + ….).

  5. Neo Herribatasuna ez da presentatuko, ararzoia esango dizut.

    1.-psoek etzion utzi, patxilopez lehendakaria izateko

    2.- PPek esijitzen dio psoe ez uzteko

    3.- Orainguan, datorren urtean, psoe hitza beteko dio ppri, eta hortik aurrera, psoe libre izango da.

    Bainan maiatzean,datorren urtean , ez dago hb.Hau ondo etorriko zaio pp psoeri, alkatetza batzuk lortuko dituzte, bainan baita ere pnv beste alkatetzak lortuko ditu, hernani, oairtzun, usurbil,arrasate, etab.

  6. Ez dakit, arrano, aurkeztuko diren ala ez. EAren zerrendarako botoa eskatzen badute, Rubalcabak ezin du ezertxo ere egin. Hortxe komisario batzuk sartu eta listo. Eta hori da nire ustez egingo dutena. Ondoren zinegotzi batzuen dimisioak egongo dira eta ordezkoak ezker abertzalearen ingurukoak izango dira, estrategia fina eta erraza. Zer deritzozu?

  7. hiltzaleidi ez zaie komeni, zeren eta ezin dute kontrolatu, PROZESUA, ez badute herrietan, konfiantzazko pertsonala.

    Eta usten det oraindikan eakoak ez direla etakideak, gobernu sozialistak oarindikan korapilua estutu egingo de, naiz eta gero, eskuzanala izan etarekin.

    Bainan kontuz, eskuzabala komeni zaien momentuan, igual, botoak irabazten dute, GOGORRAK izan da etarekiko.

    Momentu politikoak markatuko du bidea.

  8. Artikulu honek errealitatera eramaten gaitu. Euskaldunon abertzaleen batasuna ezineskoa da; batez ere, «abertzale»-k zentzu asko badituela-eta.

  9. Neo Fito: mila esker zure loreengatik. Ez dakit ezagutzen duzun, dena den, astoaren eta txilibituaren aspaldiko kontua. Astoak behin asmatu txilibitua jotzen eta musikari izendatu zuen bere burua. Niri ere, beharbada, horrelako zerbait gerta dakidake.Ez naiz igarle, historialari baino eta beste aspaldiko esaerak dioen moduan, atzean erakusten dio aurreari nola dantzatu.
    Ez diot muzik egin nahi, hala ere, gaur eta aurreko batean botatako erronkara: 2011ko hauteskundeak. Goizegi da beraiei buruz zuzenean hitz egiteko, baina nik uste lau faktore erabakitzaile egongo direla. Bata, ETAren jarrera. Logika guztiak esaten digu amaitu egin beharko lukeela jarduera armatua, baina historikoki ez da horrela gertatu orain arte. Amaiera edo amaiera ezak, eragin zuzena edukiko luke, besteak beste, koalizio politiketan eta Ezker Abertzale ilegalizatua aurkezteko aukeran. Bigarren faktorea Katalunian gertatuko denaren ondorioak osatzen dute. CIUk hauteskundeak irabazi eta PSCren edo PPren laguntza behar ote duen. Lehen kasuan Zapatoreri egonkortasuna eman beharko lioke, bestelakoan Espainiako gobernua PSOEren esku egongo litzake, baina ia autonomia guztiak galduko lituzke eta EAJren babesa ezinbestekoa litzateke Zapaterok jarraitzeko; horrek hemen izango lituzkeen ondorioekin. Hirugarrena krisi ekonomikoa da, egoerak ez baldin badu itzulbide azkar bat PSOEri, gutxienez, kalte handia egingo dio. Laugarrena, EAJren eskuzabaltasun gaitasuna koalizioak osatzeko garaian Hamaika Batekin bereziki.
    Ikusten duzunez balizko eta ahalko gehiegi daude oraindik baieztapen biribilik egin ahal izateko.
    Izan huntsa

  10. Egun on.

    Mikel, eskerrik asko erantzunagatik. Bestetik zain geratzen gara, ia noiz egiten duzun aipatutako gaiari buruzko artikulua.

    Dena dela, aldagai bati dagokionez, nire iritzia emango dizut, eta ehuneko ehunean nago honetan. Esaten duzu sozialisten emaitzetan eragina eduki dezakeela krisiaren luzeerak. Horri buruz, hona nire iritzia: 15 urte beharko dira, belaunaldi oso bat beharko da, oraingo krisitik atera eta indarrean jarri beharreko hazkunde-eredu berria matxarn jarri artean.

    2009-2010 biurteko beltza izango da; hala ere, jendeak oraindik ez du ondo uletzen krisi estruktural batean gaudela (beste batzuek krisi sistemikoa diote). Beraz, jendea konturatzen denean luzera joko duela, inoiz ez garela itzuliko lehengora, etxebizitzek (euren altxorrek) ez dutela apenas baliorik, nik ere ez dakit zer gertatuko den; baina, labur, krisiak oso luze joko du eta IDATZITA EZ DAGOENA IKUSIKO DUGU, GORRI GORRI GORRIAK IKUSIKO DITUGU.

    Izan untsa zu ere.

  11. Ados, Neo, algunos en Euskalherria lo estan pasando mal y otros lo van a pasar fatal, epoca de vacas flacas.

    Zapatero es un desatre, que le apoya el pnv, si has leido bien le apoya el EAJ PNV.
    Lo que tiene gracia eg que ahora los del pnv piden paue desaparezca el ministerio de viviana, y hace seis meses, le apoyan el aborto de la MENOR DE EDAD., pero que estrategas.

    Pero estos del pnv que les da el aire y saludan a los leones de madrid y de S jeronimo, frente al RITZ, es que no sabian que EUROPA NOS IBA A AUDITAR o KE.Kien es el cerebro de esta operacion, ahora el pnv preso del psoe y de zapatero, que desatre, y los bilbao de la ciadrra y la sieta, pero que farol bolbaino, produce trsiteza.

  12. Eta Nafarroan derrigorrez jasan behar al dugu holako «batasun» bat? Nahitanahiez?

  13. El silencio del nbb presagia que van a tragar sapos y culebras dentro de una coalicion de izquierdas en la que ademas le desprecia la mayoria de sus integrantes. Ya va siendo hora de que el pnv en navarra se presente con sus siglas historicas, pues mas vale ser cabeza de raton que cola de leon.

  14. Volviendo al “inicio de la segunda fase” para una “acumulación de fuerzas” que contribuya a conformar una “unidad popular”, y preludio ineludible para los “Encuentros en la tercera fase”, así como a su aplicación en Navarra.
    Curioso que quien “forma parte de la «izquierda abertzale», que defiende «la solidaridad y el verdadero socialismo», cuya formación «sigue siendo necesaria para estructurar todo el espacio político abertzale», … que controla el 43,9% de la representación y del poder de decisión, … defina como «una coalición táctica entre diferentes», … lo que el Presidente del NBB definió, en su día, como “una alianza estratégica”.
    En espera de que se tomen las decisiones anunciadas …. ¡¡¡si se toman!!!
    Adjunto lo publicado en Diario de Noticias. No opino, solo traslado información, para que se tengan “todos los datos” de como ve la ciudadanía navarra (al menos otra parte de ella) ciertas cuestiones.

    Diario de Navarra, Domingo 23 de mayo de 2010
    ARALAR NO SE PONE LIMITE PARA COLABORAR CON OTRAS FUERZAS
    Patxi Zabaleta manifiesta que la paz, «al igual que la libertad, no es un regalo, se conquista»
    El coordinador general de Aralar, Patxi Zabaleta, declaró ayer, en un acto de conmemoración del décimo aniversario de la fundación del partido, que su formación no se pone «ningún límite» a la colaboración política y el trabajo en común con otras organizaciones, abriendo de esta manera la puerta a Batasuna.
    Zabaleta, que estuvo acompañado por la portavoz de Aralar en el Parlamento vasco, Aintzane Ezenarro, manifestó que Aralar se posiciona «contra todo frente y sectarismo» y al lado de quienes defienden «el derecho a decidir».
    El dirigente de Aralar, quien calificó de «obsoletos» el Estatuto Vasco, el Amejoramiento del Fuero Navarro y «la situación de los territorios de Iparralde», aseguró que su partido forma parte de la «izquierda abertzale, un espacio político amplio y diverso en el que se puede trabajar por cauces exclusivamente civiles». En ese sentido, apuntó que Aralar apuesta por «la paz y la normalización política», pero que la paz, «al igual que la libertad, no es un regalo, se conquista. Una vez alcanzada, se puede avanzar hacia una normalización política sin exclusiones». Zabaleta hizo un llamamiento a ETA para que decrete un «cese unilateral, constatable y permanente de la lucha armada», y subrayó que tampoco se podrá olvidar nunca a «los que sufren, tanto a las víctimas como a los presos.

    Diario de Noticias, Sábado 22 de mayo de 2010
    DÉCIMO ANIVERSARIO DE ARALAR
    ZABALETA: «NO NOS PONEMOS LIMITE A LA HORA DE COLABORAR EN POLITICA CON OTRAS FORMACIONES»
    Posiciona a su formación «contra todo frente y sectarismo» y al lado de quienes defienden «el derecho a decidir»
    El coordinador general de Aralar, Patxi Zabaleta, ha declarado hoy, en un acto de conmemoración del décimo aniversario de la fundación del partido, que su formación no se pone «ningún límite» a la colaboración política y el trabajo en común con otras organizaciones.
    PAMPLONA. En un acto en el que ha estado acompañado por la portavoz del partido en el Parlamento Vasco, Aintzane Ezenarro, Zabaleta ha manifestado que Aralar se posiciona «contra todo frente y sectarismo» y al lado de quienes defienden «el derecho a decidir».
    Aralar, ha destacado Zabaleta, al ser una formación «abertzale y democrática» defiende ese «derecho a decidir» tanto en la Comunidad Autónoma Vasca y Navarra como en Iparralde (país vascofrancés), y en ese camino hace un ofrecimiento a la colaboración de todos los agentes políticos y sociales sin «condicionar ni imponer» sus posicionamientos.
    El dirigente de Aralar, quien ha calificado de «obsoletos y envejecidos» el Estatuto Vasco, el Amejoramiento del Fuero navarro y «la situación en la que se encuentran los territorios de Iparralde», ha asegurado que su partido forma parte de la «izquierda abertzale», que es un espacio político «amplio y diverso», en el que se puede trabajar «por cauces exclusivamente civiles».
    En ese sentido, ha apuntado que Aralar apuesta por «la paz y la normalización política», pero ha precisado que la paz «al igual que la libertad, no es un regalo, se conquista» y, una vez alcanzada, se puede avanzar hacia «una normalización política sin exclusiones».
    Zabaleta ha hecho al respecto un llamamiento a ETA para que decrete un «cese unilateral, constatable y permanente de la lucha armada», una reivindicación mayoritaria del mundo abertzale y de la sociedad en general, ha asegurado el dirigente de Aralar, quien ha subrayado que tampoco se podrá olvidar nunca a «los que sufren», tanto a las «víctimas» como a los «presos».
    La sociedad, ha añadido, está esperando este «profundo cambio» para «darle una oportunidad al futuro».
    Por otro lado, Zabaleta ha calificado a Aralar como una formación que defiende «la solidaridad y el verdadero socialismo» y, por ello, rechaza «las medidas restrictivas y la política social de Zapatero y la Unión Europea», pero también las «posturas farisaicas del PP», que rechaza esos recortes porque «llegan tarde o son demasiado cortas».
    En cambio, Aralar las rechaza porque «son injustas», ha aseverado Zabaleta, quien ha señalado que «son posibles otras políticas fiscales, económicas y sociales».

  15. Diario de Noticias, Domingo 23 de mayo de 2010
    Aralar celebra su 10º aniversario reivindicando el derecho a decidir
    Zabaleta asegura que su formación no pone «ningún límite» a la colaboración política
    Pide una reforma del Amejoramiento y del Estatuto vasco y reitera que NaBai es «la garantía y el camino del cambio»
    Pamplona. Han pasado diez años desde que algunos destacados militantes de la izquierda abertzale aprovecharon el proceso de debate interno abierto tras el frustrado proceso de paz de 1998 para reclamar la renuncia de la lucha armada y la apuesta exclusiva por las vías políticas. Aquel proceso de reflexión culminó con la creación de Batasuna y el nacimiento de Aralar, una corriente minoritaria que, liderada por Patxi Zabaleta, decidió emprender su propio camino ante la incomprensión de los hasta entonces compañeros de militancia. Pero apuesta ha resultado exitosa. Primero en Navarra, donde Aralar, con Batasuna ya en la ilegalidad, irrumpió en 2003 en el Parlamento como la primera fuerza abertzale con cuatro parlamentarios, y luego en la CAV, donde cuenta con cuatro aforados en Vitoria y representación en las principales instituciones.
    Diez años después de su nacimiento, tras otro proceso de paz frustrado y con la izquierda abertzale en un nuevo proceso de reflexión, Aralar vuelve a reivindicar los principios que le llevaron a desmarcarse y emprender su propio camino. «Aralar es sensibilidad de la izquierda abertzale, y consideramos que ese espacio político es amplio, diverso y que se puede practicar por cauces civiles. No queremos cerrar la puerta a nadie, y no la vamos a cerrar. Pero la sociedad avanza, no está quieta, y los partidos no tenemos derecho a parar», advirtió ayer Patxi Zabaleta.
    Flanqueado por la portavoz en el Parlamento Vasco, Aintzane Ezenarro, que subrayó que «sin Aralar no sería posible el escenario político actual», y acompañado por un centenar de militantes del partido, el coordinador general consideró que su formación «sigue siendo necesaria para estructurar todo el espacio político abertzale». «Queremos extender nuestra colaboración a todos los partidos. No tenemos ningún límite al trabajo común», señaló Zabaleta, que puso el derecho a decidir como eje de los posibles acuerdos. «Defendemos el derechos a decidir en Navarra, en la CAV y en Iparralde. Es la única expresión democrática de los derechos históricos, que están obsoletos y envejecidos», dijo Zabaleta, que abogó por una reforma del Amejoramiento y del Estatuto vasco, «que no sirven ni dan respuestas adecuadas a los problemas de hoy en día». «Hacemos un llamamiento a la renovación, a levantarlos con unas nuevas bases, una de las cuales tiene que ser el derecho a decidir», reclamó.
    El líder de Aralar, que abogó por «no olvidar a las víctimas ni a los presos», subrayó la apuesta de su partido «por la paz y la normalización política», al tiempo que pidió a ETA «un cese unilateral, contrastable y permanente» de la lucha armada. «Toda la sociedad está esperando ese paso», reivindicó Zabaleta, que subrayó que «la paz es como la libertad, no se regala, se conquista». No obstante, remarcó la importancia de defender los derechos humanos porque, aseguró, «sólo sobre esa base se pueden defender los demás derechos».
    Zabaleta también tuvo palabras para Nafarroa Bai, que definió como «una coalición táctica entre diferentes», que tiene «más posibilidades» de las que ha tenido hasta ahora. «Es la garantía, la condición y el camino del cambio político en Navarra», reivindicó.

  16. Aqui tienes un articulo de Mikel Aizpuru, en tres ocasiones colaborador de este blog.

    Leelo y ves si son abertzales o no.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *