Ion Gaztañaga
Atentzio mediatikoa EITB-2ko erregearen mezuan dagoen honetan, beste gai bati heldu nahiko nioke, aurreko astean medioetan ateratako berri baten inguruan. Berri honen arabera, erkidegoan erakunde publikoen babespean izandako adingabekoek oinarrizko errenta jasotzeko aukera izango dute Lopez-en gobernuaren asmoak aurrera badoaz («Los menores tutelados, incluidos inmigrantes, podrían percibir hasta mil euros al cumplir los 18«).
Euskal politikan «makropolitika» eta identitatearen inguruko eztabaida bizia dugu baina horrelako berriek egun bateko ohar baten oihartzuna izaten dute, etorkin adingabeek medioetan izan duten jarraipenak beti harrotu baitu polemikaren hautsa eta subentzio eta diru-laguntzen banaketak eztabaidarako gai errazak baitira. Morbo eta demagogia hau kanpoan utzita, berriaren zatirik mamitsuena ez da babestuek (etorkinak edo bertakoek) diru laguntza jaso behar duten ala ez, baizik eta 18 urte bete arte erakundeen babespean (etxebizitza, ikasketak, ordainsaria) bizi diren pertsona batzuk jarraian azken neurri bezala emergentzia sozialak arintzeko dagoen laguntza jasotzea onuragarria den ala ez.
Orain arte laguntza 23 urteko pertsonek eskatu zezaketen, 18 urteko salbuespen batzurekin «behar handiko» kasuetan (umerzurtzak, tratu txarren biktimak, adingabekoak bere kargu dituztenak, etb.). Galdera interesgarria beraz honakoa da: ez al da neurri hau lan egiteko edo ikasketak burutzeko desinzentibazio neurria?
«Progresismoaren» zuzentasun politikoaren eta aldi berean kolektibo jakin batzuen (etorkinak adibidez) gaineko demagogiaren aroan bizi garen heinean neurri hau gobernu sozialistatik datorrela aipatu behar dugu, baina baita Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskaera bat dela. Beraz, esan dezakegu bai alderdi sozialista eta gipuzkoako abertzaleek neurri hau ezberdintasun politikoen gainetik bultzatu nahi dutela. «Kultura politiko berriaren» entzuten dugun honetan, neurri hau kultura berri honen islada ote?
Oinarrizko errenta honek aurrekontuetan duen eragina ez da oso handia, 2009. urtean 241 M€ko kostua izan zutelako (aurrekontuen %2,4 gutxi gora-behera), laguntza hau jasotzen duten pertsona kopurua ere ez da makala (38.000 pertsona 2008. urtean) eta laguntza hau jasoko ez balute gizarteak pairatuko lituzkeen ondorio pertsonal edo ekonomikoak zeintzuk izango liratekeen aztertzea ez da gai xamurra.
Nire ikuspegi politikoa aldiz, ez da hainbeste laguntza behar den ala ez eztabaidatzea. Izan ere, humanismoa eta lana historikoki defendatzen duen kultura politiko baten partaide izanik, eztabaida nagusia laguntza nola eta zein intentziorekin banatzen den jakitea baita. Eta lehen atal honetan hortxe jarri nahiko nuke azentua: Eusko Jaularitzaren aurkezpen honek dioen bezala, oinarrizko errenta hau eskubide subjetibo bat bezala aitortu da, baina beti ere eskubide hauei dagozkien betebeharrak ez ditut inondik ikusten.
Adingabekoen integraziorako instituzioek jartzen dituzten baliabideek oinarrizko printzipio bat betetzen dutela uste dut, aukera berdintasuna alegia. Familia desegituratu batetik datorren gazte batek, pobrezia latzetik datorren familia batek, umezurtzek edota biolentziaren biktima direnek bazterketa soziala pairatzeko aukera ugari dute. Etikoki eta politikoki, pertsona hauei bizitza normalago bat, bere ahalmenak guztiz garatzen laguntzea edota bazterkeria egoera hori arintzea gizartearen betebeharra dela pentsatzen dut dudarik gabe. Baina arintze lan horrek ez al du jasotzaileengan betebeharrik sortzen? Arraina ematea ez baita arrantzan irakastearen aurkakoa, lehena epe motzeko neurria eta bigarrena epe luzerakoa baitira, nahiz eta gizarte honetan lehenengoa askoz errazago saltzen den.
Utzi dezagun alde batera beraz, laguntzaren kopurua gehiegizkoa edo gutxiegizkoa den, eta zentratu gaitezen laguntza hori nola ematen den aztertzen. Instituzioek behardun familiei haurren eskola-materialak erosteko ematen dieten laguntzak nola behar du izan, txanponetan ala liburuetan? Adingabe babestuek zer behar dute, mila euroko laguntza ala formazio gehiago (unibertsitatea, formazio profesionala) edota ikasitakoa praktikan jartzeko lan bat? Lehenengoa errazagoa da, 400 euro banatzea kostuak aurreztea baina errazagoa zen bezala, baina erraztasunak ere iruzurra errazten duela badakigu. Errazagoa baita gure herrietako espaloiak berriro ere berritzea ekonomiaren beharrezko aldaketari ekitea baino.
Mila euro gutxi dira lan egiten duen gazte baten soldata gisa. Gutxi bere formakuntza kontuan izanda, etxebizitzen prezioak ikusita, eguneroko erosketa poltsa betetzeko larritasunak entzunda, gutxi hainbat ikerlari, ikasle eta langileen esfortzuaren ordainean. Kontua da, zuzentasun politikotik at egonda ere, zenbait alorretan mila euro gehiegizkoak direla pentsatzen dugunok bat baina gehiago garela. Bata eta bestearen arteko diferentzia ez baitago kopuruan eta horri buruz ez du inortxok hitz egiten, ezta Vanity Fair-eko azalean ere.
Eusko Jaurlaritza hau itxurakeriaren bidetik abiatu da anka ta oin eta noski neurri honek horren itxura osoa du bereberki.
Britainia Haundian arazo hau orain dela denbora nahiko eztabaidatua izan da. Erantzunkizunik gabeko dirulaguntzak luzera begira kaltegarriak direla demostratuta dago. Erantzunkizun pertsonalak izan behar du dirulaguntzaren zutabe nagusia, laguntzak lagundua dena bere buruaren jabe izaten laguntzeko balio behar baitu.
Aldiz gure zozolistoek demagogia subentzionatuaren ildoari jarraitzen diote lotsarik gabe. Beraiek, Patxi Lopez-ek dixit, ez dute politika haundirik eta planteamentu aldaketarik ekarriko, aldiz, gauzak nola datozen begiratuko dute eta horren arabera jokakatu. Horrek zer esan nahi du? Egiturazko arazoei partxeak jarriko dizkietela. Eta okasioa ala oportunitatea izango dela beren politikaren ardatza.
Beraz neurri honek suposatuko du dirulaguntza publikoen erabilera partidista eta demagogikoa. Ongi dago, Gaztañagak azpimarratu bezala, jakitea Gipuzkoako Aldundiak ikuspegi berdina duela. Etsaia ez da pekatari bakarra.
Sozialistentzat presupostuak egitea gauza errexa da: dirua zenbait sektoreetan banatzea eta hori mediatikoki saltzea. Guk abertzaleok ba dugu zer ikasia horretatik!
Lo k no puede entender es komo a 1 joven d 18 años hay k darle 1000 euros al mes komo si tuviera alguna difikultad xa mover 1 dedo.
Se supone k han estudiado algo hasta los 18, tienen salud y ning1 impedimento fisiko o mental xa kurrar. A k viene soltarles pasta? En todo kaso, si no tienen familia k les ayude, se les podria pagar los estudios en la universidad publika si es lo k kieren.
Resulta k los jovenes se parten el espinazo xa ser mileuristas y ahora vamos a hacer mileuristas k no pegan un palo al agua. Esto si k es socialismo en estado puro. K necesitan 1000 euros xa vivir? Pues seguro k hay algun kurro k pueden hacer en vez d tokarse la vaina y tener todo el dia libre. K klase d sociedad es esta en la k algunos kurran y otros kobran?
Si es 1 viuda sin rekursos, tienen problemas mentales o fisikos, yo me kallo xk ahi lo korrekto es ayudar, xo ayudar a integrarse. Resulta k hacemos 1 esfuerzo xa integrar en el merkado laboral a personas kon minusvalias y kon estos nada d nada, paga d mil euros y a korrer? Esto me rekuerda al diskurso del Borbon k habla del «esfuerzo d todos» x salir d la krisis mientras el se toka el organo real.
Egia esan gai honetan badago gatazka ideologiko bat. Batetik, pertsonak existitzeagatik, lana egin ala ez, bizitzeko aina laguntza jaso behar dutela diotenak, bestetik, baldintza fisiko eta mental egokiak dituztenentzat laguntza lanaren trukean eman behar dela uste dutenak. Gauza da nork ordainduko duen hau, azkenaldian klase ertainek, autonomo sinpleek eta besteen konturako langileek ordaintzen baitutuzte. Zergak gehiago igo beharko dira, hainbat gai direla eta: osasun-kostuen igoera, jubilatu-kopuru igoera, gazteek lan merkatuan berandu sartzea… Egunen batean honek lehertu egingo du, baina bitartean, ogia eta futbola (zirkoa). Artillero, dale fuego.