Posteado por: aberriberri | noviembre 30, 2009

Jon Mirande, Amorraldi Bizia

Igor Goitia

Jon Mirande, Euskal Herrian ziur asko inoiz oso errespetatua izan ez den pertsonalitate literarioa dugu; seguruenera, besteak beste, berehalakoan berataz kasu moral edo psikologiko zeharo erdeinagarri bilakatu izan dugulako aurrez.   Jon Mirande, bere buruaz beste egin zuen hori, guk bere gainean inongo epai zorrotz bota aurretik jada gutaz aski trufatu zitzaigun huraxe dugu (Haur besoetakoa obran kasu). Pertsonaia inkomodoa sarriaskotan edo gehienetan, dudarik ez (marxismoaren etsai, pagano, sorginzale, pedrastiaren aldezle eta faxista alderik alde). Nola bizi zen, nola hil zen, esandako guztiak aintzat harturik, beldur eta lotsa sortu izan ditu; oso ezberdina zatekeen bestela bere obraren tratamendua. Halere, literato haundia dugu Mirande. Pentsalari gisa ere, bere ideiak gustoko izan ala ez, ez dugu ez, gutxiesteko modukoa. Honi ere eratxiki, Euskalerriak, bere tamina tarteko, ez duela hainbeste pentsatzaile interesgarri, honelako bat edonola ahanzteko.

Artikulo honen luze-zabalak ez dit gehiegi eta sakonkiegi bere pentsamenduaz jarduteko parada emango. Alabaina, ur sakonetan sartu gabe ere, gaingiroki bere pentsamoldearen ildo nagusiak aipatu nahi nituzke. Bere ezaugarri nagusien artean hauexe genuke besteak beste: askatasunaren zale prrokatua (hierarkia eta edozein ordenaren aurkari ezin sutsuagoa).

Nietzcheanismoak zeharkatzen du alderik alde bere pentsamoldea. Ez du inongo iraultza sozialetan itxaropenik jartzen. Bere ustetan, Judaismoaren eta Kristianismoaren kumeak dira sozialismoa eta anarkismoa, eta Nietzchek esango lukeen bezala, errukiaren erlijio dira. Birtute negatiboak positibo bilakatu izanaren azpi-produktuak dira biak; kristautasunak deusgizatu ditu “jaun herriak”; gizagabetu gaitu, beren Jainko-herri aitzakiaz salda-malda epel bat bihurtu gaitu, “saldo-gizarte”, birtute negatiboen heroi eta santu kakalardo.

Nietzcheanismoa hau, zinetan, kontuan izan beharrekoa dugu bere obraren edukia zer edo zer azaltze aldera; izan ere, bere Nietzschezaletasuna ez da bere soilean emango, ez, hau euskal auzigaiari aplikaturik aurkituko dugu. Bere aburuz, kristautasuna euskaldungoaren etsaia da; kristau birtuteak (bakezaletasuna, lagun urkoaren maitasuna…) naturaren aurkakoak dira eta betiere kaltekorrak. Berak bere buru ez-kristautzat izan bazuen ere, halare, kristautasunetik askatzeko behar sutsua sentitu zuen.  Nolanahi den ere, bere obra ez-kristau batena dugu eta ez kristau izandako batena. Eta, ziur askoan, bera dugu Elizaren eta kristautasunaren kontra euskaraz idatzi duen lehenbiziko idazlea. Hala moduzko antropologia dugu bere obraren azpian, euskal gizona nonbait erreskatatu nahi duena, baina ez egun dagerkigun euskaldun hori, baizik eta zinezko euskal gizona, katolizismoak oraino hondatu ez duen hori. Bere irudian, kristau on izate horrek ez du deuserako balio, eta badirudi kristau baloreak direla euskaldunak historikoki galtzaile huts bihurarazi dutenak. Zentzu honetan, ideia honek oso bat egiten du ETAren sorreraren garaiko giroan somatu zenarekin: han aurreko abertzaletasun zintzo eta kristauzalearekin apurtu nahi zuten, belaunaldi zahar horri buru eginez, abartzaletasun berri bat zerotik sortu, ordurarteko sabinismo guztia zeharo bazter utziko zuen abertzaletasun eredu berri bat hain justu.

Dena den, nahiz eta alde horretatik begiraturik ETAren sorreraren garaian zabaltzen ari zen pentsamendu-molde hori (Krutwigen Vasconia-koa hain justu) Miranderen  aipatu ustekizun horrekin bat zetorren,   ez dator bat oro har bere pentsamendua ETArenarekin; izan ere, horrekin batean ere, faxismo naziaren miresle eta aldezle ageriko izan genuen Mirande eta betiere marxismoaren aurkari sutsua. Edonola ere, korapilatsu samarrak ditugu Miranderen pentsamenduaren nondik-norako guztiak, askotan elkarren artean ere kontraesankorrak: batetik oso mundutarra, oso erlijioaren kontrakoa, edozein baloreren etsaia, bizizale porrokatua eta bestetik, izpirituzalea, sorginzalea, munduz harandiko azpiko indar ezkutuen sinisle. Argi-ilun eta lanbro handiko osina hortaz, Miranderen obra.


Responses

  1. Miranderen ideologiak eragin bizia izan du bere ezagutzan, Koldo Mitxelenak euskaltzain oso izateko proposatu zuenean bezala. Bere kristautasunean eta baita marxismoan oinarritutako abertzaletasunaren aurka zuen jarrera gogorrak medio, euskaltzainek ez zuten Mitxelenaren proposamen hau onartu.

    Benetan kuriosoa pertsonai bezala eta ia ezezaguna bere lana euskaldun gehienen aldetik.

  2. Oso artikulu egokia.

    Mirande errebindikatua izan da ezker muturreko jendearengatik euskal tradizioa jelkideek ulertzen zuten moduan ukatzen zuelako eta era berean gogorkeria eta kristautasunari gorrotoa aldarrikatzen zituelako. Gabriel Aresti eta Federico Krutwig-en laguna, orduko bi komunista hauekin bat zetorren abertzaletasuna jelkideari egindako kritikan.

    Nietzche da kasu hontan batzen dituen erreferente teorikoa. Eta hau ez da bakarrik gertatzen Euskadin. Gogoan dut amerikar baten liburua, “Pensadores temerarios”, Mark Lilla-rena. Bertan demostratu egiten da nola Martin Heidegger eta Carl Schmitt, fatxismoaren ideologoak, ezker muturreko teorikoengatik lortu dutela beren itzala mantentzen akademia munduan. Zergaitik? Mendebaldeko dekadentzia, metafisikaren heriotza eta beste halako nietzchear gaiekin bat zetozelako.

    Miranderen kasua beretsua da. Heterodoxiaren errebindikazioa, errebeldiarena, bat egiten du ETAkoen belaunaldiarekin. Heterodoxia hori abertzaletasun jeltzalea izorratzeko bide bat delako. Akaberaren filosofia hori Euskal Herrian aplikatu behar delako, Europar korronte iraultzaileekin bat egiteko.

  3. Bueno, Mirande ultra zela denok dakigu, ezta?

  4. Norbaitek pentsatu al du zer dela eta euskal liberatura eta kulturaren hainbat sail Batasunaren esku dauden? Hor ardura handia dugu, euskara generikoki defendatu baina praktikan egin zitekeena baina askoz gutxiago egin dugulako, batez ere instituzioak lortu genituenean. Orduan Jaurlaritza bihurtu genuen gune ofizial eta gizarte zibilarekiko elkarlana (batez ere ikastolak) ahulduz. Hamaikabat-ek eta EAJ-k hau aldatu nahi badute, ez da bakarrik ekintza politikoa kontsulta eta makropolitikan oinarritu behar, gizarte lanean baizik.

  5. Erabat ados,

    Hemen eskuartean dugun arazoa zera da: euskal gizartea eta bera ordezkatzen duten instituzioak mendebalde zabalean erroturik dagoen giro eta espirituaz bizi dira. Euskal gizartean ematen diren herri mailako sareak eta harremanak beste lekuetakoak baino indartsuagoak badira ere, hemen ere, egungo beste herrialde garatuetan bezala, gizartea instituzionalizazio utserako joera gero eta handigoa da. Instituzioak hor daude, bere paper ezinbestekoa bete behar dute, baina, halere, gizabanakoa eta politika formal arteteko maila guzti-guztiak zaindu behar dira. Eta alde horretatik, kultura bere osoan harturik instituzioen jardunaz harago doa, instituzioak ezin dio inonlaz bere osoan ez ordezkatu, ez bultzatu edo sustatu.
    Gure garaiko ahulezi horretaz hain justu baliatu dira MLNVko iraultzaile marxistek. Euskal kultura bere egiteko, haien edukia zein espiritua desitxuratzeko eta betiere eduki kultural eta kosmobisional hori guztia bere iraultza antisistemaren mesedetan jartzeko.


Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Categorías

A %d blogueros les gusta esto: