Ion Gaztañaga
Zapaterok jaunak Nazioari Buruzko Egoeraren eztabaidan (izen horrekin espainiar nazionalistak ez direla esango dute gainera) iragarri berri «neurri» ekonomikoek noraezean dabilen gobernu baten irudi argia dira. Lehenengo krisirik ez zegoela errepikatuz irabazi zituen hauteskundeak eta orain mantentzeko krisiaren amaiera sudur puntan dugula errepikatzen digu. Datuak ekonomikoak ordea, benetan tamalgarriak dira.
Gaurko egunean entzundakoaren muina zergen aldaketan datza, bai sozietate-zergen eta baita etxebizitzaren inguruan ere eta galdera honakoa da: zer egin behar du abertzaletasunak neurri hauen aurrean?
Ez dezagun ahaztu zergei buruzko eskumenak ez daudela Eusko Jaurlaritzan, Batzar nagusietan baizik eta hiru aldundiak EAJren esku daudela. Beraz, iniziatiba hartzeko hor badago aukera argi bat, espainiako errezetak okerrak kontsideratzen badira behintzat eta EAJk planteatu zuen «oposizioaren gobernua» martxan jartzeko lehen aukera.
Josu Erkoreka «pilotu despistatu» batekin konparatu du Zapatero, eta hainbat karta-sortekin jokatzea leporatu dio, ez karta-jokalari aparte delako, baizik eta denak batera engainatzeko modu bakarra delako. Eta hori nahikoa ez bazen ZPren norabide kaotikoaren berri eman digu Erkorekaren hitz hauexekin: «¿Quo vadis, Zapatero? Cuando acecha la crisis, los pilotos despistados son una auténtica catástrofe y una fuente inagotable de preocupación y de hasta de angustia». Ez dirudi beraz abertzaleoi ZPren kapelako untxi berria gustatu zaigunik, azken hauteskundeetako trukotxoez kokoteraino bukatu baitugu.
Markel Olanok berriro bere «lidergo partekatuaren» komodina atera duenez prentsan, arestian eskeini zuen Vocentoko elkarrizketaren bidea jarraiki, momentu egokia da termino horretan pisua non dagoen jakiteko, partekatuan edo lidergoan. Ahaldun Nagusiek lirika alde batera utzi gabe erabakiak har ditzaten zai gaude abertzaleok: zapatero proposatutako neurriak milimetrikoki kopiatuko al ditugu? Edo pilotu despistatuarekin bat ez egiteko gure neurri propioak proposatuko ditugu, benetan eskumenak ezezik lidergoa guk dugula zehazteko?
Oraindik ere sozietate-zerga aldatzeko izandako istiluen oihartzunaren durunda airean dagoenean erabaki berri bat hartu behar dugu. Guk gobernatutako instituzioek dute erantzunkizuna proposamenak egiteko, baina neurriak aurrera ateratzeko, PP edo PSOEren akordioa beharo dute. Bi aukera daude, PP-PSOEk iniziatiba hartzea edo PNV-EA hartzea PSOE edo PPrekin akordio bilatuz, PSOEren gobernu berriari dizdira kenduz.
Zer proposatuko dugu batzarretan etxebizitzaren zergainketekin? Zer egingo dugu sozietate-zergarekin? Tinko mantenduko al dute erabakia Patxi Lopez eta bere koru mediatikoak bazterrak kakazten badizkigute ere? Galdera konkretu hauek erantzun zehatzek behar dituzte. Eta erantzun tinkoak
Lidergo partekaturako problemarik ez dugu eduki behar. Baina partekatu baina lehen erakutsi dezagun lidergorik izan badugula. Herriaren gidaritza zentzudun eta arrazoituari beldurrik ez dugula erakusteko ordua, «oposizioaren gobernuaren» leloa, hitzetatik ekintzetara pasatzeko momentua uste baina lehenago suertatu da. Batzuk gernikan trikornioa garbitu eta oboea jotzen duten bitartean ekin diezaiogun lanari.
Markel Olanoren «buenismo» faltsu horrek zerbaitetarako balioko al du? Zer deritzo Egibarrek honen inguruan? Kolaborazionista baten aurrean al gaude?
Kreo k Erkoreka le dio 1 buen repaso a ZP ayer. El pobre ZP esta + solo k la 1 y hay k aprovechar.
Komo llora amargamente Tonia Etxarri xk el pin-pan-pun español puede afektar al gobierno d kambio, mientras okulta manipula las palabras d erkoreka.
Orain ari da zapatero jauna bere apostu politikoaren hozkirria barnetik sentitzen. PSOEkoak karta askotara jokatzen ari dira. Hori izan liteke gu abertzaleontzat laguntza gure oposizio lana ondo burutzeko.
Eta gainera batasuna egin dute beraiek bezain ez leialak diren batzuekin, PPkoekin. Lapurrak elkarri lapurreta egiten hasten direnean orduan datoz bai komeriak.
Argi dago eta horretan erabat konforme Gaztañagak dionarekin, iniziatiba hartu behar dugula abertzaleok negarra eta marrua alde batetara utziz.
Egoera berriaren pribilejioak dasta ditzagula behingoz: orain, herriaren aurrean, españolek erantzukizun guztia daukate beren gainean. Gure lana gauzak xehe xehe ikustea da, beraiek ematen dituzten pausoei bijilantzia zorrotza ezartzea.
Eta noski baino noskiago Gaztañagak esan bezala hitzetatik ekintzetara irauli behar gara. Erkoreka ez da batere mandatari txarra eta borrokalari sutsua da ere. Hogei halako behar ditugu edota bere esfortzua hogeitan biderkatu behar da.
Egunotan prentsan eta komunikabideetan entzun eta irakurtzen ari garena benetan tamalgarria da. Vocento irakurtzeak botalarria sortarazten du. Ia ez du abertzaletasunaren aipamenik egiten eta egiten duenean nazkagarria da.
Hor dabil «lopezek loreak landatu ditu», «lopezek poesia berri bat egin du», «lopezek txixa kokakola baina zaporetsuagoa da».
Hau nazka.