Posteado por: aberriberri | abril 25, 2009

Eguiguren Poppins-en lotsagabekeria

Ion Gaztañaga

Martxa ederra daramagu Jesus Eguigurenen okurrentziak behin eta berriz prentsan irakurriz. Hauteskunde ondoren bazirudien Untxi Zuria bera zela Alizia Lopez Lurralde Miragarrira bideratu nahian. Ondoren ez dakigu Hansel eta Gretel-en modura bakearen bidea ogi apurrez josi nahian edo han eta hemen ibili da kazetariei zenbait ipuin harrigarri kontatuz. Eta 2011. urteko bakeraren ipuin hauekin jarraituz kapitulu berri bat irakurri dugu hainbat mediotan. Baina oraingoan fetitxismora joaz edo aterkian zentratu du guztiz onartezinak diren adierazpen batzuetan.

Noticias de Gipuzkoan irakurri berri dut azken okurrentzia: “con los socialistas en el Gobierno Vasco la paz ésta legislatura porque supondrá “una catarsis mental, política, social y en todos los órdenes”. Momentu batean Antonio Elorzaren artikulu aspergarri baten aurrean ote nengoen edo pentsatu dut baina segidako esaldiak, “A su juicio, al abandonar el PNV el Ejecutivo desaparecerá “en gran parte, el paraguas bajo el que ha vivido cómoda” la organización armada.”, pertsona batzuen lotsagabekeria noraino joan den adierazi dit.

Besteen aterkietan fokua jarri baina lehenago zergatik ez du Eguigurenek bere jokaera aztertzeko ahalegin bat egiten, orain dela gutxi zuzendutako sasi-bake-prozesua euritakoen artean handiena izan delaren susmoa baitaukat. Edo agian Argeleko eta ondorengo negoziaziorako PSOEren joerek ETAri Estatuaren aurrean euskal herritarren bozeramailetza eman dioten pentsatu beharko luke.

Aterkiak aterki, EHAK ilegalizazioaren euripean utzi ondoren hauteskundetarako luzatu zioten euritakoa ere badatorkit gogora eta baita ANVri emandako erdi-ilegalizazioaren txanoa ere. Zer esan PSOEk ETA-PMren frente politikoari, Euskadiko Ezkerrari hain zuzen, emandako guardasol demokratikoa, bere alderdian onartuz?

Oraindik gogoan dugu aterkia gogor eutsiz abertzaletasun demokratikoari kolpeak luzatzen zizkioetenean, indarkeriaren laguntzaile eta jatorri zela esanez, ENAMi zein aterki zabala luzatu zioten, hilketen artean negoziatzen ari zirenean. Eta Barajasko atentatuaren ondoren oraindik aterkia zabalik utzi zutela azken saiakera egiteko.

Baina Eguigurenen lotsagabekeriak baina gehiago abertzaleok dugun erreakzio falta da sutan jartzen nauena, eta inoiz baina garbiago dut hainbat urteren ondoren kanpaina hauen aurrean erreakziorik izan gabe, orain dela honi aurre egiteko momentua.  Bestela akabo. Eguiguren Poppins-ek ez du inongo graziarik eta bere aterkia zakarretara botatzeko ordua bada. Errespetua tinko eskatzen ez duenak  ez duelako lidergo partekaturako aukerarik eta are gutxiago lidergo esklusiboaren esperantzik. Lotan dagoena esna bedi behingoz.


Responses

  1. Eguiguren tipejo delakoak bere pausuak disimulatu nahi ditu, esku batekin Arnaldo Otegiri bostekoa emanez eta bestearekin esanez Eusko Jaurlaritza PNVren azpian “erakunde armatua”ren guardasola izan dela.

    Eta noski azken seikada urteetan Eguiguren-ek eta PSOEk ETA eta Otegirekin izandako kontaktuak, horiek ez dira inolaz ere izan “erakunde armatua”ren lagungarri.

    Eusko Jaurlaritza lortzearen loriaren mozkorkada erabat harrapatu ditu PSOEkoen garunak eta uste dute jarraituko al izango dutela ETArena PNVri egotziz eta era berean esku azpitik ETArekin eta bere ordezkariekin kontaktuak edukita.

    Nire ustez konplikatu xamarra da prestatzen ari diren tranpa eta listoegia izateak izan dezake ordain kaltegarririk. Batez ere pentsatzearena gobernatzea yatean ibiltzea bezala dela, Zapateroren politikaren zeinu ukaezina.

  2. Bai, eske ikaragarria da eta klaro nola dagoen ba kriston kakapila mediatikoa ba gauzak ez dira ikusten gertatu arte eta noski hori gertatuko dela Egiguren-en planarekin, porrot egin arte ez garela konturatuko, eta berriz ere urte pila pikutara. Eske eskertzekoa da Gaztañagaren berria ze klaro hor argi ikusten da Egigurenen tranpa bikoitza eta zikoitza.
    Bestalde penagarria benetan egibariano eta larreinano guztien itsukeria MLNVrekiko eta klaro hor ez dute ikusten kriston traizioa egiten diela eta noski baino noskiago txotxongilo gisa diardute MLNVekoek espainiar ordezkariekin bapo gauzak mamitu arte.
    Gero Egigurenen jetosokeri galaktikoa. Bai, Gaztañagak ondo deskribatzen digu aterkiaren metaforaz zenbateraino zinikoki ibili diren sozialistak, ETAkoak beren partiduko kideak hiltzen zituzten bitartean ba arkume herria janez eta kontu politak esanez, bai, PNV eskubia zela eta behar zela ba bi indar ezkertiarren arteko batasuna mamitu ba burges horiek poteretik botatzeko. A ze giño paregabeak egingo zizkioken Egigurenek Otegi pertxentari, ahoa antxumez bete eta basua ardotxoz bustia ba konplizitate zoragarri hortara iristeko.
    Eta klaro gero dago ba hauek espainiar sinestu gajo xalo eta deszerebratuei zuzentzen dien diskurtsua esanez ba PNVren presentzi hutsa dela ba ETAren artekia. Bai, beraientzat diskurtsu planoa, ulerkorra eta erabat faltsua, jango dutena ba azken batean Cachuliren ibilerekin ba histeria kutsu bat gehiago ematen dio espainiar patioari.

  3. Egigurenek gure ilusioekin jokatzen ditu, ta hori salatu behar dugu, ona ez dela eta.

  4. Eguiguren sabe mucho de paraguas, no en vano el Ghandi-pacificador sociata golpeó a su mujer con las manos, un zapato… y un paraguas. Lo que pasa que en vez de para proteger a los violentos, Eguiguren lo usaba para atacar. ¿No tiene nada que decir la miembra Aido de todo esto?

  5. Egiguren jauna aspaldiko aditua suertatuko zitzaigun aterkietan, Nik, bederen, ez dakit zelan den posiblea Egiguren politikan oraindino aritzea, bere emazte ohiarekin gertatutakoa eta gero. Non daude feministak? eta Psoeko feministak’? Lotsagarria, zinez. gero egunen batean, sasi-negozizioekin agertuko dira komunikabidetan., noski, eurentzat egokia suertztuko denean eta EAJ ren kalterako.

  6. Benetan susmagarria da Eguigurenek “bakearen” inguruan esandakoak eta gero PPk ezer ez esatea. Non dago ba “aldaketa”? ETBk ezik ez al dio Eguigurenek ETAri “bola” ematen? Hamaika ikusteko jaioak!


Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios .

Categorías

A %d blogueros les gusta esto: