Azala / Portada » Produktibitatearen gakoa

Ion Gaztañaga

Orain dela egun batzuk, interneten datu ekonomikoen bila nenbilela, produktibitatea eta hazkundearen inguruan blogeko sarrera interesgarri bat aurkitu nuen. Izan ere, azken urteotan askotan entzun dugu enpresarien ahotan prezioen hazkundearen ordez soldatak produktibitatearekin batera igo behar direla eta honek sindikatu eta langileetan duen harrera txarra.

Gauza jakina da normalean produktibitate handiko ekonomiek soldata handiagoak dituztela baina honek ez du esan nahi produktibitatea soldataren osagai bakarra denik, hor ditugulako enpresaren bizitzako beste hainbat alde: negoziazio kolektiboak, egoera politikoa, zergak, gizartearen baloreak, formazioa, ordutegiak…

Hazkunde ekonomikoak ez da produktibitatearen igoeraren ondorioa bakarrik eta hainbat ekonomia beste faktore batzuei esker hazi da azken urteotan, gehienbat soldata errealen jaitsierekin edota etorkinek eskainitako produkzio-kostu baxuekin.

Behin baina gehiagotan entzun dugu bizi dugun krisi ekonomikoaren aurrean orain arte bizi izan dugun hazkundearen osasuna nolakoa izan den eta hazkunde honen osasunaren adierazle nagusienetako bat produktibitatearen hazkundea da. Oso esanguratsua iruditu zait aipatutako blogean aurkitu dudan honako grafiko hau:

Produktibitatearen hazkundea
Produktibitatearen hazkundea

Irudian 1996 eta 2005 urteen artean munduko herrialdean produktibitatearen bataz besteko urteko hazkundea ageri da. Produktibitatea gehien handitu duten herrialdeak Europa ekialdekoak izan direla argi agertzen da eta hau normala da hein batean, produktibitate oso baxu batetik hazten ari direlako eta oinarrizko berrikuntzekin beren produktibitatea errazago handitu dezakete.

Kuriosoa da aldiz, herri hauen ondoren produktibitatea gehien handitu dutenak herri aurreratuenak izan direla: Finlandia, Suedia, Erresuma Batua, Dinamarka… Europako 25en batezbestekoaren atzetik baina euro-eremua baina hobeago Frantzia eta Alemania daude. Eta azken lekuan, posizio benetan negargarri batean, hor daude Italia eta Espainia.

Nola eragiten du produktibitateak soldatetan? Produktibitatea produktu sortzeko behar den denborarekin lortuta dago eta termino absolutuetan Alemaniako produktibitatea Espainiakoaren bikoitza da. Agian horregatik da Alemaniako batezbesteko soldata Espainiakoaren bikoitza eta Euskal produktibitatea eta soldatak Espainiakoarena baina handiagoak. Baina produktibitatearen bilakaera halakoa izanik, nola hazi da hainbat herrien ekonomia (Espainiaren kasua, batzuk «mimaria» deritzotena)?.

Nazioarteko komertzioan herriek besteen aurka jokatu behar dute eta herri baten lehiarako ahalmena bere produktibitatean edo bere soldatetan dago (Txinaren kasua, produktibitate baxua baina soldata oso txikiak). Espainian aldiz, lehiakortasuna soldata baxuetan eta soldata baxu horrekiko langileen prestakuntza onargarrian (soldatarekin konparatuta) oinarritu da. Apustu hau oso apustu ahula da eta galera handiak ekar ditzake azken urteetan soldata baxu baina langile prestatuak dituzten herrialdeak Europar Batasunean baitan aurrera egiten duten heinean. Mirariak ezin betirako iraun.

Arraroa badirudi ere, errazagoa izan da (eta izango da, gauzak krisia dela eta erabat aldatzen ez badira) soldatak jaistea produktibitatea igotzea baino. Gazte eta etorkinen soldata baxuak, bekarioak, etb. asko erraztu dute soldata baxuen aldeko apostua lehiakortasuna hobetzerako momentuan. Datuen arabera OCDEren 2007ko txostenean 1995 eta 2005 urteen artean produktibitateaz gain, Espainian batezbesteko soldata ere jaitsi da: 1995-2005 artean OCDEren herrietan soldata 1,8% igo zen urtero eta 0,7% 2000 eta 2005 artean, Espainian aldiz, -0,5% eta -0,3%. Horregatik ez da harritzekoa Espainiaren ekonomiari aurreratu dizkioten datu txarrak, %18ko langabezia eta -2% BPGren jeitsierarekin.

Produktibitatea ez da langilearen jarreraren menpekoa bakarrik (gaixotasunak, bajak, laneko orduetako lan erreala), enpresen antolakuntza, gidaritza eta giza baliabideen kudeaketa gai zentralak ere badira. Eta hor sartzen da betiko berrikuntza, ikerketa eta garapenaren leloa, enpresaren lehiakortasuna produktibitatea hobetuz handitzeko aukera ematen diguna.

Noski, gure herriaren jarrera ere Espainiakoa baina hobeagoa izanik, ez dugu ahaztu behar Espainiako merkatua euskal enpresentzat merkatu handia dela eta Espainiako enpresen egoera txarrak gure enpresetan eragina izango duela, egun Alemaniako krisiak eta batez ere automozioaren industriak (Erkidegoaren BPGaren %18) eragina duen bezala.

Espainiako adibide hau gainera oso esanguratsua da guretzat, egin behar ez denaren adibide bezala. Hor ditugu herrialde nordikoak, ongizate handikoak izanik produktibitate hazkunde apartarekin (edo agian, hazkunde horri esker). Nahiz eta gure hazkunde ekonomikoa eta produktibitatea Espainiarena baina handiagoaizan, gure produktibitatea ez da behar bezala handitu azken urteotan eta horrek ere eragin negatiboak izango ditu krisi honetan.

Arazo guztiak aukerak direla ere kontuan hartuta, krisi ekonomiko hau gure ekonomiaren hazkunderako oinarrien aldaketarako gakoa ere izan daiteke. Bestela aipatutako artikuluko komentarioetan irakurri dudan egoera negargarri batera iritsiko gara: «Batzuk lan egiten dutelaren eta besteek egoki ordaintzen dutelaren itxura egiten jarraituko dugu». Hori bai marka.

Partekatu sare sozalietan / Comparte en redes sociales

Gai honetako beste sarrerak / Otras entradas relacionadas

3 comentarios en «Produktibitatearen gakoa»

  1. Espainiako ekonomiarena benetan beldurtzekoa. Chiquilicuatre-ren mailako politika ekonomikoaren ondoren, ez da harritzekoa Europak Espainiarentzat aurreratu dituen datuak. ZPk bake-prozesu berriren bat asmatu beharko du kaka estaltzeko.

  2. K la produktividad española era mala ya lo sabiamos, xo la grafika esa es todo 1 poema. Y eso k Ansar dcia k era el rey d la Ekonomia.

    La produktividad en Euskadi tampoko es komo xa echar kohetes, xo klaro, nos komparamos kon ZP y eso no dbiera ser asi. Espero k los «intelektuales» dl Think Gaur nos planteen llegar al inkremento d produktividad d los nordikos, xk si no la llevamos jodida.

  3. Igomendi, Euskadiko hazkundea ere okupazio tasaren igoerarengatik izan da batez ere. Lehen baina langabezia gutxiago eta langile gehiago (emakumeak, adibidez) egon da urtez urte eta horrek eta esportazioek egin dute hazkundea.

    Produktibitatearen bilakaera europako aurreratuenetatik urrun dago. Eta ez dut uste Think Gaur batek konpontzeko gaia denik.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *