Posteado por: aberriberri | enero 19, 2009

Iñaki Errazkinen zintzotasuna (1)

Imanol Lizarralde

Ez da aski jakitea ETAk argi zekiela zer egiten zuen Inazio Azpeitian hiltzean. Jakin behar da era berean ANVko alkatea guztiek badakitela zer egin halakorik gertatzen bada beren herrietako batean. Horretarako jarri dituzte MLNVko zuzendariek postu horietan. Hein horretan, ahots-doinu eztitsuenez adierazpenik zikoitzenak adierazteko jaio dira ANVko alkateak eta, horretan, ez dago dudarik, Iñaki Errazkin Azpeitiko alkate jadanik ohia txapelduna da.

Iñaki Errazkin bera da biktima eta Inaxio Uriaren hilketa bigarren plano batetara bultzatu nahi du, bistatik kentzen den hilotz molestagarri antzera. Hauxe da GARAn egindako elkarrizketaren ondorena: “barneratua daukagu, ez onartuta, baina barneratua bai, gertaeraren inguruan egon den joku guztia. Helburu argi bat izan du: ezker abertzalearen bazterketa lortzea”. ETAk hiritar bat hil du baina herri bertako alkateak bakarrik “ezker abertzale”aren kontrako jokua dakusa. Alkatetzatik kendu nahi dute “konponbide baten inguruan ez dutelako une hauetan urrats sendoak eman nahi”. Eta hilketa ez da izendatzen: “gertaera” hutsa dela dio.

Hanna Arendt-ek argi zioen: alderdi totalitarioek mezuak bidaltzen dituzte ez zaiela sinetsiko jakinda, baina efektu bat lortu dezaketela jakinda ere. Zer efektua lortu daiteke Errazkinen hizketa moduak? Ilegalizazioaren aitzakiaz martxan jarritako jendea kausa horren atzean jartzea, Iñaki Errazkin pertsekuzio legalaren biktimaren papera beterik. Beraz jadanik ez genuke Inaxiori buruz hitz egingo , baizik eta Iñaki Errazkinek igaro behar duen patu larriari buruz.

Ez dezagula pentsatu hau lehenago saiatu ez denik. Eta saiakera horrek gainera fruitu oparoak ekarri dizkio MLNVri, Isaias Carrascoren hilketa Arrasaten ikaragarri etekintsua gertatu baitzaio. Hilketaren olatuaren txanpa aprobetxaturik, beste hondartzetara eraman nahi du MLNVek hilketaren efektua eta gauzak errotik aldrebestu. Orain Iñaki Errazkin dugu martiri lanetan.

MLNVko mandatariak espezialak dira ETAk egindako ekintzen aurrean sentsibilitatea erakusten. Beren buruzagi armatuek eragindako odol-isurketak badu, horrela, beste etekin ari bat. Arnaldo Otegik adierazi zuen Miguel Angel Blanco-ren hilketak mina eta enpatia surtu zuela “ezker abertzale”-aren baitan. Oraingoan Inaxio Uriaren hilketaz, Errazkinek hau dio:

Garbi dago herrira min handia eta samin handia iritsi dela azken hilabete honetan. Gertatu dena gertatuta, inoiz ezin zaio kendu daukan garrantzia eta larritasun hori. Hori horrela da. Eta oraindik horrela bizi dugu. Eta guk geuk ere bai.

Egunean bertan esan genuena berresten dugu eta zintzoki planteatuz, gainera, nahiz eta batzuek zintzotasun hori kendu nahi izan, baina hemen herriak bizi izan duen samin hori geure barruan eraman dugu. Eta hala eta guztiz, nik uste, samin hori, maila batean, aprobetxatu nahi izan dute, orain egitera doazen zentsura mozioa gauzatzeko.

Errazkinek eufemismoaz desitxuratu nahi du, lehenik, Uriaren hilketaren ekintza bera  (“gertatu dena gertatuta” “samin handia iritsi dela azken hilabete honetan”). Bigarrenki, Azpeitiko herritarrek gizaki gisa izandako erreakzio bapatekoaren aurrean enpatia erakutsi nahi du (“hemen herriak bizi izan duen samin hori geure barruan eraman dugu”), hitz ustel horiek adieraztea ezer kosta ez dela ikusita.

Azkenik, egoera eta arazoa azpikoz gora jarri nahi du esaten baitu hilketa “aitzakia” dela (“samin hori, maila batean, aprobetxatu nahi izan dute, orain egitera doazen zentsura mozioa gauzatzeko”). Eta hau, Errazkinen ustez, planteamolde “zintzoa” da.

Elkarrizketak duen zeinurik miragarriena, gainera, Inaxio Uriaren izenik aipatzen ez dela da. Iñaki Errazkinek ez du behin ere aipatzen Inaxio Uriaren izenik, ez bere ahaideen sufrimendurik. Bai hiritarren artean bere hilketak sortu duen mina, baina ez da hilketarik aipatzen, beraz min horrek ez du aragizko izaerarik. Berari egindakoa (zinegotzi talde batek egingo duen kargu kanporaketa huts eta demokratikoa, azken batean) hori bai, horrek badu subjektu bat, Iñaki Errazkin bera.

Errazkinek kakanahastea du helburu, hilketaren inplikazio eta erantzuleei buruz pentsatu ez dezagun. Eta gainera Inaxio Uriaren hilketa MLNVri egindakoarekin parekatu nahi du: “hemen denok ditugu elkarri leporatzeko gauzak”. ETAk pertsona bat hil egiten duenean denok gara erantzule. Horixe da Iñaki Errazkinek ateratzen duen ondorio etiko-politikoa.

Hauxe dio ere: “urte eta erdi honetan ez ditu ETAk bakarrik nolabait giza eskubideen aurkako erasoak egin. Era guztietakoak izan dira eta izaten jarraitzen dute”. Pertsona batzuen hilketa, bonbak eta erasoak, ETAren ekintzak orohar “nolabait” dira giza-eskubideen “aurkako erasoak”. Eta ez dira bakarrak. Errazkinek heriotza eta estatua ala beste subjektu batzuen ekintzen ekibalentzia morala ezarri nahi bide du. Eta hein horri dagokionez, gainera, Errazkinek Azpeitiko politika mugatua eta Inaxio ren hilketa gainditu nahiko lituzke. Irudi du diola: zertan kexa zarete azpeitiarrok? Gauza hauek gertatu ohi dira, baina ez dute Azpeitiko udaletxearen alkatetzaren titularitatea kolokan jarri behar, oso majoa eta sensiblea naizelako, nahiz eta hilketarik ez kondenatu, kondenak ez duelako “konponbidea” laguntzen…


Responses

  1. Azpeitiako udaletxean gertatutakoa behin eta berriz errepikatzen dute, oso ondo antolatuta dutelako. Plenora herri guztietako jendea ekarri, boikoteatu, gero ertzaintza probokatu hostiaren bat jaso eta teleberrian agertzeko eta alkatea pena itxurarekin “lintxamenduaren” biktima bezala “errudunik ez” baina “soluzioak” behar direla esanez. Nazkagarria baina oso efektiboa, Arrasaten ikusi genuen bezala.

    Beti berdina egiten dute eta pertsona bat erahil ondoren gero gainera euren probetxurako atera nahi dute. Nik ez dakit zer pentsatzen duten politikoek baina horrelako plenorik ezin da onartu, jendea irainka beste alderdietako politikariei hitz egiten utzi gabe.

    Eta gainera hor dugu EAko Manuel Unanue “goiko politikoen” botuen inposaketa salatzen eta mozioak “bakea ez duela ekarriko” errepikatuz, eta “denok bakearen alde” egin behar dugula. Bengoai batasunero nazkagarria du benetan tipo honek. EAri min handia egiten diote horrelako tipoek.

    Ikusi dugu Arrasaten eta Azpeitian batasunoen betiko estrategia. Nire galdera da: honi noiz egingo diogu aurre? Hiltzaileak biktimarena egiten uzteko asmoa dugu?

  2. Nik ez dut zalantzan jarriko Errazkinek sentitzen duenik Uriaren hilketa, baina eraso horren aurrean erantzun bakarra sentitzen duela esatea den bitartean ez da ezker abertzalearekin inongo harremanik eduki behar, are gutxiago lankidetzarik.

  3. Azpeitiko udaletxeko botazioak argiro erakutsi du EA zatitzen duen eskizofrenia. Unanue EAko zinegotziaren hitzak estokolmo sindromeaz jotako baten adierazpenak besterik ez dira, eta lotsagarria da halako bat EAn barruan egotea.

    ETAk pertsona bat hil du, herriko alkateak ez du gaitzesten halako gertakari bat, eta Unanuek erraten du ez duela ezertako balio Errazkin hori alkatetzatik botatzea. Hilketak askorako balioko luke bestela gertatu izan ezpalitz, orain gutxinekoz badakigulako ezker radikalari heriotza ez zaiola dohain atera Arrasaten bezala.

  4. Azpeitiko zentsura mozioaren aurrean Ezker Radikalaren adierazpenak oso esanguratsuak izan dira: ” Iñaki Errazkin alkatetzatik kentzea baketik urruntzen gaitu”.

    Noski, argiago ezin da esan, ERren botereak hurbiltzen gaitu bakera. Zenbat eta botere gehiago ordun eta bake gehiago. Botere guztiarekin, BAKEA.

    Zorionak Julian

    Iñaki izorrai.

  5. Errua enparauei

    http://itsasertzetik.trincheradigital.com/

  6. ETAren gaurko komunikatuak argi uzten duenez, datozen egun, aste, edo hilabeteetan egoera gogortu egingo da. AHTren inguruko guztiak (politikariak, enpresarioak, langileak…) bere begiradapean dituela gogorarazi digu beste behin. Inazio Uriaren aurkako hilketari “exekuzio” deitzen dio, inork Inazio hiltzeko eskatu edo agindu balio bezala.

    EITBren aurka egindako erasoari buruz esandakoak, bereziki, ez du inolako baloraziorik merezi: “Inori ez diogu guk bere kazetari lana nola burutu behar duen esango[…] ETAk kazetaritza zeregin polizialen jartzen duten jokabideak salatzen jarraituko du […] Utz diezaiotela EITB gatazka desitxuratzeko eta independentismoa erasotzeko beste arma batean bilakatzeari.” Esandakoa, ez du inolako baloraziorik merezi.

    Bitartean, ustezko “ezker abertzale” hori biktimarena egiten eta agintari espainiar gero eta gehiago horretarako arrazoiak ematen.

  7. AHTren ibilbidea negoziatuko luke ETAk bake prozesu batean?

    http://itsasertzetik.trincheradigital.com/


Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Categorías

A %d blogueros les gusta esto: