Ion Gaztañaga
Herri txiki honek zer behar duen dakitela dioten Moises ugari izaten ditugu inguruan, batez ere sudurrek hauteskunde usaina nabari duten momentutik aurrera. Batzuek «aldaketa» behar dugula behin eta berriro errepikatzen digute, besteek zapore ezberdinetako poloak daudela modan, etabar luze bat. Herriak zer behar duen asmatzea baino agian errazago litzaiguke gure herriak zer behar ez duen asmatzea. Eta honetarako atzo El Correok Jose Luis Bilbao eskeinitako elkarrizketa mamitsuan azken honetarako ideia batzuk ere har ditzakegu.
Kuriosoa da paralelismoak ezartzeko dugun gaitasuna. Horretan dabiltza Patxi Lopez eta bereak, Obamarekin identifikatu nahian. Ez da xamurra ez Lopez-en aholkularientzat gamelua zaldi bezala saltzeko kontatu nahi diguten leloa. Nik ordea, beste paralelismo bat ere badakusat euskal politika eta britainia handiko politikaren artean, han baitzegoen Gordon Brown gajoa lur jota, inkesten zulo beltzean oihuka inork erreskatea egiteko planik gabe.
Baina akaso, zulo batek bestea estaltzeko gaitasun magikoa dela eta, hor agertu da krisi ekonomikoaren beltzunea, eta hor agertu da Gordon Brown-en aurreko urteetako kudeaketaren emaitzen bultzada, zulotik irteten hasi eta bere lekua berreskuratzeko. Alderdi laboristako kongresua honen hilobia izango zela pentsatzen zutenei zuzendurik, Brown-ek krisi ekonomikoak hiritarren arazo eta ezinegonei aurre egiteko herriak zer behar ez zuen definitu zuen: «Hau ez da hasiberrientzako garaia».
Ez dut uste Vocentoko buruzagien belarrientzeko musika izango zenik, Jose Luis Bilbaok aurkariei zuzendutako loreak:
«R: (…)Y no tengo ninguna duda de que Ibarretxe va a ganar las elecciones. Por varias razones. Lo urgente ahora es la crisis económica. Ibarretxe, lo ha demostrado ya, es el único que tiene las condiciones para generar confianza, para afrontar momentos económicos duros y, al mismo tiempo, liderar la Administración pública.»
«-P. -¿No ve cualidades de buenos gestores en el resto de candidatos?
-R: Patxi López no es de fiar. Lee bien los discursos que alguien le prepara, pero si yo quiero hablar con el que manda no voy donde el recadista, hablo con su jefe. (…) ¿Qué ha hecho Patxi López en la vida aparte de leer los papeles que alguien le prepara? ¿O qué ha hecho Antonio Basagoiti aparte de ser un niño de alta cuna y de baja cama, que no ha dado un palo al agua en su vida y que nunca ha tenido responsabilidades? Ese señor que está ahí, mi amigo Ibarretxe, ha demostrado muchas cosas. Y en este momento, en el que lo urgente es hacer frente a la crisis, se necesitan personas como Ibarretxe. Así de claro.»
Berpiztutako Gordon Brown-ek bezala ez da hasiberrien momentua, esperientziadunen gonapean egotekoa baizik. Egia esan hasiberriak eta kolpe zorririk jo ez duten asko badago ere abertzaletasunean, baina oraindik ez dugu horrelakorik lehendakaritzarako aurkezteko premiarik izan, Jainkoa lagun.
Eta Obama Lopez? Beno, Obama hasiberria bada, Lopez ekonomian katedradun izanen da. Azken finean Hawaidarra abokatu aparta (Lopez ingeniaria aparta ote?), unibertsitateko irakasle (Lopez-ek ba al du ezer erakusterik?) eta senatari izan da (Lopez El Correoko irakurle sutsuena legelbiltzarrean). Beno, eta Lopez-ek baina hobekiago irakurtzen ditu paperak. Ez dakigu ez, zer irudituko zitzaion Basagoiti ameslariari (lortu al du amets edo propagandaren batean «Euzko lurganean zutunik, azaben gomutaz, Gernikako Zugaizpean» zin egitea?), baina Lopezekin bikote ederra egingo luke ETBk «hasiberriak» saila berpiztuko balu. Gauza da momentu hauetan «Goenkale» dela jendeari segurtasuna ematen diona, ezta?
2007an banatu ziren Oscar sarietan Coen anaien «No country for old men» pelikula izan zen zitaren gakoa. Eta hauteskundeetarako hiru hilabete pasatxo falta direnean, estilo zinematografikoa imitatu nahian edo, ondorengo asteetan eta hautestontzien sententzia ezagutu arte, EAJk erabiliko dituen pelikula berriaren izenburua aurkeztu digute: «Ez da hasiberrientzako herria».
San Inaziok nahasmenean aldaketarik ez egitea gomendatzen zuen eta trumoi ekonomikoen pean babesa behar duten herritarren aurrean ez da ez eskaintza txarra. Buru-belarri omen dauden EGIko artistak, Patxilo eta «Tony» Basagoitiren irudiarekin batera erabiliko duten eslogana zabaldu nahian: «Hasiberririk ez, eskerrik asko».
Beno, esperientziadun jende gehiago ere egongo da hauteskundeen lehian. Adibidez, Madrazo jauna, hainbeste estimatu eta imitatzen duguna!