Azala / Portada » Mugaz gaindiko instituzioak, legegizonak eta ikastolak

Mugaz gaindiko instituzioak, legegizonak eta ikastolak

Ion Gaztañaga

Orain dela egun gutxi batzuk, hedabideen bidez, mugaren alde bateko eta besteko euskaldunon elkarlana ofizialduko duen tresna aparta berriro politikarien ahotan dagoela jakin dugu. Izan ere, Ibarretxek Euskadi-Akitania Euroeskualdea eskatu du, “Pirinioen bi aldeetan euskal herriaren etorkizuna eraikitzeko”.

Euroeskualdearen zurrumurruak aurretik ere izan ditugu, baita negoziazio politikoetan ere, Loiolako elkarrizketetan hain zuzen. Fisikoki eta ekonomikoki, inoiz baina muga gutxiago ditugu alde bateko eta besteko euskaldunok gure harremanak indartzeko, baina inertzia inertzia da eta zatiketa egoera hau ez da erraz arinduko.

Konkretuki, Bilboko V. Atlantic Logistics Forum-ean, lehendakariak Euskadi-Akitania euroeskualdea Euskadi-Akitania Plataforma Logistikoaren etorkizuneko helburu bezala aldarrikatu zuen «euskal herriaren etorkizuna eraikitzeko».

Behin baina gehiagotan mintzatu gara blog honetan europak euskal senari emango liokeen arnas berriari buruz: «Actuar como Nacionales Vascos y constituírnos en Nacionalistas Europeos», «Europar Batasuna eta Eskualdeen Batasuna»… eta beraz abertzaletasunak ideia hau indarrarekin berreskuratzea pozgarria da.

Hala ere, instituzioen lidergoarekin batera, gizarte-ekintzak eskeantzen dituen aukerak sarritan ahazten ditugu, dena instituzioek egin behar dutenaren esperoan edo. Horregatik bi kontzeptu bereiztu izan ditugu gure blog honetako azalpenetan: «batasun organikoa» (ofiziala eta instituzionala) eta  «batasun funtzionala» (praktikoa edo de-facto dena). Lehenengoa, ofizialki administrazioek babestu eta bedeinkatutako plataforma. Bigarrena, gizartearen harreman ekonomiko, pertsonal eta kulturalek osatzen dutena, administrazioen gonapean egoterik behar ez dutenak. Eta normalean horiek izaten dira euskaldunon artean batasun gehien sortzen dituztenak eta horren ondorioz instituzioak sorrarazten dituztenak.

Adibide bezala, hor dugu Iuris Muga elkartea «Mugaz gaindiko Bidasoako zuzenbidea» jorratzen. Hasieran, mugaz gaindiko arazoak konpontzeko, Bidasoaz bi aldeetako abokatuek eta zuzenbide fakultateetako irakasle eta ikasleek Mugaz gaindiko Zuzenbide Behatokia sortu zuten. Urte batzuen elkarlanaren ondorioz Gipuzkoako Foru Aldundiak, Gipuzkoako eta Baionako abokatuen elkargoek, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Baionako Fakultateak elkarlan hori ofizialdu zuten.

Eta honekin lotuta, orain dela hilabete pare bat jakin genuen mugaren bi aldeko ikastolek europar kooperatiba bat sortzeko aukera aztertzen ari zirela. Antolaketa honek egungo Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioa ordezkatuko luke izaera europarra azpimarratzeko. Ikastola guztiak erakunde batean batuko lirateke, honek eskaintzen dituen abaintaila, sinergia eta laguntzekin, batez ere euskarak iparraldean bizi duen egoera kontuan hartuz.

Europako zuzenbide pribatuak eskaintzen dituen tresnak erabiliz, «ofizialtasun» horri itxaron gabe, hor dugu elkarlan praktikoaren beste pauso bat. Kooperatiben aukerarekin batera, europar sozietate anonimoaren aukera ere badaukagu jada, estatu baten markoa gaindituko duen enpresa antolaketa modu bezala.

Azken berrien arabera, «Batasun funtzionalak» badu bultzadarako tresnarik. eta oihartzunik. Baina garrantzitsuena, hainbat ekintza eta elkarlan pribatuen aldeko apostu hau, Ibarretxek adierazitako Euroeskualdea ikusmuga gerturatzearen apostua ere badela da. Ekin lanari.

Partekatu sare sozalietan / Comparte en redes sociales

Gai honetako beste sarrerak / Otras entradas relacionadas

2 comentarios en «Mugaz gaindiko instituzioak, legegizonak eta ikastolak»

  1. Hori da ain zuzen ere guk bultzatu dugun «BATASUN FUNTZIONALA»ren kontzeptua.

    Nahi duenak ikus dezala: http://www.goizargi.com 43garren zenbakia.

    Hau da bidea.

    Hau da aldea euskonaziogintzaileen artekoa, eta eusko abertzale aldarrikaitzaile soileen artekoa.

  2. Neuro burua zuzendu behar dut:

    Kontzeptua euskeraz «ELKARTASUN FUNTZIONALA» zen, unión funcional, gaztelretik gaizki itzuli dut.

    frente a unidad formal, alegia batasun formala.

    Batasun hitza jacobinoa bai da, eta bereizketa «elkartasun eta batasun» artean euskeraz gazteleraz baino askoz ere zehatzagoa bai da.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *