Azala / Portada » Iñigo, ongi etorri NELE-ra

Ion Gaztañaga

Politikarien blogen ugalketa aroan gaudela argi dakusagu eta denok dakigu horietako gehienak ez direla gehiegi eguneratuko, beste blog batzuetako artikuluak kopiatzen dituzten «zapping»-blogetan bihur daitezkeela edo alderdien prentsa oharrez gain ezer gutxi aurkituko dugula. Hala ere ugalketa prozesu honek hausnarketarako hainbat puntu eskaintzen dizkigu.

Estrategia politikoa, hautagai eta karguei buruzko gaien inguruan hitz egiteko, gure abertzaletasun demokratikoaren baitan izan dugun jarrera nahiko zuhurra izan da tradizioz. Horretarako «barne-bideak» jorratzea da gomendio nagusiena, baina noski «barne-bide» horiek kontrolagarriak eta kontrolatuak diren heinean, hor aurkitzen dugu koska. Hori dela eta atentzioa deitu dit Urkulluren blog berpiztuan agertutako «No dejes que la realidad te arruine un buen titular» artikuluaren komentarioetan muin polemikoenari heltzen dioten iruzkinak eta kritikak ikusi ahal izatea. Adibidez:

«Ponencia Política. Me pregunto si tu sigues comprometido con la ponencia política que la Asamblea General del partido aprobó ahora hace escasamente un año, bajo un esperitu de consenso.»

«Sin embargo, no puedo evitar recordarte que los titulares de esos periódicos son consecuencia directa de unas declaraciones que tú mismo hiciste en el Fórum Europa.»

Beraz, barne-prozesuari buruzko, hautagai egokiarenari buruzko eta bere jarreraren aurkako eta polemikari heltzen dizkioten komentarioak onartu ditu ditu bere blogean. Irribarrea ezpainetan dudala hainbat galderek asaldatu naute. Sutan egongo al dira esentzien zaindari eta barne-bideen apostoluak? «Alderdiaren kontrako erasoak» errazten dituen tresna bezala definituko al da Iñigo Urkulluren bloga? EBB-ko presidentea «saboteatzailea» dela entzungo al diegu? «Nahigabean» «etsaien laguntzaile» ote gure EBBko presidentea?

Benetan poztekoa da Urkulluren blogean agertutako askatasuna, bere goitizen, gai-polemiko eta erantzun zitalekin. Adierazpen askatasunaren aldeko prozesu berri batean hasiera den ala ez jakiteko etorkizunean blog honek izango duen bilakaera ikusi beharko dugu. Momentuz blogaren  eraketa bera adierazgarria da, komunikazio-bide berriak jorratu nahi direlaren seinale.

Honek barne-bideetan barne-zuzendutako barne-arazoak eta barne-polemikak barne-sortuko dituen barne-jakiteko, barne-kritiken barne-zain barne-egon barne-beharko dugu. Baina barne-badaezpada eta barne-labirintuaren barne-emaitzen barne-konfirmazioa barne-lortu baina lehen, ongi etorria ematen diogu Iñigo Urkulluri Nahigabeko Etsaien Languntzaileen Elkartera (NELE).

Iñigo, bazkide-txartela lehenbailen jaso nahi baduzu, ez ahaztu alderdikide-txartela eta txartel-tamainako bi argazki ekartzea. Ah!, eta deitu aurretik ordua hartzeko, ilara asko baitago bazkidetzeko.

Partekatu sare sozalietan / Comparte en redes sociales

Gai honetako beste sarrerak / Otras entradas relacionadas

Un comentario en «Iñigo, ongi etorri NELE-ra»

  1. Ba aukera badute, talibanek Urkullu etsai bezala definituko dutela apostu egingo nioke nahi duenari. Ez al dute dagoeneko halakorik esan?

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *