Posteado por: aberriberri | julio 8, 2008

Guevararen txalaparta

Ion Gaztañaga

Seguraski Emilio Guevarak ez du lerro hauek irakurtzeko aukerarik izango, berak elebakar izan nahi duelako edo euskara baina lehen txinera ikasteko eskubidea aldarrikatu berri duelako, El Correoko “Euskera, derecho y no deber” bere artikulu zatarrean.

Emilio Guevararen ibilbidea ere ezaguna dugu, 80ko hamarkadan Lurralde Historikoen Legean eta Garaikoetxearen gobernuaren aurrean izan zuen protagonismotik hasi eta EAJren baitan matxinadaren aldeko deia egin eta kanporatu zuten arteko bidean. Bide ezaguna ere bada azken urteotan PSEren orbitan sartu, lapsus batean Nafarroa Erkidego autonomoan sartzeko gogoa zuela esan eta bat-batean parlamentua utzi zuen arte. Jaka hainbeste aldiz aldatzeak halako lapsusak ekartzen ditu eta.

Eskertzekoa da Guevararen argitasuna: “Ya está bien de callar o de tener miedo a expresar públicamente lo que en privado muchos pensamos. El euskera es un idioma de muy difícil aprendizaje y de un escaso, por no decir nulo, valor funcional en el mundo actual de la ciencia, de la economía, de la comunicación.” Joño! Adolfo Suarez-ek antzeko zerbait adierazi zuen euskaraz fisika nuklearra ikasteko ezintasuna munduari zabaldu zioenean. Lastima Etxenikek bere teoria hankaz gora bota izana.

Baina Guevarak ez du amore ematen: “Tiene un valor evidente como bien cultural, pero también ocurre con la txalaparta y sin embargo a nadie se le ocurre -al menos por ahora- que este instrumento tenga en nuestros conservatorios un papel vehicular para aprender música superior al del piano. Es de una estupidez supina violentar las más elementales normas y recomendaciones sobre la lengua vehicular educativa, que es y será siempre la lengua materna, cuando disponemos de una lengua común que es tan propia de este pueblo como el euskera, el txistu, el txakoli o el arrastre de piedra.” Txalaparta kontserbatorioetan erakustea hain txarra ote? Perkutsioko ikasleek bateria, xilofonoa, pandereta, triangelua eta beste hainbat ikasi ondoren, txalaparta ikastea hain arraroa ote? Lastima txalapartaria bakarlari gisa hain obra gutxi egotea baina norbaitek seguru ideia hartu eta hala egingo duela.

Beraz, euskara folklore hutsa da, formoleko ontzian gorde beharrekoa, Fragaren hizpideen arabera museotako altxorra kuttuna. Hori bai, euskara asko maite duela argi uzten du Guevarak. Horrelako maiteleekin ez dugu hiltzaileen beharrik.

Guevarak bere argumentazioa borobiltzeko bere azken perla azken parraforako utzi du: “Y si deseo ser monolingüe, o aprender el chino en vez del euskera, que se respete esta decisión, porque conocer y usar el euskera es sólo un derecho y no un deber, tal y como literalmente señala nuestro Estatuto de Autonomía.”

Barkatu Guevara jauna, baina zuk ez duzu euskara ikasteko beharrik. Izan ere, ezinezkotzat jotzen duzun “castellano monolingüe” bat zara eta. Rara avis, ezta? Baina zure semeek ezin dute txinera ikasi euskararen ordez eskolan. Zure ustetan Erregimen faxista batean bizi garelako? Hala bada, ongi etorria matematika, ingelesa eta fisikaren erregimen faxista honetara, ikasle guztiek dutelako gai horiek ikasteko betebeharra. Bai, Guevara jauna, betebeharra.

Euskal gizarteak, gehiengo zabalez (PSE gobernuan zegoenean ere), ikasketa planetan euskara eta gaztelaniaren ezagutza ezarri zituen oinarrizko hezkuntzaren helburu bezala. Baita ingelesaren maila basikoa ere. Txinera nahiago badut ere ingelesa ikasi beharra dut eskolan. Akupuntura nahiago badut ere biologia ikasi behar dut. Hain da faxista gure hezkuntza sistema!

Guevara jauna, ulertzeko hain zaila al da zuk nahi duzun hizkuntzan hitz egin dezakezula eta zure eskubide hau guztiz bermatua dagoela teorian eta praktikan? Baina hain zaila al da ulertzeko, zure semeek euskaraz ez ikasteko eskubiderik ez dutela matematika ez ikasteko eskubiderik ez duten bezala?

Euskararen ordez gure hezkuntza sisteman txinera ikastea nahi baduzu, proposa ezazu parlamentuan edota joan zaitez PSE edo PPrengana beren hauteskunde programan jarri, hauteskundeak irabazi eta hezkuntza sistema alda dezaten.

Baina noski, nahiago duzu politikaren ur zikinetan ibili eta errepresio itzel baten biktima zarenarena egin Vocento taldearen laguntza duen B serieko pelikula baldar honetan. Zer egingo diogu, Foru Aldundiko izar handi izatetik bizitzak figurante lanetara behartu eta bere patua onartu ezin duen zu bezalako “talentu” bat aurrean dugunean. Hain da krudela EAJollywood…


Responses

  1. No se como este individuo pudo estar alguna vez en el PNV si no fue por oportunismo personal y para colarnos una nefasta LTH.
    Por otra parte, vegonzoso y nauseabundo el papel del Correo Español que aprovecha un insignficante decreto de apoyo al euskera para lanzar toda su artilleria de articulos, pseudoencuestas, comentaristas politicos, economicos y hasta sospechosas cartas al director para atacar a Gobierno Vasco.
    Cualquiera que lea el decreto de forma objetiva, vera que es hasta ridiculo ya que realmente solo afecta a un puñado de grandes empresas que con toda seguridad ya cuentan con los medios y el personal para cumplir el decreto y ademas seguro que aprovechan las ayudas que dara el Gobierno para cumplir el decreto.

  2. Sólo a un analfabeto de la realidad vasca se le ocurre comparar la txalaparta y el euskara. Además de demostrar que no tiene ni repajolera idea de la naturaleza del decreto, que tu, Goiko, lo aclaras de forma inmejorable. Es una pena que gente de este pelaje como también Arregi se dediquen con la fe del resentido a tirar piedras contra el nacionalismo.

  3. Guevarak idatzitako zati bat iruzkindu nahi dizuet, zera: “exijo que se garantice también mi derecho a elegir y a usar en todos los ámbitos el castellano como lo que es y con todo lo que ello supone: mi lengua materna, común y propia de todos los vascos”

    Guevarak egiten duen exijentzia beteta dago, Guevara jaunak (denok) eremu guztietan erabil dezakegu, baina espresuki zera esaten du: “que se garantice TAMBIÉN”, hau da, Guevarak onartzen du (eta ulertarazi nahi digu): euskararen erabilpena Erakundeak bermatuta dagoela, baina hori guztiz faltsua da. Juztizia arloan, epaitegitan eta abar, euskera guztiz jokoz kanpo dago. Euskaldunak, ez epaileak, ez epaitegi-idazkariak, ez epaitegi-funtzionariak, ezta bestelako prozedurarik ere ez daudenez gero, ezinezkoa da edozein auzibidetzerik aurrera eramatea, Epaiketan gaztelera besterik ez da eskubideak bermatzen digun hizkuntza, derrigorrez gaztelera erabili behar da, itzulpenena ñimiño.

    Euskalerriaren historioan, legeak eta arauak erromantze hizuntzetan idatziak izan dira, euskara izan da jende xehearen hizkuntzaren bat, presigiorik gabe hizkuntza bakarra, baserritarren eta morroien hizkuntza. Morroi erdandunek hezkuntza unibertsalaren bitartez gaztelera normalizatua eskuratu dute: “la educación y la cultura como herramienta de mejora personal y de clase”. Epaitegietan euskara morroien hizkuntza izaten jarraitzen da. Zenbat euskaldun dira epaile edo justizia idazkari? Gutxi, baina, gaitera, Tribunal Constituzionaleak bertan behera jaurti zuen Consejo General del Poder Judicialek euskara ikasten duten epaile ta idazkariei ematen dizkien puntuak. Eskerik asko, epaile euskaldun txarrak euskaditik urrun hobeto, zorte handia gurea, oso epaile onak ditugula, belarrimotxak baina Zuzenbide cátedra merezitakoak

    Ondorioz, Guevarak idatzitakoa ez da egia, berak ez daki zertaz ari den, bera ez delako egoera hori pairatzen duen hiritarra, agian, Guevararen ustez, egoera hori sofritzen dutenak “euskal setatiak” dira, hau da: eremu publikoetan guztietan euskara erabil nahi dutenak nahiz eta badago “mi lengua materna, común y propia de todos los vascos”. Nik erdaldunberriak ezagutzen ditut, “inversión lingüística”ren bidez gaztelera Ikasi dutenak (umetan telebistarik ez).
    Guevarak nahi luke gauzak horrelakoxe jarraitzeko, baina, zorionez, eusko abertzaletasunak euskararen garapenaren interes politikoa izan du. Bai, abertzaleen interes politikoaren esker sortuak dira gaur egungo politika linguistikoak, erruak barne, baina abertzaleek eragindako ekimenen esker badaukate euskaldunek “iraunkortasun” ahul baten aukera. Ez bakarrik abertzaleak, 93an Ramón Jauregik El Correo Español egunkarian idatzitako artikulu batean, “post-nacionalismo” izenburupean, ziurtatu zigun ez bakarrik euskal autonomia politika eta sinbologia, baita euskararen iraunpenaren aldeko apostua ere bai gizartearena, bai Pse-psoe-rena zela. Laburregia apostu hori

  4. no cabe duda que el señor Guevara sufre el síndrome bipolar, y que tan sólo nos bastara esperar un poco de tiempo para que acepte una posición razonable sobre el euskera. De lo contrario no se podría entender que hace quince años defendiera una vertebración del país alrrededor de un idioma y una cultura, y ahora sea capaz de decir que el euskera esté desvertebrando a esta sociedad. Quiero pensar que en su época nacionalista intentó pasar por más nacionalista de lo que realmente sentía él, y que ahora pasa por ser más castellanista que la real academia española. Como suelen decir a poco que viaje y vea desde fuera lo irracional de defender y alimentar al “cangrejo invasor en los rios de euzkadi donde el autóctono está a punto de desaparecer” , se le curará esa falta de claridad y podrá volver a una posición quizá mas natural.

  5. Ahi estamos ezenarro, keda dmostrado k el españolismo tambien se kura viajando.

  6. Todo el mundo tiene derecho a equivocarse, incluso EAJ-PNV y demás partidos. En efecto hemos tenido unos fichajes que son de auténtica vergüenza, y por nombrar algunos están Emilio Guevara, el Pope, José Arregui, etc.
    A mi modo de ver, les diferencian algunos factores pero hay algunos que les une. Principalmente lo que les une es que son unos amargados, que NO han conseguido en la política NACIONALISTA lo que pretendían.
    Guevara demuestra con sus afirmaciones una falta de conocimiento de las reglas básicas de lo que es la lingüística y sus bondades. Está confirmado por expertos venidos de distintas partes del mundo que los alumnos que han estudiado el modelo D han sacado mejores notas que los que NO han querido saber nada o poco del Euskera, y esas mejores notas lógicamente nos referimos a matemáticas, biología, física, lengua española, historia, etc. Por cierto hay que estudiar el putong hua (Mandarín) a la voz de ya porque ya está habiendo mucha demanda pero, los cimientos de los alumnos deben de ser inequívocamente aquellos idiomas (euskera y español) que le van a catapultar a otros de extrema importancia hoy en día. Por supuesto el inglés y francés, sin comentario.
    En cuanto a Arregui, pues ya se sabe que salió del Nacionalismo porque se sentía desplazado, por dos posibles motivaciones: 1) que se dio cuenta que NO se sentía abertzale de verdad, como quién alguien un día decide dejar la sultana y/o 2) porque era un trepa y como los otros dos monigotes tenía a su crecimiento personal por encima y delante de la patria vasca. El que ya se lleva la medalla de oro es el “pope” Javier Arzallus que dedicó gran parte de su reinado político a calumniar, insultar, ser siempre el poseedor de la verdad, con su bien conocida prepotencia y arrogancia, mirando por encima del hombro a los demás. Algunos pueden decir, pero ¿tal mal no lo hizo desde el momento que arrastro a mucha gente, verdad? Salvando las distancias, ¿cuanta gente arrastró Hitler, Franco, Mussolini, Mao Zedong? y estos NO eran precisamente unos niños Jesus.
    La guinda en el pastel la pone este sin vergüenza de Arzallus con la vileza, crueldad y envidia que le corroe, el artículo que publicó hace pocos días criticando la asignación de Josu Jon Imaz como Presidente de Petronor aludiendo a su experiencia, falta de conocimientos. Hasta donde yo sé, una persona no se le ofrece la Consejería de Industria por capricho sino por haber demostrado capacidad suficiente, inteligencia, dinamismo, pro actividad, manejo de números, etc. Sr. Pope o Javier Arzallus o Juan de Echano si lo prefiere cumpla con su declaración en su día que se retiraba de la política, pero cumpla a rajatabla. No intoxique el panorama que bastante revuelto está ya el gallinero. Su tren ya pasó, deje a las nuevas generaciones hacer su trabajo. Por cierto por si no lo sabe cada día, a Dios gracias, tiene menos credibilidad, porque el tiempo pone a cada uno en su sitio y desde luego vulgarmente hablando, usted cometió autenticas cagadas en su reinado, incluyendo la escisión del partido junto con otro irresponsable que se llama Carlos Garaikoetxea simple y llanamente porque ponían el carro (ustedes) delante de los bueyes (el bien de la sociedad vasca en general y el de EAJ-PNV en particular).
    Agur JELen,

  7. Isautz, como bien dices el tiempo pone a cada uno en su sitio, Arzallus y Garaikoetxea rompieron el partido y el tiempo les a quitado razones a ambos, muchos de los que paramos por este blog seguimos a uno o al otro, ya va siendo hora de que nos volvamos a unir, no por el bien de un partido sino por el bien de nuestro pais.

    Agur JELen.


Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Categorías

A %d blogueros les gusta esto: