Aurkezpena / Presentaci贸n

Kaixo lagunak:

Elkarlanean sortutako EAJ, EA eta alderdirik gabeko abertzale independienteen proiektu aske bat aurkeztera gatozkizue, egun gure eremu politikoaren ildotik gure ideiak eta gogoetak ezagutu arazteko asmoz.

Alderdien arazo partikularretatik kanpo, alderdi abertzaleek arazo amankomunak eta konponbide partekatuak dituela uste dugulako sortu da proiektu hau. Alderdien hesien gainetik ekin diogu elkarlanari, gure abertzaletasunak dituen loturak sendotzeko asmoz.

Gure elkarlana alderdi abertzale bakoitzaren barruan ematen ari den eztabaida eta dekantazio politikoaren ispilu ere bada. Azken urteetako gertakarien inguruan alderdietan beharrezko hausnarketa politikorik egon ez dela eta hausnarketa askearen bultzatzaile izan nahi dugu.

Elkarlan hau guztiz askea da. Blog honetan partaide bakoitzak erakutsitako ideiak erabat pertsonalak dira eta esan dituenaren erantzunkizunaren mendeko. Askotan alderdien disziplina zurrunegia izan ohi denez eztabaida politiko zabal eta librerako, topagune honen bidez abertzale partikularren idei eta ekarpenak bideratzeko ilusioa ere badugu.

Enbor bereko arbolaren adarrak garelako eta historia amankomun bat dugulako batu gara gune hau martxan jartzera, historia horren ahanzmenduak ekarri dizkigun egungo politikako hainbat arazo gailentzeko. Transizio garaian abertzaletasunak gure herriari egindako hainbat lorpenen aitorpena bultzatzeko, indarkeriaren eta honen defendatzaile edo justifikatzaile direnen jarrera tinko salatzeko. Eguneroko politikagintza gure prisma amankomun eta pertsonalen bidez ikusteko. Ahuleri eta konplexuak bide-ertzean utzita. Argi eta garbi hitz eginez.

Bada garaia erradikal eta moderatuen arteko dikotomia faltsu horretatik ihes egiteko. Bada garaia topikoak eta klitxeak bere lekuan jartzeko.

Besterik gabe, nahi duenari blog hontan aurkeztutako iritzietan sartzera gonbitea eginda, agur bero bat opa dizuegu topaleku honetara gerturatu zaretenoi.

Aberriberri

— — — — — — — — — — — — — — — — — —

Hola amigos:

Esta es la presentaci贸n de un proyecto libre creado en colaboraci贸n por personas de EAJ, EA e independientes abertzales, con el objetivo de presentar nuestras ideas y reflexiones respecto a nuestro 谩mbito pol铆tico.

Independientemente de los problemas particulares de los partidos creemos que el nacionalismo tienen problemas comunes y por tan tanto soluciones compartidas. Por eso hemos creado este proyecto. Para comenzar, superando las barreras de los partidos pol铆ticos, una colaboraci贸n que refuerce los lazos internos del nacionalismo.

Nuestra colaboraci贸n es reflejo del debate y decantaci贸n pol铆tica dentro de cada partido pol铆tico. Debido a la ausencia de un debate pol铆tico en torno a los acontencimientos de los 煤ltimos a帽os queremos ser catalizadores e impulsores de la reflexi贸n libre.

Esta colaboraci贸n es absolutamente libre. Las ideas que cada uno de los participantes presenta s贸lo son deudoras de la responsabilidad de sus propuestas. La disciplina partidista es muchas veces demasiado r铆gida para un debate amplio y libre y es por ello que este lugar de encuentro tiene la ilusi贸n de canalizar las ideas y aportaciones de abertzales particulares.

Este lugar de encuentro s贸lo pod铆a ser posible porque somos ramas de un tronco com煤n, porque tenemos una historia compartida. Para poder superar los problemas de la pol铆tica actual que han causado el olvido de esta herencia compartida. Para impulsar el reconocimiento de los logros que el nacionalismo aport贸 a nuesto pa铆s. Para denunciar con firmeza a los defensores o justificadores de la violencia. Para observar la pol铆tica del d铆a a d铆a a trav茅s de nuestro prisma com煤n y a la vez personal. Dejando a un lado complejos y debilidades. Hablando alto y claro.

Creemos que ya es hora de abandonar la falsa dicotom铆a entre radicales y moderados. Porque ya es hora de combatir t贸picos y clich茅s.

Extendiendo la invitaci贸n de comentar y participar en los foros de este proyecto a todo el que quiera participar, mandamos un fuerte saludo a los que os hab茅is acercado a este lugar de encuentro.

Aberriberri

Next post El juego de Joseba Arregi

Harpidetu blogera / Suscr铆bete al blog

Azken iruzkinak / Comentarios recientes

  1. Muy buen art铆culo. Y a la defensa del concepto la ciudadan铆a foral, por consustancialidad, a帽adir铆a yo, como se reivindic贸 en…

  2. https://www.berria.eus/paperekoa/1876/018/001/2022-09-13/historia-zintzo-eta-kontrastatu-baten-alde.htm Gremioko profesionalek erakundeei eskatzen diete zerbitzuko lanerako enplegatu ditzatela.

  3. Como en muchas facetas los vascos, en las fiestas, tenemos mejor gesti贸n que discurso. Hay que trabajar los relatos, no…

  4. Ez ez da egia, hemen batzuek, zu ere tarteko noski, ez diogu, lagunen arteko gorabehera eta liskarrekin, auzolanean Euskadi eraikitzeari…

  5. Borroka egitea errentagarria gertatzen da,batibat,bat bakarrik danean borrokalaria,Hori da gure herrian gertatzen dana.Argi ta garbi esan dezagun.Urteak daramatzagu,"ezker abertzaleak","euskal komunistak"…

  6. Egoera gatazkatsuak sortzeko, batzuek, etengabe, jai-ekitaldi desberdinei aurre egiten diete. Konfrontazio estrategia bat da, eraso egiten den ekintza aitzakia bat…

  7. Ederra gero egindako zehaztapena. Historiagileak askotan, postibismoak itsututa, positibismotik kanpo ere geratzen dira euren historia-zientifismoaren osinean itololarrian. Ezinago ados artikulugileak…

  8. https://www.eitb.eus/es/noticias/sociedad/detalle/8949215/la-brecha-entre-dos-desfiles-de-nuevo-protagonista-del-alarde-de-hondarribia-tras-paron-por-pandemia/ Incre铆ble forma que tiene EITB colonizada de batasunos de dar la noticia acerca del alarde de Hondarribia. Los niveles…

Harremanetan jarri / Contactar

Laguntzaileen artikuluak / Art铆culos por colaborador

StatCounter

wordpress visitor counter

Contact us

Total
0
Share