Azala / Portada » Errealitatea eta memoria nahien kontra

Jon Inchaurraga

Egungo «bake prozesua» behin betiko izatea nahi duela aitortu du Pérez-Rubalcabak. Nik ere horixe- bera nahiko nuke., baina eskarmentuak, hala ere, bestelako gauzak esaten dizkit. Loiola eta Lizarra-Garazi bizi ondoren, hainbestetan jorratuko zituzten bide demokratikoak eta baketsuak berriz ere ibiltzeko gogoa daukatela sinistea ez da gauza erraza. Antza denez, jarrera honekin nire interes partidistak herri interesen gainetik kokatu eta Tasio Erkiziak borroka armatua gaur bertan bultzatzeko inoiz baino balditza objetibo argiagoak daudela dioen honetan bakea etikari loturik ikusi ordez estrategi politikoari lotuta dakusadan gaitza omen daukat.

Hauxe ez da eskertu behar dugun gauza bakarra. ENAM-ek bere ibilbidearekin haustura onartzea ere eskertu beharrean gaude. Iñigo Iruin eta Rufi Etxeberriak ETAren gogorkeria gaitzesten dutela esan zigutenean, guk Sorturen kanpaina politikoa ordaintzeko beharra eta bere hitzeen bozgoiralu bilakatzearen betebeharra. Oso kuriosoa da, gainera, ostiralako Garan agertu zen artikulu txikia. Artikulu honetan «euskal preso politikoen» ekarpena ezinbestekoa dela uste du Ikusmira atalaren idazleak eta «gatazka» eta preso «politikoen» etorkizuna bateratzen ditu, egileak. Gatazka bortitz honen amaierak ENAM-en preso eta iheslarien askatasuna, horrenbestez, ekarriko lukeela ziurtatzen zigun artikuluak. eta ezin ukatu honek zalantzak sortzen dizkigula. Hasteko, nola liteke erakunde armatu baten bortizkeria ukatzea bere kideek zigortu nahi ez izatearekin batera? Are argiago, ez al da kontraesana ETAren biolentzia gaitzestea eta, prozesu baten ondorioz, bere kideen askatasuna eskatzea? ENAM-ek GALen arduradureen askatasuna onartzen al du, gatazkaren ondoren? Era berean, ETAren indarkeria errefusatu eta gero, ENAM-eko preso guztiak polikotzat hartzeak esangura badauka, bere nortasun politikoa ekintzeen gainetik kokatzeak oldartu duten indarkeri politikoa erabat albo batera uzteko balio duelako. Txapote, Mikel Antza eta abar politikagaitik kartzelaturik al daude? Ez dut uste euskal hiritargoak hori pentsatzen duenik baizik eta arerio politikoa erailtzeko agintzen eta pertsona hori hiltzen dutenek leku bat badaukatela: kartzela.

Honen harira, ondo datorkigu orain dela astebete ETB-2an gertatukoa, oso ondo islatzen baititu nik dauzkadan hainbat kezkak: Plato 2.0. telesaioan, Iñaki Ezquerrak Jesus Eguiguren-i Aralarren eta Batasunaren arteko diferentziak azaltzeko eskatu zion, eta Eguigurenek ez zuen erantzunik eman.  Nola Eguiguren jaunak, «bake prozesuetan» daukagun gizon «trebatuenak», Ezkerra jaunari ez erantzun izana? Baliteke, eman nahi zuen erantzuna eta errealitate gordinaren arteko diferentziak argiegiak izatea edota baliteke eman beharreko erantzuna nahiko xelebrea izatea. Eguigurenek ezin du esan Batasuna eta Aralar-aren diferentzia ETArekiko daukaten harremana denik (menpekotasunaz ez naiz ari, baizik eta erlazioaz), eta ezin du esan bere alderdiaren mesedetan.

Kontraesan guzti hauek lekuko, prozesu berri honek, gainera, istoriaren momentu batzuk burura ekarri dizkit, Espainiako transizioan hain zuzen. PP-k betidanik demokrata dela errepikatzen digun arren, gutxik sinesten dute eta hor dago PPren kredibilitate falta oraindik frankismoa ukatu ezinik dabiltzan honetan. Egun, ENAM-ekin, antzera gertatzen da; asko eman behar dute, eskatu baino eta oso zuhur jokatu beharrean gaude, gure Euskadin bestelako jokaera hartu ezkero, frankismoarekin gertatu zena gure herrian beste totalitarismo honkein berriro gertatzea, hain zuzen, hainbat hilketa eta bidegabekeria ezkutatu nahi izatea. Azken finean, Fragak bazeuzkan etika eta estrategi politikoa eta Otegik eta ENAM-ekoek badauzkatena ez dira oso ezberdinak: helburuak bitartekoak justifikatzen duela sinisten duenari ez baitzaio axola bere iraganarekin formalki apurtzea etekin alderdikoiak ekartzen badizkio. Begira dezagun Euskadiko Ezkerra zaharrera eta oso argi ikusiko da islatzen saiatzen naizen etika hau: atzoko ETAkideak ETAren kontra egon direneei ahul izatea eta ETAzaleak izatea leporatzearen zorakeria. Inork ez zuen asmatuko Teo Uriarte edo Mikel Azurmendi, beste garai batean ETA eta ENAM-en gudariak, gaur egun españolista sutsuak izan zitezeenik. Horrexegatik, memoria oso garrantzitsua da gauzak berriro errepikatzen direnean ideiak argi izateko.

Iruin eta Etxeberriak legea bete egingo dutela esan eta halaxe egingo dute. Botere instituzionalaren biderako ETAren biolentziari uko egitea eskatu zitzaien eta prestu agertu dira helburu horren harira estrategia zabala planteatzeko. Beren hitzetan, ENAM-ek etxerakolanak egin dituen horretan, orain gobernu sozialistaren txanda da. Herritik urrun jokatzen ari den «Prozesu demokratikoa»k antza denez, herriak pakearen jokoa zelai urrunetara jokatzera behartzen du, berriro ereherritarron partaideritzarik gabe, betiko kutsua duten antolatutako manifestazioetara joateko aukera soilarekin.

Nik uste ziklo politiko berri honek mezu argi daukala: ENAM-ek mundua abertzalean lidergoa lortzeko zuen helburu zaharraren apostua gogor jokatzea erabaki du, «urrezko boto», abstentzio eta kontrakanpainak atzean utziz. Eta estrategia ezinhobe exkutatu dutela argi dago, azken urteetan, EAJ eta EAren arteko koalizioaren amaiera lortu duten, EAren eta NaBairen zatiketa, eta baita EAJ artean liskarra xaxatzeko lan mardula. Are gehiago: orain dela lau urte  Iruñako lehen alkatesa abertzale eta euskalduna lor zitekeen momentuan EAE-ANV-k ETAren biolentzia gaitzetsi nahi ez izanak UPN-k boterean mantendu zuela, eta Batasunak bide hau orain dela lau urte ibili izan balu, Patxi López bera ez zela Eusko Jaurlaritzan egongo. Iragan hau ikusirik, bidezkoa da kasualitateetan eta fede itsuan  ez esperantza osoa jartzea.

Partekatu sare sozalietan / Comparte en redes sociales

Gai honetako beste sarrerak / Otras entradas relacionadas

7 comentarios en «Errealitatea eta memoria nahien kontra»

  1. Jon, gaur bertan irakurri dut Urkullu eta Zapateroren ustez, ETAko «disidentziarako» arriskua dagoela, zatiketa bat gertatuko dela edo. Hori bai «nobedadea», onak eta gaiztoak, ying eta yang, badakizu, eta hori ekiditeko, onena legalizazioa da, hori esango dute Currin, Lokarri, eta Eguigurenek. Hementxe berria.

    Urkullu, preocupado por una escisión de ETA al no transferir a la izquierda abertzale el protagonismo político. El presidente del PNV dice no ententer el papel de mediador de Currin, con quien se reunió el pasado 14 de febrero

    http://www.elcorreo.com/vizcaya/20110222/mas-actualidad/politica/urkullu-dice-desconoce-finalidad-201102221144.html

    Hementxe bestea:

    Zapatero y Urkullu alertan sobre una posible respuesta violenta de un sector de ETA. Gobierno y PNV comparten la preocupación ante una eventual escisión en la banda terrorista

    http://www.elcorreo.com/vizcaya/v/20110223/politica/zapatero-urkullu-alertan-sobre-20110223.html

  2. Oso artikulu mamitsua eta egiatsua. Memoria beharrezkoa da Fraga eta Otegi betiko demokratak direla pentsatu ez dezagun. Eta berdin «prozesua»ren sinesgarritasunren inguruan: zergaitik guzti hau ez da egin orain lau urte? Halako gauza bat entzun nion nik Perez Iglesias Unibertsitateko erretore ohiari eta uste dut arrazoi osoa duela.

  3. Eskerrik asko Jon x el artikulo, mi euskera hobetzen doa zuri esker. Garaiko hoy ya advierte d k en las listas d EA puede entrar kualkiera k no tenga 1 inkompatibilidad anterior, asi k ya sabemos lo k hay si Sortu es ilegal.

  4. Honelako prozesuek, zinezko izan, edo itxurazko eta hortaz estrategikoak (kasu honetan: MLNV, bateko, eta, PSOE besteko) oso tentuz jokatzera behartzen gaituzte derrigor. Izan ere, eta hasteko eta behin, ezin uka espainar hiritarrak, batetik, eta, euskaldunok bestetik, ETAk (eta oro har MLNVren gainontzeko adarren jazarpen eta mehatxuzko ekintzak (kale mailan, sindikalean…)) oso gogor astinduak izan gara. Honek ez du inondik esan behar errukior eta barkaberaki jokatu behar ez degunik MLNV ren adierazpen guztien esku burdinekozkoak hain bortizki kolpatuak izan garen euskotarrok; denok dakigu ezein bakerako bidek esku zabal jokatzea ezinbestekoa dela.
    Baina, hau guzitau esanik, eta gurera etorriz, ozen eta klar esan behar da, oso, oso tentuz eta errezeloz begiratu behar diogula ustezko delako pozesu honi. Irudi du ETAren jarrera ez datorrela inongo damu-sentimendutik ; MLNvren adar politikoari dagokionez, SORTU proiektuari dagokionez, beste horrenbeste. Denok dakigu, azken mugimendu hauek gain-gainean ditugun udal hauteskundeekin hertsiki loturik daudela; MLNVren espresiobide politikoa oso ezinbesteko izan du beti herriz herri udal ordezkapenean.
    Hau da luzatu beharreko galdera: SORTU delakoa MLNVtik at al dago? Bere erakutsiko adar politikoa izateari uko egin asmorik al du? Etorriko al zen hau guztiau udal hauteskundeak tartean ez baleude?…Honekin batean ere, gauden honetan zenbat itxurazko bake keinuak egin dituen MLNVk, gerora, bere bortxa-egitasmoaren mapa estrategika baino izan ez dena.
    Edozein kasutan, argi dagoena da MLNV ez dela egunetik egunera bihurtuko, eta itxura batean behintzat (hobe hola ez bada) oso ilun eta sinesgarritasun gutxiko iritzi behar diegu momentuz bere benetako bake-motibazioei. Orain artean behintzat MLNVk bake-karta estrategikoarekin jokatu duen guztietan (eta ez dira jada gutxi eginiko ekinaldi hauek), beti egon da gehiengo oso zabal bat “orain ziur baietz” entonatu duena. Gerora, eta beti, gizartean etsipena izugarria izan da eta konprobatu ahal izan dugu zeinen ondo militarki indartuak atera diren beti delako edozein prozesutik.
    Eskarmentu honek guztiak eraman behar gaitu oso tentuz ibiltzera. Bakea etoraraziko badugu, gogor egin behar dugu lan berorren alde. MLNVen mugimendukoei lagundu behar diegu pixkana pixkana hain gorroto zioten mendebaldeko gizarte honetan txertatzen. Beraien gizarte orain arteko paraleloan iraultza eta bortxa izan dira ardatz nagusi; oso barneratua izan dute bere irizkide ez ziren auzolagunak mehatxatu eta jazartzeko ohitura. Eta hau guztiau egunetik biharrera sendatzea ez da batere samurra. Horregatik diot: barkaberaki baina erantzunkizunez jokatu behar dugu. Benetan bakea nahi badute, kostatuko zaie eta asko gainera, baina gure laguntza izango dute: eta oraintxe puntuan ez bada, saiatzearen saiatzez lortuko dute, urteen poderioz lortuko dute. Eta orian ez bada, laister batean, benetako bihurtzea bada beraiena, hemendik urte batzuetara politikoki aurkeztu ahal izateko aukera ezin izan die inork maltzurki galerazi ahal izango.

    Baina, beti, oso oso tentuz! Gaitz honek 50 urtez iraun badu, XX. mendeko mugimendu totalitarioei (gurean ezker muturrekoa) irtenbidea ematea batere samurra ez delako da. Horrela izan zen Europa guztian, eta gurean XX. Mendeko totalitarismo espresio saiatuetako adibide bat baino ez dugun hau beranduago sartu bazen ere, eta beranduago atera ere, atera aterako dira.
    Ez dezagun itxaropena gal!

  5. Artikulu honetan, idazleak argi uzten du, etako militante direnak, kartzelan edota libre izan, beraien kondena bete beharko luketela, armak uztea erabaki ostean.
    Suposatzen dut, irlandar prozesuko preso politikoak (idazlearentzako preso komunak) kaleratzearen kontra agertuko zela.
    Gobernu espainolak eta etak negoziatu behar duten bakarra, idazlearen ustez, desarmea da, eta ez presoen egoera.
    Nahiz ta espainako gobernuak idazlearen iritzi bera izan, presoak lehenago birgizarteratzen aurka egonez, ez ezazue uzte, borroka armatua berriz itzuliko denik. Eztago atzera pausarik, nahia ta zeuen desioa ala izan.

  6. Egun on denoi.

    Artikuluan, lehenengo lerroaldean hauxe dugu: «Egungo “bake prozesua” behin betiko izatea nahi duela aitortu du Pérez-Rubalcabak. Nik ere horixe- bera nahiko nuke., baina eskarmentuak, hala ere, bestelako gauzak esaten dizkit. Loiola eta Lizarra-Garazi bizi ondoren, hainbestetan jorratuko zituzten bide DEMOKRATIKOAK eta BAKETSUAK berriz ere ibiltzeko gogoa daukatela sinistea ez da gauza erraza. Antza denez, jarrera honekin nire interes partidistak herri interesen gainetik kokatu eta Tasio Erkiziak borroka armatua gaur bertan bultzatzeko inoiz baino balditza objetibo argiagoak daudela dioen honetan bakea ETIKARI loturik ikusi ordez estrategi politikoari lotuta dakusadan gaitza omen daukat.»

    Nire ustez artikulu guztiaren erakusgarri dugu lerroalde hori. Letra larriz idatzi ditut nik DEMOKRATIKO, BAKETSU eta ETIKAri hitzak. Eta erakusgarri diot, termino asko nahastuta agertzen direlako.

    Etika eta politika ez dira gure herrian eta gure egunetan, behintzat, loturik agertzen diren kontzeptuak. Jendeari galdetuz gero ia politika etikarekin ala ustelkeriarekin, zerekin ikusten duten lotuago galdetuz gero, jakingo genuke zein den jendearen ikusmoldea horri buruz.

    Demokratiko eta baketsu terminoak sarri askotan batera aurkezten dizkigute; baina nire ustez ez dira sinonimoak. Har dezagun Amerikako Estatu Batuak, esate baterako, nire ustez estaturik demokratikoenetakoa munduan. Hala ere, baketsuena denik ez nuke esango.

    Demokratikoaren aurkakoa ez-demokratikoa da; baketsuaren aurkakoa indarkeriazalea izan daiteke. Nire ustez arlo diferenteak dira.

    Azkenik, onartuko dut alderdi gehienak baketsuak direla. Baina demokratikoak direnik ez nuke esango.

    Hasteko, demokrazia egoteko, mundu zabalean ulertu izan duten moduan baldintza bi behar dira. Ez da nahikoa botoa ematea; izan ere, errejimen autoritario askotan jendeak ere boto ematen du. Francoren garaian ere botoa emateko aukera egoten zen.

    Demokrazia egoteko baldintza bi behar dira:

    1) Subiranotasuna herriaren esku egotea. Hori ez da betetzen. Alderdietan badira pertsona gutxi batzuk eta horiek erabakitzen dute zerrendetan nortzuk joango diren. Gero, gainera, «ordezkariak», alderdien ordezkariak alegia eta ez inola ere herriarenak, aukeratuta horiek erabaki dezakete nor izendatu lehendakaria izateko. Berdin da nor den, berdin da boto asko edo gutxi edukitzea bere kandidatura. Hori dena sekundarioa da. Esate baterako, edozein legebiltzarkide izan daiteke lehendakaria. Orain dagoena, esate baterako ez zen izan boto gehien izandako hautagaitzaren buru. Berdin da, hori gutxi batzuek erabakitzen dute: «erabaki dezakete batzuek baten alde egitea Donostian, eta besteak ordainean boto ematea zerbaiten alde beste leku batean». Hori ez da demokrazia. Hori pasteleoa da.

    2) Botereak bereizita egon behar dute; hau da, legebiltzarra, gobernua eta botere judiziala bereizita egotea. Botereak bereizita egotea, ez funtzioak. Francorekin bazen gobernu bat, baziren Gorteak, baziren epaileak, baina hiru botereak bereizita egon ziren? Bereizita daude gaur egun? Nork izendatzen du gobernua? Gobernuko kideak legebiltzarkideak ere badira? Nork izendatzen ditu epaileak? Justizian ez dago nahastuta bptere judiziala?

    Beraz, nire ustez demokrazia beste zerbait da. Ez hemen dagoena.

  7. Esker mila, Jon, zuen artikuluagatik.

    Argi dago kontraesanak edo ez-baiak direla, aunitz zorigaitzez.

    ENAM-ek badaki beresiki ontsa gainditzea ez-baia hoiek heuren mugimendua gero eta gehiago indarra geituta ahal izaiteko.

    Erran bezela ENAM españolista dela, ez dago salantzarik, zuk aipatzen dituzu kasu historikoak hori berori baieztatzeko.

    Currin eta bertze herbesteko «lagunak». Noren baimenarekin datoz gure herrira, konseiluak emoteko?

    Gero eta argiago dago datozela ENAM-ek ordaintzen dietelakotz. Estrategia itzela da, doike.

    Nik uste, hemen eta bertze blogetan irakurri dugun bezela behin baino gehiagotan, ENAM-ek ETAren bortxakeria gaitzetsea (rechazar) ez da aski.

    Imanol Lizarraldek, bertzeak bertze, argi azaltzen digu, ezin izanen dugu sinetzi ENAM-en ziñak, erranak eta abar ez badituzte gauza bi hauek argi eta sakonki eskeintzen herri guztiari:

    1) BARKAMENA eskatu gaiztokeri guztiak egin bai dutelako, non nahi, nola nahi, eta nori nahi, bortz axola.

    2) UKAPENDU (condena) egin zituzten gaiztokeri guziak eta egin ditezela edo nehoiz.

    Aipatuko nuke baita aunitzetan erabiltzen dela «demokrazia»itza.

    Sobera arriskutsua da itz hori segun nork erabilzen duen.

    Zendako? Bat bitan banatzen delakotz.

    1)ENAM-ek beti erabiltzen du itz hori ying eta yang inguraturik. Dagoeneko badakigu nola erabiltzen den demokrazia Estadu Komunistetan (Sozializtetan).

    2)Hortakotz komeni zaigu sakonki ulertzera bertze demokrazia mota, hau da praktikatu den demokrazia gure aberrian mendez, mende, BURUJABETAUNAREN bidean.

    Gabon pasa!

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *