Borja Irizar Ancillona

«Izena duen guztia omen da». Esaera zahar honek gogoratzen digu izena ematen diogunari, behintzat guretzat, existitzen da. Egi borobil honek beste hausnarketa batera eramaten gaitu, hamalau izen dituen zerbait existitzen al da ere? Eta existitzen bada, ¿Ideia bera adierazten du penstamendu guztietan?

Orain dela gehiegi izenen arazo bat daukagu, ia arlo guztietan, baina batez ere hizkuntzaren izenarekin eta herrialdearen izenarekin eta hori amaitu behar da.

Ez dut bakarrik adierazten sortzen dugun izenen bukaezinen korapiloa. Gure nahaste-borraste kutunena, “50 izenen herrialdea”, Euskadi, Euzkadi, Euskal Herria, Euskalerria, Baskonia, Vascongadas, “Euskadi y Navarra”, País Vasco, Pays Basque, País de los vascos, País Vasconavarro, Nabarra besteak beste, baizik eta sortzen dugun korapiloa hizkuntzaren izenarekin ere.

Ez herrialde batek, ezta hizkuntza batek ere, ezin dituzte hamasei izen eduki. Hori ez dabil, ez nazio historiko batean ezta 200 urteko nazio batean ere. Gainera, izen bakoitzak adierazten duen ideia ez da bera, osagarrizkoa edo bategarria noizean behin eta aurkakoa zenbaitetan. Anabasa goitik behera eta ezkerretik eskubidera zabaltzen da. Ezta alderdi politiko baten politikarien artean ere, irizpide argi bat dago.

Gaur, munduko herrialde guztiek bi izen kudeatzen dituzte, eta iraganean zituzten izenak iraganean geratu ziren. Horrela Irlanda, nazioartean “Ireland” da eta beraientzat “Eire”. “Alemania” nazioartean “Germany” da, eta beraientzat “Deutschland”, Dinamarka “Denmark” eta “Danmark”.

Guk egoera politikoa eta egoera kulturala banandu behar ditugu. Legalki E.A.E. gauza bat da eta N.F.E. beste bat, eta “Iparralde” deitzen dioguna beste bat, gainera beste batean sartuta. Ofizialki, izen horiek erabili behar ditugunak dira, edozein gauza egiteko edozein erakundetan. Hori ezingo dugu aldatu bihar ezta etzi ere, eta legeak eta erakundeak aldatuko balira izenak eguneratuko lirateke.

Beste maila batean gure izate kulturala eta sentimentala dago. Egunero gure aurrean daukagun arazoa da, gure izate legala eta sentimentala pakete bakar batean sartzea. Adibidez, besteak beste, gure erronka arruntena, atzerrian nondik garen azaltzea. Ez dakit zenbat bertsio entzun ditudan: «De Euskadi», «Euskalherria», «Bilbao» edo «North of Spain», «The coast of Cantabric ;)» edo «Between Spain and France».

Arazoa da, nahaste-borraste hori guk geuk sortu dugula. Hamar euskaldun Parisko hiri-erdian uzten baditugu, hamar bertsio kontatuko dizkigute bere jatorria azaltzeko. Horrek Euskaldunok huskeriara eramaten gaitu. Arazoa hor dago, sakona da eta gaurko Europan, hamalau izenekin aurkezten den zerbait ezin da kontzeptu irmo izan.

Arazo honi, hizkuntzaren izenaren arazoa gehitzen diogu. Zergatik Frantsesez diozu «Je parle basque» eta espainolaz «Yo hablo eusquera». Zergatik Dublinen diozu «I speak basque» eta Madrilen «Yo hablo eusquera». Zentzua, badago, zein da? Gastelaniaz «idioma vasco» ezin da esan? «vasco» gauza bat da eta bestea euskara? Ala gauza bera dira? Badago arrazoi irmo bat «vasco» eta «eusquera» hitzak banantzeko? Horrela, guk geuk, «vasco» hizkuntza eta «vasco» nortasuna banatzen ditugu. Ahultzen dugu indartu behar duguna.

Proposamena erraza da.

Hizkuntza arloan: Gaztelaniaz konplexurik gabe erabili beharko genuke «vasco» hitza, gure hizkuntzaz ari garenean. «En casa hablamos vasco», “En el colegio se estudia en vasco” argi ta garbi, naturaltasunarekin. Bestela gero eta bananduta egongo dira nortasuna eta hizkuntza, eta hori gutxi balitz euskarik gabeko «euskal” nortasuna indartzen da.

Herrialde arloan:  Erakundeek ahal dutena egingo dute. Oso zaila da zure buruari aurkeztzea,  mapak, behin eta berriro, moztu behar badituzu. Nire iritziz, politikan sartu gabe, Europa Batasunean, Baskoniako lurralde guztieetako enpresen artean estrategia komertzial partekatua eduki beharko lukete, eta estrategia horretan baliabideak partekatzea ezinbestekoa izango litzateke. Hori bai, egoera politiko bakoitzari errespetu guztiarekin. Berezko marka sortzea ezinbestekoa da, ahaleginak eta baliabideak lotzen. Erakundeak oso astiro doaz, baina enpresen artean bide berriak exploratu ahal dira.

Feria batean ez da erakargarriagoa izango Baskoniako stand bat, «Euskadi, Basque Country» eta «Navarra» stand ezberdinetan baino. Ez dira gure ardoak hobeto salduko Europan «Wines of Vasconia» markarekin eta gure gaztak «Cheeses of Vasconia». Ez lituzkete Iparraldeko ekoizaleek ekintza hauetan parte hartuko? Hausnarketa merezia.

Baina, arlo honetan, guk, hiritarrok asko egin ahal dugu korapilo hau askatzeko, herrialdearen izen bezala Baskonia erabili beharko genuke. Izen bat, ulergarria, erraza, nazioartekoa, historikoki fidegarria eta ulergaitzarik gabe. Eta izena, Baskonia/Vasconia ezin da alderdiek moldeatzen eta usteltzen duten termino bat izan. Baskonia, guztiona eta inorena, lotzen garen kontzeptu kulturala, antropologikoa eta soziala izan behar da.

Baskonia eta Euskal Herria ezberdinak dira. Euskal herria gaur, tamalez, ez da Baskonia. Euskal Herria existitzen da Boisen edo Ezcarayen familia euskaldun batzuen artean, edo artikulu hau irakurtzen duten guztien bihotzean, baina Baskonia ideia bat da. Eta ez da, nola ikusten diogun gure buruari, nola besteek ikusten gaituzten baizik. Beraien imaginarioan sortzen dugun ideia.

Guk aurrera eraman behar dugu termino hau. Guk gure biziraupena bultzatzeko eta marko politikoak gainditzeko. Zergatik ez, etorkizunean, gure marka komertziala eta gure marka identitarioa izateko. Eta horretarako, politikarik gabe,  gure kontzientziatik bultzatu behar dugu izena.

Baskonian, Baskonia osoan, lau katu gara mundu zoro honetan eta gure biziraupena guri buruz kontatzen diegunarekin erabat lotuta dago.

Hurrengo egunean, lagunen artean, bazkideen artean, familia artean debate hau planteatu ahal da.

Benetan, ez da gu garena, guztiok, ordezkatzen duen izen onena?

Gai honetako beste sarrerak / Otras entradas relacionadas

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *