Alardearen sentimentalkeria toxikoa

Urtzi Astarloa

Aspaldi Alardearen inguruan iritzi ezberdin eta esamesa ugari entzun ditugu. Horietako asko eta asko sentimenduei lotuta eta hauek sortzen duten emozioei atxikita badoazela esan digute. Baina guzti honen atzean benetan zer dago? Sentimentalkeria hutsa ala sentimentaltasun betea? Bata zein bestea izan, arrazoiaren ikuspegitik zaila daukagu bere balio ematen eta balioesten. Arrazoia soilik erabilita, Betiko Alardeari egozten zaizkion ezaugarri eta ñabardura batzuk gogora ekarri nahi ditugu. Adibide batzuk ematearren, konparazio baterako, hauxe diote maiz entzun ditugun esaldi hauek:

  • Betiko Alardea zaharra da. Irauten du, baina berez antzinakoa da.
  • Betiko Alardeak gaur egunean ez dauka kokapen praktikorik, ez du ezertarako balio eta mundu moderno osoan proportzio ttikia betetzen du.
  • Betiko Alardea gaurko munduan anakronikoa da. Ez da modernoa, eta ez du funtziorik betetzen eta bere erabilgarritasuna ere oso murritza da.
  • Betiko Alardea sentimentalki batzuei iristen zaie, baina berez ez du zentzurik. Sentimenduak entzutea eta haiei men egitea inteligentzia faltaren seinale omen. Moderno den orok uko egingo lioke horrelako ekimen bati, eguneratu eta gaurkotu behar dugu gure izaera.
  • Demokraziaren izenean Betiko Alardea nahi dutenak ere errespetatu beharko genituzke, baina berez hain daude zaharkituak pertsona hauek ezen beraien onerako konbentzitu behar ditugula Betiko Alardea bertan behera uzteko, ez baitauka gizakiaren adierazpen honek inongo zentzurik gaur egun.
  • Betiko Alardea altxor bat dela diotenak, eta izaera baten gordailu den adierazle kulturala dela diotenak oker daude.
  • Eskubideak bermatu behar dira, demokrata izatea gutxiengo baten izaera errespetatzean datza; hala ere, Betiko Alardea beste garaiko antzinako aztarna bat denez lasai asko bertan behera galtzea ahalbidetu daiteke.
  • Ez diezaiogun sentimentalkeriari kasu egin eta ahantz ditzagun usadioak eta ekimen kultural zaharkituak. Betiko Alardea sentimentalkeria melenga eta ñoño bat besterik ez da.

Hauek guztiak eta gehiago Jaizkibel Konpainiakoek eta Alarde Parekidekoek adierazi dute behin baino gehiagotan, eta hala transmititzen dute komunikabideen bitartez. Badarik ere, ariketa ttiki bat egin dezagun eta Betiko Alardea jartzen duen lekuan Euskara jar dezagun. Esaldi guztiak hasieran zeunden bezala mantenduko ditugu, ezer aldatu gabe. Soilik diferentzia bat aurkituko dugu. Aldaketa bakarra: Betiko Alardea jartzen zuen lekuan orain Euskara jarriko dugu.

Esaldiak orain horrela geratuko zaizkigu:

  • Euskara zaharra da. Irauten du, baina berez antzinakoa da.
  • Euskarak gaur egunean ez dauka kokapen praktikorik, ez du ezertarako balio eta mundu moderno osoan proportzio ttikia betetzen du.
  • Euskara gaurko munduan anakronikoa da. Ez da modernoa, eta ez du funtziorik betetzen eta bere erabilgarritasuna ere oso murritza da.
  • Euskara sentimentalki batzuei iristen zaie, baina berez ez du zentzurik. Sentimenduak entzutea eta haiei men egitea inteligentzia faltaren seinale omen. Moderno den orok uko egingo lioke horrelako ekimen bati, eguneratu eta gaurkotu behar dugu gure izaera.
  • Demokraziaren izenean Euskara nahi dutenak ere errespetatu beharko genituzke, baina berez hain daude zaharkituak pertsona hauek ezen beraien onerako konbentzitu behar ditugula Euskara bertan behera uzteko, ez baitauka gizakiaren adierazpen honek inongo zentzurik gaur egun.
  • Euskara altxor bat dela diotenak, eta izaera baten gordailu den adierazle kulturala dela diotenak oker daude.
  • Eskubideak bermatu behar dira, demokrata izatea gutxiengo baten izaera errespetatzean datza; hala ere, Euskara beste garaiko antzinako aztarna bat denez lasai asko bertan behera galtzea ahalbidetu daiteke.
  • Ez diezaiogun sentimentalkeriari kasu egin eta ahantz ditzagun usadioak eta ekimen kultural zaharkituak. Euskara sentimentalkeria melenga eta ñoño bat besterik ez da.

Arraroa badirudi ere, aldaketa hau eginez, badirudi Euskararekin ere esaldiok zentzua dutela eta erabat betetzen direla. Bete-betean esaten dena egia da.

Hala ere, modu berean azken esaldi hauek onartzeko eta betetzeko prest al gaude? Benetan, bidezkoa da hau? Euskararentzat ez bada bidezkoa, Betiko Alardearentzat bidezkoa al da?

Aipatu ditugun esaldietan Euskarak baldintza horiek guztiak betetzen ditu. Hori dela eta, Euskara galdu behar al dugu? Horregatik Euskara arbuiatu eta, Gaztelera eta Ingelesa lehenetsi behar ditugu Euskara desagertu arte? Demokrazia garrantzitsua da, baina Euskal Herriaren gehiengo handi batek Euskarari ez dio zentzurik ikusten, ez sentimentalki ezta praktiko aldetik ere. Besterik ezean, Euskara galtzen utziko al dugu?

Iruditzen zaigu Abotsanitz, Bildu eta Jaizkibel Konpainiaren aldekoak, euskarafobikoak Euskararekin egiten ari diren gauza bera egiten ari direla Betiko Alardearekin.

  • Zergatik mantendu Betiko Alardea?
  • Zergatik mantendu Euskara?
  • Geure buruari bi galdera hauek egin diezazkiogun.
  • Irtenbidea argi dago: Betiko Alardeak eta Alarde Parekideak errealitatea eta gure mundua modu partekatuan konpartitu dezakete, Euskarak, Gaztelerak eta Ingelesak gure eguneroko bizitza partekatzen duten modu berean.
  • Zergatik batzuk desagerrarazi nahi dute Betiko Alardea?
  • Zergatik batzuk desagerrarazi nahi dute Euskara?
  • Zergatik ez aniztasuna onartu?
  • Zergatik ez aukera guztiak balioetsi?

Biak hala biak bizirik manten daitezke, Euskara eta Gaztelera, Betiko Alardea eta Alarde Parekidea. Zergatik batzuk bi horietako aukera bat desagerrarazi nahi dute? Jarrera hau bidezkoa eta errespetuzkoa al da? Demokratikoa al da? Ala baztertzailea eta totalitarioa al da? Sarri askotan Demokrazia eta Aniztasun hitzekin ahoa erabat betetzen zaigu, baina gero praktikan kostatzen zaigu onartzea eta betetzea euren esanahia.

Ez al dugu ikusten Euskara eta Betiko Alardea desagerrarazi nahi dutenak fanatikoak eta totalitarioak direla? Hau besterik gabe onartu behar al dugu?

Argi ikusten da adibide honekin arazoa ez dela genero problema bat, ez da matxismo edota feminismoaren eremuan dagoen kontua. Arazoa elkarbizitzako problema bat da. Alardea sentitzeko eta bizitzeko bi modu diferente daude. Gutxi batzuk errespetatu nahi ez duten elkarbizitzako problema bat da, eta gure herriko agintariek ongi kudeatu nahi ez duten elkarbizitzako arazo bat. Hondarribiko Udalak bi ikuspegi eta bi jarrera hauek baimendu eta bermatu behar ditu, Betiko Alardea eta Alarde Parekidea, bakoitza bere aldetik. Garantia guztiekin herritar guztiontzat, bizikidetza mantentzeko eta herrian kohesio soziala gal ez dadin. Hondarribiko Udaletxeari mesedez eskatzen diogu problema hau lehenbailehen ongi kudeatu dezala, herritar guztion eskubideak errespetatu eta justiziaz bete daitezen.

Euskara antzinako euskaldunek utzitako ondarea eta oparia da. Haren alde egin behar dugu beti. Betiko Alardea ere gure arbasoek utzitako ondarea da. Zain dezagun Betiko Alardea, gure altxor hau gure hizkuntz sinbolikoa da, gure nortasuna, gure izaera.

Gai honetako beste sarrerak / Otras entradas relacionadas

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *