Genero ideologiaren lehentasuna, kultura eta euskalgintzaren gainbehera

Jon Sarasketa (irakaslea)

Gaur egungo euskal panorama genero ideologiaz beteta dago. Edozein parametro, edozein entitate, edozein egoera edota edozein eremu, genero ideologiaren galbahetik pasa behar da. Horixe da gaur egungo joerak agintzen duena, halabeharrez.

Horrelako jarrera lehenetsi eta nabarmentzeak euskara eta euskal kulturaren gainbehera ekartzen ari dela iruditzen zait. Ingurunean pixka bat begiratu besterik ez genuke egin behar. Garai bateko kultur eferbeszentzia eta irakinaldiak nekez ikus daitezke gaur egun. Joan den mendeko bigarren erdialdean, gure herrian euskal kulturaren berpizkundean, hau da, 70, 80 eta 90. urteetako hamarkadetan eman zena, astiro-astiro beherantz joan da, eta gaur egun oso nabaria da gure ikastetxeetan euskara, kultura eta euskalgintzaren gainbehera oso
modu orokorrean. Gure kirol taldeetan, kultur taldeetan eta antzekoetan ere bai, genero ideologiak garrantzia handiagoa du euskara eta euskal munduko edozerk baino. Dudarik gabe, argi dago, genero ideologiaren garrantzia arlo eta gai guztietan sekulako indarrez sartu da eta izugarrizko garrantzia hartu du.

Horregatik genero ideologiaren lehentasunak, kultura eta euskalgintzaren gainbehera ekarri du. Eskoletan gertatzen dena ikusi eta aztertu besterik ez da egin behar. Egunetik egunera gutxiago
irakurtzen da, euskararen erabilera minimo historikoetan dago. Bai, badakit akademikoki ikasle kopuru handi batek euskara dakiela ematen duela, baina, zer gertatzen da kalean, etxean eta eguneroko erabileran? «Pero es más importante hablar de feminismo y de lo que uno quiera autodefinirse sexualmente». Bai, horixe da benetako errealitatea. Hau ez da ezer oraintxe asmatzen ari naizena. Sartu muturra gaur eguneko edozein ikasle gelatan eta horrelako zerbait antzemango dugu.

Irakurketaren arloan ere gauza bera. Urrutiago joan gabe Zuzeu.eus web-ean honetan bertan irakurle eta idazle galerak aipatzen dira artikulu batean: Zuzeu: Irakurle galera

Mugikorra omen horren erantzule nagusiena, baina ez da bakarra. Argi da genero ikuspegiak eragin handia izan duela, eta euskara eta euskalgintzari, bere sakadari eta bultzadari eragina eta indarra kendu diola. Gustatuko zaigu ala ez, baina errealitate baten aurrean gaudela iruditzen zait. Begiratu gure inguruan bestela.

Gainera kontutan eduki dezagun beste ikuspegi objektibo bat. Edozein azterketa edo ikerketa ikuspegi feministatik enfokatzean, ghetto batean sartzea suposatzen du, izan ere, gehienetan feminismo hau soziologia marxistak bideratu eta agindutakoa izango baita. Azken finean teoria feminista hau, murriztua, eta norabide arbitrario eta joeraz
beterik azalduko zaigu. Beraz, hemendik aterako ditugun ondorio guztiak partzialak eta manipulatuak izango dira.

Gainera, feminismo honen joerak euskalgintzaren helburuetatik urrunduko gaitu derrigorrez, izan ere, bere jarrerak bidaide izan daitekeen beste edozein subjektu fagozitatzen baitu.

Zoritxarrez hau ere, hezkuntzan gertatzen da, eta honen patua pairatzen ari diren lehen bi subjektu edo entitateak kultura orokorra eta euskalgintza direla sumatzen hasi gara.

Saia gaitezen objektiboak izaten eta gure egunerokotasunaren arlo ezberdinetara begira dezagun. Berrietan ere fijatu gaitezen, azken aldikoak penagarriak dira. Jakina, garrantzitsuagoa da Bilboko kale jakin batean kutsadura tasak baxuagoak izatea, aldiz, kale horren ondoko haurrentzako parkean euskararen erabilera beherantz nabarmen egin baldin badu, guri bost.

Era berean, gure gazte eta nerabeek hogeita hamar generotik gora omen daudela badakite, baina nekez jakingo dute gaur egun, de facto (ez da boutade ni neu pairatu baitut), nor den Atxaga, edo zein da bere obrarik garrantzitsuena. Beno, batek bai erantzun zidan, Banbulo. Antzekoa berrietan, esate baterako web-etan, telebistan eta irratietan negargarria da Hondarribiko Alardearen aferari buruz sortu den ikusmira nabaritzea. Baina esandakoa, kultura, guri bost.

Dagoeneko euskal nortasunaren galera errealitate bat da. Ados nago Zuzeu web-ean bertan aipatzen den artikulu baten iritziarekin: Zuzen Euskal NORTASUNAren galera

Egia da: Su Ta Gar entzutea ez da nahikoa.

Eta ez da hori bakarra. Urrutirago joan gabe, Cate Blanch-ek hauxe adierazi zuen Donostia Saria jasotzerakoan bere bizitzaren motibazioari buruz. Bere ibilbidearen hari nagusia “jakin-mina” eta gizakia izateak zer esan nahi duen argitzea izan dela azaldu du. “Sormenari emandako gurea bezalako bizitzak zalantzak eta ziurgabetasunak izatea dakar. Apalak izan behar dugu eta esan: ‘Ez dakit eta hemen nago ikasteko’”, aldarrikatu du, eta erantzun azkarrak aurkitzeko nahiaren aurka agertu da. Hain juxtu, kontrakoa gertatzen da gaurko gure gizartean. Horrelako pentsamendu baten gabezia daukagu, batez ere gazteen artean. Ilusioa, motibazioa eta jakin-mina falta dira gehiengo handi baten helburuetan. Gaztedia oso galdua daukagu.

Gogoratu behar dugu, halaber, aurtengo ekainean atera ziren datu batzuk PISAk egindako ebaluazioetan, eta hauen emaitzetan euskal ikasleen kreatibitate maila baxuenetakoa da. Egunetik egunera gure gazteek okerrenak bihurtzen ari dira. Ilusioak eta bikaintasunak ez dute lekurik gure gazteen artean, baina hori bai, genero ideologia nonahi aurkitzen dugu, eta hau izan behar da gure helburuen eta pentsamoldearen ardatz. Garrantzitsuagoa da genero ideologia lehenetsi hezkuntzan irakurketa bultzatzea baino. Chapeau! Ongi ari gara!

20 minutos Los alumnos de País Vasco son de los menos creativos de España, según PISA

Crónica Vasca El rendimiento de los alumnos vascos es «de los más bajos de España» en creatividad

Norte Expres: Vascos de 15 años: Muy bajos resultados en pensamiento creativo 

Cadena Ser: Los alumnos vascos, a la cola en pensamiento creativo, según el último informe PISA

El Mundo: La OCDE advierte que «sin una base de conocimientos es difícil que los alumnos tengan ideas originales»

Horrelaxe gaude, eta horixe da gure maila. Zuzeu-n ere beste artikulu batean galdera garrantzitsua egiten da: Nortzuk bultzatuko dute orden berria eraldaketa sozialaren begiradatik? Sakonki
hausnartzekoa da.

Jarrai dezagun bitartean genero aniztasunaz hitz egiten gure klaseetan, edo feminismoaren putzaldi eta gorakada berri hau hauspotu behar dela esaten. Azkenean benetan lortuko duguna
ekologiaz eta feminismoaz oso kezkaturik dagoen gizarte analfabeto eta kutrea izango da, y que hablará todo muy bien castellano, “egun on” eta “eskerrik asko” esatea izan ezik. Euskararen gainbehera gertatzen ari dela argi dago, eta berarekin batera euskal kulturgintzarena ere bai. Horretara goaz, eta denborak egiaztatuko du.

Aitzitik, ez dezagun galdu esperantza. Esperantzak etorkizun irekia suposatzen du, oharkabean espero ez ditugun gertakizunak ekarriko dituena. Honekin batera, bada garaia zenbait arloetan lemaren norabidea erabat zuzendu eta jomuga garrantzitsuagotara bideratzeko, euskara eta euskalgintza helburu eta xede nagusiak ditugula argi edukiz. Eta alboratu ditzagun behingoz azken garaiko modak eta woke ideologiatik datozen desbideraketa berri tranpati hauek. Etorkizuna irekia da, onerako zein txarrerako, eta gure esku dago!

Gai honetako beste sarrerak / Otras entradas relacionadas

14 comentarios en «Genero ideologiaren lehentasuna, kultura eta euskalgintzaren gainbehera»

  1. Ez dezagun ahaztu, ikuspuntu eta helguru marxistatik, «genero ideologia» hemen (gure gizartean) eta orain erabili daitekeen «burrukagai» (edo «elemento de confrontacion») bat bertzerik ez omen dela.
    Bertze leko eta egoetarako (Kuba’tarako, Errusia’tarako, Iran’etarako edota Gaza’tarako, adibidez) «genero ideologia» ez da baterez aldarrikatzen.
    Eta hemen ere, bertze une batean, «burrukagai»tzat erabilgarria izanen ez denean ez dute baterez aldarrikatuko. Denborari denbora!

    Ea garain hoietan (60-80 harmarkadetan) euskara eta euskal kutura ez ote zen «burukagai»tzat erabilia izan galdetu eta ikertu beharko genuke.
    Eta agian orain, une honetan, euskara «normalagoa» denean, eta «burrukagai» (edo «elemento de confrontacion») hain «erabilgarria» ez delako ez da horrenbeste aipatzen.

    Horrela izan balitz eta horrela bada, euskera eta euskal kulturaren alde benetako lan egiteak agian ez du horrenbertze gainbeherakada jaso.

  2. Zorionak!!!
    Ausartu gara benetako egiak, mingarriak badira ere, plazaratzen eta mundu guztiari erakusten. Ea kulturgintzako eragileek zer dioten honetaz, eta ea zer nolako neurriak hartzen dituzten joera honi buelta emateko.

  3. Efectivamente lo woke lo invade todo,porque hay un consenso mediático y un gran negocio.Nos quieren manipular la cabeza,el socialismo fracasado con el materialismo dialéctico
    Lastima que los partidos de centro derecha como el pnv,no es que haga un seguidismo,es que apoya ABIERTAMENTE,a los millonarios de Davos,aquí también llega la pasta.
    Muchas gente vivi de ese rollo,es una especie de secta y negocio

  4. Euskaldunok «genero» kontu hau euskal bizimodu matrilinealetik aztertu beharko genuke. Batzuen ustez, berdintasunezko bizimodua da, gizonek eta emakumeek erantzukizun bera zutelako, gizarte-egitura simetriko linealarekin, eta, beraz, gizarte matrilienala berdintasunezkoa zen. Kontua eztabaidagarria izango da, baina kontua da euskaraz, adibidez, laguna, haurra, maitalea hitzetan ez dutela generorik.
    Generoaren gaia euskal prespektibo batetik aztertzeko modu berri bat ireki beharko genuke.

  5. Bazen garaia gauza hauetaz hitz egiteko eta nola gauden konturatzeko.
    Eta ez dakit, zoritxarrez, jada ez ote den beranduegi izango. Egia da Josu Martiarenak diona, eta irakasle lagun batzuk honetaz hitz egin zidaten aspaldi. Hala ere, herri honetan beti oso oso berandu erreakzionatu dugu eta zezena adarretik berandu eta nekez oratu dugu.
    Bai, badakit medioetan eta prentsan ez dela horrelakorik aldarrikatzen, eta urtero Durangon sekulako arrakasta izan dela esaten dutela!
    Baina zenbait argitaletxeetatik esan didatenez, liburuen tiradak urtetik urtero gutxiagotu dira, ergo, euskal kulturaren erosleak murriztu dira, eta zoritxarrez irakurleak oraindik gehiago gutxitu dira.
    Eta euskara maila ikasgeletan…
    Benetan negargarria da, hori egia biribila da!
    Bitartean bestelako gai moderno pijoekin ari gara bueltaka. Segi dezagun bada horrela. Laster euskara eta euskal kultura Museo nagusietan ikusiko baitugu altxor arkeologiko gisara.

  6. «Herri txikia gara baina ez gara indarrik gabeko periferia bat.

    Gure erantzukizuna onartuz eta gure aurrekoek hartu zuten bideari jarraituz, apaltasunez baina pausu irmoz, aurrera egin behar dugu. Herrien Europan sinisten dugu eta Europaren berreraikuntzan Euskadik eragile aktiboa izan behar du.

    Gure balioak partekatzen dituzten Herriek osatzen dute Europa. Esnatu gaitezen. Galdetu diezaiogun gure buruari bihar zer izan nahi dugun eta hartu dezagun gure etorkizunaren lema sendotasunez. Mundu global berri honetan, Europa eta demokrazia indartzea dagokigu.»

    Lehendakaria ondo, lidergoa hartuz

    Lehendakaria ondo, lidergoa hartuz

  7. Estimados Patxi y Martintxo,sobre el proceso interno del pnv,quería compartir unas reflexiones con ambos.
    Para mí la centralidad,el mando único sin caer en el excesivo autoritarismo,no es todo malo,tiene aspectos muy positivos .
    Vamos a ver la iglesia,el ejército,un barco,un partido,la policía ,funcionan con absoluta estructura piramidal.
    Una nación,funciona con estructuras muy centralistas.
    Nada es perfecto,porque la descentralización da como resultado muchas veces un desmadre,ejemplo clarísimo Valencia,donde hay una mezcla de competencias,partido,demagogos,encuestas electorales, un sinsentido .
    Para mí humilde opinión en el pnv debe primar más una centralidad que un digamos pluralidad mal entendida.
    Laa personas cerca del poder,dinero,del egoísmo o la envidia,se convierten en un problema.
    Es un tema este el de la organización de las estructuras que siempre da y dará problemas ,es un tema irresoluble .
    Las personas nos regimos por creencias ideas ,etc,pero también por intereses personales o de grupo .

  8. Zenbait adibide berri-berriak
    “Una cosa es predicar y otra es dar trigo” y “por sus hechos, los conoceréis”.
    Edo “Euskara bakarrik burrukagai” (El euskera solo como elemento de lucha y confrontación”

    ¡Felicidades al Ayuntamiento de Ansoáin porque ha logrado no tener que cumplir su Ordenanza del Euskera! Ya puede celebrar este logro el grupo de gobierno de EH Bildu.
    https://www.noticiasdenavarra.com/opinion/cartas-al-director/2024/10/02/ordenanza-euskara-ayuntamiento-ansoain-8757719.html

    El Ayuntamiento de Antsoain, en manos de EH Bildu, está vulnerando su propia Ordenanza del Euskara en las convocatorias de empleo.
    https://www.noticiasdenavarra.com/opinion/cartas-al-director/2024/04/12/ayuntamiento-antsoain-ordenanza-euskara-8108024.html

    (El gobierno del cambio en Iruña, dirigido por Bildu) No se ha podido estrenar peor: siendo puestos con relación con el público, no se ha valorado el saber euskara.
    https://www.noticiasdenavarra.com/opinion/cartas-al-director/2024/04/03/valorar-euskera-administracion-8069191.html

    El Ayuntamiento de Tafalla no valora el euskera: «Esperábamos más de un ayuntamiento de EH Bildu»
    https://www.noticiasdenavarra.com/opinion/cartas-al-director/2023/11/01/ayuntamiento-tafalla-valora-euskera-esperabamos-7456321.html

  9. Eta gaur bertakoa
    Hoy, os informo sobre la Mancomunidad de la Comarca de Pamplona, porque … ¿A la MCP le sobra el euskera?
    https://www.noticiasdenavarra.com/opinion/2024/11/06/mcp-le-sobra-euskera-8900150.html
    Lo que no dice la periodista es que el Presidente de la Mancomunidad fue elegido tras acordar un programa de gobierno con EH Bildu, Independientes, Geroa Bai y Contigo-Zurekin.
    La periodista de Euskalerria Irratia finaliza preguntandose: “No me explico cómo los alcaldes y alcaldesas han aceptado esto. ¿Les han metido un gol por la escuadra?…”

    La verdad es que, visto lo visto, “todo cuadra”.

  10. (aurretik joan behar zen komentario hau)

    Bertze egunean “euskara bakarrik burrukagaitzat” erabilia izan litekeela kontantzen nizuen.
    Eten gabe “euskera ofizila Nafarroa osoan” aldarrikaten omen dute eta Erriberako Udalerrietan derrigorrezkoa izatea eskatzen omen dute.

    El Gobierno foral aprueba el decreto de méritos tras cinco años de espera
    La puntuación por saber euskera u otras lenguas extranjeras en la zona mixta se establecerá en cada convocatoria | Tiene el aval del Consejo de Navarra y el rechazo sindical, político y del mundo euskaltzale
    https://www.noticiasdenavarra.com/sociedad/2024/11/06/gobierno-navarra-aprueba-decreto-meritos-8897862.html
    https://www.noticiasdenavarra.com/politica/2024/09/19/rechazada-propuesta-eh-bildu-modificar-8708852.html
    https://www.noticiasdenavarra.com/sociedad/2024/11/06/kontseilua-behatokia-tildan-grave-retroceso-8899665.html
    https://www.noticiasdenavarra.com/sociedad/2024/11/06/ela-considera-decreto-meritos-vulnera-8899606.html
    https://www.noticiasdenavarra.com/sociedad/2024/11/06/geroa-bai-dice-decreto-meritos-8899587.html

    Baina, eskatutakoa egitea beraien esku dagonean …

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *