Jose Manuel Bujanda Arizmendi
Imanol Pradales, EAJ, kate-begi berria. Zortzigarren lehendakaria, Iñigo Urkulluren ondorengoa. Esker onenak Iñigo Urkullu lehendakaria, eskerrik asko! Kate begi berria, iturri zaharra ur berria. Kate bera, zeren politikan helburuak ezartzea garrantzitsua bada, agian garrantzitsuagoa daiteke helburu horietara pixkanaka hurbiltzeko bidea errealismoz ezartzea. Mendi tontor batera, jakina da, aurrez aurre eta bakar bakarrik igo daiteke edonor, edo mendi bera inguratuz eta lagunartean. Aurrez aurre eta bakarrik igotzen dena arnasestuka ito daiteke bidean. Eta tontorrera ez iritsi, eta bide erdian geratu. Euskadi bat nahi dut, non kidetza-sentimendu desberdinak elkarrekin abegikor biziko diren, guztion artean eraikitako herrialde-proiektu bat partekatuz, non herritarren borondatea bizikidetzarako oinarri eta akordio zabalak erronkei aurre egiteko baliagarriak diren. Egunoro lantzen eta irabazten dena. Izan nahi duguna lortuko duguna, kontraesan eta desadostasunak barne, elkarrekiko harremanen eta interdependentzien apustu irekian. Horregatik Euskadiko zortzigarren Lehendakari zaren Imanol Pradales, eta zure helburu, jarrera eta jokabide politikoan nire erabateko sinesmen irmo duzu.
Sinetsi, fidatu, desio. Arrazoia, energia, berrikuntza, gugan konfiantza eta adimena eskatzen duen proiektuan eta fedean sinesten dut. Uste dut politikaren azken helburua pertsona dela, politikan sinesten dut herritarraren duintasunari, ongizateari eta funtsezko askatasunei balio izaten dien neurrian. Behingoz bizikidetza normalizatuko duen eta etorkizun politiko partekatua bermatuko duen eszenatoki baten eraikuntza eraginkortasunez kudeatzen duen gizarteaz fidatzen naiz. Ezinbestekoa zaigu irakurketa kritiko bat egitea, ezin baitugu minatik eta akatsetatik ez ikasi. Funtsezkoa indarkeria edozein irakurketa epikotik biluztea. Beti berretsi beharko uste osoa dugula indarkeriak mina besterik ez duela ondoko, hilgarria dela, ezer positiborik eraikitzeko ez duela balio. Elkarrekiko leialtasun demokratikoa eskatuko zaie soilik euskaldun izan nahi duten euskaldunei eta baita espainiar eta/edo beste identitate anitz izan nahi dutenei ere. Erabaki asketik abiatuta, aurrera egitea desio dut, eta, horretarako, bihotz on eta esku zintzo luzeekin jokatzeko arauak errespetatzea desio. Sinesten dut akordioaren bila aritzea, zaila izan arren, beharrezkoa dela, ez ahulezia edo traizio salaketa makurra gisa. Ez dut sinesten, ez naiz fida eta desio, bide politiko itsu eta makurrez, liskar antzuan izan ezik inora ez doaz eta. Ezin fidatu eta desio muturreko su politikoez, ezta marra gorriez ere, salbu eta sektario-faxistei aurre egiteko ez bada. Lehia politiko zorrotz horretan nire atxikimendu estua daukazu eta izango duzu beti Imanol Pradales jauna.
Euskadi euskal nazioa da, gurea, auzolanean eraikitzen ari garen aberria, nazio gehiago eta hobeagoa egitea desioan. Sinesten dut, irrikan, naturaltasunez onartuko dela euskal abertzaletasunak euskal gizartearen maila zabaleko borondate legitimo eta demokratikoari erantzuten diola. Ez dela inolako arazorik ikuspegi desberdinak, guztiak legitimoak eta demokratikoak, normaltasunez jorratzeko, bereziki historikoki euskaldunen eta espainieren kontzientzi nazionalen eta identitateen artean hain korapilatsu-nahasiak gertatzen diren sentimendu, sentsibilitate eta gaiak. Nago, asmoz eta jakitez, ziur, asmatuko duzula Imanol.
Sinetsi, desio dut arma jaurtitzaile bihurtuko ez diren identitate partekatuak aitortuko diren egun politan, zeren egun horretan erreformatu beharrekoa erreformatuko baita gizarteak hala eskatuz. Gehiengoaren hitza eta borondatea errespetatuko diren topagune berriak bilatu eta aurkituko ditugu, hemen eta han negoziatuz eta hitzartuz. Egun horretan ez da ezer inposatuko Euskadin ezta Madrilen ere. Pragmatismoz jokatzen jarraituz, printzipioak koiunturarekin nahasi gabe, idi-pasuarekin, mendia tontorrerantz mantso baina sendo inguratzen duenaren gisa. Desio dut eta fio naiz ibiltze eta pausatze horretaz. Aurrera egiten jarraituko dugu, euskal nazioa eraikitzen eta hobetzen ikuspegi zabalaz. Gauzarik eta lorpen bikainena, eta onena, posible eta lorgarria denaren etsai bihurtu daitekeela beti gogoan izanik. Nago Imanol Pradales Euskadiko zortzigarren lehendakaria bide zuzen zuzenetik auzolanean arituko zarela ezina ekinez egina.
Politikaren erdigunean atxikimendu askea eta gehiengo zabalak jarriko ditugu, inposatzea hilgarria baita bizikidetzarako. Urrats seguruz eta begirada luzez integratzeko eta negoziatzeko dugun gaitasun zuhur eta ausartean konfiantza daukat. Iragana idatzita dago, deskriba dezakegu, ez aldatu, baina etorkizuna da bizirik irauten digutenei eman diezaiekegun oparirik onena. Euskadi gehiegi maite dut elkarren aurka eraikitzen ikusteko. Horregatik ez dut sinesten ideia demokratiko eta legitimoen arteko lubaki politikoek ematen duten erosotasun faltsuan, nahiz eta askotan bat ez etorri bestearen ideiekin. Euskadi partekatuaren aldeko apustua desio dut, baita Estatutua betetzea, autogobernua ahalik eta adostasun handienarekin sakontzea eta ahalegin partekatua egitean ere. Aldebikotasunean, eskumenen blindajean eta kontzertu politikoan sinesten dut eta ez inolako inposaketa edo eragozpenetan. Aldamio eta zubigintzan sinesten dut, ez lubakitan. Honela dio RAEk, aldamio deritzonari buruz: leku garaietara igo eta lan egin ahal izateko altxatzen den armazoia, horrela zubiaz: altura geografiko desberdinak salbatzeko aukera ematen duen eraikuntza, eta lubakiaz: lurrean zulatutako zanga, zeinaren barruan etsaien suaz babestuta geratzen diren soldaduak horrela tiro egiteko. Zubi politikoetan eta aldamio posibilista eta pragmatikoetan sinesten dut, lubaki politikoak antzutzat ditut. Fio naiz ernetzen ari diren haziez hainbat hauteskunde-egoeraren gainetik. Ziur Imanol, goiari eutsiz, etorkizuneko euskal haziak ernaraziko dituzula geure euskal baratza oparoan.
Egia da tamalez etorkizunean nolabaiteko etsipen eszeptiko bat sortu daitekeela, agian interes handiz sustatua gainera ahalegin eta proiektu politikoen eraginkortasun eraldatzailearen inguruan, baldin eta horiek zuzenki dakartenean gainditzea, aldatzea, berritzea edota zalantzan jartzea dagoena eta, teorian, zentzuduna, betikoa eta naturala dena. Eraginkortasun politiko eraldatzailea desio dut. Eszeptizismoa eta etsipen manipulatua arbuiatzen ditut. Dinamika borondate eraldatzaileak desio. Herritarrentzat atseginagoak diren paisaiak bilatzean sinesten dut. Ilusioan eta itxaropenak piztean. Etsipen telegidatuek sortutako interesak defendatzen dituena ez dut desio. Proiektu politiko indartsu eta berritzaile orok ezarritako ingurumen-oreka aldatzen du eta desoreka itxaropentsu proiektu berri horrek eraldatzailearen alde egiten. Bultzada berritzaile horren potentzia politikoak Euskadiren alde, oro har, egingo du, ziur, ongi izatea eta burujabetza. Eta jakin badakit Imanol Pradales lehendakaria, horretaz jakitun zarela.
Horretarako botere politikoaren indarra behar gizarte osoaren gehiengoaren sentipenaren eta pentsamenduaren isla. Politikoki ilusionagarri den horrek giza gaitasuna, atxikimendu-bolumena, gogo-aldartea eta era guztietako erresistentzia eta oztopoen aurrean jarrera lasai eta adimentsuetan proportzio eta pultsu politiko egokia behar. Desioan euskal etorkizun ilusionagarri eta itxaropentsua, denbora errealaren arabera jokatzeko abilitatea eta malgutasun eraginkorraren alde dagoena, gaurkotasun anitza gogoan duena, gehiengoaren borondateen, direnak direla, ideien, atxikipenen eta sentimendu sinboliko, kultural, ideologiko eta sozialen indarraldia behar bezala interpretatzeko gaitasun premia larri gisa dituena. Nago Imanol, zure apustu abertzale tinkoa horixe duzula, Iñigo Urkullu Euskadiko lehendakariak izan zuena hain zuzen.
Etorkizuna amets. Demokrazia. Legitimitatea. Burujabetasun aktiboa. Erronka. Ahalmena. Izaera politikoaren apustu jokoa. Lasaitasun argia. Begiradaren altuera. Etorkizunaren ikuspegi zabala. Argitasun demokratikoa. Adiskidetasun normalizatua. Aniztasunean bere burua berraurkitzen duen Euskadi. Askatasunez. Gehiengoaren borondatea errespetatzen duena. Zubigintza, nazio proiektua, ilusio demokratiko legitimoa eta ezarritako inertziak eraldatzen dituen eraginkortasun politikoa itzultzen dituena. Eskerrik asko Iñigo Urkullu lehendakaria, bihotzez eta, bai, betirako. Konfiantza Euskadirengan, bere andre eta gizonengan, erabatekoa zugan, Euskadiko zortzigarren lehendakaria zaren Imanol Pradales jauna!!