Euskal literatura, larderia eta dogmaren azpian

Joxan Rekondo Pyrenaeus-eko Talaian

bertsolaritza_eitb.comEuskaraz egindako literaturan ETAren terrorismoaren salaketa gutxi agertzen dela egi borobila bezala hartuko nuke nik. Edo ETAren biktimen ikuspegiak ez duela leku gehiegirik izan. Sufritu dugun indarkeriaren kiribila iturburu ezberdinetatik elikatu dela badakigu. Esan daiteke, baina, euskal literatura-egileen artean ezker abertzalearen kontaera nagusitu dela gehien bat. Hala ere, badira aspalditik molde horretatik nabarmen apartatu egin direnak ere: Bernardo Atxaga, Xabier Lete, Felipe Juaristi, Inazio Mujika, Mikel Abaitua,…

Erakundearekiko errespetuz azpatu larderia indarrean dago eta itsumen ideologikoz, eragindako hondamendia onartzeko beldur gara. Hara, bi lerrotan laburbilduta, azken hamarkadetan gertatutakoa. Itxaro Bordaren hitzak dira. Oso gomendagarria da joan den asteko Argia aldizkarian publikatu duen artikulua (Traumaren tramak). ‘Euskal gatazka’ deitu den horrek euskal literaturan utzi duen isla, hitz gutxitan baino oso argi, azaltzen duena. Azken garaietan, zerbait aldatzen ari dela suma omen daiteke. Badirudi ETAren amaierarekin batera, euskal literaturgintzaren leiho eta ateak zabal-zabal ireki direla eta idazleek ezker abertzalearen diskurtsoaren kateamendutik askatzea lortzen ari omen direla. 2011ko urriaren ondoren ‘mihiak askatu direla’ iruditzen zaio Itxaro Bordari. Harkaitz Cano, Xabier Montoia eta beste zenbaiten idazlanak aipatzen ditu, Uxue Apaolaza hernaniarraren ‘Mea Culpa’ lanarekin batera. Uxue Apaolazaren jarrera hartzea lehenagokoa da, ordea. Aspalditxo adierazia zuen, Berria egunkarian idatzitako zutabeetan, ez zegoela prest indarkerietako inolako ekintzarik zuritzeko.

Literatura idatziaren ‘katarsia’ gertatzen ari dela esan daiteke, orduan. Baina, beste bide batetik doaz ‘ahozko literatura’ egiten dutenak. Armak isildu badira ere, bertsoaren mundua ez da neurri berean desarmatu. Mendeetan zehar, bertsoetako ospakizunak elkartzaileak izan dira euskaldun guztiontzat. Ez da horrela izan azken hamarkadetan. Euskaldun asko ez da etxekoa sentitu bertso emanaldi askoretan. Agian, Bordak aipatzen dituen larderia edo itsumen ideologiko beraien eragin hutsez, ezker abertzalearen borrokarako frontea bihurtu izan dutelako. Ondorenez, euskeraz bizi den gizartearen zati haundi bati bertsoaren guneetara iristea galaraziz.

Bertsogintza erretorikaren esparrua dela, dio Bernardo Atxagak. Ez duela literatura idatziak duen gaitasuna kontzeptu unibertsaletara iristeko. Lore Jolasetan aritzea dela edo sakontasunik bilatzen ez duen hitzaren lehiaketa dela ulertu daiteke Atxagaren deklarazioetatik. Eta horrela izango litzateke, bertsolarietako askok kontaera jakin bati atxikita ez baleude, errelato horren zabaltzaile edo propagandista izango ez balira, eta oholtza gainekoa ezker abertzalearen hegemonia esparrua bilakatu ez balitz.

Azken txapelketan Amets Arzallusek kantatutako kartzelako bertsoa aipa daiteke. Gai jartzaileak “egoerak beste aldean jarri zaitu” esan ondoren, eta Ametsek guardia zibilaren rola hartu bazuen ere, ezinezkoa gertatu zitzaion pertsonaiaren ikuspegia bereganatzea. Ezker abertzaleak duen diskurtsoaren moldera hitz egiten zuen guardia zibila entzun ahal izan genuen mikrofonoetatik. Ametsek ezin izan zuen edo ez zuen nahi izan ‘beste aldekoaren’ egoera islatu. Akaso, “hamahiru mila lagun haien aurrean, eta, normalean, ideologia jakin bateko pertsonen aurrean ari zelako kantatu zuen kantatu zuen moduan”, Bernardo Atxagak dioen bezala.

Bertsogintzaren munduak literatura idatziak izan duen eboluzio berbera izango duela gauza segurua da. Larderiaren eragitetik erabat libratuko garelako edo dogmak itsuturik bizi direnak besteon ideiak errespetatzen hasiko direlako. Egia da probokaziorik gabeko bertso emanaldiak ez liratekeela naturalak izango. Baztertu behar dena ez da ziria sartzeko grina hori, bertsoetako antolakizun nagusietan nabaritu den alderdikeria baizik. Bertso lehiaketak ezker abertzalearen eremu pribatua bihurtzeraino eta euskaldunen mundua zatitzeraino eraman duen keria hori da guztiz arbuiatu behar duguna. Iragan hurbiletik ezer ikasi badugu, eraiki dezagun gure egunerokoan: euskal kulturaren adierazpen guztiak elkartzaileak izan behar dute. Elkarrekin bizi behar badugu ez dugu eta elkarren kontra jartzen gaituen fronte horien beharrik.

Gai honetako beste sarrerak / Otras entradas relacionadas

23 comentarios en «Euskal literatura, larderia eta dogmaren azpian»

  1. Zoritxarrez ezker abertzaleak euskal kulturaren esparrua hegemonizatu du eta horren ondorio artikulugileak aipatu arazoa da, aldebakartasuna, setakeria eta azkenik aspergarritasuna, ez baita gauza aspergarriagorik denbora guztian nota berdina jotzen duen saxofoia izatea baino. Bertsolari emanaldiak benetan eskandaluzkoak dira hein horretan. Lehenik, beren joerakoak ez diren bertsolariei egin zaien kanpaina gaiztoa; bigarrenki, emanaldietan txaloak eta txistuak nola dosifikatu egiten diren eskenatokian agertzen denaren arabera -Martin Garitano edo ezker abertzaleko tiporen bat agertzen bazen, berari txaloak; EAJko norbait bazen edo adibidez beren gustokoa ez zen bat, txistuak. Espero dezagun erori zaigun madarikazio hau denbora eta prozesu konsziente baten arabera arinduko zaizkigula. Ez baita gauza xamurra euskal munduan ezker abertzaleak utzi duen marka.

  2. Señor Rekondo aquí le dejo unos versos venenosos en los que la IA no ha tenido nada que ver , algo que ustedes , los bultagiles sucesores de Irala , no pueden decir .
    Ustedes han colaborado con los perpetradores de los más horrendos crímenes contra la humanidad y luego nos sueltan sus sandeces reaccionarias sin el más mínimo rigor intelectual e histórico.
    ¡¡¡ Qué poca vergüenza !!!

    ABRE LOS OJOS: SI HICIERON ESO ENTONCES, ¿POR QUÉ NO LO HARÁN AHORA?

    http://elrobotpescador.com/2016/02/23/abre-los-ojos-si-hicieron-eso-entonces-por-que-no-lo-haran-ahora/#more-12211

  3. Grandioso link del bueno de liztor, miro y veo noticias tan interesantes como esta, «un pedo provoca una pelea de gitanos». La degeneración de liztor que empezó ya de un estadio muy avanzado no tiene tasa. Ahora que Fétido ha abandonado este foro liztor tiene el monopolio de la cutrez hispánica más extrema. Como además tiene un euskara poco menos que balbuciente y tartaja tiene que departir soplapolleces en el idioma de cervantes. ¿qué tienes que decir acerca del artículo, so mamón? Por cierto ¿quiénes son los bultagiles? ¿un nuevo equipo de basket?

  4. Liztor,jakin ez dakit jakigo duzun baina bertsoa,Manuel Lekuonaren iritziz behintzat,arte eder bat da,beste arte eder guziak bezain eder ,garrantzitsu
    eta dinamikoa.alde hortatik ,olerki eta olerkarien bibliografia ugaria dagonez
    eredu bezala,jarri dezagun BILINTX bat, eta bere ZALDIZURIYARENA deritzan bertsoa,eta amore izugarriz zuretzako eskeintzen dizutena:
    :

    Horra sei bertso,kalegarbitzaileari,
    zeña bere izenez dan joxemari.
    Erreza lezazkike iru ¨»abemari»
    indarra etortzeko zaldi zuriyari,
    animali ori
    erruki zait neri,
    falta du ugari
    egoteko guri….
    kartoyarekin egiña
    dela dirudi.

    Zuk eskeintzen dituzun bertsoak benenosoak homen,Xenpelarrena berriz ironi puntukoa,adar jotze bat.

  5. Veo que los bultagiles han producido miles de muertos. Tu mientras tanto Liztor apoyando a asesinos y criminales que son tus santos.

  6. Ajuriaguerra sabía bastante de ello.
    Puedes recuperar sus escritos y traerlos a colación.

  7. Juanito, cuanto tiempo sin leerte, tus predicciones pre electorales de que Bildu iba a sacar más diputados que el PNV quedaron en agua de borrajas. ¿Te has recuperado del golpe? No te preocupes, los de Podemos son como vosotros, quieren la revolución, ahora podrás ser español sin que lo tomen como algo malo.

  8. Gracias por el saludo pero no predije ningún triunfo de la IA, así que no manipules, aunque pedirte algo así es como decirle a un ludópata que no meta en las tragaperras.
    Misión imposible.

  9. Veo que sigues por tus fueros ( nunca mejor dicho) defendiendo a capa y espada cualquier indecencia en forma de pacto con la españolidad en estado puro.
    Pero puestos a elegir lo de antes con el PSE tenía un pase de lo que los de C,s carecen.
    Ala mastín, a cuidar el basarri, pero inténtalo con un poco más de elegancia y/o mejores formas.

  10. Un pacto vale por lo que se pacta en el pacto. Y todavía no hay pacto. El PNV hará lo mejor para Euskadi mientras la patulea baturra se dedica a inflar globos y a hermanear con los baturros españoles de Podemos.

  11. Claro que tambien puede ser que tengas algo ahorrado en el IBEX 35 y lo hagas por interés propio.Eso sería más legítimo.
    Todo el mundo da por hecho que ese partido es su submarino, pero no veo la relación con ninguna aspiración foralista ni humanista cristiana.

    Le daré alguna vuelta para tratar de comprenderlo porque tu capacidad pedagógica no me inspira ninguna confianza.

    Ondo segi

  12. Lo que digo es más claro que la sopa del asilo. Las elecciones españolas no dan la victoria a nadie. Los programas de cara al exterior no valen nada. Si el PSOE monta su coalición y el PNV pacta algo positivo para Euskadi, nada que objetar. Por tu parte, a seguir durmiendo en el país de los logros inabarcables de la baturrada y a contar ovejitas con los presos.

  13. «Nik ez diat ulertzen gaurko bertsolaritza, gaurko bertsolaritzak niretzat ez dik aurrekoa zuen graziarik» .

    Jende andana da hau esaten duena. Gaurko bertsolariak gai politikoaz kantatzen ari direnean, beti joera beretsua erakusten dute, IAren pentsamoldearekin hurbil dagoena edo haren tesiekin identifikatzen dena, kontaera jakin bati atxikita daude eta horren praktikanteak dira. Bertsolaritza zaharrean ez zen hori gertatzen.

    IA ingurukoa den ERIC DICHARRYk egoera hau honela justifikatzen du : «Politikariek ezin baitzuten haien lana egin, bertsolariek haien gain hartu zuten politikaz aritzea.»

    Bertsolaritzak lan egin behar al du alderdi politiko jakin baten sentsibilitateari loturik? Edo euskaldungo osoaren sentsibilitateak errespetatuz lan egin behar du?

  14. ETA estaba en guerra con España , como antes lo estuvieron los txapelgorris de Zumalakarregi en el XIX , y como todo el mundo sabe , menos el idiota de Azitain , en la guerra como en la guerra.
    Comentaba un día el señor Angita que su padre , militar de profesión , decía que los sables han mantenerse dentro de la vaina sin sacarlos de ella a ser posible , pero que si los sacas , los tienes que tornar a la vaina ensangrentados.
    No hay guerra sin muertos , los asesinados en la guerra son todos seres humanos a los que se les arrebata violentamente la vida , asi de claro , y vosotros, jeltzales , también matasteis para nada , para acabar traicionando vergonzosamente , siguiendo el dictado de los aliados del fascismo , por ejemplo , la Iglesia Católica y los stabliments de los estados capitalistas inglés y norteamericano.
    Que todos no tragamos con las novelas para incautos que os habéis inventado.

  15. Liztor jakintsuari,ETAk españiarekin gerlan zebillela diozu,Euskadiren aurka biak, noski,nik behintzat ez dut ikusi bien aldetik gure herriaren aldeko ekimenik,ez ondasunik,hilak,odolak,ezpetxeak,bainan irabazirik bapez.

  16. . . . , Euskadiren aurka biak, noski,nik behintzat ez dut ikusi bien aldetik gure herriaren aldeko ekimenik,ez ondasunik,hilak,odolak,ezpetxeak,bainan irabazirik bapez. ( sic )

    Hori diru faltsua baino faltsuagoa da , eskuko eskuan doala eta batek ere ez duela hartzen.
    Santa Luziak bista manten diezazula , erdi-itsu , faltsutzaile.

  17. Liztor jaunak ez digu esango alajaña zer onik ekarri duen ezker anti-abertzale delako horrek. Eta hori ez da bere euskara aski traketsa delako baizik eta ezker anti-abertzale horrek malura besterik ez duelako ekarri. Hori ukatu ezinez, iraindu egiten du.

  18. Ni ez naiz antiabertzalea , Nik Euskadi maite dut , Panpox , baina askoz gehiago bere gendeari.
    Aberria ez da fetitxe chauvinista bat , totem sakratua zeinen aldarean jendea sakrifikatzen duten , aberria jendea da , gure jende guztia.

  19. Artikulu honen lehen paragrafoko lehenbiziko esadia esanten dena (artikuluaren tesia dena): «Euskaraz egindako literaturan ETAren terrorismoaren salaketa gutxi agertzen dela egi borobila bezala hartuko nuke nik», ahultzen da, nire ustez, hondarreko esaldian, non emanten dituen lehen mailako idazle batzuk indarekeria horren kontra (besteak beste) idatzi dutenak. Beste bat gehituko nuke: Jokin Muñoz (Antzararen bidea). Gainera, beste idazle batzuk indakeriaren kontra azaldu dira nabarmenki, nahiz eta bere zeregin literarioan gaia ez jorratu (bon, agian oker nabil eta bai jorratu dute): Aingeru Epaltza, Eduardo Gil, Patziku Perurena. Bai, laurak nafarrak.
    Bizkaitarren aldetik, Xabier Gereño. Ez dakit ea idatzi zuen «salaketa literario zuzena», baina salaketa egin zuen.
    Beraz «apartatu» zirenak asko ziren, eta ez bazterrekoak.
    Bertsolaritzan beste kontua da.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *