Jon Inchaurraga
Egoera berri bat sortzeko, baldintza berriak ere asmatu behar dira: berba berriak, egitura berriak edota kontu zaharrei tinte berria emanez, zaharrak berri bihur daitezela. Hori da, Adierazi Euskal Herriaren ekarpena: datorren fase politikoaren salmenta. Bestela, Amaia Esnalen eskaera ezin da ulertu. Adierazi EH-ko kideak “inork ez dezala esperantza zapuztu” eskatzen baitu Gara egunkarian, bertan, ENAM-ek erabiltzen dituen tresna guztiak mahai gainean jartzen ditu Esnal-ek. Esate baterako, ENAM-ari dagozkion eskubideak zenbatzea (“Euskal persoak Euskal herrira, kondena bete dutenak kalera; inkomunikazioa eta tortura gelditu […] Alderdi eta erakundeen legalizazioa”) eta ENAM-ek ostuten dituenak zehaztu ez eta betiko erretorika erabiliz mugimendu honen ardura izkutatzea (“Eskubide zibil eta politikoak, giza eskubideak […] bizitza ta askatasuna”). Tresna hau ETAk hiltzen duenean eta Estatuak eskubideak urratzen dituenean ere bai erabiltzen du mugimendu iraultzaileak; bai ENAM-en bortizkeri politikoaren biktimei izena kenduz eta bere auzia “euskal gatazkan” nahastuz, bai Estatuak bortizki jokatzen duenean biktimaren izena eta pertsona goraipatuz.
Baina hori ez da Esnalek erabiltzen duen arma retoriko bakarra. Beste ekimenetan bezala, Adierazi EH-a mugimendu anitz eta garden dela erakusteko ahalegina egiten du. Esnalek, Urizarrek Ezenarrori leporatu zionez, mugimendiak argitaratzen dituen edukiak eta aldarrikapenak “batazarretan adosturikoak dira” eta batzar hauen osaera plurala dela azpimarratzen du. Era berean, aldarrikapen honen taula eskeintzen du. Eskaera hauek, idazleak argitzen duenez, “Adierazi EH-n parte hartzen dugunon arteko adostasunaz gain” beste eragile politiko eta sindikalaren babesa jaso dute. Hala ere, Esnalek ez ditu kritikak ondo hartzen eta “zenbaitzuk” eztabaida hau beste “eremu batzuetara” eraman nahi dutela esaten digu. Horren ondorioz, bere ustez, “adostaun, konpromiso eta ekimenak elkarrekin lantzeko girotik urrunduz” eta “alderdizkeriazko lehia usaina duen eztabaidetan murgilduz” egiten dira kritika hauek. Nik ez daukat horren garbi. Bilbaon irakurri zen manifestua Adierazi EH-ren webean begiratu ezkero, alderdizkeriak zer esan nahi duen Esnal andrearentzat zalantzan jartzen dut. Ez dakit oso argi ez daukan kontzeptu bat den, edo geuri barre egiten digun. Ramon Agirre eta Eider Rodríguez-ek eman zuten hitzaldiak, non “Presoekiko eta urrunduekiko elkartasun mugimendua”-ri ematen dieten besarkada edota Estatuari eskubide urraketa guztiak leporatzen dioten, ez du EAk edo Aralarrek ematen dituzten hitzaldien tankera, baizik eta Batasunak ematen dituenen antza dauka. Hori ezin du ukatu Esnal andereak.
Era berean, ETA-ren arazoa baztertuz (ez da hitz hori inon agertzen), ezin gara eske ari diren “demokrazi beteko” egoerara heldu. Hasteko, demokrazia egunero jokoan dago, denborarekin eraiki egiten da. Segitzeko, marxistak oso ondo dakiten bezala, gauza guztiak kontraesanak dituztelako eta dinamikan ari dira, elkarren kontra. Gu ere halakoak gara. Hori dela eta, ezin gara demokrata “oso-osorik” izan. Geure barnean ona eta txarra dauzkagu eta biak geure pertsonan eragina daukate. Guk erabaki behar dugu zein bultzatu. Bukatzeko, teoria alde batera utzita, ETAk euskaldunon eskubide politiko eta zibilak ukatzen ditu eta ezin dugu ahantzi. ETA-k eta ENAM-ek orokorrean euskaldunon eskubideak bahitu dituzte 50 urtez. Benetako demokraziarantza joan ahal izateko, biolentzi hori guztiak desgartu behar du. Su-etenak ez du balio eta kale borroka, zerga iraultzailea edota irainak ere bai behin-betiko eten behar dira. Hori, ENAM-en esku dago eta berak bete ez duena ahaz dezagula ezin digu eskatu besteoi. Birkatzainak egongo diren heinean, ezin izango dugu sinistu benetako urratsak ematen ari dela ENAM-a. Bai aurrerapauso bat izan liteke. Jente askok lasaiago egingo du loa, baina noiz arte askatasun hau?
Argi dago “Adierazi Euskal Herria” ekimenak prosezu berria saltzeko sortu duela ENAM-ek. Bere betiko topiko eta diskurtsoa erabiltzen ditu erakundeak. Alde batetik, eskubide guztien aldarrikapena eta bestaldetik Estatua eta ekimenatik at dauden erakundeei eskaera zehatzak eta kritikak. Horretarako, denok eskatzen ditugun eskubideak eta denok aldarrikatzen ditugun eskaerak erabili dituzte, berba politeekin hornituz (“askatasun osoko egoera berri bat egiazko egiteko iniziatiba hartu dugu”). Era berean, asko direla (“45. 000 herritarrek emandako pauso garrantzitsua”) eta anitzak ere badirela gogorarazi nahi izan digute. “Inork ez gaitzala berdinetan jarraitzera kondenatu” eskatzen du Esnalek apokaliptikoki. Ados nago, bai, ea geure esperantzak zapuzten dituen erakundeak bihar bertan isiltzen den. Betiko. Oso berri zoriontsua izango litzateke Euskalerriarentzat, “eztabaida postibo eta eraikitzailetik” aldenduko gintuzkeen eskaera dela susmatu dudan arren.
Adierazi EH beti bezala ENAMen txorimaloa besterik ez da. EA eta Aralar bertan izatea ez da harritzekoa. Lehenak Batasunarekin duen akordio estrategikoagatik eta bigarrenak bere baseak ezker abertzale ofizialera ez galdu eta ezker abertzalearen batasun estrategikorantz pauso bat emateko.
Harritzekoa dena da EAJ saltsa horretan ibiltzea nohizbehinka. Ezer onik al dago hor?
ENAMen kasuan askotan gertatzen da zaharrak etengabeki berri direla. Nire ustetan ENAM suetenaldi hau erabiltzen ari da estatuaren kontrako gorrotoa eta amorroa gordintzeko, beraiek txintxoaren piurak egiten dituzten bitartean (armak atsedenean eta itxoinean ari direnean eta estorsioa libre jarraitzen duenean).
Beraiek pausuak eman dituzte baina ez dute inongo konpromezurik hartu. Eta pausuak ez dira dohanekoak baizik eta pagatu beharrekoak. Berriz ere interesekin bueltatu behar zaienaren aurrerapen bat dira.
Ondo adierazia artikuluan Batasunak eragiten duen nagusigo politikoa, nolatan Aralar-ek eta EAk beren nortasuna pikutara botatzen duten ENAMen erretorikaren saltsan disolbatuak izateko. Hori da beraiei tokatuko zaien zortea. Ez dadila gurea.
Aquí tenéis la última de Currin, como decís «zaharrak berri»:
http://www.elconfidencial.com/espana/currin-eta-anuncio-navidad-20101020-70694.html
Brian Currin: “ETA hará público un nuevo anuncio de gran calado antes de Navidad”
El abogado sudafricano Brian Currin, un «profesional en la solución de conflictos políticos», como él mismo se define, acaba de recalar de nuevo en un Bilbao que suele visitar cada dos meses. La visita iniciada el domingo 17 -y finalizada ayer tarde de forma imprevista- no era una cualquiera. En efecto, Currin ha venido con grandes noticias, después de haber mantenido la primera entrevista con la dirección de ETA desde que la banda anunciara su último alto el fuego unilateral: la organización hará público un nuevo comunicado antes de Navidad, y será un anuncio «de gran trascendencia» para la paz en Euskadi.
De acuerdo con fuentes solventes del País Vasco, conocedoras de los movimientos de fondo que se suceden en el entorno político de la banda, el nuevo anuncio de ETA supondrá el inicio de su incorporación al proceso de lucha política, con abandono de la violencia, que apadrina desde hace meses con fuerza Batasuna y su entorno, con Otegi, Usabiaga y demás líderes históricos a la cabeza. Según el mensaje que Currin ha transmitido a PNV, EA y Aralar, con quienes ha mantenido entrevistas estos días, “ETA no será un obstáculo al proceso político puesto en marcha por la izquierda abertzale”, aunque ha advertido que “esa cesión no será gratis”.
A través del abogado sudafricano, ETA ha hecho saber a los líderes abertzales que encabezan esa vía política -se han venido mostrando firmemente dispuestos a seguir con ella incluso en contra de la organización armada-, que Batasuna y su entorno “deberán hacer en las próximas semanas una demostración de fuerza inequívoca, que muestre que sus tesis cuentan con un respaldo popular mayoritario. Si eso se produce, la banda hará público antes de Navidad un nuevo pronunciamiento de gran trascendencia, que será muy positivo para el proceso de paz en Euskadi”.
Las fuentes descartan con rotundidad que se trate de un anuncio unilateral de abandono de la lucha armada con entrega de las armas, es decir, la exigencia que tanto el Gobierno de Madrid como la oposición vienen reclamando a ETA desde hace tiempo. “Eso no se producirá sino al final de un largo proceso, y siempre y cuando la banda perciba avances significativos de la vía política que propugna Otegui. Esa es una carta de la que ETA no se desprenderá hasta el final, algo que es de sentido común por mucho que le cueste entenderlo a Alfredo Pérez Rubalcaba”.
Brian Currin suele aterrizar en el aeropuerto de Bilbao cada dos meses. Allí le esperan sus amigos de Lokarri –antiguo Elkarri- que le conducen a un céntrico hotel de la ciudad y por Bilbao se mueve, andando o en taxi, como Pedro por su casa, visitando a sus amigos de la izquierda abertzale y resto de grupos nacionalistas. Esta última visita era esperada con especial interés. Tras el comunicado de alto el fuego de la banda, el 5 de septiembre, donde se manifestaba “dispuesta a dar los pasos necesarios en el camino del cambio político, en el espacio que le corresponde”, ETA había vuelto a dar señales de vida con una segunda declaración aparecida en GARA el 18 del mismo mes.
…