Iñigo Lizari
Bandera Española izarri arazi egin behar dute, «gure legebiltzar»aren atarian. Bitxia da oso batzuk banderekin dituzten mania bereziak. Aldez aurretik Bilboko udaletxean ezarri arazi egin zuten, Donostiako udaletxean bezala, bertan Odon Elorza jauna egon ik alkate gisa.
Maiz entzuten ditugu gureak direla beti obsesio identitarioak, eta hauekin behin eta berriz aspertzen ditugula euskal hiritarrak. Okerrena askotan argumentu hauek gu geuk gehiegi sinistu egiten ditugula da eta badirudi konplexuaren eraginez edo, besteek egiten dutena ez dugula argi ikusten. Ordea, Sententzi hauek agerian jartzen dutena argi dago: benetako obsesio identitarioak beste batzuk dituztela, eta obsesio hauek agerian jartzen dituztela espainiar subiranotasunarengatik eurek duten kezka. latza. Gure aurka, hainbeste entzun eta gero, nik uste hipokrisi hau garbi geratu beharko litzatekeela kanpaina honetan: batzuk ekonomiari ari gatzaio begira eta beste batzuk banderatxoei begira obsesio identitario lerden batzurekin!
Bai Donostia eta bai Bilbon, banderen inguruan sortutako liskarren ondorioz halako «consensus» batetara heldu ginen euskotar gehienok: Nazio desberdinen banderen gain, bazegoela benetan aldarrikatu behar zen beste bandera bat, hiriarena. Hark, alegia, hiriko banderak, benetako hiritartasuna ematen bai zuen, eta hau zen bai edozein hiritar batek eduki zezakeen balorerik handiena, eta honetan denok ados ginela garbi geratu zen. Horregatik erabaki egin zen bestelako desadostasunak konpondu bitartean, gure kantauriar bi hiriburu hauetan, Bilbo eta Donostian, hiriko banderak egongo zirela soilik, hiritartasuna goraipatzen zutelako naziokotasun desberdinen gainetik.
Ba hortxe ditugu «konsensu sasi-zale» hauek, «consensus» praktiko hau ere suntsitu egin nahi izan dutenak. Hau da marka hau. Estatutua bete ez, aurrekontuen akordioak ez betetzeko saiakerak behin eta berriro eta banderen asuntua ere akordio zabalaren iritziaren aurka.
Noski, espainiako egunkari nagusiek eta beren zerbitzura dauden besteek alai hartu dute berria. Hor izango ditugu argazki bila, berrietan behin eta berriro gaia aipatuz, «normaltasuna berreskuratu» dela esanez. Amerika berriro konkistatu izan balute bezala.
Hori bai, bost minutu beranduago segituan hasiko dira berriz obsesio identitarioak gureak besterik ez direla esanez, gu soberanista itsuak besterik ez garela. Hamaika ikusteko jaioak, to!
Iñigo, uste dut ez duzula kontua ondo ulertzen: Espainiarra izatea ez da identitate bat edukitzea. Espainiartasuna neutroa da, unibertsala. Espainiar izateak ateratzen gaitu (euskal) identitarearen zulotik.
Oso argi dago, edonork ulertu beharko luke. Benetako demokrata den edonork.
Erabat ados Deny,
Autokritika egin behar dugu hauen ustetan, gu bai gara beti «los excluyentes».
Alegia gure euskaltasuna aldarrikatzen dugunean, unibertsalitasunari uko egiten diguogu nolanahi, ez bai da posible euskaltasuna eta unibertsaltasuna elkar ezkondu. Hori jakin behar genuke garbi hauen ustetan.
Eta hau soilik espainia delako unibertsaltasunaren destino bakarra, haiek ala esan duten moduan. Eta gu hontaz orindik jabetu gabe!
Manda huevos!
Benetako soberanistak epaile españolak dira, zuzenbide irakasle eta katedradun españolak soberanistak direlako. Bai «Polo»renak bai gainontzeko abertzaleak txorimaloak besterik ezgara. Haientzat Herri espaiñolaren soberania demokraziaren funtsa da eta gu beraien Herri, Nazio eta Estaruarekiko traidore, soyons heureux ez gaituelako fusilatu (Gustavo Buenok kasik proposatua)