Ion Gaztañaga

Azken espainiar hauteskundeetan zerbait argi geratu bazen, egungo Espainiako gobernuak erabili zituen gezur ekonomiko handiak izan ziren. Hauteskunde aurretik ez zen krisi izpirik ikusmugan, orain berriz laino itsusi batzuk dakartzan haizea somatzen da handik edo hemendik.

Gogora dezagun hauteskunde aurretik Solbes berak egindako aurreikuspenetan, Espainiako ekonomia 2008an %3,1 eta 2009an %3 haziko zela esan zutela. Hauteskundeen ondoren, itxuraz berri txarrek herritarren partaidetza errespetatu ondoren, Espainiako Banku Zentralak egindako %2,4 (2008an) eta %2,1 (2009an) datuak itxurosotzat eman zituen Solbes jaunak. Orain dela egun batzuk %2,3an jarri ditu bere esperantzak. Hori bai aldaketa hilabete eskas batean, baina gobernuak argi utzi du ez dituela herritarrak engainatu eta ez duela aurreikuspen faltarik. Aukera bakarra orduan, herritarrek gobernuari gaizki ulertuko ziotela da, ezta?

Eta hazkundeak behera egiten duen heinean, gauzak okertzeko inflazioak egundoko gorakada du (%4,7), 1997 urtetik ezagutzen ez zen gorakada nabarmena. Gezurrak hanka laburra duela bagenekien, baina badirudi egungo politikan murgiltzen direnek ez dutela disimulatzeko intentziorik ere.

Horrelako nahaste-borrastea ikusirik hasi dira PPren inguruko medioetan «estanflazio» (hazkunderik gabeko inflaziodun aroa) famatuaren atarian gaudela esaten, beti Espainia hautsiko zela ziotenen taktika beste arlo batera bideratzen ari dela adieraziz. Eta honek arrasto berri bat ematen digu, argi dakusagulako ekonomia izango dela PPren taktikatako bat gobernu sozialistaren aurrean. Alderdi popularraren barne egoera korapilatsua ikusirik, ikusteko dago alderdi sozialistari minik egingo dioten ala ez.

Arestian blog honetan aipatu genuen bezala, Espainiako agintariak kasu hauetan erabiltzen den formula hutsezina eskatzen hasi dira iada: soldata igoerak mugatu behar direla gomendatuz. Eta hau gutxi bagenuen, Solbes handiak jakinarazi digu Espainiako aurrekontuen soberakina bizi laburreko perretxikoa izango dela. Hain gutxi diraute berri onak, Solbes gajoa, nola ordainduko dituzue agindutako menpekotasun legearen faktura potoloak?

Eta nola dabil erkidegoko ekonomia? Momentuz, badirudi erkidegoan eraikuntzak duen pisu erlatibo txikiagoari esker, Espainiako aurreikuspen ilunak ekiditeko aukera izango dugula. Are gehiago, lehendakariak esan bezala, hiru Aldundiekin batera, euskal ekonomia bultzatzeko ekainerako Egitasmoa martxan jartzen badugu.

Espainiako azken hauteskundeek zerbait argi utzi badute, egungo politikaren epe motzeko gezur lotsagabeak izan dira, bai hazkundeetan, bai eragin gutxiko promes  axolagabeetan. Baina lagun batek esan zidan bezala, larriena ez da politika eta gezurraren arteko harreman estu hori, hauteskundeen emaitzak ikusirik herritarrek gezur horiek oraindik sinesten dituztelaren erakusketa argia baizik.

Gai honetako beste sarrerak / Otras entradas relacionadas

11 comentarios en «Solbes-en aurreikuspenak»

  1. 400 euroen asuntua bai dela negargarria. Guk, nahiz eta ustezko autonomia izan gai horretan, azkenean espainiak egin duen bera egin dugu.

    Frantziak ordez, ekonomia arinduko ez duen dirurik banatu. Hor dago direferentzia.

  2. Sozialeroek beti taktika bardinean. Guzurretan dabilenak azkenean guzur hoien uztak eskuratzen dauz. Horrez gain, ekonomiaren krisi horren ondoioak bere kontra jokatuko dabe, PPren oposizioa guztiz erreztuz. Lau urte gorrorrak eta sailak datoz Espainar gobernuarentzat, batez be Espaina mailan; gure aldetik, Eskadi mailan erne ibili, egoeraren baldintzak ondo lantzaen, eta ZINTZOTASUNEZ.

  3. Solbesek atzo esan zuen «krisiaz hitzegitea gehiegizkoa dela» baina aldi berean 2011 arte superavitik ez dela egongo. Superavita defizita bihurtzen bada, inflazioa 4.7 bada, ez dakit krisia izango den, baina ez behintzat egoera oso ona.

    Zapateroren promesa guztiak ordaintzeko orain larri. Spain is different.

  4. Ados nago Solbes Jaunak, ez du argi hitzegiten, bainan politikan eguneroko gauzu dogu hau,nik galdera bat egiten dot, Ibarretxeren EKONIMI MINISTRA, Zenarruzabeitia AND. zertan egin du mintza gauz hontaz, zernolako tresneria ibili behar du, Elkarte Autonomoako pertsona behartsuak ez gaizki pasatzeko, iango da agin, Ibarretxen autodeterminazioa. Zozoakbeleari ipurbeltz.

    Ematen dau Espainaiko dena txarra dela, eta Elkarte Autonomokoa ona, gezurrezko asioma.

    Gaztañaga, gogoratu sozialistak irabazi dabela, Gipuzkoan,Bizkaian, Araban eta NAFARROAN, eta herriak ez ditu gezurrak onartzen.

    Adikorki Iñigo.

    Jose Angel, urte latzak Madrilen, eta Gasteizen bardin, edo txarto?, zozoak beleari ipurbeltz.Agur eta besarkada bat.

  5. Nik dakidala, Euskadiko egoera ekonomikoa Espainiakoa baina hobea da eta ekonomia sendoagoa eta orekatuagoa du industriaren pisuarengatik krisiari aurre egiteko.

    Historikoki industriaren aldeko apostua EAJren apostua izan zen. Ibarretxe jaunak ekainean aurkeztuko den plan ekonomiko bat jakinarazi du eta orduan ikusiko dugu zer den.

    Nik dakidan bakarra ZPren 400 euroko laguntza «sozialak» (behartsuenek ezingo dituzte 400 euro berreskuratu hauen atxikimenduak ez direlako 400 eurotara iristen) ez duela ezertan lagunduko eta beste inbertsio batzuetan erabili zitekeen soberakina (superavit famatua) izorratuko duela.

    zapelaizkabia, edozein gairengatik beti Ibarretxeri bota behar badiozu errua, alferrik zabiltza. Artikulu honetan Solbesek esandako gezurrei buruz hitz egiten dut eta ez dut oraindik ekonomia gaietan Ibarretxe eta Zenarruzabeitiaren antzerako gezurrik entzun. Bakoitzari berea.

  6. Bakarrik gauz bat esan hahi dizut, Espainaiko ekonomian erabata murgilduta dagoela, Euskalherrikoa, eta ekonomilari arrunta bat daki, ESPAINIAKO EKONOMIA eta Esukalherrikoa, batea dijoaztela, eta Espainia gaizki ba doa, berbera gertatuko zaio Euskalherriari.

    Emen egin behar dogu unitu, eta ez separatu, LA UNION HACE LA FUERZA, esaten zen txikitan

  7. Ados nago zapelaizkabia, LA UNION HACE LA FUERZA esaldiarekin. Horregatik, Euskadi nazio europar izatea nahi dut. Espainia eta Frantziak dituen eskumen berdinekin, burujabetzaren bideari ekinez.

    Nire ustez zure eredua LA IMPOSICION HACE LA DEBILIDAD da. Burujabetza dugunez gure Euskadik bere mendekotasunak hautatzeko aukera defendatzen dut. Kasu honetan Europarekiko mendekotasun onartua eskuduntza batzuetan (banku zentrala, moneta, etb…).

  8. ZPren soluzioa:

    1) «Si infundes mucho pesimismo, si no dices nada positivo, es peor»

    2) «El pesimismo no crea ningún puesto de trabajo»

    Bi neurri horiekin seguru aterako dela Espainia krisitik. Hori nahikoa ez balitz ZPren aditu berriak lau pauso majiko aurkeztu ditu:

    1! EL BREIKINDANCE!
    2! EL CRUSAÍTO
    3! EL MAIQUEL YASON
    4! EL ROBOCOP!

    Honekin ZPk ezin du huts egin!

  9. IPURBELTZ, eta zure laguna GAZTAÑAGA,

    De buen rollito, zoazte, seguramente vuestro ego emocional se siente en plenitud,por vuestras afirmaciones antiespañolista, beajondaizuela, jaunak, bainan gu gure lekuan gaude, eta ez pentsa etsikodegula gure lanean.

    Numanciatik, besarkada bat.

    Sabino Arana antes de morir, cambió de pensamiento, no le sguían ni tan siquiera sus correlegionarios, cuando planteaba la independentzia, OJO OS VA A PASAR LOS MISMO, la historia se repite.

  10. zapelaizkabia, umore ona ezin dugu galdu. Zuk erantzun bakoitzean gaiez aldatu eta betiko matraka ematen diguzu. Eskuminak Numanciako herriari.

  11. Benetan interesgarria, zozoak jauna, egin duzun ekarpenarengatik ze ZPren pentsamentu eta alternatiba politikoa ezinobe deskribatu duzun kasik gauza orotarako balio duena gainera. Roberto Chikilicuatre-ren izipiritu zabortsu baina aldi berean fribolo kaskarin irrfartsua dakarkigu ZP oraingo Espainiara.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *