Maritxu nora zoaz (eder galant hori?)

Ion Gaztañaga

Maritxu maitea,

Dirudienez, alderdi popularrean gauzak ez daude oso lasai. Porrotaren ondoren, eta bere etxera zihoala zirudienean, galiziarrak indarra hartu eta orain dela lau urte egin beharreko garbiketa hasi omen du. «Orain nire modura eta ez Aznarren modura», esan omen dio bere buruari.

Badakit, Maritxu, Euskadin alderdi popularrak beti izan dituela bere pertsonaia ezagunak, Mayor Oreja eta Iturgaiz izanik alderdi popularraren farandularen lorpenik handienak. Lehenengoaren matraka eta oztopoak, bai Donostiako alkatetza eta Jaurlaritzara bidean eta bigarrenaren diskurtsu fresko eta disdiratsua, parlamentuko botoiak sakatzeko abilezia paregabearekin konbinatuta.

Baina maitea, jakin ezazu zu ere farandula horren erakusle nagusienetako bat zarela. Batzuetan, jeniotxo txar erakargarri horrekin eta Mayor Orejaren diskurtsu hunkigarri hori behin eta berriro errepikatuz. Nonbait, sekulako hasarrea hartu omen duzu alderdi popularraren txosten politikoa idaztean. Eta honen inguruan PPko belatzak hasi dira beren alderdikideei ere sendagai garratza ematen. Regina Otaolaren hitzetan: «PPk ez du askatasunaren defentsaren aldeko apustua egiten». Baina hori ez al zen EAJ eta EAren akats historikoa?

Ikusi denez, Rajoyren mugimenduek PPko sektore puruenak asaldatu ditu eta seguruenik Aznarren itzalpean, Rajoy alderdiaren burutik kendu nahi dute nola edo hala. Aceves, Zaplana eta beste hainbat erditik kentzeak eraginik izango ez zuela pentsatzen al zuen ba galiziar horrek?

Maritxu, eskerrak hor ditugun El Mundo, La Razon eta ABC medio lagunak Rajoyri merezitako egurra emateko. Botellak (sagar eta udareetan adituak) ere Aznarren iritzia transmititu digu, gerlariak akuilatu eta guduaren hasiera markatzeko. Zirko erromatarrean bezala, bata besteari joka, alderdi abertzaleetan bezala, odolhuste prozesuan.

Maritxu gaixoa. Nora zoaz orain? Aznar eta zure maisu Mayor Orejaren gonazpira? Biguntzat jotzen duzun ponentzia berri honetan «Terrorismoaren aurkako borrokan EAJk duen jokaera oztopotzailea da beti. Ezin dugu esan EAJ ETAren terrorismoaren aldekoa denik, baina hura garaitzeko laguntzen ez duela argi esan dezakegu» esaldiak ez al dira nahiko?

Utzidazu pentsatzen… Zer moduz «EAJ ETAren fronte konfesionala da»? «EAJ ETAren alderdi-tranpa da» (Mayorren estilo elegantea)? Edo «EAJ eta terrorismo islamistaren loturak argi gelditu ziren furgoneta horretan aurkitu ziren Fournier mus jokurako kartetan» (Acevesen estilo dotorean)? Agian oraindik badago aukera hauek txostenean sartu eta zu bezalako pertsona aparta berreskuratzeko.

Aitortzen dizut, ene Maritxu, ez zaidala oso eder eta galant iruditu Rajoy gaixoari eman diozun ezezko borobil hori, bibotedun Bartolorekin iturrira joateko. Badakit han ardotxo txuria dagoela, batez ere Europako iturrian zure lagun Jaime eta Carlosekin. Hara joan nahi al duzu nahi duzun guztia edateko? Edo agian Bartoloren lagunek Rajoy iturrira eramango dute eta han ito Espainiaren onerako?

Ai, Maritxu, Maritxu, egon lasai, bota tragoxka bat eztarria leuntzeko eta kantatu nirekin batera: «nire aurrez ez jarri serio, dizudalako zenbait amodio. Gozozkoa egiten baduzu bihotza atseginez betetzen didazu…»

Gai honetako beste sarrerak / Otras entradas relacionadas

12 comentarios en «Maritxu nora zoaz (eder galant hori?)»

  1. MARIA GORA ETA MARIA BERA, ABIZENAK bat santua eta bestea euslkalduna,nafarra, gotorlekua bezala, gure patroia an zegoen Castillaren alde, borrokon eta baita ere bizkaitar etz gipzukoar, maiorazko eta mutil pila, aurka frantzesak omen ziren gehienak.

    Zergatik ez duzu aipatzen bera eta beren lagunak bizkarzainak behar ditugula.

    Ion maitea, zer deritzozu EAJ ko politikariak , denak , zinegotziak, barne, bizkarzainen beharra izateagatik,bere pentsamentua aldatzea?.

    Zein da gaiztoagoa, zuk esandako Maritxu, edo hiltzaile bat, edo hiltzaileari laguntzndiona, ze laguntzeko modu asko daude.

    Ibarreche, murgilduko da, NEKANE guztien besoetan?, emen dana aitortu behar da, ez komenizazizuna bakarrik.

  2. Badakigu hor Mayor Oreja ibili dela Rajoyren aurka, Aznarrek hura aukeratu izana barkatzen ez duelako. Rajoyren etsai nagusienak bere alderdian daude. Rato ere maniobra hauetan ibiliko al da?

  3. Eske iruditzen zait piskat eskandaluzkoa espainiar zenbaitzuk kritika dretxoari egiten dizkieten muzinak. Eta zuri buruz, anonimo, mintzo naiz. Ion Gaztañagak bere lanean esandakoa ez du zuk esaten duzunerako aukerarik ematen. Portzierto, anonimo, EHAK PPren garaietan legalizatutako partidoa izan zen. Beraz «Nekane» delako horiek Aznarren alabak dira. Ze iruditzen zaizu hori, anonimo maitea? Maritxu delako hura ikusi nuen azken autonomikoen kanpainan telebistan Patxi Lopez eta Ibarretxe ondoan zituela eta azken honi egotzirik ETArekin adostutako plana zela berea. Zergaitik gure Maritxu pertxentak ez ditu bere hitzak irentsi?

  4. panpox,orduan ze egin behar dugu, ixilik egon, Mariasangilek ez dauka eskubidea hiztegiteko?, ez aztu, euskaldunen ordezkaria dela parlamentuan.

    Beste gauz bat, ados zaude ala ez, hb ilegalizaziorekin, zer esan nahi dezu aznar jokaera ondo egina izan zela.

    Esan egia, nola aterakozerate ibarrecheren korapilotin, badakizu?.

  5. Anonimo, inork ez dio kendu Maritxuri hitzegiteko dretxoa, ez adarrik jo. Eta zure galderei erantzuna eman baino lehen erantzun zuk nik egindakoei.

  6. Zuk esaten dezu Nekaneak Aznarrren alabak direla, neretzat ez, ez al dira obeto esanda nazionalisten semeak?

    UNOS AGITAN EL ARBOL Y OTROS RECOJEN LAS NUECES, NI EZ NAIZ NAZIONALISTA, BAINO ZU DIRUDIENEZ INDEPENDENTISTA ZERA, eta hortarako NEKENEEN laguntza behar dezu.

    DENA DELA, iruditzen zait soberbia soberan duzula, HOLA EGITEN DUT MINTZO.

  7. Ez, Nekaneak ez dira «nazionalisten semeak», beraiek dira «komunistak» beren partidoaren izenak esaten duen bezala. Eta Aznarrek legalizatu zuen EHAK. Gero datorkidazu Xabier Arzallusek egindako esaldiarekin. Xabier Arzallus, Aznarren lagun on hori. Eta esatezu nik soberbia dudala? Portzierto oraindik ez didazu beste galderari erantzun. Maritxuk esan baizuen PNVk ETArekin paktua zuela, eta paktua PSOEk zuen. Noiz irentsiko ditu bere hitzak?

  8. En la ponencia del pp, consta que el pnv , no hace lo suficiente pra erradicar a ETA, será verdad?, o será otra falacia más.

    Urkullu dice que no comparte ni los fines ni los medios, con ETA, ETA, y con HB, entonces que es o que comparte sino, dice nada, podía haber dicho que no comparte ni los medios ni los fines, con ETA, HB, MVLN, hubiera sido más claro para todos.

    Yo me pregunto, porque solo se reiere a ETA, pues eso blanco y en botella, leche.

    ANIMO QUE NO SE OS VE DEFENDER AL LEHENDAKARI.QUE VA A SER DE NOSOTROS SI NO HAY REFERENDUM.

    PAMPOX, DI ALGO, POR FAVOR, SOBRE EL REFERENDUM.QUE VAS A VOTAR.

  9. Yo estoy de acuerdo con Eusebio, yo tambien piendo que ETA, es nuestro mayor enemigo, porque encima de asesinar, se cree el santa santorum de Euskalherria, y por eso el lehendakari ha dicho que no quiere los votos de ese mundo, y el otro anonimo esta equivocado, porque Urkullu está en contra de todos, más claro no se puede hablar.

  10. Es otra falacia más. Lo de que el PNV no hace lo suficiente contra ETA. Pregúntaselo a ETA. Pregúntale lo que le gusta que Rubalcaba y Balza aparezcan en ruedas de prensa. ETA y ANV-batgasuna comparten fines y medios y Urkullu ni fines ni medios. Blanco con botella leche. En el referendum. No creo que haya referendum. Pero yo votaré a todo que signifique más competencias. Más poder para el País Vasco. Y tu? Porque te he visto otros correos donde ibas de independentista, Herrizar. Que te ha hecho cambiar tan rápido de ideas políticas?

  11. anonimoato: Eusebiok ez dau parte hartu honetan, ez dakit nondik atara dozu hori, gainera esaten dozuna ez da ulertuten…

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *