Euskaditasun, Euskadikeria. Nafartasun, Nafarkeria

Ion Gaztañaga

Aste honetan Iñigo Saldisek eta Xabier Minak Nabarralden argitaratutako bi artikuluek atentzioa deitu didate. Izenburu esanguratsua zuen Iñigo Saldiserenak: “Sabino y su paradigma en el siglo XXI”. Xabierrena ildo beretik doha.

Iñigo Saldiseren artikulua Xabierrena baina lasaiagoa da eta garapen historikoaren haritik doa. Hemen ditugu zati interesgarri batzuk:

“El territorio originario vizcaíno, independiente, mítico, que pactó de tú a tú con el reino de España, es algo rotundamente falso. Este erróneo planteamiento deriva del desconocimiento histórico de Sabino debido en parte a la inexistencia, en su época, de una historiografía recogida y publicada, como hoy existe.”

“Son contemporáneos suyos, por ejemplo, los del grupo de Iruñea, “los Euskaros”, entre los que podemos encontrar a Campion, […] u otros, con posiciones, […] muy diferentes a las que defendió Sabino.”

“Así desde el siglo XVI encontramos escritos que nos hablan de Euskal Herria, a la que él llamó Euzkadi, intentándole dar así un erróneo matiz político del que carecía, ya que el poder político propio había sido sustituido por el de una potencia extranjera. Ambos términos realmente son apropiados para hablar de folklore, gastronomía, deportes, paisaje, poesía, música, literatura etc.”

Lehenengo parrafoarekin ados nago. Egia da ez dela inoiz Bizkaia independienterik izan eta Sabinok historiaren ilunean galdutako 1200 urteko Bizkaiaren konkistaren berririk ez duela. Oraindik hainbat eta hainbat abertzalek, batez ere jeltzaleek foruen abolizioa dute bere aurrekaririk garrantzitsuena bezala, maila bereko paktu mitiko horren hausturaren lekuko.

Nabarraldekide eta Jeltzale bezala honek nire Jeltzale “fedea” galtzeko arrazoirik ematen al dit ba? Honek bigarren parrafora narama. Egia da Sabinoren garaikideak ziren “Euskaro” taldeak beste historia bat defendatzen zuela. Nafarroa Osoaren estatutasuna alegia. Historia al da herri baten burujabetzarako nahia justifikatzeko arrazoia? Hori diotenek Sabinori kritikatzen dioten faltsukeria berdinean jausi dira, nire ustez. Antso Handia euskaldunen errege bilakatu nahi dute. Nafarroa euskal estatutasunaren erakunde onargarri bakartzat aurkeztu nahi dute. Ez al da egia Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa mende gehiago izan direla Foru sistemapean Gaztelarekin harremanean, Nafarroako lurralde baino? Ez al da egia hiru lurraldeetan mende eta mende askotan eroso bizi izan direla egoera horretan? Beraz historia hiru lurralde horien Espainiartasunaren justifikatzailea al da?

Historiaren aurrekari txarrenek ere aspektu positibo bat dute: historia iragana dela. Historiak egoera baten zergatia azaltzeko balio du. Historiak nazio baten burujabetza eskaera nondik etor daitekeen jakiteko balio du. Baina historiak, batez ere, askoren mitoak biluzik uzteko ere balio du. Bai Sabinorenak, bai Espainiarenak. Baina baita Nafarroarenak ere.

Sabino Aranaren emaririk garrantzitsuena beraz, ez da ustezko Bizkaiaren jatorrizko independentzia, “Euskadi da Euskotarren aberria” esaldiaren atzean agertzen den indarra baizik. Burujabetzarako gako bakarra, herri batek burujabetzarako duen nahia delako. Eta nik burujabetza bi kontzeptu bateratu bezala ulertzen ditut:

1) Herri bat bere buruaz jabetzea, hau da, bere burua herri bat bezala ikustea, erabakiak batasun batean hartzeko gai izango den pertsona askeen multzoa. Ba al dute zazpi herrialdetako Euskadi Sabindarreko edo Nafarroa Osoko biztanleek burujabetza hori? Euskal Herri kulturalaren lurraldeetan bizi direnek beren burua kolektiboki erabakiak hartuko dituen sujetu bezala ikusten al dute?

2) Behin bere naziotasunaz jabetu (konturatu) den herri honek bere etorkizuna bideratzeko intentzioa eduki behar du. Bere etorkizunaren jabe. Bere buruaren jabe. Euskal sujetu horrek, hiru lurraldez besterik osatuturiko sujetu minimizatuaren kasuan ere, ba al du bere etorkizuna marko-juridiko independiente berri baten bidez bideratzeko nahirik?

Eta hor dator hirugarren parrafoaren kritika. Euskadi Sabindarra, zerbait bada, kontzeptu politikoa da, nahiz eta Iñigo Saldisek ez onartu. Euskadi nazionalismo erromantiko europarraren bidea hartuz Sabinok sortzen duen kontzeptu politiko paregabea delako, orduko Euskal Herri kontzeptu kulturaletik askoz harantzago doana. Eta Kanpion eta besteek lortu ezin izan zutena lortu zuen: arrakasta. Neologismoa dela? Bai jauna. Kontzeptu berria, aurrekari historikorik ez duena? Noski. Ez al zen bere garaian Eneko Haritza errege hautatua izan eta ez al zen Iruñeako Erresuma euskaldunen borondatetik sortu, nahiz eta aurrekaririk ez eduki? Ez al zegoen historia ba aldaketa horien aurka?

Sabinoren gakoa, herri nahia bideratzearena izan zen. Nafarroako Erresumak, ez zuen euskal itsasaldeko lurraldeetan arrakasta izateko aukerarik. Euskadi eta ikurrinak euskaldunen sinbolo bihurtu ziren, bai iparraldean eta baita erbestean ere, hainbat lurraldetako euskaldunak batuz. Eta Euskadi eta bere sinboloak Nafarroako Erresumaren garaietatik euskaldunek izan duten proiektu arrakastatsuena bihurtu dira.

Euskaditasun horrek Nafarroa Garaian izan duen arrakasta txikia izan da, dudarik gabe. Eta horren zergatia, abertzaleek Nafarroaren Estatuaren ezagutza eza izan da dudarik gabe. Izan ere abertzaletasun demokratikoak ez du argi jokatu bere nazio eraikuntzan nafarroa garaitarrei Euskadi kontzeptu arrotza saldu nahian. Nik euskadikeria deitzen dudana. Eta nik argi daukat Nafartasun hori azaldu eta zabaldu egin behar dela gainontzeko euskal lurraldeetan horiek betidanik Gaztela izan direlaren mitoa hausteko, euskaldunen historia amankomun eza salatzen dutenen gezurrak agerian uzteko.

Abertzaletasunak eta konkretuki nire alderdiak, asko du egiteke eta aitortzeke, euskal gatazka oraindik XIX. mendeko gertakarietan oinarritzen duelako. Eta bira guztiak, batez ere EAJ-ren tamainako ontzi handietan, makalak izan ohi dira. Baina badirudi orain batzuek Sabinoren tranpa berean jausi nahi dutela, Nafarroa Osoa Euskal Herriaren erreferente politiko bakartzat bihurtzea, alegia. Historia omen dago alde. Baina borondatea?

Ahatik, Xabier Minaren artikulua askoz gogorragoa da. Ezker iraultzaileak, Krutwig-en Vasconia-ko garaietatik bultzatutako euskadi kontzeptuaren mesprezua darabil Xabier Minak. Eta hau ez da kasualitatea. Ezker iraultzaileak orain dela urte asko hasitako prozesuaren adibide esanguratsua delako. Irakur dezagun parrafotxoren bat:

“Otra cosa es que los sabinianos bizkaitarras nos hayan vendido y nos vendan la marca Euskadi como el no va más de la vasquidad mientras miran para otro lado porque, atendiendo al primario instinto de conservación, conviene a sus intereses de partido.”

[…]

“Porque si hablamos de Euskadi… siempre tendremos a un español diciendo que eso es, para empezar, un neologismo y luego además un invento folklóriko y carca producto del XIX.”

Nik Xabier Minari, Nafarrek (Nafarroa Garaia edo Beherean) azken ehun urteetan beren estatutasuna berpizteko izan duten arrakastarengatik galdetuko nioke. Katalanek Aragoiko Koroa beste biderik ez al dute bere naziotasuna defendatzeko? Jarrera hau ez al da Euskadikeriaren ispilu den Nafarkeria? Ez al da Xabier Mina Euskadi folklorikoari esker abertzale? Abertzale hitza ez al da Aranaren neologismoa? Sabindar abertzaletasun hori gabe, seguraski euskal lurralde guztiak egungo Nafarroa Garaia bezain Espainiarrak izango liratekeelako. Askori min eragiten badie ere, Euskadi asmakizunak besteen eskaera historikoek baina eraginkortasun handiagoa izan dutelako, jatorriz euskalduna ez den etorkin asko euskadi proiektura erakarriz. Euskadi gabe asimilazio espainiarraren arrakasta paregabea izango litzatekeelako. Egun Nafarroa Garaian (Espainiak konkistatutako azken erreinua) eta Iparraldean (Nafarroa estatu legitimoaren hilobia) bizi den asimilazio maila berbera izango luketeelako Araba, Bizkaia eta Gipuzkoak.

Nire galdera argia da: Nafarkeria eta Euskadikeriaren arteko borroka suntsitzailea nahiago al dugu Euskaditasun eta Nafartasunaren elkarlana baino? Zein jokamoldek eramango gaitu euskaldunen burujabetzaruntz? Benetan bateraezin al dira Euskadi eta Nafarroa kontzeptu politikoak? Nik behintzat nafartasun eta euskaditasunaren sinergiak bideratu nahi ditut. Bestela jai daukagulako. Bi kontzeptuek dutelako potentziala. Bi kontzeptu ezberdin baina ez kontrajarri daudelako hitz horien atzean.

Euskal burujabetza nahi dutenei, eta EAJ-ren jatorri sabindarra mesprezatzen dutenei, Irujoren hitz handiak gogoratu nahi dizkiet. Irujo izan baitzen, euskal abertzaletasun sabindarra eta nafarroaren estatutasuna bateragarri bihurtu nahi izan zuen gizon handia. XX. mendeko euskotar eta nafar handienetakoa. Eta seguru asko gauzak hobe egongo lirateke jeltzaleok eta nafarrek kasu gehiago egin izan bagenio:

“Naparroa es la forma histórica de los vascos. Estos encuentran en la Monarquía-Pirenaica las instituciones históricas, las gestas gloriosas, los blasones de triunfos pretéritos. Euzkadi es, por el contrario, el producto de la concepción filosófica, del acto de voluntad de los vascos de constituir su nación sobre las bases de su pueblo, su lengua, sus instituciones y su peculiar genio civil.”

“Importa menos que el organismo estatal se denomine Naparroa, como la llamó Sancho el Mayor, o Euzkadi, según la concepción de Sabino Arana. Nosotros, que nos sentimos y queremos ser vascos con la historia, pero que lo seríamos de igual modo sin la historia o contra la historia, no habríamos de reñir una batalla trascendente para la vida y el porvenir de nuestro país, porque éste se denomine por el histórico y glorioso nombre de Naparroa, o por el moderno de Euzkadi, impuesto por la voluntad coincidente de todos los partidos y organizaciones leales a la República. Ansiamos la unidad vasca, constituida al amparo de un organismo estatal con personalidad propia y los medios adecuados para labrar nuestra cultura y poder ofrecerla en colaboración con los restantes pueblos del mundo al acervo humano del progreso y del saber.”

Historiarekin edo historiaren aurka. Hala bedi.

2 thoughts on “0

  1. Ez da batere egia historikoa zuk diozuna Bizkaiaren jatorrizko burujabetzari buruz, Alfontso El Casto-ren kronikak argiki esaten baitu bai Orduña, Araba, Bizkaia, Enkarterriak, eta abar (garai haretan mendebaldeko Euskalerria horrela xehetua ageri baizitzaien) beti beren biztanleen mende egon zirela.

    Historiak balio du ikusteko gure arbasoek beren buruari buruz zeukaten kontzientzi moldea. Eta argi dago gure arbasoek jatorriko burujabetzaren eta erromatarrengatik ez konkistatuak izatearen mitoa zerabiltela beren borondatearen araberakoa zelako, beren borondatea horren ispilu zelako. Esan genezake, Chesterton-ek esan bezela, tradizioa (historia) hildakoen demokrazia dela, hau da, hildakoek badute beren iritzia gauzak nola eratu behar diren erakusteko, eta bide bat jarri zuten, foruena, pase forala eta paktoan oinarritutakoa. Nola edo hala gaurregungo Nafarroak eta Komunitate autonomoek bide horri jarraitzen diote eta, beraz, askotan kimatua eta ezabarazia izan arren, euskal burujabetzak azkenean, beti, modu batean ala bestea, bere burua altxa du.

  2. Eskerrik asko pitxitas zure erantzunarengatik. Nik Bizkaiaren independentzia formalaren (nazioartean estatu subirano bezala aitortutakoa) eza aipatu nahi nuen. Hala ere, zuk diozun bezala, euskaldunek beren burujabetzari eman dioten garrantzia historian zehar erakutsi dute eta egoera bakoitzean, zeuzkaten inposaketak kontuan hartuz eta ahal zen moduan gaindituz.

    Zure historia maila ikusita, eskertuko nuke artikulua aberasteko intentziorik bazenu. Ondo izan.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.

Previous post Los vascos formamos una nación europea. ¿El Estado español lo podrá entender algún día?
Next post Toma el dinero y corre

Harpidetu blogera / Suscríbete al blog

Azken iruzkinak / Comentarios recientes

  1. Muy buen artículo. Y a la defensa del concepto la ciudadanía foral, por consustancialidad, añadiría yo, como se reivindicó en…

  2. https://www.berria.eus/paperekoa/1876/018/001/2022-09-13/historia-zintzo-eta-kontrastatu-baten-alde.htm Gremioko profesionalek erakundeei eskatzen diete zerbitzuko lanerako enplegatu ditzatela.

  3. Como en muchas facetas los vascos, en las fiestas, tenemos mejor gestión que discurso. Hay que trabajar los relatos, no…

  4. Ez ez da egia, hemen batzuek, zu ere tarteko noski, ez diogu, lagunen arteko gorabehera eta liskarrekin, auzolanean Euskadi eraikitzeari…

  5. Borroka egitea errentagarria gertatzen da,batibat,bat bakarrik danean borrokalaria,Hori da gure herrian gertatzen dana.Argi ta garbi esan dezagun.Urteak daramatzagu,"ezker abertzaleak","euskal komunistak"…

  6. Egoera gatazkatsuak sortzeko, batzuek, etengabe, jai-ekitaldi desberdinei aurre egiten diete. Konfrontazio estrategia bat da, eraso egiten den ekintza aitzakia bat…

  7. Ederra gero egindako zehaztapena. Historiagileak askotan, postibismoak itsututa, positibismotik kanpo ere geratzen dira euren historia-zientifismoaren osinean itololarrian. Ezinago ados artikulugileak…

  8. https://www.eitb.eus/es/noticias/sociedad/detalle/8949215/la-brecha-entre-dos-desfiles-de-nuevo-protagonista-del-alarde-de-hondarribia-tras-paron-por-pandemia/ Increíble forma que tiene EITB colonizada de batasunos de dar la noticia acerca del alarde de Hondarribia. Los niveles…

Harremanetan jarri / Contactar

Laguntzaileen artikuluak / Artículos por colaborador

StatCounter

wordpress visitor counter

Contact us

Total
0
Share