Azala / Portada » Ukrainia, euskal abertzaleen termometroa

Ukrainia, euskal abertzaleen termometroa

Julen Gartzia

Vladimir Putinen tankeek Ukrainia zapaldu dute baina ezker abertzaleko iritzi emaile desberdinek diote gauzak ez direla batere garbi. Bapatean, herrien askatasuna, autodeterminazioa, independentzia bera, koloka-gai bilakatzen da arrazoi konplexuenen poderioz. Paradoxa hau izan dadila artikulu honen hastapena: ustezko abertzale erradikalek diote abertzaletasun erradikala ez dela zilegi Ukrainian. Zergatik bada?

Patxi Zabaletari iruditzen zaio NATO dela arriskurik handiena. Eta Europak Estatu Batuekiko duen menpenkotasuna gainetik kendu behar duela, hauxe duela zeregin nagusi. Gertakari bat gertatu, gai bati puntua eman, eta hara Zabaletak nola arazoa desbideratu egiten duen eta beste intxaur batzuetara begiratzen jarri nahi gaituen, Errusiako tankeek hiriak suntsitu eta jendea txikituko ez balituzte bezala.

Bere artikulu honetan ez du Ukrainiako herriak jasaten duen sofrikarioaren arrasturik aipatzen. Patxik arriskua erasoa etorri ez den lekuan ikusten du. Are gehiago, erasotuaren defentsarako babes bakarra ari da erasotzen. Baina gizon hau ez ahal da Bilduko kidea, Aralarko fundatzailea, orobat, abertzale muturrekoa, independentzia zale porrokatua? Bai noski: arazoa da etiketa horiek guztiek bere funtsezko ideologiaren sakoneko edukin geopolitikoa mozorrotzen dutela eta horregatik azal-huts dira; Euskal Herrirako balio luketen arrazoiek ez dute Ukrainian balio. Ez ahal da hau kontraesan galanta?

Ez da kontraesana Euskal Herrian ustez balio duten arrazoiak azkenean, Ukrainiaren aurrean, Zabaletak gezurra direla demostratzen digulako. Berak esaten du, eta Joxe Iriarte Bikilak berdina, Ukrainia herrialde anitza dela, bertan erruso-hiztun piloa dagoela. Baina, akaso Putinek baimena eskatu ahal die errusofonoei erasoa egiteko? Berarentzat aitzaki daitezke, Zabaleta eta Iriarteren hein beretsuan. Hori bai, abertzale deitzen dira eta espainolek Euskal Herrirako erabiltzen dituzten arrazoi berdinak darabiltzate «inperioa»ren eskubideak defendatzeko.

Eta ezkutatuko digute iragan aski gertuan Sobiet Batasunak eragin zuen errusifikazio kanpaina galanta bai Ukrainian eta bai herrialde Baltikoetan. Ukrainiaren zapalkuntzaren katebegi bat inbasioaren aitzakitzat edukitzeari nola deitu? Inperialismoa? Edota hitz potxolo hori bakarrik NATOri egotzi dezaiokegu?

Patxi Azparrenek, bere buruari anarkista deitzen diona, kokodrilo malkotxo batzuk bota eta gero bere funtsezko kezka larrubixi uzten du: Ukrainiako herriari armak ematea ez omen da, bere ustez, biderik egokiena; miloika pertsona beren hiriak, herriak eta etxeak txikituta eta Errusiako tankeek bultzatua erromes dabiltzan bitartean, defentsarako eskubidea ukatu egiten die deblauki, Ukrainiako herriaren genozidioa gertatu bitartean. Beste aldetik, benetako anarkistek, Ukrainiakoek, Nestor Macno buruzagi handiaren ondorengoek, Ukrainia defendatzeko deia zabaldu dute.

Ukrainia da gaur egun euskal abertzaleen abertzaletasunaren tamaina adierazten duen gakoa. Ukrainiaren askatasunaren aurrean ezker abertzaleak eta bere iritzi-emaileek zenbateraino diren Euskal Herriaren askatasunaren alde neurtu genezake. Eta hauxe dakusagu, NATO ala Europako Batasuna dituztela sasi-abertzale horiek beren adimenean betiroko mamu eta etsai nagusi, nahiz eta Putinen tankeek herri gizajo bat gehiago txikizioz apurtzen duten.

Gezurra agerian dugu eta azpimarratu behar da baldin eta Euskal Herriaren askatasunaren alde benetan bagara. Gure herriko bigarren alderdiak, Bilduk alegia, arazo argi bat lausotu eta desitxuratu nahi du, bere abertzaletasun eza agerian utzirik. Gure zoritxarrerako, bere boto-emaile asko eta asko, abertzale direlaren ustean, itsutu egiten dira bapatean herri oso bat inperialismo odoltsu batek irensten duenean. Zergatik? Independentzia eta sozialismoaren leloarekin liluratu dituztelako. Baina, ene abertzale lagunak, independentzia, burujabetza, herriek sozialismoaren kontra lortu dute, Europan behintzat. Eta horrek berdin balio du Euskal Herrian; ematen du askatasuna zapuztu eta herriak txikitzen dituen sozialismoaren kontra eraikiko dela Euskal Herri burujabea, Ukrainia eraikiko den bezala.

Partekatu sare sozalietan / Comparte en redes sociales

Gai honetako beste sarrerak / Otras entradas relacionadas

3 comentarios en «Ukrainia, euskal abertzaleen termometroa»

  1. Bai, horrelaxe da, Julenek esan bezela, atzo bertan Gobernu Zibilean Bildukoek manifa bat egin zuten Saharako herriaren alde. Baina Ukrainiaz tutik ere.

  2. Ukrainako tragediak gure arimak astindu beharko lituzke gerra izugarria delako, nahiz eta kantitatez eta kalitatez gainditzeko zaila den giza eta ekonomia mailan eragindako kalteengatik eta autodeterminazio eskubidearen erabilera zapalduz, Ukrainaren nahia, demokrazian bizi, askatasunean hain zuzen.
    Uste dut EAJk mobilizazio bat gidatu beharko lukeela Euskal Herri osoan Ukrainako independentziaren alde eta Errusiaren eraso basati eta ankerraren aurka. GELDITU genozidioa. Gure herria Frankoren eta Hitlerren faxismoak orkestratutako izugarrikeria horien biktima izan zen.
    Jakina, SORTU – BILDU, Ahal Dugu Podemos, EB, Otegi Zabaleta, Belarra eta haien lekaioak, klase separatistak (independistak), XXI mendeko sozialistak, ezin izan zuten halako mobilizazio batera joan.
    Azken finean, osotasun baten zati dira, Errusia eta Txina buru, demokrazia edonon dagoen demokrazia hausteko eta autarkia maoistarekin, XXI mendeko sozialismoarekin, ordezkatzeko helburu autartikoan. EAJk zuzentzen duen nazionalismo demokratikoa oso ezberdina da SORTU, PODEMOS, IU eta abar biltzen diren klase abertzaletasun independentistatik.

  3. Muy buen artículo de Julen Gartzia.
    Lo de siempre. Todos pensamos lo mismo, pero se materializa en pocos textos o en pocas noticias.
    La misma tibieza de siempre por parte de la IA a la hora de criticar ciertos regímenes afines a su ideología, o que tengan como enemigo a la OTAN y su entorno. Lo mismo ocurre con el Tíbet; ¿o es que alguien ha oído criticar alguna vez a EH Bildu-Sortu la invasión del Tíbet por parte de China? Seguro que ocurrirá lo mismo cuando China invada Taiwán.
    Ahora, ¿ya no son adalides del derecho de autodeterminación? ¿Por qué no se rasgan las vestiduras ante la invasión pura y dura de un territorio soberano en contra del derecho internacional, como es el caso de Ucrania?
    ¡Ay no, perdón!, ya están protestando por el caso del Sahara occidental (¡pero a Ucrania que le den!). ¡Menudo cinismo! Y todo en compañía de la Belarra, Montero y sus adláteres.
    Yo creo que sobran las palabras, quien quiera ver y entender, ahí tiene uno de los mejores ejemplos de uno de los mayores enemigos del Abertzalismo vasco, aunque intenten disfrazarse o enmascararse de lo contrario.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *