Azala / Portada » Gora Eskola Modernoa!

Jose Manuel Bujanda

gora-eskolaNork ez ditu nahi, han eta hemen, atzo eta gaur, eta bihar, Eskola Modernorik bere zentsu zabalenean beraien seme eta alabentzat? Guztiok sinatuko genuke aldarrikapen hori begiak itxita, bi aldiz pentsatu gabe. Orain dela urte asko, irakasle aktiboa nintzelarik, eta ez naizelarik gogoratzen zergatik eta nola, Ferrer i Guardia pertsonaiarekin topo egin nuela. Pertsonaia, benetan diot, erakargarria guztiz iruditu zitzaidan, irakasle eta hezkuntza, metodologia eta bere heziketaren helburuaren aldetik eta ikuspuntutik bereziki. Egunotan, gure gizartean eta bereziki hezkuntzaren inguruan dabilen edo ibilitakoak izan garen hainbat iritzi eman eta hitz egiten denean, adostasun nabarmenaz, garaiak direla gure hezkuntza sistemari astindu bat emateko gogora datorkit ostera urte askotxoren ondoren aipaturiko Ferrer i Guardia.

Gure hezkuntza sistema gaurkotu, egokitu, hobetu eta modernizatu beharrean dagoela, ñabardurak ñabardura, ados geundeke guztiok. Horixe da ba, gaurko egunean eta lerro hauen bidez “Eskola Modernoa”ri buruz berriro aritzeko aitzaki aproposa, egokia. Bere oihua, hil aurretik botatakoa, “Gora Eskola Modernoa” alajaina eta hain zuzen izan dut amu erabakigarria. Horra gaiari heltzeko benetako arrazoia: Eskolaren hobekuntza. Behin baino gehiagotan idatzi dut gai honetaz, baita gizon honetaz ere, ezta azkeneko aldiz izango ere. Hainbat ideia, asmo eta irrika errepikatzea ondo dagoelakoan nago.

Badira 112 urte Ferrer i Guardia fusilatu zutela, 1909 urteko azken hilabetetako egunsenti batean eta legezkotasun oso zalantzagarri baten izenean, zeinak ezin izan baitzuen bermatu haren prozesamenduaren garbitasun juridiko eta penala. Estatu-krimena izan zen, argi eta garbi. Are gehiago, aurten 119 urte betetzen dira Francisco Ferrer i Guardiak hezkuntza-zentro bat ireki zuenetik Bartzelonako Bailén kaleko 70. zenbakian, “Eskola Modernoa” izenaz ezagutuko zenaren hastapena. Saiakera horren xedea esperientzia pedagogikoa errotik eraldatzea zen, zentzu kritiko, laiko eta arrazionalista batean. Ahalegin horrekin gainditu nahi ziren Errestaurazio garaiko Espainiako hezkuntzan nagusi ziren mugak, zeinak zabarkeria intelektualaren, autoritarismoaren sineskeriaren eta gabezia higieniko eta materialen emaitza baitziren.

“Eskola Modernoa”k pedagogia arrazionalistaren aldeko apustua egiten zuen, hezkuntza integrala eta baterako hezkuntza oinarri hartuta, ihes egiten zien dogmatismo intelektualari eta ezarritako moral faltsuari, eta gizarte-emantzipazioa bilatzen zuen. Estatu osoan ikastetxe ugari ireki ziren, “Eskola Modernoa”ren arrakastaren eta proposatzen zituen metodoen ospearen erakusgarri. Momentu egokia zen Elizak hezkuntza kontrolatzeko zeukan joera neutralizatuko zuen eskola-ekintza bat garatzeko. Apustu irmoa egiten zen banakako eboluzio psikologikoan oinarritutako hezkuntzaren alde, eta, proposatzen zen hezkuntzaren oinarri metodologikoan, elkarri laguntzea, pertsonen arteko elkartasuna eta bidegabekerien kritika zeuden. Ferrer i Guardiaren heriotza bidegabea 1909ko “Aste Tragikoan” izandako gertakarien ondorioa izan zen, nahiz eta horietan “Eskola Modernoa”ren fundatzaileak ez zuen inolako erantzukizunik izan. Baina hala ere, heriotza horrek ez zuen eten proiektuak pedagogiaren berrikuntzaren munduan izandako eragina. Ezin aterik jarri nahi irmoari.

Baina, nor zen Ferrer i Guardia katalana? Ferrer historiako pertsonaia madarikatu horietako bat da. Zalantzarik gabe, Ferrer, mitoa eta errealitatea, figura berezi eta erakargarria da, eta gustuko izan zein ez, guztion politika- eta hezkuntza-ondarearen parte da. Ferrer i Guardia Kataluniako Maresme eskualdean jaio zen, 1859ko urtarrilaren 10ean, orain dela mende eta erdi paseak beraz. Nekazari lur-jabe txiki, katoliko eta monarkikoen familia bateko kide zen. I. Errepublikan Bartzelonara bizitzera joan zen, adoretsu eta gogotsu parte hartu zuen herri hezkuntzako esperientzietan. Aurrera, biharko egunera, etorkizunera begiratzen zuen.

Bere erabakia izan zen, nahiz eta zaila izan zitzaion. Hurrengo urteetan, Pi eta Margall-en ideiak ikasi zituen, gogotsu, gazte autodidakta hark, eta doktrina internazionalistak ezagutu zituen. Geroago, 1883. urtetik aurrera, treneko begiratzaile lan egin zuen burdinbide konpainian, Barcelona-Cervère ibilbidean, non, ekintzaile errepublikazalea zenez, Ruiz Zorrillaren barruko eta kanpoko jarraitzaileen arteko artekari lanak egiten baitzituen. Ruiz Zorrillaren aldeko Villacampa jeneralaren saiakeraren porrotak Pariseko erbestera bultzatu zuen Ferrer, saiakera hartan inplikatuta baitzegoen. Han bizi izan zen 1886tik urtetik 1901era, Ruiz Zorrillaren idazkari eta espainiera irakasle gisa lan eginez. Madrilgo “Librepentsalariaren Biltzarrean” parte hartu zuen, 1892ko uztailean. Gizon aurrerakoia beraz, guztiz.

Baina ezinezkoa da Ferreren eboluzio ideologikoa ulertzea -eta, hedaduraz, haren eskola proiektua- Kataluniako, Espainiako eta, bereziki, Frantziako gizarte eta iritzi-mugimenduak kontuan izan gabe. Ferrer i Guardiaren ideologia errepublikazalea da laurogeiko hamarkadan eta laurogeita hamarrekoaren hasieran, Ruiz Zorrillaren Partido Republicano Progresista izenekoaren jarraitzailea zen, Alcalá del Valleko presoak askatzeko kanpainan murgilduta ibili zen, baita Bartzelonako Solidaridad Obrera gune sindikalaren sorreran ere, gainera, greba orokorraren aldeko jarrera irmoa izan zuen diru-laguntza emanez izen hori bera zeraman egunkariari. Alfonso XIII.aren ezkontza-egunean, 1906ko maiatzaren 31n, gertakari batek zur eta lur utzi zuen herrialdea: errege segizioa Madrilgo Kale Nagusian zebilela, Mateo Morral izeneko Kataluniako Sabadelgo seme batek bonba bat jaurtiki eta hogeita hiru lagunen  heriotza eragin zuen. Ferreri konplize izatea egotzi zioten, baina auzitegiek ezin izan zuten ezer frogatu, eta ekainaren 12an askatu zuten, espetxean urtebete igaro ondoren. Errestauraziotik Espainian bizi izaten ari zen krisi sozial eta politikoak bere adierazpen gorena izan zuen 1909. urtean, Bartzelonako Aste Tragikoko gertakarietan.

Ferrer i Guardiaren izena historikoki lotuta dago herri-gertakari horiei, baita haien aurkako errepresio basatiari ere. Berez, haien biktima esanguratsuena eta petxero nagusia izan zen. Aurrekoan, 1906. urtean, nagusitu ez ziren argudioak nagusitu ziren orduan, gerra‑kontseilu ilun baten ondoren: heriotza zigorra ezarri zioten, eta 1909ko urriaren 13an fusilatu zuten, Montjuic-en, egunsentian. Diotenez, begiak ez estaltzeko galdatu zuen. Horren ondoren, “sua!” entzun baino lehen, ongi apuntatzeko eskatu zien pelotoiko soldaduei errugabe bat hilko zutela gogorarazi zielarik, eta «Gora Eskola Modernoa!” oihu eginez hil zen, bere sustraietan baitzeraman “eskola eta modernoa” hitz bikotea. Bere garaiko botere faktiko atzerakoiek ez zioten bere ausardia barkatu, hezkuntza eta eskola modernoa arriskutsutzat jo baitzuten.

Ferreren heriotza bortitza mendekua izan zen, gizarte-emantzipazioaren, aukera berdintasunaren, guztiontzako kulturaren, pentsamendu-askatasunaren eta aurrerabidearen alde lan egiten zuten gizarteko sektore anitzen aurka. Ikasleen kritikotasun gaitasuna eta esperientzi pedagogikoa errotik aldatzea zuen helburu eta irrika. Eskola, didaktika, metodologia eta eskola dinamikak modernizatzen saiatu zen. Garai hauetan, eta omenaldi txiki gisa, lerro hauen bidez nire gogoeta xume hau. Ez gara lehenengoak, ez, orain dela ehun urte ere, orain dela mende luze bat ba zegoen bai antzeko asmorik, hau da, eskola modernizatzea eta gaurkotzea. Horixe baita etorkizun eta gizarte  hobe, justu, solidario, eta gizarte kohesionatuago baten aldeko bermea eta segurantza. Gaurko ekintza biharko argazkian bilakatuko dugu. Gera bedi argi eta garbi.

Badugu guk geuk ere geure etxea eta eremuan zereginik, asmoz eta jakitez, zubigintza landuz, zubigile izanez, borondatez, erantzukizunez, landu ditzagun adostasunak eta akordioak, geure eginbeharra da, guztiona, modernizatu dezagun geure hezkuntza sistema hitzarmen aberats baten bidez. Bedi beraz bide adostua Legerantz

Partekatu sare sozalietan / Comparte en redes sociales

Gai honetako beste sarrerak / Otras entradas relacionadas

Un comentario en «Gora Eskola Modernoa!»

  1. «EH Bildu utiliza el euskera como herramienta para la construcción de Euskal Herria», denuncia Esparza

    El líder de UPN rechaza la «imposición» de la lengua vasca en Navarra y lamenta que ETB no respete la «realidad institucional» de la comunidad

    El presidente de UPN Javier Esparza realiza declaraciones ante los periodistas en el Parlamento de Navarra.
    El presidente de UPN Javier Esparza realiza declaraciones ante los periodistas en el Parlamento de Navarra.
    El presidente de UPN Javier Esparza ha advertido de que la «obsesión» de EH Bildu con el euskera en Navarra va más allá de la defensa de esta lengua y se concreta en su objetivo de utilizarlo como «una herramienta para la construcción de Euskal Herria». Esparza defiende la libertad de las madres y padres navarros para que sus hijos aprendan o no esta lengua frente a la imposición lingüística que plantea EH Bildu a la presidenta de Navarra María Chivite. El plan de euskaldunización hasta 2027 propuesto por la presidenta socialista incluye la obligación de que todos los niños de Navarra tengan contacto con el euskera aunque vivan en municipios castellanohablantes.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *